Upload
ibaiondo6a
View
625
Download
8
Embed Size (px)
Citation preview
ZIRKULAZIO- APARATUA
Zirkulazio-aparatuari esker, odolak gure gorputzeko atal guztiei bizi
ahal izateko behar duten mantenugaiak eta oxigenoa banatzen dizkie.
bihotza arteriak zainak kapilarrak ATALAK ZIRKULAZIO-
APARATUAREN
Bihotza organo gihartsu eta harroa da, ukabil baten tamainakoa.
BIHOTZA Barrunbe torazikoaren erdi aldean dago, biriken artean.
aurikula aurikula bentrikulua bentrikulua Bihotzak, bere barnean, lau
barrunbe ditu: bi aurikula (goiko aldean) eta bi bentrikulu (beheko
aldean). Bentrikuluak aurikulak baino handiagoak dira.
Zabalduz eta uzkurtuz, bihotza odola gorputz osora ponpatzen duen
giharra da. Bere lana segidako alditan egiten du. Lehenengo, aurikulak
odolez betetzen dira. Ondoren uzkurtu egiten dira eta odola
bentrikuluetara igarotzen da.
Bentrikuluak beterik daudenean hauek ere uzkurtzen dira, eta odola
bultzatzen dute gure gorputzeko atal guztietara arterien bidez. Gero
bihotza zabaltzen da, aurikulak berriro odolez betetzen dira eta hasten
da ziklo berria.
Bihotzaren zabaltze eta uzkurtze mugimenduak taupadak eragiten
dituzte. Bihotzak, minuturo, 70 taupada inguru egiten ditu.
arteriak zainak kapilarrak ODOL HODIAK
Arteriek odola bihotzetik gure gorputzeko atal guztietara eramaten dute.
Oso elastikoak dira. Zainek odola bihotzerantz bueltatzen dute. Ez dira
arteriak bezain elastikoak baina gehiago zabaltzen dira. arteriak zainak
Kapilarretara ailegatzen den odola oxigeno ugari darama. Ateratzen
dena, aldiz, karbono dioxidoz beterik doa (biriketan ezik).
ODOLA Odola gure gorputzeko atal guztietatik higitzen den likidoa da.
Bihotzak ponpatzen du arteria, zain eta kapilarren bidez.
ODOLAREN OSAGAIAK Globulu gorria Plasma Plaketa Globulu
zuria
ODOLAREN FUNTZIOA Odolak elikagaiak eta oxigenoa daramatza
gorputzeko zelula guztietara, eta hauetan gertatzen diren hondakinak
jasotzen ditu. Gero, hondakin hauek gernuaren bidez eta arnasketaren
bidez kanporatuko ditugu .
ODOLA
ODOLAREN ZIRKULAZIOA
Odolak, gure gorputzean zehar, bi ibilbide desberdin egiten
ditu:
Lehenengoan biriketaraino doa eta gero bihotzera itzultzen
da.
Bigarrenean gure gorputzeko alderdi guztietara ailegatzen
da.
Bihotzean karbono dioxidoz kargaturik dagoen odola birika- arteriatik
ateratzen da eta biriketara heltzen da. Han karbono dioxidoa uzten du
eta arnasa hartzerakoan jaso dugun oxigenoarekin kargatzen da.
Ondoren bihotzera itzultzen da birika-zainetik. BIRIKETAKO
ZIRKULAZIOA
Odola, oxigenoz beterik, bihotzetik ateratzen da eta gure gorputzeko
atal guztietara ailegatzen da . Karbono dioxidoa jaso ondoren bihotzera
itzultzen da. ZIRKULAZIO OROKORRA
Aorta arteriatik ateratzen den odola gure gorputzeko zelula guztietara
ailegatzen da, oxigenoa uzten eta karbono dioxidoa jasoz.
Aorta arteria Gero, karbono dioxidoz kargaturik, bihotzera itzultzen da.
Odola heste meharretik pasatzen denean digestioan lorturiko
mantenugaiak jasotzen ditu. Heste meharra
Giltzurrunak Giltzurrunetara ailegatzen denean odola iragazten da, eta
hondakin horiekin gernuaren bidez kanporatzen ditugu.
HORREGATIK ESATEN DA ODOLAREN ZIRKULAZIOA
BIKOITZA DELA BIRIKETAKO ZIRKULAZIOA ZIRKULAZIO
OROKORRA