Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Preview:

Citation preview

Gaueko bederatziak jota ziren eta egunero bezala, Pablo bere amaren ohera joan eta bere ondoan gelditu zen.

Zenbat gustatzen zitzaion une hura!Amaren ondoko goxotasuna, berotasuna, maitasuna...

Bere ipuina hartu, amari zeharka begiratu eta bapatean galdetu zion:

Ama, musuek koloreak al dituzte?

Musuak?Ba, musuak era eta kolore askotakoak dira

eta esan nahiaren arabera, kolorea aldatzen dute.

Musu batzuk txikiak, zaratatsuak eta oso dibertigarriak dira. Hauek gorri disdiratsuak dira gereziak bezala, eta hauxe diote:

“zure alaitasunagatik maite zaitut”

A! Belarritakoen modura zintzilikatzen ditugun bolatxo gorriak?

Bai horixe!

Beste batzutan, musuak laranja kolorekoak dira eta...“Egunon, ohetik altsatzeko ordua...” Esaten digute.

Ezagutzen ditut. Goizero ematen dizkidazunak dira, baietz!

Bai horixe!

Eta musu horiak, ba al dira musu horiak?

Bai, egun batzutan musuak beroak eta luzeak dira. Eguzkia bezain disdiratsuak.Horiek dira horiak eta hauxe diote: “Zure ondoan egotea asko gustatzen zait.”

Bai, eta musuekin batera besarkadak etortzen dira. Horiek gustukoak ditut.

Ama, eta belarrietan , masailetan eta lepoan kilimak egiten dituztenak? Zein kolorekoak dira?

Horiek berdeak dira. Musikarekin batera dantza egiten dutenak. Gure zelaiak eta basoen kolorekoak.

Musu hauek bizitzarekin maitemindurik daude eta Euskal Herriko haurrak hazten ikustea gustatzen zaie.

Ama, Pabloren begiak erdi itxita ikusterakoan ahotsaren tonua jaitsi zen:

Ba dira ere, musu luzeak, lasaiak eta bigun bigunak. Hauek, urdin lehunak dira zerua bezala.

Maitasuna, sakona, mugaezina eta bukaezina dela esaten dute.

Eta maitasuna ilargiraino heldu al daitezke? Bai horixe!

Eta zenbait egunetan triste gaudenean, musuak misteriotsuak eta lila kolorekoak dira. Lagungarriak eta lasaigarriak.

Hauek horrela diote:

“Lasai, ez kezkatu, betirako zure ondoan egongo naiz eta.”

Pablo erdi lo eta esfortzu handi bat eginez begiak irekita mantentzeko, esan zuen:

Ama, musuak ostadarren kolorekoak dira.

Amak irripartsu begiratu zion eta kopetan musutxo bat eman zion.

Pablok, ordurako ia lo, galdetu zion berriro.

Eta hori ama? Zein kolorekoa izan da?

Orduntxe amak hitz batzuk xuxurlatu zizkion belarrira.

Hori maitia, elurra bezain txuria den musu bat izan da.Horrekin, zure ondoan sentitzen dudan pakea, lasaitasuna eta isiltasuna

adierazi nahi izan dizut. Gabon seme.

Eta kolore txuria noiz sortu zen, ba al dakizue?

Ostadarreko kolore guztiak elkar musu bat eman zutenean.