36
2018 ko irailaren 2 an Legazpin Euskal Herria plazan

2018 irailaren 2 Legazpin · 1990 Migel Mª Agirre Alegia 1991 Jose Ramon Etxeberria Legazpi ... Aiako San Pedro auzoko Hirutaerrota baserrikoa da Pako eta bera bizitza guztian artzai-na

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

2018ko irailaren 2an Legazpin

Euskal Herria plazan

AtariaGipuzkoako Artzai Gazta 34. LehiaketaArtzain aipagarriaGazta Lehiaketako txapeldunak LegazpinOmenduak: Francisco Lertxundi eta Mari Paz ZabalaGazta baino gehiagoOmendua: Andres Etxeberria2018ko Gipuzkoako Artzain Eguneko egitarauaIdiazabal, emakumearen garrantzia belaunaldi ordezkapeneanEsnetako Ardi Latxaren dinamizazio planaArtzain Amerikanoak: Txomin Arizmendiarreta · Jose Manuel Jaio

EHATE ElkarteaArtisau zerrendaGipuzkoako L. Euskal Artzain Txakur LehiaketaArtzain txakur lehiaketako txapeldunak Legazpin

2

4

6

8

10

11

14

17

19

20

21

25

27

31

32

Aurkibidea

2

Iraileko lehen igandean ez da hoberena Gipuzkoako artzainen baserri edo mendiko txabolatara gazta erostera joateko, egun hori gorriz markatuta dute artzainek Legazpin bildu eta Artzain Eguna ospatzeko aitzakiarekin egun pasa ederra egiteko.

Antolatutako ekitaldiak ugariak dira eta aukera paregabea da kaletar zein artzainentzat elkarren berri izateko; eskua eman eta jai giro ederrean gure artaldeek emandako ekoizpenak dastatzeko. Ahalegin handia eskatzen du honelako egun bat antolatzeak baina emaitza paregabea izan da orain arte eta aurten ere honela izango delakoan gaude.

Artzain edo kaletar, animatu zaitez gurekin parte hartu, egun eder bat gozatu eta ogibide hau goraipatzera, gure izaeraren sustraiekin bat eginez.

Antolakuntza batzordea

Ataria

JAKI PRESTATUAK ETXEAN EGINDAKO PRODUKTUAK

AUKERATUTAKO HARAGIAK

COMIDAS PREPARADASPRODUCTOS HECHOS EN CASACARNES SELECCIONADAS

Kale nagusia 1 · LEGAZPI · 943 73 11 70

4

1. Saria 540 € eta garaikurra2. Saria 375 € eta garaikurra3. Saria 260 € eta garaikurra4. Saria 195 €5. Saria 125 €6. Saria 95 €Herriko lehenari sariaGaztetxen saria

Sariak5

6

7

Lehiaketarako oinarrizko Araudia

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da Artzai Gaztako bazkide izatea eta izen emateko bertara zuzendu beharko da.Gutxienez bi hilabetetan ondutakoak izango dira.Gaztak jasoko diren mahaian, gaztari zenbaki bat ezarriko zaio eta ez da beste inolako ezaugarririk onartuko, Idiazabal Jatorri-izenpean onartutako gaztei dagokien kaseina plaka izan ezik.Kontseilu Erregulatzailearen fitxa ofiziala erabiliko da, euskaraz nahiz gazteleraz.Dastatze-mahai bakoitzean, gutxienez Kontseilu Erregulatzaileko Dastatze batzordeko kide bat egongo da. Beste kideak antolatzaileak aukeratuak izango dira.Lehiaketaren dastatze mahai bakoitzean lehiaketa antolatu duen lurraldekoa ez den artzain bategongo da.Gaztaren benetakotasunaz zalantzarik egonez gero, antolatzai-leek dagokien ikerketa egiteko neurriak hartzeko eskubidea izango dute.

Oharra:Aipatu diren aurreko arauak Gaztetxoen Gazta Lehiaketarizein Gazta Dastaketa Popularrari ere ezartzen zaizkie

1

23

4

Gipuzkoako Artzai Gaztaren

34. Lehiaketa

943 73 70 44943 30 06 06

6

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere elkarteko bazkide bat sarituko du ELE Gipuzkoa elkarteak Artzain Egunak eskaintzen digun plaza baliatuz.

Aurtengoan, Olazagibel baserriko Biktoriano Urrestarazu eta bere emazte Arantxa Etxezarreta aipatu nahiko genituzke, hainbat urtez elkarte barruan egin duten ahalegin zintzoagatik.

Artzain familia oparo batetik dator Arantxa eta odoletik datorkion zaletasuna mantendu du Olazagibelen Biktorianorekin batera, ardiak eta esne-behiak uztartuz baserria elkarren artean aurrera eramanez gaur arte.

Elkarte barruan ere beti egon dira lanerako prest Olazagibelen eta honen adibide da Artzain Egunari urte luzez egindako ekarpena, etxeko ardiak plazara ekarri eta ikusgai jarriaz.

Urteak ez dira alferrik pasatzen eta belaunaldi berrientzat baserriari jarraipena ematea nekeza den arren, aurrerantzean ere jarraitu dezatela abereak Olazagibelen bazkatzen!

Artzain Aipagarria

Kupoi hau aurkezten urdaiazpiko kroketa dozena bat opari hurrengo erosketanPresentando este cupón una docena de croquetas de jamón de regalo en la próxima compraIGELTZERITZA, LEIHOAK ETA PLADURRAZKO LANAK

TUBERRI

TEL. 660 05 10 84 / 666 52 60 53 EMAIL. [email protected] · www.berritu.es

LEGAZPI Nafarroa, 12 · 943 731 630 · [email protected] Labeaga, 49 · 943 503 226 · [email protected]

Diseinu Gra�koa · Serigra�a · PublizitateaInprimategia · Enpresa Opariak

Gipuzkoako Artzai Gaztaren 33. Lehiaketan Legazpiko Makatza izan zen garaile.

8

1990 Migel Mª Agirre Alegia1991 Jose Ramon Etxeberria Legazpi1992 Migel Mª Agirre Alegia1993 Julian Etxeberria Berastegi1994 Kontxi Aldasoro Mutiloa1995 Kontxi Aldasoro Mutiloa1996 Ardi Gazta Kooperatiba Azpeitia1997 Patxi Otaegi Beizama1998 Mª Karmen Otaegi Segura1999 Ramon Ugarte Oñati2000 Galtzata Elkartea Oiartzun2001 Jose Migel Azurmendi Zegama2002 Nikolas Segurola Etxaniz Oñati2003 Ardi Gazta Kooperatiba Azpeitia

2004 Maria Angeles Iñurrategi Zerain2005 Jesus Ansola Elgoibar2006 J. Aranburu Elkartea Idiazabal2007 Jesus Ansola Elgoibar2008 J. Aranburu Elkartea Idiazabal2009 Jesus Ansola Elgoibar2010 J. Aranburu Elkartea Idiazabal2011 Aizpea Olaberria2012 Joseba Insausti Ordizia2013 Jesus Ansola Elgoibar2014 Francisco Jabier Muñoa Zerain2015 Jesus Ansola Elgoibar2016 Aizpea Olaberria2017 Makatza Legazpi

34. edizioa

Gipuzkoako Artzai Gazta

Lehiaketako Txapeldunak legazpin

10

Amezketan bizi diren arren Pako eta Mari Paz ez dira bertakoak. Aiatarra da Pako eta Aranotarra Mari Paz. Aiako San Pedro auzoko Hirutaerrota baserrikoa da Pako eta bera bizitza guztian artzai-na izan da eta artzainak izan ziren bere jaiotetxean ere. Jaiotetxea ez zen ordea beraiena, errenteroak ziren baina gerora hura utzi eta terreno bat erosi zuten ardientzako borda bat egiteko. 1971an Iturriozen ibili zen ardiekin baina 1972 ondoren Aralarrera etorri zen.

14 herrik dute Aralarrera ardiak igotzek eskubidea eta Amezketa da horietako bat. Ardiak Aralarrera eraman nahi bazituen 14 herri horietako batean erroldatu beharra zuen eta horretarako etxea hartu behar zuen, alokairuan edo erosita. Amezketan etxea erostea erabaki zuen orduan eta handik 8-9 urtera ezkondu zen.

Mari Paz eta beraien hiru semeak Amezketan egin dute bizitza eta Pako Aia eta Aralar artean ibili da. Pardelutsen dauka txabola, beste bi artzainekin batera, Ganbo mendiaren azpian. Maiatza erdi aldera igotzen zen mendira eta 5 edo 5 hilabete eta erdi ematen zituen bertan, urriaren 20 aldera berriz bera jaisten zen arte.

Latxa mutur gorriak izan ditu beti, Aralarko ardiak, hanka motz-motzekin eta mardulak. Artaldea hartuta 35 urtez oinez egin du Aralar eta Aia arteko bidea, beti ere zakur oso onen laguntzare-kin. Izan zituen txakur batzuk, Amezketa eta Alegi arteko errepidean ardiei errepideko arrastotik pasatzen utzi gabe artalde xuxen- xuxen erama-ten zutenak. 13-14 orduko bidea dago. Amezke-tatik Alegira errepidetik lehenengo, handik trenbi-de azpitik pasaz gora hartzen zuen Aldabaraino. Handik Santutxo-ra, Bidaniko errepidean, eta ondoren errepidea pasatuz Ernio mendira, Zelatu-nera. Handik Iturriotzera jaitsi eta ondoren Aiara. 35 urtez egin du bide hau urtean bitan, 2 urtez izan ezik. Bata gaixotu zelako eta bestea arku-meak aurreratu zitzaizkiolako eta Pardelutxen zela oraindik 30 arkume zituelako dagoeneko.

Gaur egun ez du inork egiten dagoeneko bide hori. Bide luzea da 3-4 lagunen artean egitekoa artaldea ondo eraman nahi bada eta askotan egin du bidea semeek lagunduta. Lau artzain batera joanak dira, bakoitza bere artaldearekin eta aurrean eta atzean Ertzaintzaren kotxea zutelarik. Txakurrek eta ardiek, gazteek gehienbat, hanka azpitik asko sufritzen zuten asfalto gainean egindako bide luzearengatik.

Neguan eguberritarako kentzen zituen arkume gehienak eta urte berritik atzera oso gutxi gelditzen zitzaizkion. Arkumeak kendu ondoren esnea Donostiar bati saltzen zion 15 urtez, Goenaga esnekiak. 2001ean eman zion azkenekoz eta ordurako egiten zituen ardi esnearekin jogurtak. Salmenta zuzena ere egiten zuen. Amezketan ez zuen lekurik neguan gelditzeko, artzain asko zegoen eta baina Aiako borda izanik gustura joaten zen hara eta gainera esnearen salmentarako baldintza hobeak zituen han.

Bere hiru semeak kanpoan lanean dira eta ez dute etxeko erreleboa hartu baina orain dela hiru urte artaldea saldu zuen Pakok, artzain eskolatik Batis Otaegiren bidez ezagutu zuen neska katalan bati. Hura dago orain Aiako bordan eta oso pozik omen dago. Bera ere pozik dago norbaitek bere lanaren erreleboa hartu duela ikusita.

Omenduak

FrancisoLertxundi Sarasola1947 · Aia

Mari PazZabala Loiarte 1956 · Arano

gazta baino gehiago

11

Artzai Gazta elkarteko artzainek egindako gaztak sentipen eta zirrara ugari eragiten digu.Gaztaren usain bizia, testura tinkoa, eta berezko zaporea, bai gazta naturalarena bai ketuarena, benetako esperientzia gastronomikoa da.

Zerk sortzen du, ordea, Artzai Gazta Elkarteko artzainek egindako gaztaren zapore eder hori?Gure artzainek gazta hau ekoizteko gogotik egiten duten lan familia-ustiapen txikiak izanik ere. Gainera, naturaren aldeko ikuspegi biojasangarria dute, jatorria eta kalitatea bermatu nahian.

Konpromiso sendoa dago gazta honen ekoizpenean.

-Inguruarekin eta artaldearekin konpromisoa dute. Artzain lanak milurtetan egin dituzten eran egiten dituzte oraindik ere, neolito garaitik datozen ohitura zaharrei eutsiz. Horrela, baserri tradizioa eta ingurune naturala iraunarazi dute.

-Jatorriarekin eta bertako Latxa ardiarekin konpromisoa dute. Latxa ardiarekin lan egiten dute modu estentsiboan eta horri esker dugu Euskal Herriko pasaiaren gaurko irudia.

-Kulturarekin, tradizioarekin eta kalitatearekin konpromisoa dute. Ikerketa eta garapen proiektuetan murgilduta daude eta, gainera, Artzai Gazta Elkarteko artzainek teknika berri horiek milaka urteko tradizioarekin bateratzen dituzte. Kontrol ugari pasa behar izaten dituzte laborategi akreditatuek egindakoak, higiene eta osasun arloan kalitaterik handiena bermatzeko.

Horrela sortzen dira gure artzainen berezko ezaugarriak eta horri esker bereizten dira gainerako ekoizleengandik. Gure artzainek berezkoak dituzte mimoa, eguneroko esfor- tzua, urtetako ohiturekiko lotura, lurrarekiko harremana eta maite duten lana egiteko era.

Eta horren guztiaren emaitza, berebiziko elikagaia, kalitatezkoa, bertako Latxa ardien esne gordinaz egindakoa.

Nola lagundu honetan guztiak gu, kontsumitzaileok?

Guk, kontsumitzaileok, gaztaren ekoizpenak dakarren esfortzuaren eta lan luzearen jakitun izan behar dugu, eta baita, gure artzainek eguneroko lanetan dituzten zailtasun eta traben berri izan.

12

Artzai Gazta Elkarteko gazta kalitate handiko produktua da eta ondo ikusia dago, baina, sarritan, merkatuko prezioa eta benetan balio duena ez datoz bat eta horrek artzainen lan ereduaren errentagarritasuna kolokan jartzen du.

Hala ere, zentzuzko ekoizpena da hau naturari begira zein gizarteari begira. Izan ere, sektore hau gure lurraldearen garapenean berebiziko eragina du eta belaunaldi berriei lekua egiten baitie, tradizioaren jarraipena bermatuz eta garai berrietara egokituz.

Berezitasun hauek guztiak ezagututa, gaztaren prezioa garestitzen duten bitartekariak alde batera utzi eta Artzai Gazta Elkarteko ekoizleekin harreman zuzena izatea da Euskal Herriko paisaia berdeetan ekoizten den benetako Latxa ardiaren gazta ezagutu, gozatu eta dastatzeko biderik onena eta probetxugarriena bai ekoizleentzat baita kontsumitzaileentzat ere.

14

Berastegiko paraje ederretara gerturatu gara Andres Etxeberriarekin hizketalditxo bat egitera. Bertan jaiotakoa da, gaur egun bizi den Armuño baserritik gertu dagoen Ameri baserrian. Berastegiko baserri gehienak bezala, ez ziren artzaintzan bakarrik jarduten. Hasiera batean behiak eta oiloak bazituzten arren, gerora artalde bat ere ekarri zuten baina berak 18 urte zituela artaldea saltzea erabaki zuten etxean. Berak ordea artzain izan nahi zuen eta 29 urte zituela artalde koskor bat erosi zuen eta hasiera batean jaiotetxean egon bazen ere, urte batzuetara gaur egun bizi den Armuñora etorri zen .

Artaldea beti Berastegin edukitzen zuen, bere lurretan eta hauek osatzeko errentan hartutako batzuetan, beraz bizitza beti etxe inguruan egiten zuen. Hasierako urtetan beste baserri bat zuen errentan baina gerora artegi berria eraiki zuten etxe ondoan. Etxe azpian prestatua zuten gazta egiteko lekua, kamara txiki batekin. Ardiak jetzi eta esnea garraiatzen ibili gabe, gaztandegi berria egin zuten artegian bertan eta asko erraztu zuen lana aldaketa honek.

Kataluniarra zen emaztea eta Berastegira etorri zenean artzaintzari buruz ezer ez jakin arren, ikasi zuen eta biek batera egiten zituz-ten egin beharrekoak. Artzaintzan bakarrik aritzea oso zaila dela dio Andresek eta soziorik hoberena emaztea izan duela. Lana era orde-natuan egiten zuten, planeatzen aritu gabe, bakoitzak bazekien zer egin behar zuen eta.

Esne guztia gazta egiteko erabiltzen zuten. Ez zen sekula planteatu, artzain izan eta gazta ez egitea. Lan handiagoa badu ere, ekonomikoki alde handia dago. Lana ez omen da neketsua, pazientzia behar da baina beti giro oneko lana izan da beretzako.

Hasieratik egon da ELE elkartean eta bere ustez elkartea sortzeak asko lagundu zuen artzainen arteko harremana errazten eta

ezagutza transmititzen. Elkarteko bileretan parte hartzerakoan beste zona batzuetako artzainak ezagutzeko aukera zuten eta beraiekin hitz eginez erabiltzen zituzten teknikak eta iritziak konpartitzeko.

Oso zalea ez izan arren aurkeztu izan da gazta lehiaketetara eta urte batean lehen hamarren artean gelditu zen Legazpin eta Euskadiko txapelketan parte hartu zuen. Beste urte batean bere lagun Pedro Zuzuarregi artzainarekin elkartu omen zen eta gazta entregatu eta mokadutxo bat egitera joan omen ziren. Pedrok etxera joan behar zuela esan zion, sarietara itxaron gabe, ez zuen eta esperantzarik. Sariak ematen hasi eta hara! Pedro-ri deika ari omen ziren. Andres-ek bere laguna etxera joana zela jakinda, saria jaso zuen bere izenean eta cava botila bat erosita emaztea eta biak Pedro-ren etxera joan ziren saria eman eta berarekin ospatzera.

Orain dela 10 urte kendu omen zuen artaldea eta gaur egun Gazpio gaztandegiak erabiltzen ditu artegia eta lurrak. Bera pozik dago erabiltzen jarraitzen dela ikusteaz eta era berean ardiak kendu baditu ere etxe inguruan ikusten jarraitzen ditu.

Omenduak

Andres Etxeberria Iztueta1942. urtean jaioa · Berastegi

2018KO

gipuzkoako atzain eguneko

17

10:00 Postuak ireki egingo dira10:00-10:45 Gaztak jasotzeko tartearen hasiera11:00 Gipuzkoako Artzai Gaztaren 34. lehiaketa11:00 Gazta dastaketa popularra (1.go gazta bukatzen den arte)11:00 Legazpi Musika Bandaren kalejira11:15 Gaztagintzaren lehena eta oraina11:30 Sagardo dastaketaren irekiera12:00 Gaztetxoen Gazta Lehiaketa12:00 Ardi Okelaren Gipuzkoako 28. lehiaketa12:15 Ardi mozte erakusketa12:45 Ardi okelaren banaketa13:00 Omenaldiak: - Gipuzkoako 2 artzainei - Ameriketan artzaintzan aritutako 3 artzain euskaldunei - GIATE Gipuzkoako Arditxakur elkartea Ondoren sari banaketa

- Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa- Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta- Sagardo dastatzea- Gazte eta helduen Rally Fotografikoa. IKATZA taldea. Izenemateak IKATZA argazkilari elkartean egingo da, Kultur Etxearen atzekaldean goizeko 9:00etatik 10:30etara.

Ordua: 14:30Tokia: Aitxuri jatetxean

Gipuzkoako 50. Artzain Txakur TxapelketaHora: 17:30Tokia: Urtatzako zelaia “pantano bidean”

Irailak 2, igandea

Herri bazkariaArratsaldean

Herri bazkariaHerri bazkaria

Goizean zehar

18

egitaraua

Emakumearen paperak artzain eta gaztagile bezala historian zehar garrantzi nabarmena izan du, bere ikuspen gabeziaz at. Baieztatu dezakegu bere ahalegin guztiak sendiaren euskarri aktiboa izatera zuzenduak izan direla antzinatik, baserrien mantenu eta hazkuntza lanarekin bateratuta.

Emakumezkoen lan indarra betidanik izan da ezinbesteko osagaia familiarrak diren ustiapen eta salerosien funtzionamendu egokirako; gure kasu zehatzean, Latxa ardi artaldeetarako eta Jatorrizko Izendapeneko IDIAZABAL gazta produktuaren ekoizpenerako.

Artzain emakumeak ezinbesteko giltza izan dira babesgabetasun gehien bizi duten landa eremuetan eta gaur egun ere, lehen sektorearen optimizazio motorra dira. Funtzio aniztasun eta adituak; hori da gaur egungo emakume artzai eta gaztagilearen profila, ustiapen eta gaztandegien eraldatzea eta elkartasun finkatua bultzatu dutenak. Artzain emakumeen formakuntza burdinaga estrategikoa da sektorearen finkapenerako eta etorkizuneko abeltzaintzaren arrakastarako. Ikusmen orokor honek ahaldundu egiten ditu gaurkotasunean nagusitzen diren aldaketetara egokitzeko eta aukeren aprobetxamendua gauzatzeko.

Aspaldiko ogibide honek suposatzen duen lan fisikoaz at, lanbidea eskatzen du erabaki egokien hautaketa jardueraren inplementa-ziorako; gehienetan emakumeak hartzen dituztenak. Haien alderdietan buruzagiak diren emakume hauek, arriskuak neurtzen dituzte, zehaztasunez zenbatetsi, aukerak laudatzen dituzte eta gailendu egiten dira gaitasun administratiboengatik.

Gainera, garapen teknologikoaren ezagupena-rekin eta esku emate bokaziozko horrekin, alderdiaren etorkizuneko bermatzea suposatzen dute. Haien lanaren onespena goi mailako edozein titulazioaren pare zenbatetsi behar da.

Onartua edo ez, zalantzarik gabe Artzain emakumeen lana historian zehar ezinbestekoa izan da kohesio kultural , ekonomiko zein soziala lortzeko landa abeltzaintza ustiapenetan. Emakumezkoen belaunaldi ordezkapenaren onarpen soziala, egun bateko onespena baino, urte osokoa merezi dute.

Idiazabal Jatorri Deitura Babestuaren Kontseilu Arautzailetik emakumeak urtez urte egindako lanagatik eskerrak eman eta zoriontzeaz ez ezik,gogoratu nahi dugu ere, onarpen sostengu finkoa izaten jarraitzearen beharra eta merezi duten begirune soziala.

19

Idiazabal, emakumearen

garrantzia belaunaldi ordezkapenean

20

Iazko urtean Nafar gobernuak deitu eta bultzatuta EAEko gobernuarekin batera gure ardiaren alde dinamizazio plan bat martxan jartzeko pausuak ematen hasi zen.

Txalotzekoa da ahalegin hau, are gehiago kontutan izanda orain arteko erresumako gobernuek latxarekiko izan duten jarrera. Ilusioa pizten du ardi mundu honetan lanean gabiltzan guztion artean, zer hobetu handia dago eta administrazio ezberdinen laguntza beharrezkoa dugu horreta-rako. Ea bidean sortuko diren trabak gainditzeko gai garen eta ilusio horiek ez diren zapuzten!

2017ko maiatzean latxa ardiarekin eta berak ekoiztutako esnearekin zerikusia zuten hainbat pertsona eta eragile elkartu ginen zein behar zeuden ikusteko, zein balore genituen ikusteko latxarekin zer egiten ari garen ikusteko bai ongi egiten ari garenak, zein gaizki egiten ari garenak… Han bildu ginen artzainak, gaztagileak, esnea erosten duten zentralak, gure ardien esneko arkume erosleak, artzainen eta ardien inguruko tekniko pila bat, gaztagile elkarteetako teknikoak, bai Nafar gobernukoak eta euskal gobernuko teknikoak.

Zeintzuk ziren baloreak izendatzeko garaian ez zen zalantzarik izan. Hasteko, ez dago latxa arrazakoa ez den beste ardirik gure goi mendi nahiz harane-tako larreak mantentzeko behar dituen ezaugarri-rik dituenik, oso ongi baitago egokituta gure ingurura. Bestalde, erabat ados dago jendea genetikoki egin den aurrerapenarekin eta jarraitu beharra beharrezkotzat ikusten da. Latxa ardiaren esnearen kalitatea paregabea da eta hortik sortzen diren produktuak ere aski ezagunak eta goraipa-tuak, ez Euskal Herrian bakarrik baita mundu mailan ere: Idiazabal eta Erronkari gazta, Kalitateak babesturiko esneko bildots edo arkumea, etab.

Baina plan hau egin nahi izanaren arrazoiak ere agerian gelditu ziren. Izan ere batzuetan zalantzan ikusten da latxa ardiaren, artzainaren eta artzain- tzaren etorkizuna. Eta modu labur batean azalduta puntu hauek dira kezkatzen gaituzten gaiak:

Bizi kalitatea: gaur egun gainontzeko gizartearekin alderatuz lan-baldintza nahiko “kaxkarrak” dira artzainarenak. Sumatu dugu gizarteak ez duela nahikoa baloratzen artzainaren lana eta artzaina-ren lan-esklabua ez dela behar bezala ordaintzen. Honek, gazteen erreleboa asko zailtzen du, eta bestalde baina ildo beretik, jubilazio garaia iritsi zaien artzainen egoera zaila ere kontutan hartu behar da. Oso diru-sarrera urria geratzen zaielako eta askotan beraien etxebizitzak direlako euren lantoki ere eta hauek saltzea oso zaila delako.

Sektore honetan aritzeko benetako formazioak falta direla ikusten da, bai artzainentzat baita hauen inguruan lanean ari den pertsonek ere formazio on baten beharra dute. Beste gabezia haundienetako bat gure produktuen prezioak dira. Gaur egun artilea baserrietatik kentzeko arazoak ditugu, ardi-haragia ez da kontsumitzen, arkumea-ren prezioa ere beherantz doa. Gazta egiten duenak ere konpetentzia haundia du kanpoko produktu merkeekin.

Guk esperantza haundia dugu Latxarengan, artzaintzarengan baina zuregan ere bai, herriko herritar eta gure kontsumitzaile zaren horrengan. Gu hemen ari gara lanean altxor hauek zuen esku jartzeko baina zuek ez bazaudete gu laguntzeko eta gure lanari balioa emateko, gu ez gara ezer. Berriz, mila esker guri eskua emanda ibiltzeagatik. Eta jarraitu dezagun bakoitzak bere aletxoa jartzen! Ondo pasa!

ESNETAKO ARDI LATXAREN

DINAMIZAZIO PLANA

21

Markiña-Xemeinen izan gara lehendabizi Txomin Arizmendiarretarekin, Txoño, hizke-talditxo bat izateko. 1969. urtean joan zen Ameriketara, 33 urte zituela. Bere anaiarekin joan zen baina nahiz eta leku berdinera joateko eskatu, azkenean anaia Kaliforniara joan zen eta bera Boisera.

Beretzat bidaia ez zen zaila izan, aurretik Australian izan baitzen, azukre kanabera jasotzeko lanetan. Lan gogorra zela gogoratzen du, batik bat egiten zuen beroagatik, eguzkia oso gertu omen zegoen! Berak ez zuen etxera bueltatzeko gogorik baina azukre kanabera bilketan makinak erabiltzen hasi ziren eta esku lana geroz eta gutxiago behar zen. Beraz, 7 urte ondoren etxera itzuli zen.

Urte bete Markinan pasa ondoren ez zuen ordea jaioterrian gelditu nahi. Nahiz eta 7 bizi ziren orduan, 15 anai arreba izan ziren baserrian, ez zegoen denontzako aukerarik eta erdi morroi ibili izan zen etxetik kanpo. Horrela bada, ezkondu berri zen anaiarekin abiatu zen berriz itsasoaren beste aldera oraingoan. Bilbon paperak egin ondoren trenez joan ziren Madril-era eta handik Nueva York-era eta gero Boisera.

Ondo egon zela gogoratzen du Txoñok, lan ona, kamioia eta traktorearekin rancho inguruan ibiltzen zen. Baina urte eta erdi ondoren, aspertua omen zegoen eta mendira igotzeko gogoa zuenez, boluntario aurkeztu zen lanez aldatu eta gora igotzeko. Baina mendira bidali ordez Rupert herrira eraman omen zuten, Idahon hau ere eta pick-up bat eman zioten eta txofer moduan ibili zen hemen ere ganaduari jaten ematen.

Lau urte ondoren Markinara itzuli zen eta hasiera batean bueltatzeko asmoa bazuen ere, ezkondu eta bertan gelditu zen, fabrikan eta tabernan lanean.

Nahiz eta bera normalean kotxearekin alde batetik bestela ibiltzen zen, artzainetako bat gaixo jarri omen zen eta ugazabak berak ordezkatzeko eskatu zion. Artaldearekin men-dian zela, urrutian beste kanpo bat ikusten zuen. Ezagutzen zuen artzain hura gainera, auzokoa omen zen eta. Bisita bat egitera joatea erabaki zuen, zaldiarekin hiru bat orduko ibilaldia eginez. Handik bere kanpora bueltan zetorrela ordea, diru zorroa erori eta galdu egin zuen. Elurra zen gainera garai

Aurtengoan Bizkaira hurbildu gara Ameriketan aritutako artzain omenduak bilatzera. Simon Bolibar museoko Anak lagundu digu hauek lokalizatzen eta harremanetan jartzen eta gure esker ona adierazi nahi diogu eman digun laguntza guztiagatik.

ARTZAIN

AMERIKANOAK

hartan. Zorroarekin batera gida baimena ere galdu omen zuen eta ugazabak baimen berria atera behar zuela esan zion, errepide nagusian ibiltzen omen zen kotxe eta autobusekin eta beharrezko zuela. Horrela bada autoeskolara joan zen. Hantxe atera zioten ikasi beharreko liburua eta ingeles hutsean hau. Berak euskalduna zela esan eta ez zekiela ingelesez eta gaztelerazko liburua atera zioten, aurrekoa baina lodiagoa. Baina berak ezetz, gaztelera ere ez zuela ulertzen, euskaraz bakarrik. Euskarara itzulitako libururik ez zuten ordea eta azkenean interprete bat behar izan zuen baina eman zioten baimena azkenean. Ingelesez ahoz defendatzen zen, irakurtzea ordea beste gauza bat zen. Handik 4 edo 5 hilabetera, garai hartan zuen txakurra, Baldo izenekoa, ahoan zerbait zuela gerturatu zitzaion. Zorro bat zen, Txoño izenarekin. Mendian galdutako zorroa zen hura, gidatzeko baimen zaharra barruan zuena eta txakurrak denbora luze hori pasa ondoren aurkitu zuen.

Ondoren Munitibarreko Arrizabalaga baserrira joan gara, Jose Manuel Jaio-rekin hitz egitera.

1957. urtean joan zen Elko-ra, 24 urte zituela. Ekainaren 20an Bilbotik irten zen, trenez Madrilera joateko. Ondoren Nueva York, handik Chicagora eta azkenik Denver-era. Lau egun pasa zituen bidaian, ekainaren 24an iritsi zen eta. 14 lagun irten ziren elkarrekin Bilbotik baina bidean joan ahala banatzen joan ziren eta bera bakarrik iritsi zen. Iritsiera ordea nahiko erraza izan zen berarentzako, han rancho bat zuen osabarengana zioan eta lanera eta bere zain zegoen aireportuan. Ordu-arte bere izena eta helmuga jartzen zuen pegatina batekin

joan zen paparrean. Iritsi eta Muxikar baten hotelera joan ziren. Osabak bidaia egin aurretik, koñaka eramateko eskatu zion eta kontsuletxean galdetu zuten ea zenbat eraman zezaketen eta denera hiru eraman omen zitzaken, bat zabalik eta bi itxita.

Hotelera iritsi eta arrera moduan Highball-a edaten hasi ziren. Asko hartu zuten arren beretzat ez zen ezer, berak gosea zuen, hain-beste debora bidaiatzen ibili ondoren. Osabari galdetu zion ez omen zuen ardo pixka bat edo gosea kentzeko. Osabak ezin zuen sinetsi beraiek erdi mozkor egotea eta bestea oraindik alkoholik ez al zuten galdezka! Ondoren berak eramandako Terry botilak atera zituen eta bat-batean desagertu zitzaizkion esku artetik.

Behar zuen arropa, zapatak eta kapera erosi ondoren, uda garaia zenez mendira igo zen. Kamioitan igotzen zituzten ardiak eta gero hantxe, artaldearekin, kanpin dendan uztaila, abuztua eta irailean. Hiru trailerretan igotzen zituzten ardiak, mila bat buruko artaldea.

22

Txomin Arizmendiarreta

Jose Manuel Jaio

Jose Manuel mediko kanpinean

23

Osabaren rantxoan bildots bat hatu omen zuten etxerako, etxean jateko eta 87 libra pisatzen zituenak eta osabak esan zion bere artaldean horrenbesteko bat bilatzen bazuen, truekean traje bat oparituko ziola. Berak jaitsitako bildotsak 89 libra pisatu zituen eta emandako traje berriarekin, etxerako bidaia egin zuen, joan eta hiru urte terdira.

1960ko eguberritan bueltatu zen lehenengoz eta baserrian egiteko zeuden obrak batzuk egin zituen eta aurretik bere aitak hitzartutako baserri bat ere erosi zuen. Ganadu asko zuten garai artan baserrian eta belar faltan omen zebiltzan eta kilometro eta erdira zegoen baserria erosi zuten. Hilabete eta erdi inguru eman zituen etxean eta atzera bueltatu zen rantxo berdinera, ordu arte aurreztutakoa konponketa lanetan eta baserrian xahutu zituen eta.

Neguan desertuan egoten ziren artaldearekin, bi ardi partida hartu eta bakoitza zonalde batean eta erdian karro kanpoa jartzen zuten. Zaldia ere han erdian edukitzen zuten, artalderainoko joan etorria egiteko. Artzaina goizean irteten zen eta artaldea ondo bazen eta ez bazen ezer berezirik berriz bueltatzen zen karro kanpora. Joandako bigarren aldian kanpero lanetan ibili zen Jose Manuel, kanpo batetik bestera artzainek behar zutena eramanez.

Artzain eta kanpero lanetan, ez zuen behar handirik izan ingelesa ikasteko baina azkeneko urtean ugazabaren bilobarekin ikasi zuen

gehiena. Zazpi bat urteko mutikoa zen eta ponian ibiltzea gustuko omen zuen baina berarekin joan nahi izaten zuen beti eta elkarrekin denbora pasatzeak, ingelesez erraztasun pixka bat hartzea lagundu zion.

Beste hiru urte eman zituen eta etxera bueltatu zen. Bigarren aldi honetan ordea ezkondu egin zen eta fabrikan lanean hasi zen. Bera joan zen garaian nahiz eta urteak eman ez zuten bizileku paperik lortzen, hori 1966 urtetik aurrera hasi omen zen. Bera han gelditzeko libre izango balitz, beste edozein lan egiteko libre, geldituko zela pentsatzen du.

Eskubikoa Jose Manuel ugasabaren bilobarekin

ARTZAIN AMERIKANOAKTxomin Arizmendiarreta TXINTXURRETA · Jose Manuel Jaio MADARIAGA

ehate elkartea

25

Txakurra izan du eta du gaur egun ere artzainak bere lagunik handienetako bat. Laguna eta lankidea, ez baitago zalantzarik ondo hezitako txakur batek laguntza handia eskaintzen diola artzainari, artaldea gobernatzeko orduan. Eta ez soilik artzainaren ikuspegitik. Txakur on bat mesedegarri da artaldearen ongizatearen aldetik ere.

Artzain txakurren lan hori ezagutzera eman nahirik eta omen egin nahirik sortu ziren joan zen mendearen erdi aldera artzain txakur lehiaketak.

1955ean jokatu zen Oñatin Euskal Herriko lehenengo txapelketa. Aurretik, 1948an, Katalunian, Ribes de Freserren, hasiak ziren halako txapelketak antolatzen eta handik ekarri zuten Oñatiarrek eredua.

Lehenengo ernamuin hartatik hasita, Euskal Herri osoan zabaldu ziren lehiaketak eta 60ko hamarraldiaren amaieran Hegoalde guztian hasi ziren herrialdeko txapelketak antolatzen.

Herrialdeko antolaketa horiek elkarren artean koordinatzen hasi ziren eta 1990eko hamarraldiaren amaieran, bertako artzain txakurra eta artzain-mundua babestu eta bultzatzea helburu zuen mugimendu hark legezko forma hartu zuen: alde batetik, herrialde mailako elkarteak sortu ziren eta, bestetik, elkarren arteko koordinazioari ere forma juridikoa eman zitzaion, 1987an EHATE (Euskal Herriko Artzain Txakurren Antolatzaileen Elkartea) sortuaz.

Esan bezala, txakurrarekin lotuak dira EHATEren helburu eta jarduera nagusiak. Eta lan horren barruan bertako artzain txakur arrazak babestu eta bultzatu nahi dira, hainbat urtetan zehar erakutsi dutelako lanerako oso txakur egokiak direla eta gaur egun kanpoko beste arraza batzuen etorrerarekin baztertzeko eta galtzeko arriskuan daudelako. Gaur egun, txapelketetan parte hartzen duten txakur gehien-gehienak Euskal Artzain Txakur arrazakoak dira, Gorbeia motakoak, baina parte har dezakete eta bultzatu nahi dira Euskal Herrian ohikoak izan diren eta diren beste arrazak ere: bertako iletsua, Pirinioetako txakur txikia, labrita…

Aipatu beharreko puntua da 1999an Eusko Jaurlaritzak artzain txakur txapelketek txapelketa ofizialtzat jotzeko bete beharreko baldintzak arautu zituela eta harrez gero, EHATEren inguruan antolatzen diren txapelketa nagusiek (herrialdeetakoek, Euskal Herrikoak eta Oñatiko nazioartekoak) txapelketa ofizialaren aitorpena dutela, Jaurlaritzaren aldetik.

Aurtengoan 50 urte betetzen ditu Gipuzkoako Artzain Txakur txapelketak eta aukera hau aprobetxatu nahi dugu antolatzaileak, EHATE elkarteko kideak omendu eta bide batez gure esker ona adierazteko. 1987. urtean elkartea sortu zenetik txapelketaren antolaketan aritu izan dira eta gure aldetik Legazpin egin duten lana bereziki eskertu nahi diegu beraiek arduratu dira eta neurri handi batetan lehiaketaren antolaketaz.

26

Baina, lehiaketez gain, gaur egun, txakurron heziketari eman nahi zaio garrantzi berezia eta horretarako ikastaroak, heziketa-taldeak eta abar antolatzen dira. Eta, beste alde batetik, EHATEren helburua bada, txakurra aitzakiatzat hartuta, artzainen mundua gizartean ezagutzera ematea eta bultzatzea ere. Horretarako, artzain txakur txapelketen jiran hainbat ekitaldi antolatu ohi dira: artzain-egunak, artzaintzako produktuen dastaketak, omenaldiak, ikastaroak… Aipagarria da, era berean, mugimendu honen sorreran katalanekin izan zen lankidetza hark gaur egun ere bizirik dirauela eta Euskal Herriko artzainak Kataluniara joan ohi direla hango lehiaketetan parte hartzera, gonbidatu gisa, eta Kataluniakoak ere etorri ohi direla Oñatiko Nazioarteko txapelketara. Urtean Herrialde Katalanetako dozena bat lehiaketatara joaten dira Euskal Herriko artzainak.

Gipuzkoako Txapelketa Ezkio-Itsason hasi zen 1968an, bertako gazteen ekimenez. Horren eragile izan omen zen herriko artzain batek, Angel Aranzadik, Xol txakurrarekin, oso lan onak egiten ziharduela zenbait lehiaketatan. Ezkioko txapelketan bertan ere bost aldiz jarraian izan zen Xol txapeldun 1971 eta 1975 artean. Harrez gero, izan ziren beste hiru artzain kopuru horretara iritsi edo gainditu zutenak ere: Jose Antonio Arrillaga, Jesus Mari Plazaola eta Juan Jose Arrizabalaga.

Aipagarria da Migel Arregi Oñatiarraren kasua ere. 1971n hartu zuen parte Gipuzkoako txapelketan lehen aldiz eta urte horretan bertan Katalunian jokatu zen “Campeonato Nacional”-ean irabazle izan zen. Gero, urte askoan parte hartu gabe egon ondoren, orain dela 8-10 urte berriz itzuli zen eta gaur egun ere ohiko parte-hartzailea da.

Gipuzkoako Txapelketa Ezkio-Itsason antolatu zen 2000. urtera arte eta handik aurrera Legazpiko Gipuzkoako Artzain Egunaren barruan txertatu zen.

EHATEren partetik, artzain gazteak animatu nahi dira, bertan parte hartzera: dela lehiaketan edo formazio-ikastaroetan. Eta prestutasun osoa agertzen da norbaitek bertako arrazako txakurra lortu nahi izanez gero, horretan laguntzeko ere.

Edozein argibide nahi duena EHATErekin jar daiteke harremanetan, helbide honetara idatziaz: [email protected]

ANTIOconstrucciones·eraikuntzak

FACHADAS SATE Y VENTILADO · INSTALACIÓN ASCENSORES Y BAJADA A COTA 0 · CUBIERTAS943 73 35 73 · [email protected] · www.kuber.es

t. 635 73 48 92 - 660 10 16 [email protected]

LEIHO ISOLATZAILEAK

29

KaikugileaSantiago HualdeZubietan jaio eta bizi da. Urki egurra gaitzat harturik, artzaintzarako tresnak eta kaikuak egiten ditu.

MakilakJose Insausti BurunzaPagoa, haritza edo urritzaren egurra gaitzat hartuta, makilak (bastoiak) egiten ditu gubia erabiliz. Makila hauei itxura berezia ematen die. Alegin jaio bazen ere Legazpin bizi da.

Egur eta harri tailakJavier Arrieta ArriagaHaritza eta gaztainaren egurra gaitzat harturik, kutxak, ispiluak, armarriak... eta abar egiten ditu. Gubiaz eta zinzelaz baliatzen da nagusiki.

GoarniziogintzaMario Santesteban SanchezBehi larrua gaitzat hartuz kabaleriarentzako burukoak, kollagonak eta abar egiten ditu. Bere erreminta nagusiak josteko eztenak eta "media luna" kutxatilak dira.

KutxakFelix Pinillos MartinezBibolinak, Kutxak eta argizaiolak lantzen ditu egurrean. Lejarian (Nafarroa) jaio bazen ere Legazpin bizi da.

HariaJose Mari Andueza ArsuagaArtilea kordatu eta haria maratilaz egiten du. Legazpin jaio eta bizi da.

ARTISAUAK

ARTISAUNTZA ERAKUSKETAK

Goizean zehar artisautza erakusketaizango da Euskal Herria plazan bestehainbat ekitaldien artean.

30

AbarkagileaJuan Elgarresta MuruaLarrua gaitzat hartuta abarkak egiten ditu. Zulo txikiaz eta josteko uhelaz baliatzen da bere lanean. Urretxun jaio bazen ere Gabirian bizi da.

Burdinola ElkarteaBurdinola elkarteak antzinako sutegi bat irudikatuko du. Elkartearen kide den Ricardo Mediavilla errementariak iltzeak egingo ditu egun horretarako espreski birgaitutako hauspo zahar bat erabiliz.Hauspoa Patrizio Etxeberriaren lantegitik Ricardok berak erreskatatu zuen eta, ondoren, Felix Pinillos artesauaren esku trebeek berriz ere erabilgarri bilakatu dute

EgurgintzaKeixart. Xabier Iraeta OtamendiEgur mota desberdinak gaitzat harturik, origarriak, armarriak eta hainbat gauza desberdin lantzen ditu. Legazpin bizi da

ZeramikaXalinko TaldeaBuztinezk forma askotako ontziak egiten dituzte. Moldatzek hankarekin erangindako dornua erabiliz. Legazpiko zeramika taldea da.

Txirbil taldeaEgur mota desberdinak gaitzat harturik, armarriak, kutxak, irudiak eta abar luze bat egiten dituzte. Legazpiko taila tailerra.

SaskigileaIñaki AgirrezabalaGaztain zumitza gaitzat harturik, mota guztietako saskiak egiten ditu. Labana, goraizak, matxeta, punzoia ea azia dira bere tresna nagusiak. Matximentan jaio eta bizi da.

Larruen zurratzaileaCaterine eta Didier Sorli.Ardi latxaren larruarekin egindako txalekoak, mantak,txapelak, bufanda eta botak egitenditu. Iparraldeko Aspe bailaratik datoz.

Aurtengo Gipuzkoako Artzai egunaren barruan Gipuzkoako XLVIV. Euskal Artzain Txakurren txapelketa ospatuko da.

Edizio honetan txakurrak artzaien aginduen esanetara egin beharreko ariketetan aldaketakizango dira. Honako egin beharrak izango dituzte:

1go ariketa:Sei minuturen barruan, artzainaren esanetara,txakurra artaldera joango da, baina zelaiarenbarrenetik; bidean bi aldiz geldiaraziko zaiotxakurrari epaimahaikoak esandakoan.

Ondoren, artaldera sartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik pasatuz artzaia dagoen lekura ekarriko ditu ardiak. Ardiak eta txakurra artzaiaren inguruan geldi geratu beharko dira, epaimahaikoek esan arte.

Hau lortu ondoren, epaileen esanetara, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik pasa beharko ardiak.

2. ariketa:Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak eta ardiengana sartu; artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu, ardi guztiak satzea lortuz gero, ondoren zakarkeriarik gabe atera beharko dira.

Oharrak:• Artaldera txakurren sarrerak era lasaieanegin beharko dira.• Ariketa denetan txakurraren portaera eta artzainarekiko jarrera kontutan izango dira.• Puntuaketa garaiean txakurrak ardiei egindako haginkak kontutan izango dira.• Bi ariketetan, artalde osoa edo ardi batzuk hesi-tarte edo eskortaren atzekaldera pasatzen diren aldi bakoitzean, puntuak kenduko dira.• Ariketa guztietan lortzen dituzten puntuak batu egingo dira eta puntu gehien lortzen duen txakurra izango da irabazlea.

31

gipuzkoako l. euskal artzain

txakurren lehiaketa

Parte hartuko duten artzaiak

· Javier Zubiaurre TXIKI Mutriku· Aitor Tato TXIKI Ataun· Aitor Tato MENDI Ataun· Miguel Arregui GORRI Oñati

· Miguel Arregui ARGI Oñati· Joxe Mari Bengoa EDER Oñati· Joxe Mari Bengoa ZEU Oñati· Jose Luis Madinabeitia BAT Oñati

32

artzain txakurren lehiaketako

txapeldunak legazpin

URTEA2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 20162017

IZENAArtzai Lista ArgiRiki TxatoLista Lista Linda Azkar Txiki Azkar Azkar Gure Azkar Azkar Eder EderEder

NAGUSIAAndres Atxa Ramon Larrañaga Jesus Mari Plazaola Juan Jose Arrizabalaga Andres Atxa Ramon Larrañaga Ramon Larrañaga Jesus Mari Plazaola Juan Jose Arrizabalaga Javier Zubiaurre Juan Jose Arrizabalaga Juan Jose Arrizabalaga Jesus Mª Plazaola Juan Jose Arrizabalaga Juan Jose Arrizabalaga Joxe Mari Bengoa Joxe Mari BengoaJoxe Mari Bengoa

HERRIAEibarAzkoitiaArrasateAzkoitiaEibarAzkoitiaAzkoitiaArrasateElgoibarMutrikuElgoibarElgoibarArrasateElgoibarElgoibarOñatiOñatiOñati

Ibarluze Industrialdea A14-2º / Tfno. Faxa: 943 33 06 08 / e-mail:[email protected] / HERNANI (Gipuzkoa)

contraportada

BABESLEAK