Upload
inaki-pagola
View
230
Download
11
Embed Size (px)
DESCRIPTION
ELKARBIZITZA ARAUTEGIA
Citation preview
ELKARBIZITZARAKO
ARAUTEGIA
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I.
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
1
SARRERA
Joxemiel Barandiaran LHIko Barne Araudia abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan
oinarrituta dago; dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen Eskubideak eta Betebeharrak biltzen ditu.
XEDE OROKORRA
Dekretu honetan oinarrituta, gure ikastetxeko xedea bizikidetza-esparrua arautzea
da; gure ikasleek elkarrekin bizitzen ikas dezaten,norberaren eskubideak babestuz, dagozkien betebeharrak betez eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen
eskubideak errespetatuz.
ELKARBIZITZA PLANA
Ikastetxeko hezkuntza-komunitatekide bakoitzak bere era propiora bizi ohi du egunero bertan gertatzen dena.
Hori dela eta, gure arteko ELKARBIZITZAREN inguruko hausnarketari espazio fisikoa
eta denbora ematea ezinbestekoa da. Elkarbizitzaren inguruan ikastetxean eraiki nahi dugun kultura eta eredua
diseinatzeko kontuan hartuko dugu: • Kontzeptuak eta itxaropenak partekatzea
• Beharrak adieraztea • Proiektua aurrera ateratzeko indarrak eta iniziatibak batzea.
Bizikidetza positiboaz ulertzen duguna: Elkarren arteko harremanak ahal den
era positiboenean bideratzea, kontutan hartuz: Konfiantza, errespetua, elkarrekin armonian bizitzea, enpatia, laguntza, elkarrizketa, lasaitasuna, ardura, aktibo
izatea. Hori lortzeko beharrezkoa iruditzen zaigu sentsibilizazioa eta elkarren arteko
komunikazioa.
Bizikidetzaz espero duguna: Elkarrekin egin behar dugun lana ahal den egokien
eta gustuen egin ahal izateko koordinaketa ona bultzatzea, taldeko partaide sentituz, komunikazioa sortuz eta konplizitatea lortuz.
ESKUBIDEAK
Ikasleek abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 6. artikulutik 19. artikulura bitartean
jaso diren eskubideak izango dituzte. Hezkuntza-Komunitateko kide guztiek, ikasleei dagokionez, Dekretu honetan bildu
diren eskubideak errespetatu behar dituzte.Beste guztien eskubideen errespetua izango da ikasleentzako muga beren eskubideez baliatzerakoan.
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
2
ESKUBIDEEN ZERRENDA
BETEBEHARRAK
Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 21. artikulutik 29. artikulura bitartean jaso
diren betebeharrak bete beharko dituzte ikasleek. Irakasleren batek ikusten badu ikasleak ez dituela bere betebeharrak bete, haren jokabidea zuzendu beharko du
berehala. Horrez gain, irakasleak uste badu ikasleak bere jokabideaz hezkuntza-komunitateko beste kide batzuen eskubideak urratu dituela, zuzendari edo
ikasketaburuarengana joatea aginduko dio.
6. Artikulua.- Hezkuntza integrala izateko eskubidea. 7. Artikulua.- Ikasle adingabeen eskubidea arreta berehala
jasotzeko. 8. Artikulua.- Ikastetxeak babesteko ikasle adingabeek duten
eskubidea. 9. Artikulua.- Errendimendu akademikoaren baliospen objetiboa
izateko eskubidea.
10.Artikulua.- Eskola- eta Lanbide- orientaziorako eskubidea. 11.Artikulua.- Osotasun, nortasun eta duintasun pertsonaleko
eskubidea. 12.Artikulua.- Kontzientzia-askatasunerako eskubidea.
13.Artikulua.- Ikastetxetan biltzeko eskubidea. 14.Artikulua.- Adierazpen-askatasunerako eskubidea ikastetxeetan.
15.Artikulua.- Ikasleek elkartzeko duten eskubidea. 16.Artikulua.-Parte hartzeko eskubidea.
17.Artikulua.- Informazioa erabiltzeko eskubidea. 18.Artikulua.- Aukera-berdintasunerako eskubidea.
19.Artikulua.- Gizarte-babeserako eskubidea.
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
3
IKASLEEN BETEBEHARRAK
IKASLEEN ESKUBIDEAK BETETZEKO KONPROMEZUA
� Irakasleek ikasleen eskubideak babesten laguntzea. � Ikasleen segurtasuna zaintzea. � Ikasleen intimitatea babestea. � Ikasleei behar akademikoetan laguntzea eta orientatzea. � Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei dagokien arreta
eskeintzea.
� Gure Ikastetxera datozen ikasleen integrazioa erraztea. � Ikasleek Ikastetxeko jardueran eta bizimoduan parte hartzera
bultzatzea.
Joxemiel Barandiaran Eskolako irakasle guztiek ikasleei aitortu zaizkien eskubideak babesten lagunduko dute.
IKASLEEN BETEBEHARRAK BETETZEKO KONPROMEZUA
Printzipio orokorrak
Desegokiak, aurkakoak eta bizikidetzarentzat larriki kaltegarriak diren jokabideak
izango dira zuzendu beharrekoak.
Dekretu honetan ezarritako betebeharretako bat betetzen ez bada, irakasleek jokabide desegokia zuzendu beharko dute horretarako ezarri diren neurrietako bat
berehala eta ahoz baliatuz. Neurri horiek aplikatu behar dire pertsonek edota objetuek balizko kalteak jaso ez ditzaten behin-behineko neurri ezarrien aurka egin
gabe.
21. artikulua.- Ikasteko betebeharra. 22. artikulua.- Prestakuntza-jardueretan parte hartzeko betebeharra.
23. artikulua.- Bertaratzeko betebeharra. 24. artikulua.- Bizikidetza errazteko betebeharra.
25. artikulua.- Pertsonen kontzientzia-askatasuna errespetatzeko betebeharra.
26. artikulua.- Kontzientzia askatasunerako betebeharra. 27. artikulua.- Instalazioak zaintzeko betebeharra.
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
4
Zuzendu beharreko jokabideak.
Ahalik eta lasterren zuzendu behar dira 201/2008 Dekretuak okertzat jo dituen jokabide guztiak, baita bizikidetzaren kontrakoak edo bizikidetzari kalte larriak
eragiten dizkietenak ere. Ahal den heinean, neurri zuzentzaileek zuzendu beharreko
jokabidearekin lotura izan behar dute, horrela zuzendu beharreko jokabidearen ondoriotzat hartzeko modua eginez.
Jokabide desegokiak.
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
5
Bizikidetzaren kontrako jokabideak.
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
6
Bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
7
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. ELKARBIZITZA
8
FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIA
� Ikaslearen betebeharra da bere gaitasun guztiak garatzeko ikastea eta
horretan ahalegina egitea. Horretarako giro egokia sortzen eta eusten lagundu behar du.
� Ikasleek egunero joan behar dute eskolara, puntualtasunez eta justifikatu
gabeko absentziarik izan gabe, eta sartzeko nahiz irtetzeko ordutegiak errespetatu behar dituzte.
Goiza: 9:00etatik- 12:30etara.
Arratsaldea: 14:15etatik- 16:00etara.
Gurasoek beraien haurren absentziak, idatziz edo ahoz, justifikatu beharko
dituzte.
� Ikasleek eskola-bizikidetza hobetzeko eta giro egokia lortzeko, Bizikidetza arauak bete behar dituzte guztien eskubideak errespetatuz.
� Bizikidetza-araudia urratu ez gero, irakasle arduraduna, elkarrizketa bidez
konpontzen saiatuko da. Berriro gertatuko balitz, neurri-zuzentzaileak erabiliko dira.
� Ikasleek beren ikaskideak errespetatu beharko dituzte: arraza, sexua,
hizkuntza, kultura, erlijioa...berezitasunik egin gabe. (Hauek aitzakiak ez daitezen izan baztertzeko)
� Ikasleek ikastetxeko ekipamendua: instalazioak, altzariak eta material didaktikoak zaintzeko eta egoki erabiltzeko betebeharra dute.
Irakasleak araudia betetzen lagunduko du. Hutsegiteren bat gertatuko balitz, neurri zuzentzaileak erabiliko ditu.