12
IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO ARAUTEGIA 2016/2017 IKASTURTEA

Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA

FUNTZIONAMENDURAKO ARAUTEGIA

2016/2017 IKASTURTEA

Page 2: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

2

Arautegi honek gure ikastetxeko funtzionamendu eta antolamendu egokiak bermatzea ditu helburu, elkarbizitza on eta lan giro aproposa lortzeko.

Guztion ardura da arautegi honen betetzea eta bere jarraipena gurasoen, ikasleriaren, irakasleriaren, langile laguntzaileen eta zuzendaritza taldearen gain dago. Dokumentu hau errebisatu eta ebaluatuko da ikasturte bakoitzaren hasieran, funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren egokitzapenak eta zuzenketak egin ahal izateko.

SARRERAK ETA IRTEERAK LEHEN HEZKUNTZAKO 2.MAILAKO IKASLEAK ARTE SARRERA 9:00ETATIK 9:10ERA, ETA IRTEERA 16:20ETATIK 16:30ERA, IZANGO DA.

Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko ikasleen familiak klaseen hasieran zein bukaeran geletaraino sartuko dira, ikasle bakoitzeko familiar bakarra lagunduta. Garrantzitsua da sartzeko eta aterako erabiltzen den 10 minutuko epea zintzotasunez errespetatzea.

LEHEN HEZKUNTZAKO 3.MAILATIK GORAKOENTZAKO IKASLEEN SARRERA 9:00TAN ETA IRTEERA 16:30TAN IZANGO DA.

3. mailatik gorakoentzako ikasleen sarrera modu autonomoan eta helduen laguntzarik gabe eta irteera irakasleak dagokien ateraino lagunduta egingo da.

Page 3: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

3

GOIZETAN PATIOKO KANPOKO ATEA 9:15ETAN ITXIKO DA. Eguerdietan (12:50 eta asteazkenetan 13:00) azkeneko saioaren arduraduna den irakasleak lagunduko ditu ikasleak irteeraraino. 3 urteko ikasleak 5 minutu lehenago aterako dira, irteeren aglomerazioa saihestearren.

Etxean bazkaltzen duten L.H.ko 1. maila arteko ikasleak beraien familiekin batera sartuko dira geletara (14:50). Ez, aldiz, L.H.ko 2. Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak, guraso gabe sartuko direlarik. EGUERDIETAN PATIOKO KANPOKO ATEA 13:00ETAN ITXIKO DA IRTEERETAN (ASTEAZKENETAN 13:15ETAN) ETA 15:00 SARRERETAN. Hezkuntza komunitatearen elkarbizitza egokirako oso garrantzitsua da irteerak eta sarrerak puntualtasunez eta lasaitasunez egitea.

Sarrera eta irteera ateak ikasturte hasieran zehaztuko dira, talde bakoitzari dagokion gelaren arabera. Harrera garaian, 3 urteko ikasleak atezaintzako ate nagusitik sartuko dira ezarritako ordutegian. Era berean, familiak geletara sartuko dira umeen bila, dagokien orduan. Urriaren 2tik aurrera 3 urteko ikasleak era orokorrean egokitutako atetik sartu eta aterako dira.

Page 4: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

4

Haur-aulkiak soilik egokitutako guneetan erabiliko dira. Zentzu honetan, familien laguntza ezinbestekoa da pasabideetan ahalik eta hobekien ibili ahal izateko. Haur-aulkientzako egokitutako guneak sarrera bakoitzean seinaleztatuak daude. Ahal den neurrian aulkiak tolestea eskatzen dugu.

Ohiko ordutegitik kanpo sartzeko atea atezaintzako ate nagusia izango da. Kasu honetan, atezaintzan dagoen sarrera-jakinarazpenerako partea bete beharko du eta atezaina izango da ikaslea gelaraino lagunduko duena. Partean atzerapenaren arrazoia azaldu beharko da.

Era berean, ikasleren batek ikastetxetik ordu lektiboetan atera behar badu arrazoia behar bezala justifikatu eta atezaintzan dagoen irteera jakinarazpenerako partea bete beharko du. Familiaren bat ikaslearen bila berandu iristen bada azkeneko saio horren arduraduna den irakaslearen zaintzapean geratuko da, 15-20 minutuz, eta irakasle berak deituko ditu familiakoak. Denbora hori pasatu eta gero ikaslea zuzendaritzaren ardurapean geratuko da eta ezarritako neurriak abiaraziko dira.

16:30etatik aurrera eta 18:30ak arte ikastetxeko komunak erabili ahalko dira (jantokian daudenak), eta sartzeko eta ateratzeko atezaintzako ate zuria erabiliko da. Haurrak, betiere, heldu batek lagunduta sartuko dira. Askaria, patinekin, txirrindulekin… sartzea guztiz debekatua dago. Garbitasun arrazoiak direla medio ezin izango da ikastetxean sartu 16:30tatik aurrera (gelak, liburutegia, pasabideak…), arestian aipatutako komunetara ez bada.

Ikastetxeko instalakuntzak guztionak dira eta guztion esku dago ongi erabiltzea eta zaintzea. Era berean, langileekiko

Page 5: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

5

errespetua eta begirunea eskatzen dizkizuegu. 18:30etatik aurrera ikastetxeko atea itxiko da, ez ordea patioko ateak, 21:30 arte irekiak egongo baitira.

ARROPA Haur Hezkuntzan, arropa ahalik eta erosoen izango da.

- Botoidun eta tirantedun arropa, gerrikoak eta abarrak ekiditu… haurraren arropa aldaketa eta autonomia oztopatzen baitituzte.

- “Velcro”-dun edota kremaileradun zapatak ekartzea komenigarria da (batez ere psikomotrizitatea edo gorputz heziketa duten egunetan).

- Klasera ekarriko den arropa zikindu ahalko da. - Bakoitzaren gauzak eta jantziak izen-abizenekin

ongi markatuta egongo dira. Galtzen diren gauzak kutxa batean bilduko dira atezaintzan.

Hiru urteko gelen ateen ondoan, pasabidean, familiek

Page 6: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

6

etxetik ekarritako arropa aldagarria gordeko dugu. Irakasleak arduratuko dira arropa hori garbia eta modu erabilgarrian egon dadin.

Lehen Hezkuntzan, hezkuntza fisikoa duten egunetan, jarduera hori egiteko arropa eta oinetako egokiak ekarri beharko dituzte. Jarduera plastikoetarako, gela bakoitzean, familiek ekarritako kamiseta eta mantala komunak erabiliko ditugu. Eskolan galduta jasotzen den arropa guztia atezaintzan dagoen baulean utziko da. Data hauetan: abenduak 22, martxoak 31 eta ekainak 20, jaso gabe gelditzen den arropa guztia Emauseko Traperoetara eramango da.

HAMAIKETAKOA

Ikastetxeko beste momentu hezgarria hamarretakoarena da.

Une honen helburu garrantzitsuena hamaiketako osasuntsu eta konpartitua egin dezatela izango da.

Nafarroako gobernuko “Hamaiketako osasuntsua” ekimenarekin bat egiten dugu eta hainbat egunetan fruta ekologikoa ekartzen digute bertatik. Abisua eman arte familiek egunero ekarri beharko dute fruta eskolara, ahal bada garaikoa eta anitza. Hamaiketakoaren hondakin organikoak baratzean dagoen konpostadoran botako ditugu.

Page 7: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

7

Lehen Hezkuntzako 1.mailatik gorako ikasleak bestelako jaki osasuntsuekin (ogia, etxean egindako mermelada, eztia, olioa…) hamaiketakoa osatzen hasiko dira, eskolak duen hamaiketako osasuntsu eta partekatu baten aldeko filosofiarekin jarraituz. Urtebetetze egunak etxetik ekarritako bizkotxoarekin ospatuko ditugu. Ez ditugu umeen gonbidapenik luzatuko. Ezin izango dira gozokiak eta opilgintza-produktuak ekarri, ez eta urtebetetze gonbidapenak egin.

OSASUNA Haurrek eri daudenean ezingo dute eskolan egon, pediatraren iritziaz harago, eta honako egoeratan:

- Konjuntibitisa.

- Gastroenteritisa, gorakoa, beherakoa… - Katarro akutua goiko arnasbideetan. - Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…).

- Zorriak. - Eritasun exantematikoak (elgorria, errubeola,

barizela…). - Sukarra edo febrikula (37ºCtik gora).

Ongi justifikatutako salbuespenetan izan ezik (txosten medikua, baimen berezia sinatuta…), orokorrean ikastetxean, ez da botikarik banatuko.

Page 8: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

8

Istripu edo larrialdi kasuetan, lehenik eta behin, haurra artatuko da, ondoren familiari abisua emango zaio eta beharrezkoak diren neurriak hartuko dira (osasun etxera eraman, larrialdietara eraman…). Edozein motatako alergia edota intolerantziaren bat duten ikasleen datuak bai gelan bai irakasleen gelan bai atezaintzan (botikina eta karpeta) ikusgai egon behar dira.

PATIOA Hezkuntza taldeak bereziki zaindutako eta ongi pentsatutako espazio hezgarria dugu patioa. Helburuak:

- Elkarbizitza. - Jolasteko, erlazionatzeko eta elkartzeko tokia. - Alderdi linguistikoa.

Ezaugarriak:

- Jolas-tokian hezitzaile guztiak daude eta behaketa zein esku-hartze pautak partekatzen dituzte.

- Haurrak atxikimendu, maila eta hizkuntza erreferente garbia izatea oso garrantzitsua da.

- Patioa, jolas eta erlaziorako tokia den neurrian, irakaslearentzako aparteko behatokia izan daiteke, ikasleak gelatik kanpo behatu eta hobe ezagutzeko aukera ematen duelako, eta honenbestez, sortu daitezkeen balizko gatazkak bideratzeko aukera ere ematen duelako.

- Irakasleak dagokien zonaldean egongo dira eta egokitutako txanda beteko dute.

Page 9: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

9

- Patioan, umeek materiala ugari eskura izanen dute (trizikloak, patinak, motorrak, uztailak, malabareak, indiakak, plater txinatarrak, hula hop…..).

Garrantzitsua:

- Hezkuntza taldeak egindako hausnarketaren ondorioz, erabaki da baloia soilik erabiliko dela irakasleak antolaturiko jarduerak aurrera eramateko; berdintasunezko talde-harremanak sustatzeko baliogarri eta hezkidetzaren aldeko apustu garbia delakoan. Lehen hezkuntzan, heziketa fisikoaren arloan, baloiarekin erlazionaturiko ekintza fisiko ludikoak sustatuko dira. - Familiei trizikloak eta patineteak ekartzea eskatuko zaie. - Iturriaren erabilera zainduko dugu, ura edateko baita eta ez, ordea, jolasteko. - Kokatutako enborrak ezin dira tokitik mugi. - Erortzeak eta arriskuak saiheste aldera, haurrak ezin izango dira leihoetara eta futbol-ateetara igo. - Familiak jolastokian ematen duzuen denbora hortan, lekua garbi egotearen erantzunkizuna zuena da. Hala nola, joko elementuen zainketa eta erabilera egoki eta buruzkoa. - Ezin da patioan txirrindulaz ibili ez eta animaliekin sartu.

Page 10: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

10

ERREFERENTE LINGUISTIKOAREN ERABILERA IKASTETXEAN Ikastetxeko komunikazio-hizkuntzak hiru dira eta modu naturalean erabiltzen dira. Hizkuntza bakoitzak bere berezitasunak, beharrak, testuinguruak eta espazioak ditu.

Beharrezkoa da irakasle bakoitzak bere hizkuntzan aritzea, bai lankideen artean zein ikasleekin.

ZUZENDARITZA TALDEAREN ORDUTEGIA Zuzendaritza taldeak familiak eta irakasleak hartzeko honako ordutegia izango du: - ASTELEHENAK: 15:00-16:30.

- OSTEGUNAK: 9:00-9:45. Aldez aurretik ordua eskatzea komenigarria da. Familiek zuzendaritza iradokizun-ontzia eskuragarri dute, kristalezko sarreraren ondoan. Bertan, dituzten iradokizunak, proposamenak, zalantzak… plazaratu ditzakete. Eskertuko genuke balizko zalantza hobekuntza proposamenarekin batera etorriko balitz (eskolako web orrian eskuratu daiteke txantiloia).

Page 11: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

11

ORIENTATZAILEAREN ORDUTEGIA Orientatzaileak familiak hartzeko honako ordutegia izango du: - ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN: 9:00-10:30

Aldez aurretik ordua eskatzea komenigarria da. ADMINISTRARIAREN ORDUTEGIA

Administrariak familiak hartzeko honako ordutegia izango du:

- ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 8:30-12:00. - ASTELEHEN, ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN: 15:00-16:30.

*Ekaina eta iraila (biak barne) bitarteko hilabeteetan goizeko ordutegia soilik.

Derrigorrezkoa da datu pertsonal eta kontatuzkoetan (helbidea, telefono zenbakia…) aldaketak izanez gero administraritzan komunikatzea horrela, eguneratuak izan ahal ditugu eskolatik idatziz egiten diren komunikazioetarako eta larrialdi abisuak edo irakasleek egin beharreko informazioetarako.

Erlijio/Hezkuntza Arreta ikasgaian aldaketaren bat egin nahi duten familiek, administraritza bulegoan egin beharko dute, maiatzaren azken astean.

Page 12: Elkarbizitza arautegia 2016-2017 - Navarracpbuztintxuri.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/...- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…). - Zorriak. - Eritasun exantematikoak

12

MATERIALA Material suntsikorra erosteko eta fotokopiak ordaintzeko familiek haur bakoitzeko honako ordainketak egingo dituzte:

- HAUR HEZKUNTZA: 30 euroko bi ordainketa, irailan eta urtarrilan.

- LEHEN HEZKUNTZA: 30 euroko hiru ordainketa, irailan, urtarrilan eta martxoan.

Ordainketak familiek eskolara luzatuko duten kontu korronte zenbakian egingo dira eskolak bankutik giroa eginez. Horretarako, eskolatik ohar bat bidaliko da banketxearen datuak bete ahal izateko.

Irteerak bere momentuan ordainduko dira. Paper eta fotokopien kostua gutxitze aldera, familiei geletako dokumentazioa USB-ren bitartez emango zaie. Anai-arrebak egotekotan, eskolako fotokopiak eta beste motatako informazioak anai nagusiari emango zaizkio.