24
141 www.argia.com/larrun Julen Arexolaleiba Elkarrizketa Euskal Kulturaren transmisioa Euskal Kulturaren transmisioa IRITZIA l Jone Miren Hernandez l Mario Zubiaga l Xabier Aierdi l Ane Larrinaga l Andoni Eizagirre l Imanol Galfarsoro

Euskal Kulturaren transmisioa 141.pdf · ELKARRIZKETA 3 garrantzitsua da ohartzea digital hori formatua dela, aurretik datorren zerbaiti, badagoen izateko gogo bati, bide emateko

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

141

www.argia.com/larrun

Julen Arexolaleiba

E l k a r r i z k e t a

Euskal KulturarentransmisioaEuskal Kulturarentransmisioa

I R I T Z I Al Jone Miren Hernandez l Mario Zubiaga l Xabier Aierdil Ane Larrinaga l Andoni Eizagirre l Imanol Galfarsoro

2 E L K A R R I Z K E T A

Julen Arexolaleiba (Arrasate, 1962) HUHEZIko magis-teritza eta psikopedagogian irakasle da. 2007-08 eta2008-09 ikasturteetan emandako Euskal Kulturgintzagraduondoaren koordinatzailea ere bada. Datorrenurrian ekingo diote berriz 2010-2011ko graduondoari(www.mondragon.edu/huhezi/ekt). Soziolinguistika-ren eremuan mugitzen denak aspaldi ezagutuko duArexolaleiba, urte luzez ari baita lanean esparruhorretan.

Has gaitezen definizio kontuetatik.Zer da euskal kultura?Guretzat euskal kultura euskaratik eta euskaraz sor-tzen dena da. Gero gaiarekiko hurbilpenak hor dira,hau da, euskal kulturaren mesedetan beste hizkun-tzetatik egin daitezkeen ekarpen guztiak. Edo hitzez-koak ez diren adierazpenetatik euskal kultura horri

erreferentzia egiten zaionean. Asko luzatu gintezkehonekin, baina adierazgarriena da gaur egun gureburua izendatzeko ere zailtasunak ditugula. Oraintsuarte euskalduna esanda, bertako jendeak berehalaulertzen zuen horrek zer esan nahi zuen, euskarazjakin eta egiten duena. “Vasco parlante” erabili beharal dugu? Euskaraz ez al dugu terminorik gure buruaizendatzeko? Kulturarekin ere beste horrenbeste ger-tatzen delakoan nago. Zein izen emango diogu eus-karatik eta euskaraz sortzen denari?

Nola ematen da transmisio hori?Hemen eta edozein lekutan, transmisioa etxean,eskolan, gertuko komunitatean… eman izan da. Osooraintsu arte ahoz egiten zen batez ere transmisiohori eta gaur egun, ahoz ahoko horrez gain birtualadeitzen dugun hori ere badugu, esate batera. Baina

«Hizkuntza politika ez dahautu pertsonal bat»

Xabier Letona

Euskara eta euskal kultura gaur egun arte nola iritsi zaizkigun

jorratzen da LARRUN honetan. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI

fakultatean jorratu dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia,

horretarako propio eratutako graduondoan. Handik pasatutako sei

pertsonen iritziak bildu ditugu eta graduondoko koordinatzaile Julen

Arexolaleiba elkarrizketatu dugu. Boterea, gizarte zibila, euskalgintza,

kontsentsua, gatazka, biziraupena, identitatea, memoria… irakurleak

gaiaren joan-etorrian jirabiran ikusiko dituen kontzeptuak dira. Iragana

azaltzen dutenak eta etorkizunerako ere giltzarri agertzen direnak.

Julen ArexolaleibaMUko HUHEZIko irakaslea

3E L K A R R I Z K E T A

garrantzitsua da ohartzea digital hori formatuadela, aurretik datorren zerbaiti, badagoen izatekogogo bati, bide emateko modua dela.

Transmisioak nola ekarri du euskalkultura gaurdaino? Nola gaude?Izateko gogo batek ekarri du euskal kultura gaur-daino eta transmisio hori batez ere bide ez institu-zionaletatik gauzatu da, hau da, eskolarik gabe,administraziorik gabe, edo estatu modernoekberen egiturak birsortzeko dituzten tresna horiekguztiak gabe. Eliza litzateke, izatekotan, transmi-sio horretan parte hartu duen instituzio bakarreta-koa. Izateko gogo hori modu inkonsziente bateantransmiti liteke, elebakartasunaren eraginez; bainatransmisio hori gauzatu da historian zehar, eraberean, euskaldun izateko gogo batek eraginda-ko pertsona eta talde antolatuen bidez.

XX. mendea aintzat hartuta, egileaskok bereizten dituzte bi fase eus-kal kulturan: egungo autonomia esta-tutuen aurrekoa (botere publikoaaurka) eta ondorengoa (botere publi-koa bultzagile, EAEn behintzat).Ikuspegi historikotik horrek zereragin izan du transmisioan?Autonomiarekin ematen den instituzionalizazioainflexio puntu bat da. Graduondoan aztertu da insti-tuzionalizazioaren aurreko garaiaren mitifikazioa.Orduan ere, jende gehienaren motibazioa sinbolikoaeta idilikoa izango zen, benetan euskaltzalea baino.Baina 60ko hamarkadaren amaieran eta 70ekoan EzDok Amairu sortzea, AEK, korpusaren inguruan egin-dako ahaleginak… horiek ez ziren ari motibazio sin-boliko-idiliko horregatik. Jakitun ari ziren, izatekogogo euskaltzaleari erantzun nahian.

Eta garai haietan biziraupenari eran-tzun nahian, ezta?Bai, hori da gakoa, denboran iraunkortzea. Gureartean badakigu euskara ez dela izan zabalkundearenkultura, iraunkortasunarena baizik. Korpusaren ingu-ruan 60-70eko hamarkadan egindakoak itzelak izanziren, eta berriz ere gehienetan instituzioen babesikgabe. Mitifikatzen dira garai haiek, baina joandakoedozein garai ez da per se gaurkoa baino hobea.

Instituzioekin galdera garrantzitsubat dator: norena da gidaritza? Ezagu-nak dira Gernikako Estatutuaren ondo-ren jeltzaleek eta ezker abertzaleakeuskal kulturaren garapenaz izandakoikuspegi desberdinak.Hor bada galdera polit bat: euskalgintzan ibili izanden jende asko zergatik ibili da hor, ezker abertzale-koa zelako edo euskaltzalea zelako? Baina bai, garaihartan eten gatazkatsua sortu zen. Instituzionalizazio-ari esker, bide ez instituzionaletatik garatu izan dentransmisioa beste leku batzuetara ekarri ahal izan da:eskoletara, unibertsitatera, komunikabideetara, admi-nistrazioko hainbat zerbitzutara eta abar.

Zein da gizarte zibilaren tokia? Zeinbotere publikoena?Elkar elikatu beharko lukete, eta hainbat urtetanhorretan baino elkarri lekua jaten eta irainka aritu

4 E L K A R R I Z K E T A

dira, eta ez hizkuntzaren lehenta-sunetatik abiatuta, baizik eta nor-beraren unean uneko sinkroniapolitikoen lehentasunetatik.

Eta zein gutxieneko ados-tu behar dira euskal kul-turaren garapen indar-tsurako?Kulturak aseko baditu hizkuntzakomunitate baten premiak, bete-beharrak… horretan zientziakesan dezake zerbait edo arlohonetan ez dago zientziarik etaaldian aldiko politikak finkatzendu zer den hizkuntza eta kultura-politika? Hau gako inportantea daondorengo galderei erantzuteko:Delako eleaniztasunean eta dela-ko kultur artekotasunean euskara 50 urte barru bizikobada, zer da gizarte zibilaren eta unean uneko boterepublikoen artean adostu behar dena? Hamar hiztundituzten ehunka hizkuntza ere badira, baina bizirikdaude edo hiltzear? Kulturaren museo ondare ikuspe-gi batetik, gaelikoa, gaur egun dagoen egoeran, besteehun urtez ere iraunarazi dezakete Irlandan. Hori opadiogu gure buruari?

Beraz, gauza bat da leku batean botere publikoakzer egin nahi/ahal duen unean uneko, eta beste bathizkuntzak berak behar duen adostasuna. Eta adostu-tako gutxieneko gako horiei zer politika dagokie?

Aurreratu al da gutxieneko gako horienidentifikazioan?Hizkuntzen biziraupenerako gutxieneko eredu teori-ko hori zehaztuta dago. Norabidean ez okertzeko,Jonek [Sarasua] esaten duena azpimarra liteke: “Nireustez, elean hiztuna izatea behar bat da. Gero, behar-bada, eleaniztuna izatea ere bai”. Hizkuntza politikaez da hautu pertsonal bat, hau da, zuk hainbat hiz-kuntza dakizula eta nahi duzuna erabili ahal duzula.Hizkuntza politika eraginkorra izango da, baldin etabermatzen badu euskaldun osoak ez zaizkiola euska-rari bukatuko. Kopurutan hiztunak handitzen bazaiz-kio, baina euskaldun osoak gutxitu, euskararen osa-suna ez da hobea izango. Hau da, eleaniztasunarenbarruan hurrengo belaunaldiek euskara lehen hiz-

kuntza moduan izan dezaten, zer gutxieneko betebehar ditu etxean, eskolan eta gertuko komunitatee-tan, den-dena beti gera ez dadin norberaren motiba-zioaren baitan? Hori zehaztea da politika publikoensakoneko erantzukizuna.

Nola lotzen da hori gidaritzaren gaia-rekin?Hizkuntza komunitate baten geroaren bermea ezinda utzi lau urtez behin aldatzen diren politikarienbueltan. Euskaratik bertatik bideratu daiteke bestemugimendu bat instituzioak erantzutera animatukodituena? Ikustea besterik ez dago gobernuetako hiz-kuntza edo kultura sailek zer lortzen duten eurenetxe barruan, gobernuetako beste sailetan, eta emai-tzak oso urriak dira. Orduan, euren eremu hurbiletanemaitza urriak lortzen dituztenean, gizarte zibil osoa-ren gidaritza egin dezaketela pentsatzea, autoirudigehiegizkoa ere bada. Norabidearen erantzukizunagizarte zibilarena da eta botere publikoei dagokiehori sustatzea, forma ematea, kudeatzen ari direnondare unibertsal hori hondoratu ez dadin.

Euskal Herrian, beraz, Kontseiluak edohorren moduko batek egin beharko lukegidaritza hori?Etxea gobernatu ezin duenak kanpokoa gobernatunahi izatearen kritika hori gizartera ere eraman deza-

5E L K A R R I Z K E T A

kegu. Kontseiluak agian lan hori bete nahi du, bainabetetzen al du? Eta betetzen ez badu zergatik da?Kontseiluko elkarte bazkideek, adibidez, zer pertzep-zio dute gai horrekiko? Bistan da ez duela nahi bes-tean asmatu. Gizarte mugimenduan ere denok ezagu-tu ditugu kontrajarri diren ekimenak, adibide gisaherri komunikabideetara begiratu besterik ez dago.Lidergo sinbolikoa agian bai, baina oraindik inork ezdu hizkuntza komunitatearen lidergo politikorik ira-bazi. Egiteke eta egiteko daukagu hori.

Gaztelania, frantsesa, ingelesa, eto-rri datozen beste kultura txikiagobatzuk� eta euskara. Zein da euskarakeuskal gizartean behar duen lekua?Hiritartasunaren edo ciudadanía-ren diskurtsoak haladio: “Zuek %20 zarete eta zuen herriko udaletxean ezbadago inor euskaraz dakienik, zuek badakizue erda-raz eta erdaraz eginda arazoa bukatu da”. Hizkuntzaeskubideak euskaldunok izango garen populazioarenehunekoari lotuak badaude jai dugu. Hemen eurenburua espainiartzat dutenek, Estatuaren indarrariesker daukate duten estatusa. Ez badute euskara ikasinahi, Estatuak babestu ditzake euskara ikas ez deza-ten eta kenduko dituzte hizkuntza eskakizunak. Esta-tuak ematen die babes hori. Gero AEBra doaz, etaEstatuak babesa ingelesari ematen dionean, zer esa-ten diete Cervantes Institutuak eta Academia de laLengua Españolak Kaliforniako hispanoei? “Zueknazio linguistikoa zarete eta eskubidea duzue Estatuhorren barruan eskola gehiago izateko, komunikabi-deak… finean, babestuak izateko”.

Euskal Herrian seguruenik euskarak aurrerantzeanere ez du autopistarik izango, eta gaztelaniak eta fran-tsesak bai. Kontua da ea euskaldunok zer izangodugun pribatutasunaren eremuan geratu ez gaitezen,jakinik erdaraz badakigula eta edonon erdaraz moldagaitezkeela. Autopistarik izango ez bada ere, bideaizan behar dugu zerbitzu publikoetan zein pribatue-tan euskaraz naturaltasunez ibiltzeko.

Euskalduntzea ezin dela identitateareneta legearen gainean eraiki dio orainerakundeetako diskurtsoak, sinpatiaeta erakargarritasunetik egin behardela lan hori, kontsentsutik. Segurue-nik bada arrazoi zatirik diskurtso

horretan, baina badirudi hizkuntza etakulturen arteko gatazka ere ahaztugura dela. Non da oreka? Zer dela-ta daude kontraesanean identitatea eta legeamoduko kontzeptuak, sinpatiarekin eta erakargarrita-sunarekin? Esate baterako, EAEn, demaseko gatazkaomen zegoen norbaitzuen irudiko, ikasle guztiei eus-kara ikasarazten omen zaielako. Ikusi berri dugu2010-11 ikasturteko matrikulazio-aldian halako gataz-karik ez dagoela. Nafarroan, ordea, euskaraz eskolatunahi dutenei, zergatik ez zaie aukera hori ematenlurralde osoan? Koinzidentzia bakarra EAEn, Nafarro-an eta Euskal Herri osoan: gatazkazaleek ez dioteeuskarari bide handirik zabaldu nahi!

Etxegarateko bidesarian Gipuzkoako Diputazioa ezda ari pentsatzen sinpatiko edo erakargarri ote den.Botereak zerbait nahi duenean, sinpatia eta erakarga-rritasuna ez zaizkio asko inporta, legez egiten du.

Kontsentsua delakoari, bestalde, boterean dagoe-nak jartzen dizkio mugak. Sarri askotan, helburua lor-tzeko bitartekoa baino, kontsentsua bera helburubihurtzen da. Gu hizkuntzaren lehentasunetan oina-rritutako diskurtso batean bagaude, nekez onartukodugu aterabidea hautu pertsonalean dagoenik, dela-ko kontsentsuok aldarrikatu ohi duten eran.

Goazen adibideetara, eremu praktikoe-tara: Hegoaldeko eskola publikoetaneuskara, gaztelania eta ingelesarenhizkuntza eredu berria jarri gura daindarrean. Zer ondorio izan dezakehorrek euskararengan?“Kafea guztiontzat” horrek ez du balio. Urrestillako[Azpeitiko auzoa] hiru urteko umeari ingelesa emanahal zaio eta ez da ezer gertatuko, 16 urterekin hiruhizkuntza horietan gaitasun maila bat izango du.Barakaldon, aldiz, euskararik entzun ez duen hiruurteko umeak bi hizkuntza intentsitate berarekin aldiberean garatu nahi izatea ezinezkoa da. Ez da iritzi batbakarrik, datuak hor daude. Badakigu A, B eta D ere-duek eman dutena. A ereduan inork ez du lortu B2maila ematea, B ereduan heren batek lortu du eta Dereduan bi herenek. Beraz, bi hizkuntzekin lortu ezdena nola lortuko dute hiru hizkuntzekin? Ingelesa-ren behar horri euskararen bizkar erantzun nahi zaio.

Non dira minimoak irakaskuntzan, gure haurrek16 urterekin euskaraz egin dezaten? Gazte horrek

6 E L K A R R I Z K E T A

zenbat ordu hitz egin behar du euskaraz elebitasunorekatu batera iristeko? Eta etxean egin ez baditu nonegingo ditu? Eta etxean eta lagun artean egiten ezbaditu, eskolan entzunda bakarrik zer lortuko da?Hor dugu 30 urteko esperientzia. Botere publikoarenerantzukizuna honakoa da: hizkuntz eleaniztasunean,zeintzuk dira gure minimoak euskararen etorkizunabideratzeko? Funtzio edota lurralde hegemonikorikgabe, nola lortu ahal da hori? Galdera horiei erantzu-tea dagokie erakundeei, beti ere parametro zientifiko-ak aintzat hartuta, jakina. Agian, gaur egun gabiltzanparametroetan, erantzunetik urruntxo egon gaitezke,baina gakoa hor dago.

Hizkuntzari lotuta sarri aipatzen da:kantitatean euskaldunok irabazi egindugu, baina kalitatean behera egin da.Zer ondorio du horrek?Euskarak bizirik jarraituko badu sormen hizkuntzadelako izango da. Itzulpenen bitartez nahi beste han-ditu dezakegu produkzioa, kuantitatiboki ere hiztune-tan aurrera egin dezakegu, eta hori ona izango da.Baina galdera zera da: kuantitatibotasun horretankualitatibotasunean ere handitzen ari gara ala urtzenari gara?

Eta urtzen ala handitzen ari gara?Eskolatik datozen hiztun berri gehienak elebidunpasiboen edo erdal elebidunen multzora datoz.

Gakoa non dago? Batetik, ikusi behar da elebakarrikgeratzen ez den honetan, euskal elebidunak eta ele-bidun orekatu samarrak zenbat diren, erlatiboki, ele-bidunen kopuru horretan. Eta erdal elebidunen mul-tzotik elebidun orekatuaren multzora pasatzearenaeskola sasoian bakarrik egin daiteke edo bizitzanzehar ere bai? Hona hemen izan daitezkeen bi joera.Bat, sei urterekin erdal elebidun izatetik 18 urterekinelebidun orekatua izatera pasatzea. Baina zer intentsi-tate behar da horretarako gertuko harreman-sareetan?Eta beste joera bat izan daiteke gero eta erdal elebi-dun gehiago izatea, gero eta euskaldun pasibo gehia-go, ulertzeko gauza direna baina ez hitz egiteko. Zenorabide nagusituko da? Zer nolako erakarmen-inda-rra jarraituko dugu izaten? Hori guztia ezin da bana-kako hiztunaren pentzudan utzi.

Iaz Berria-n egindako elkarrizketabatean hiru plano aipatzen zenituen:hiztuna, komunitatea eta lurraldea.Nola ikusten duzu plano bakoitza?Hiztunen planoan egin ditugu aurrerapauso handie-nak. Garenak kontuan izanda sormen maila handialortu dugu, proportzioan handiagoak diren bestehizkuntza komunitate askotan baino gehiago. Bainazer oihartzun du horrek plano komunitarioan?Elkarte eta hedabide ugari sortu dira, baina gizartemailan oraindik ez dugu behar besteko oihartzunaizateko ahalmenik lortu. Eta lurraldea? Nola dugutokian tokiko bizi-indar etnolinguistikoa? Eremuhorretan badira gauza kezkagarriak. Adibide bat,Iruñerriko Euskalerria irratia. Garai batean beharba-da bost euro jarriko genuen bakoitzak bere poltsi-kotik eta sostengua emango geniokeen, besteakbeste. Gizartean hedatu den indibidualismo horiagian gure hizkuntza komunitatean ere zabaldu daeta talde eta elkarte bakoitza agian inoiz bainogehiago berean zentratuta bizi da. Haiti urruti gera-tzen den moduan, agian Iparraldea ere oso urrutigeratzen ari zaigu, berriro ere.

Hiru eremuotan bada, bai!, zer hobetua. Halaxebizi izan gara, baina, euskaldunok beti: unean uneandaukagunetik sortzen eta berriro sortzen. Euskararenhil kanpaiak askotan jo izan dira mendeetan zehar,baina hemen gara gu. Aurrerantzean, ordea, bestenazio linguistiko askok ere erantzun egin beharkodiete guretzat jada endemikoak diren desafioei. n

�Urrestillako [Azpeitikoauzoa] hiru urteko

umeari ingelesa eman ahal zaio etaez da ezer gertatuko, 16 urterekinhiru hizkuntza horietan gaitasunmaila bat izango du. Barakaldon,aldiz, euskararik entzun ez duen

3 urteko umeak bi hizkuntzaintentsitate berarekin aldi bereangaratu nahi izatea ezinezkoa da�

Transmisioa ahanzturari kontra egitea litzate-ke. Hori da, behintzat, Roldan Jimeno Aran-guren historialariak La memoria de los

derrotados (1999) izeneko artikuluan transmisioa-ren inguruan proposatzen duen definizioa. Irakurribezain pronto abiapuntu interesgarria iruditu zitzai-dan eta, ondoren, ildo horretatik jo izan dut gaihorren inguruan egin ditudan azterketa eta hausnar-ketetan. Euskararen transmisioa eta euskal kultura-ren transmisioa izan nuen tesirako aztergaia, bainatransmisioak bereziki memoria edo oroimenareninguruan pentsatzeko parada eman zidan.

Nire ustez, transmisioak memoria du bizitoki,pega-pega eginda elkarbizitzen dira eta ezin dugubata bestearen laguntzarik gabe ulertu. Eta lasterohartu nintzen transmisioa bezala, memoria eregaia oso konplexua eta korapilatsua zela; dimen-

tsio ezberdinak biltzen dituela bere baitan. Araka-tzen hasi eta galderak bata bestearen atzetik sor-tzen ziren.

Lehenengoa. Zein mmaterialek oosatzen ddu mmemoria?Inguruan begiratuta ohartu nintzen transmisioazzein oroimenaz hitz egiten zenean askotan datuakaipatzen zirela. Izaera ezberdinetakoak ziren: adibi-dez, hizkuntz transmisioaz mintzatzeko orduan,gehienetan, portzentaiek hartzen zuten protagonis-moa. Belaunaldi batetik bestera zenbatek gordetzenzuen euskara jakitea zen askotan erronka nagusia.Aldiz, kultur transmisioaz hitz egiteko garaian histo-rian erreparatzea zen ohikoa. Letra larriz idatzitakohistorian. Guzti honetaz ohartzeak kezka piztuarazizidan. Nola ulertu transmisioa –zehazki hizkuntztransmisioa– Euskal Herriko hainbat gunetan, azken

7I R I T Z I A K

Jone MirenHernandez *

Transmisioari,memoriari galdezka

“Baina, memoriak zein norabide jarraitu behar duenerabaki behar da. Jose María Sánchez Carrión,

Txepetxek, Un futuro para nuestro pasado izenburuajarri zion askotan euskalgintzako gailur teorikoa

kontsideratu izan den lanari. Nik beti pentsatu izandut, horretara iritsi baino lehen euskarak eta

euskal kulturak oraindik zehaztu behar zutela zeiniragan nahi duten etorkizunerako”

DA

NI

BLA

NC

O

8 I R I T Z I A K

hamarkadetan gaztelera nagusitu den lekuetan, ale-gia? Horietan ez intereseko daturik eta handiz ida-tzitako Historia. Ez behintzat euskarak aintzat har-tzeko. Baina hara non, hainbat pertsona (hiztunarruntak) elkarrizketatu ondoren memoriak, trans-misioak duen nolakotasun bereziaz jabetzeko para-da ezin hobea eskaini zidan.

Ohartu nintzen, edozein ezagupenen gainetikgizakiok bizipenak ditugula sustrai eta oinarrigure egunerokotasunean, gure errutinetan, gureohiko bizitzan. Laster konturatu nintzen, esatebaterako, hizkuntza jakinda edo ez, euskaradunaizan edo ez, mundu guztiak bazuela eta baduelagure herrian euskararen inguruko historia bat. Eraguztietako historiak entzun izan ditut eta, halere,ziur nago errealitatean dauden istorioen lagintxiki-txiki bat baino ez zirela. Historia laburrak etaluzeak, sinpatikoak eta antipatikoak, barregarriakedo tristeak. Hamaika historia. Zerikusi handia ezzutenak datuekin, ezta enziklopedietan sartzenden Historiarekin. Narrazioak ziren. Txikiz idatzi-tako historiak. Baina bere xinpletasunean indarrez

betetakoak. Zergatik? Berezko esperientzietan etabizipenetan oinarrituta zeudelako. Memoria gor-puztuaz ari gara hitz egiten. Sentipenaz beterikomemoria, tatuaje moduan, azalean marraztutakoirudiak balira bezala agertzen ziren istorio hauek.Eta hortan datza bere indarra. Bizitako memoria,bizitoki paregabea transmisiorako.

Bigarrena. ZZein nnorabide ddu mmemoriak? Atzokoa-rekin, iaz edota beste garai batean bizitakoarekinidentifikatzen dugu memoria. Baina memoria gauregiten dugu, uneoro, memoria aitortzen dugunmomentuero. Beraz, orainaldia ere bada memoria.Eta etorkizuna. Askotan fidatzen gara gure memo-riaz, pentsatzen dugulako etorkizunean ez digulahutsik egingo, eta norbaiten izenarekin, norbaitekesandakoarekin edo nonbait ikusitakoarekingogoratuko garela. Baina memoria, definizioz,tranpatia da. Hori bai, tranpati zintzoa. Gehiene-tan, edo askotan, gogoan izango ditugu, bereziki,gure onerako diren oroimenak, aurrera egitenlaguntzen digutenak. Nola ez, beste era bateanizango balitz, bizitza zailagoa izango litzateke.Horregatik esan dezakegu muturreko egoeretanmemoriak salbatu egiten gaituela. Euskarak, eus-kal kulturak badaki asko honetaz. Hainbatmomentutan memoriatik tira egin behar izan dute,atzera begira bai, baina aurrera jarraitu behar iza-teko. Aurrera begiratzeak ez du esan nahi bizita-koa ahaztea.

Baina, memoriak zein norabide jarraitu beharduen erabaki behar da. Jose María Sánchez Carrión,Txepetxek, “Un futuro para nuestro pasado” izen-burua jarri zion askotan euskalgintzako gailur teori-koa kontsideratu izan den lanari. Nik beti pentsatuizan dut, horretara iritsi baino lehen euskarak etaeuskal kulturak oraindik zehaztu behar zutela zeiniragan nahi duten etorkizunerako.

Zein memoria mota gorde eta zertarako. Ema-kume bati egindako elkarrizketan bere aiton-amo-nak euskaldunak zirela esan zidan, bere gurasoakere bai, baino bera ez. Inoiz ez zioten egin euska-raz familian. Gerra garaia eta horren ondorengoaizan ziren errudunak. Tristuraz beterik hitz eginzidan inoiz izan ez zuen hizkuntzari buruz. Bainajarraian belaunaldi berriaz aritu zen. Bere seme-alabak, bere bilobak... horiek berreskuratu eta

“Mina eta poza

memoriaren parte dira,

baina azkenean, zein

proportzioan sartu

bata edo bestea gure

erabakia, herriaren

erabakia edo

komunitate baten

erabakia izango da.

Hau da, bere hizkuntza

edo kulturaren

transmisioak zein

oinarri izango duen

zehaztu beharko du”

9I R I T Z I A K

etxeratu zuten euskara. Elkarriz-keta luzea amaitzear zegoneanegindako memoria ariketarekinnola sentitu zen galdetu nion.Dudarik gabe erantzun zidan:“mina eragiten duen memoriak...hobe alde batera uztera; bestelaoroimen pozgarriak beterik dago-ena... zergatik ez gozatu behineta berriro?”.

Mina eta poza memoriarenparte dira, baina azkenean, zeinproportzioan sartu bata edobestea gure erabakia, herriarenerabakia edo komunitate batenerabakia izango da. Hau da,bere hizkuntza edo kulturarentransmisioak zein oinarri izangoduen zehaztu beharko du.

Hirugarrena. Zein hhelmuga ddu mmemoriak? Honahemen, nire ustez galdera garrantzitsuena. Noizarte mantendu memoria? Edo lagunarteko hizke-ran esanda: memoriak ba al du iraungitze-datarik?Tradizionalki transmisioa, kate baten antzera ager-tu da. Batzuetan sendoago, beste batzutan ahula-go. Baina helburua beti berdina zen: katea man-tentzea, inoiz ez apurtzea. Horrela ikusten nuenirudikatuta transmisioa euskararen garapena –edohistoria soziala– aztertzen hasi nintzenean.

Transmisioa berdin katebegiak. Horixe zen ere-dua. Halere, niri izugarri deigarria egiten zitzaidanikertzea –justu– haustura momentuak eta horiekeragindako hutsuneak, zuloak. Eta horietakobatzuk aztertu egin nituen sakontasunez. Euskara-ren garapenean izandako hausturak; euskal kultu-ran gertatutako ixiluneak. Krisiak. Eta prozesuhorietan protagonistak izaten diren elementuezkorrak deusestatu gabe (inolaz ere) beti, unekritiko horietan bildutako energia, kemena eta,batez ere sormena deigarri egin zaizkit. Horiekerakutsi didate transmisioak transgresiorako dau-kan potentzialitatea eta horren ondorio positibo-ak. Izan ere, transmisioak uste duguna baino ahal-men handiagoa du aldaketak onartzeko, irenstekoeta barneratzeko. Eta irentsi eta barneratu ondo-ren, aurrera begiratzeko.

Hori da nire ustez euskararen eta euskal kultu-raren historiaren zati erakargarriena: transmisioakbizitako transgresioak: hizkuntzan, musikan, lite-raturan, antzerkigintzan, bertsolaritzan. Honahemen, hain zuzen ere, azken eremu honen ingu-ruan orain dela gutxi argitaratutako iritzi bat:

“Jendeak uste du transmisioa dela katemailaklotzea, katea ez etetea eta belaunaldi batek bes-teari pasa ematea, eta hori gezurra da. Azkeneanbertsolaritzan behetik gora egiten duenak zer edozer puskatuz egiten du gora”.

Hauek, Iñaki Muruaren hitzak dira. Bertsolari-tzaren talaiatik hitz egiten zuen bertsozaleenelkarteko lehendakariak Gipuzkoako egunkaribaterako. Oso gutxitan ikusi dut nik transmisioa-ren inguruko hain definizio egokia, hain hitzgutxitan.

Horien gainean nik zera esango nuke: azke-nean gizarte batek behetik gora egiten badu zeredo zer hautsiz izango da. Horregatik transmisio-ak ezin du memoria ukatu, iragana alboratu; bainakrisiak onartzeko prest agertu behar du. Gizarteeta gizakion genealogiaren parte baitira.

* EHUko gizarte antropologiako irakaslea

Lasarte-Orian Eusko Langileen Alkartasunak zuenegoitza, 1932ko argazki batean.

AR

GA

ZK

IAK

(GIP

UZ

KO

A-D

ON

OST

IA)

10 I R I T Z I A K

Bizitza kolektiboaren helburuak, esparruak etabitartekoak desadostasunaren eremu naturalakdira. Gatazkarenak. Politikarenak. Klasikoek

erakutsi bezala, bizirik dagoen jendartea, sortzeko etagaratzeko gai dena, boterearen inguruan pizten dengatazkatik elikatzen da. Gaurko gaiari eutsiz, taldearenidentitatearen interpretaziorako bitartekoen kontrolaizango litzateke botere kulturala. Botere horren egika-ritzan egongo dira jokoan gure mundu-ikuskerak etaikuskera horiek belaunaldiz belaunaldi transmititzekoerabiltzen diren tresnak, hizkuntza barne.

Dena den, ikusmolde gordin eta zahar horrek ziki-negia dirudi orainaldiko mutur politikoki xuxenen-tzat. Hizkuntza “despolitizatzea” bilakatu baita azkenurteotako leloa. Merkatu omen orekatuan, euskaraeta euskararen transmisioa ez da jada “misioa” izan-go, aitzitik, sedukzioan, marketinean, borondate indi-bidualean eta kontsentsu orokorrean oinarritu beharomen da haren garapena. Utikan politika! Ahulegiabaita euskara armatzat erabiltzeko, gertuko klasikoagogora ekarriz.

Ados: Suaviter in modo... Bai, baina fortiter in re.Izan ere, errealitatea setatia da oso, eta, Lehendaka-

ria ez bezala, –tamalez esan beharko al genuke?– gureherrian identitate-gaiekin ez gaude aspertuta. Areago,biziki kezkatuta dago jendarte esparru zabala azkenhilabeteotan hezkuntzan eta administrazioan euskara-ren transmisioak izan duen atzerakadarekin. Hori al dazorioneko despolitizatzearen ondorio desiratua?

Warrenen lanak jarraituz, gatazka eta boterearenarteko binomioan oinarritzen da politika. Bi aldagaihorien faltak, edo bietako batenak, ekarriko luke“despolitizazioa”. Hala, euskaraz egiten den euskalkulturaren transmisioaren despolitizazioa hiru modudesberdinetan gerta daiteke:

Botere eerabatekoa eeta iinongo ggatazkarik eez. Warre-nek “politika ukatuaren” eremua deitzen duena. Eus-kara (edo erdara) indarrez inposatuko balira hauxeizango litzateke eredua: beste mundu-ikuskerakpublikoki debekatzen dituen eredu a-politikoa. Aniz-tasunaren etsaia den botere-politika gordina. Saiakera

Mario Zubiaga*Suaviter in modo

“Merkatu omen orekatuan, euskara eta euskararentransmisioa ez da jada ‘misioa’ izango, aitzitik,sedukzioan, marketinean, borondate indibidualean etakontsentsu orokorrean oinarritu behar omen da harengarapena. Utikan politika! Ahulegia baita euskaraarmatzat erabiltzeko, gertuko klasikoa gogora ekarriz. Ados: Suaviter in modo... Bai, baina fortiter in re”

DA

NI

BLA

NC

O

11I R I T Z I A K

gisa, kultur-homogenitatearen helburura iris-teko filosofia bezala, diskurtso eta praxi politi-ko askotan islatu da pentsamolde hau. Esta-tuetatik bultzatu den nazio-eraikuntzaknorabide horixe izan du ezbairik gabe. “Politi-karik gabeko” iragan krudela gertu dugugogoan. Izan ere, euskara publikotasunetikkanporatzeko neurri historikoak filosofiahorretan oinarritu izan dira, hots, Generalisi-mok bere ministroari esandakoan: “Hagausted como yo: no se meta en política”.Gurean, arestian aipatutakoaren oinordekoekeuskaltzaleei “garbiketa etnikoa” egin nahiizana leporatu dieten arren, ez dut uste inorkdespolitizazioaren paradigma hau hobetsikoduenik, ez praxi politiko gisa, ezta helmugadesiratu bezala ere. Zorionez, abagune honetan gureherrian dauden kultur-ereduek euren arteko antago-nismoa bideratzeko modu zibilizatuagoak topatudituzte. Ez horregatik antzuagoak.

Botererik eez, eeta ggatazkaren ssaihestea. Hizkuntzentransmisioa despolitizatzeko bigarren modu honenarabera, gure herrian kultur transmisioaren ingurukoerabakiak ez lirateke kolektiboki lotesleak izan behar-ko. Bakoitzak bere tribu edo kultur-komunitate pro-pioa izango luke, eta horrela tribu desberdinen artekogatazka ekidin egingo litzateke, Zizekek aipatutako“arkeopolitikara” itzulita. Politikaren ukapena daka-rren identitate-komunitate isolatuetan biziko ginateke,elkarri bizkarra emanda. Kasurik hoberenean, kultur-transmisioaren pribatizazio honek sortuko lukeen eus-kal melting-pot-a lingua franca unibertsalak bideratu-ko luke, ingelesak, alegia. Erakundeek tribu edohizkuntz-komunitate desberdinen garapen autono-moa besterik ez lukete ziurtatu beharko, inoren kul-tur-transmisioa bermatu gabe. Desberdintze logikahonek arlo pribatura eramango zukeen kultura etahizkuntza, identitatea, sentimendu nazionala, etxekoerlijio bilakatuz. Tribu horrek hizkuntz-komunitateauto-zentratu eta itxiaren norabidea har dezake –iden-titate paradigma–, edota presio-talde bihurtu, boterepublikoetan lobbying lana burutuz, eragin-paradig-man murgilduta. Zizekek “parapolitika” deitu duena.

Biak ala biak, ederki egokitzen dira indarreandagoen sistema liberalak ezarritako desberdintze-ere-dura. Mundu garaikidean nagusitzen ari den nahaske-

ta bitxia –merkatua eta feudalismoa uztartzen ditue-na–, ondo egokitzen da eredu despolitizatu honetara,eta ziklo politiko baten amaierarekin batera, euskalkulturaren transmisioa tribuaren gotortzean ikustendutenak ugaldu egin dira urteotan. Dena den, bote-rearen dinamikatik at omen dagoen eredu hau, isilbidez, oso gertuko dugun beste lingua franca baten–gaztelaniaren– hegemonia sendotzeko tresna bilakadaiteke, euskal tribua arlo publikotik kanporatzeko,batik bat. Nafarroan oso nabarmena da joera hau..Ez bbotererik, eezta ggatazkarik eere. Identitatea, mundu-ikuskera, hizkuntz-hautua guztiz konpartitzendenean, adostasun orokor horrek “naturalizatu” egin-go du kultur-hautu hori, borondatezko izaera beraere ezkutatuz. Andaluzian gaztelania da kulturarentransmisiorako tresna natural hori, horregatik gaztela-nia “despolitizatua” dago hango jendartean. Ez dirudiEuskal Herrian bizi dugun egoera diglosikoan euska-raren transmisioa modu “natural” horretan ziurtatudaitekeenik. Gurean hizkuntza eta kultura desberdi-nak ditugu elkarbizitza lehiatsuan, eta ez da batereerraza, kultura partikularrez gaindi, erabateko kon-tsentsu a-politikoa sustatuko duen diskurtsorik edogairik topatzea: sukaldaritza edo, ez bada. Oxala, eus-kara ere maila horretan egongo balitz, Euskal Herriosoan “naturalizatuta”, ez Ataunen edo Errezilen soi-lik. Kontsentsu horrek transmisioari buruz daudenkezka ulergarri guztiak uxatuko lituzke. EAEn berrikiosatu diren aholkularitza-batzorde eta txostenak,kontsentsu horren bila aritu dira. Alabaina, nekez

Lakua, egungo Eusko Jaurlaritzako egoitzaGasteizen.

J.O

LALD

E

12 I R I T Z I A K

estali ahal izan dute azpian dagoen indar harremana-ren emaitza dela kontsentsu oro. Batez ere, hizkun-tzaren ingurukoa.

Izan ere, euskal kulturaren transmisioan boterea etagatazka ezinbestez biltzen dira. Kultura eta hizkuntzagai politikoak dira, “politikoenak” esango genuke, etapolitikoak izanik, hegemonia jokoetan murgildutadaude: unibertsala –euskal herritarra– aldi batez bete-tzeko, partikularrek –euskalduna, erdalduna, langilea,enpresaria, ezkertiarra...–, burutzen duten ahalegi-nean, alegia. Horixe baita hegemonia: Euskal herritartipikoa zein den, euskal herritar tipikotzat zein jotzenden ebasteko eragileek diskurtso eta praxi politikoenbitartez burutzen duten ahalegina, hain zuzen. Eragilebakoitzak bere partikularren katea ordezkatuko du,eta gure herrian lehian dabiltzan kate horietan euska-rak duen lehentasuna desberdina da oso. Azkenhamarkada hauetan euskararen transmisioak izanduen indarra, abertzaleen partikularren kateetan eus-karak izan duen garrantziaren ondorioa da. Ahaleginhegemoniko horren emaitza izan da.

Orain arte eragile abertzaleek hegemonizatuduten eremu politikoan, EAEn, “euskal herritar tipi-koa”, ez soziologikoa edo estatistikoa, “euskalduna”

izan da. Euskal herritarra izateko modurik osatuena.Hegemonizazio politiko horrek ahalbidetu dugutxiengo kultural batek –euskaldunak– lortutakotransmisio linguistikoa. Hala, bataz beste, euskaldu-nen kopurua %20tik %40ra igaro da bi hamarkadatan.

Euskarak –partikular gisa– abertzaleak ez direneragileen kateetan duen garrantzia erlatiboa ikusita,indar horien hegemonia politiko berriak, kolokanjarri al dezake euskararen transmisioa? Arestian esanbezala, arlo publikoan euskarak sumatu duen atzera-kada azpimarratzekoa da. Areagotuko al da joera hauetorkizunean? Euskararen militantzia ziklo luze batenamaieran, globalizazioaren inguruabar konplexuan,koiunturazko aldaketa politiko horrek azken labanka-da emango al dio euskararen transmisioari? Agonis-moa alboratu beharko litzateke, bederen.

Hasteko eta behin, salbuespen egoera batean ger-tatutako gobernu aldaketak ez du hegemonia politi-koa egun batetik bestera aldatuko. Bestetik, jokohegemonikoaren arauak ez dira hain xinpleak. Lekuhegemonikoa hartzeko artikulazio kate luzeak behardira, eta euskararen begia kate horretan barneratugabe, ezinezkoa da euskal nazio politikoa osatzea,nazio politiko hori askea nahi den edota Espainiarenparte. Bigarren helburu honetarako ere, zentralitatea–leku hegemonikoa– hartu nahi duen PSE-EEk bereizaera “baskista” indartu beharko du.

Hautu argia bezain zaila du PSE-k: PSC-ren ildoajarraituz, Espainiari lotua nahi duen euskal nazio poli-tikoa osatu eta horretarako euskara lehenetsi, edo,bestela, alderdi popularraren patuarekin bat eginez,euskararenganako beto jarrerari eutsi, Jaurlaritzaberriak hartutako azken erabakietan islatzen denmoduan. Baskismoak bere oinarri españolistarengan-dik urrundu dezake PSE, baina beto jarrera hori alda-tu ezean, ibilbide oso laburreko zentralitatea izangodu herri honetan.

Dena den, ezin ahaztu genezake abertzaleak ezdirenen “baskizazio” hori ziklo hegemoniko abertza-learen ondorioa dela, eta euskararen transmisioanhurrengo urrats kualitatiboak emateko, ziurrenikezinbestekoa izango dela euskarari zentralitateaemango dion abertzaletasun eraberritu baten ekina.Ausarta maite du Zoriak.

* EHUko zuzenbide irakaslea

“Izan ere, errealitatea

setatia da oso, eta,

Lehendakaria ez bezala,

-tamalez esan beharko al

genuke?- gure herrian

identitate-gaiekin ez gaude

aspertuta. Areago, biziki

kezkatuta dago jendarte

esparru zabala azken

hilabeteotan hezkuntzan eta

administrazioan euskararen

transmisioak izan duen

atzerakadarekin. Hori al da

zorioneko despolitizatzearen

ondorio desiratua?”

13I R I T Z I A K

Beste muga batzuez aparte, aspalditik euska-rak batez ere muga sozialak dituela uste dut.Mugok askotan alboratu egiten ditugu beste

bi balizko erantzuleri errua egotziz: zuzenean institu-zioei, euskararen berreskurapenean ez omen baituteborondate nahikorik izan eta traba ugari ipini dituzte-lako, eta, zeharka, gizarteari, ez delako behar besteinplikatu. Lehenek gauzak hobeto egiteko paradaeduki dute; bigarrenaren portaera inpekablea izan da.Baina, konbentzitua nago irtenbide berriztuak baka-rrik etorriko direla erruak alboratuz eta muga sozialgaindiezinen hipotesitik abiatuta. Beste bi bideakurratuta daude eta emateko guztia emana dute.

Ezagutzaren ugaritzetik automatikoki erabilera eto-rriko zela uste izan dugu, baina ez da horrela izan eta,oro har, gizarteak erantzun egin du. Euskararen man-tenua gizarte mirari bat izan da, eta beronetan hainbataktore instituzionalek eta batez ere sozialek hartudute parte: gurasoak, irakasleak, euskaldun berriak,

irakaskuntza sistema, adituak, eta abar luze bat. Arra-kasta erabatekoaren ausentzian emaitza porrota ezdela izan behin eta berriz azpimarratu egin behar da,zeren sinesgarritasuna eta egia bi estatus oso ezberdi-nak dira. Nahikotasunaren neurria ezin da izan gizar-te elebakar euskalduna: askoz errealistagoa iruditzenzait Euskara XXI Txostenak aipatu duen diglosia sos-teniblea (bide batez, iraunkortasuna sostenibilitatea-ren antitesia da).

Egoera berrituaren ezaugarri batzuk honako hauekdira:

1.- Espainiar nazionalismoak historian lehenengozmodu eraginkorrean mezu patriotikoa plazara-tu du.

2.- Euskararen premia, sufrimendu eta nostalgiarenesparruetan legitimatu beharrean, mistika laikoberri batean oinarritu behar da, euskara ikasteakmerezi duela argudiatzeko narratiba kolektibo

Xabier Aierdi*

Euskara eta kultur-transmisioaren

mugak

“Bi eremu bereizi behar dira ezinbesteaneuskararentzako etorkizunik nahi bada: eremu politikoko

hegemoniaren bilakaera eta euskararen egoera etaberreskurapena. Koalizio oro ulerkor honek euskararenegoera objektiboaren diagnostiko egoki bat egin behardu, arakatu ia nola urtu litezkeen egungo euskararengizarte mugak eta bertako espainolismoak euskararen

egoeraren neurri erreala bere egiten lagundu behar du”

14 I R I T Z I A K

berri bat berrasmatu beharrean gaude eta.Narratiba honek bi aspekturi aurre egin behardie: nolakotasunari zuzenean eta, zeharka, zer-gatiari. Gaur egun zergatik ikasi behar da euska-ra? Hori da erantzun beharrekoa.

3.- Egoera honen aurrean, euskal nazionalismoakerronka handi bat dauka: bere izaera erreakti-boa ez baitzegoen prestatua Espainian erregi-men demokratikoa izaten ari den 30 urtekoluzera eta permanentziarako. Nazionalismo ins-tituzionalak ez du botererik, erradikalak nahi-koa du berea konpontzearekin eta nazionalis-mo linguistikoa desorientatua dago.

4.- Besteak beste, egoera berri baterako honahemen hainbat osakin esanguratsu:l Aurreikuspenak, elebitasuna (edo elebakar-

tasun euskalduna), ez ziren errealistak, etagaur ere ez da 150.000 pertsonatik pasatzeneuskaraz edozein produktu kontsumitudezakeenik.

l Euskara bide familiar afektiboetatik transmiti-tu izatetik modu formal ez afektiboetatik egi-tera pasatu da. Soziologikoki esanda, euska-ra komunitatetik sozietatera pasatu da, logikakomunitarioari indibiduala gainezartzen zaio,hedaduran irabazia intentsitate eta kalitateangaltzen du. Hots: afektutik kalkulura pasatuda. Beraz, euskarak sozialki ere errentagarridela erakutsi behar du.

l Egun, euskarak, alde batetik, egokieraarazo bat du eta, bestetik, lehentasunakzehaztearena.

l Egokieraren helburua, ahal den eta modurikaproposenean, garagarri den gizarte-elebita-sunera hurbiltzea litzateke, erritmoak eta lor-penak bermatuz, efektu kolateral negatiboakekidinez eta larritasunak areagotu gabe. Iker-kuntza ugari behar dugu, eredu alternatiboakfrogatu eta errudunen logika baztertu: zerga-tik 14 urteko gazte batek gaztelerara jotzendu ia gune guztietan? Ba, seguruenik, edoeuskara nahikorik ez duelako edo daukanaknahi duena adierazteko balio ez diolako. Ezda kontu pertsonala, soziala baino.

l Lehentasunen kontua eremu politikoa neurribatean baztertuta, kultur berreskurapena etagizarte kohesioaren artean oreka ezegonkor

bat bilatzean datza. Lehentasuna ezin litekeizan kultur-sistema estatal baten erreplikaegitea, ez dugulako gaitasunik, ez dugulakomasa-kritikorik eta indarrak oso ondo selek-zionatu behar direlako: hizkuntz-erkidegotxikia gara, hizkuntza ezberdinetako pro-duktuetara hurbiltzen da egungo euskaldunjantzia eta euskarakoetara mugatu dadin osointeresgarriak izan behar dute. Euskaradunjantziak, esaterako, ez du ETB1n ezer ikuste-korik eta literaturari eusteko ez dago 10.000pertsona baino gehiago. Lehentasunak osoondo aukeratu behar dira eta dagokionakerabaki beharko du, zeren gizarte bati ezinzaio etengabe errua egotzi jomuga lortezi-nak betetzen ez direlako.

l Ondorioz, gizarte kohesioa eta kulturarenberreskurapena oso lotuta daudela uste dut,finean egungo koexistentzia kulturala zen-tzuzko kultur-bizikidetza bilakatze aldera.Ez da euskararen berreskurapenetik pasa-tzen ez den gizarte kohesiorik, eta alderan-tziz. Biek elkar eskatzen dute.

l Bloke identitarioek jarraituko dute, manten-duko dira, batek ere ezingo du bestea iren-tsi, beraz grosse koalition baten beharreangaude: abertzaletasun guztia eta gutxienez

“Ez da posible elebakartasun

euskalduna, zeren, besteak

beste, hain garrantzi handia

eman dio eremu politikoari,

euskaldun izatea, abertzale

izatea, gauzarik errazena da,

botoa ematearekin nahikoa da,

ez du eskakizunik eremu

kulturalean. Abertzaletasunak

ia oro har euskara

preszindiblea balitz modura

jokatu du historikoki, eta

horretan dirau”

15I R I T Z I A K

PSOE-PSE barnebildu behar ditue-na. Gainera, Nafarroa errekurtsoerretorikoa baino zer edo zer gehia-go bada, PP ere erreferentzia modu-ra ezin da galdu, bestela norbaitekba ote daki nola geldiarazi nafarglotozidioa?

l Bi eremu bereizi behar dira ezin-bestean euskararentzako etorkizu-nik nahi bada: eremu politikokohegemoniaren bilakaera eta euska-raren egoera eta berreskurapena.Koalizio oro ulerkor honek euska-raren egoera objektiboaren diag-nostiko egoki bat egin behar du,arakatu ia nola urtu litezkeen egun-go euskararen gizarte mugak etabertako espainolismoak euskararenegoeraren neurri erreala bere egi-ten lagundu behar du.

l Abertzaletasunak ere badu zer ika-sia honetan guztian: ezin dena,ezin da eta ezinezkoa da! Ez daposible elebakartasun euskalduna,zeren, besteak beste, hain garrantzihandia eman dio eremu politikoari,euskaldun izatea, abertzale izatea,gauzarik errazena da, botoaematearekin nahikoa da, ez dueskakizunik eremu kulturalean.Abertzaletasunak ia oro har eus-kara preszindiblea balitz modurajokatu du historikoki, eta horre-tan dirau.

Gizarte mugak kontutan hartu, politi-ka eta euskara bereiztu, koalizio handibat lortu eta bide berriak arakatu, horra hor hurren-go hamarkada batzuetarako programa. Orokorrean,imaginario politikoa agortu bada, gauza bera gerta-tu da euskararen berreskurapenaren alorrean. Ira-ganeko planteamenduak berrikusi beharra dago,garen apurraren kontzientzia hartu behar dugu etaikerkuntza ugari garatu. Agian, genituen asmoak etahelburuak oso handiak ziren, hala behar zuen izan,baina bidegurutze historiko berri batera heldu gara:naziotasunetik, ez Estatutik, etorriko da euskararenbilakaera gertagarri bakarra.

Euskararen inguruan kezkatzeko motibo ugaridago, muga sozial ikaragarriak ditu, eremu batzukezinezkoak ditu, hedadura saileko beste batzuk erenahiko dira, beraz ekologiaren analogia eginez eus-kararen iragana salbuespen egoeran garatu izanbada, etorkizuna ere salbuespen egoeran egingoda. Salbuespenari, nola kontrajarri komunitate berribat? Eta, nolakoa? Horra hor erronka!

* EHUko soziologia irakaslea

“Gizarte mugak kontuan hartu, politika etaeuskara bereiztu, koalizio handi bat lortu, etabide berriak arakatu, horra hor hurrengohamarkadetako programa”.

ALB

ER

TO

ELO

SEG

I

16 I R I T Z I A K

Historia modernoan zehar euskararen eta eus-kal kulturaren alde osatu den euskalgintzaizeneko mugimendua ikuspegi askotatik

aztertu izan da. Guk uste dugu gune kognitibo gisadiharduen esparrutzat har daitekeela. Izan ere,gizarte mugimenduak ezagutza ekoizle garrantzi-tsuak dira. Eta ezagutza ekoizle izanik, baliabidesinboliko asko sortzen eta mobilizatzen dute berenhelburua betetzeko, alegia, indarrean dagoen errea-litatearen ordezko interpretazio-markoak eraikitze-ko. Baliabide horien artean gizarte garatuetakolehia sinbolikoetan ezinbestekoak diren era guztie-tako kulturgileak eta kultura bitartekoak egon ohidira. Beraz, gune horietan, batetik, hainbat tradiziointelektualetan txertaturik dauden kulturgileekparte hartzen dute eta, bestetik, mugimenduen inte-res kognitiboei erantzuteko sortutako berariazkointelektualek ere. Azken horiei mugimendu intelek-tualak deritzete.

Euskararen eta euskal kulturaren aldeko mugi-menduan ere izugarrizko sorkuntza intelektualaaurkitzen dugu. Ildo horretatik, ohartzen gara men-deraturik dauden beste hizkuntza komunitate asko-tan gertatu den bezala, euskalgintzak ohiko kulturaerakundeen tokia hartu duela luzaz; horrela, hiztunkomunitateak beharrezkoak izan dituen funtzio kul-turalak bete ditu eta kulturgileek beren rolak eraiki-tzeko premiazkoak dituzten agertokiak ere sortuditu, besteak beste. Hau da, erakunde politiko etaerakunde kultural legitimorik ezak herri ekimena-ren moldez jantzi ditu luzaroan kultura egintzagehienak euskal kulturgintzan.

Izan ere, esparru politikoaren eta kultura espa-rruaren garapena lotu-loturik egon ohi dira histo-rian. Ildo horretatik, euskal kulturak Modernitatea-ren garaian nozitu duen azpiinstituzionalizazioarenarrazoia hiztun komunitatearen gorabehera politi-koetan bilatu behar da. Zehazki esanda, euskara-

Ane Larrinaga*

Euskalgintza,sorkuntzaintelektualerako etaeuskal kulturgileenrolen eraikuntzarakogune

“Hitz batean, euskararen eta euskal kulturarenbirsorkuntza mugimenduaren eta mugimendu-kulturgileenbaitan egon da, hein handi batean. Mugimendu izaerahorrek esanahi politikoz bete ditu denbora luzez euskalkulturaren kultura egintzak eta, oro har, euskalkulturgileen lanak; azken horien zereginetako bat, hainzuzen ere, hizkuntzaren aldeko erresistentziakognitiboa lantzea izan da”

17I R I T Z I A K

ren eta haren kulturaren azpigarapen kulturala eus-kaldunen mendekotasun politikoaren ondoriozuzena izan da. Halatan, instituzio politikoen eki-menik ezean, mugimenduaren ekimenez sortu izandira sozializazio erakundeak euskal kulturan —eskolak, hedabideak eta beste kultura erakundebatzuk— eta haren inguruan hezi dira kultura eli-teak ere. Bestelako erakunde ofizialen gabezi ego-eran, euskalgintzak sortutako gune kultural alterna-tiboetan kontsakratu dira euskal kulturgileakhainbat belaunalditan. Hitz batean, euskararen etaeuskal kulturaren birsorkuntza mugimenduaren etamugimendu-kulturgileen baitan egon da, heinhandi batean. Mugimendu izaera horrek esanahipolitikoz bete ditu denbora luzez euskal kulturarenkultura egintzak eta, oro har, euskal kulturgileenlanak; azken horien zereginetako bat, hain zuzenere, hizkuntzaren aldeko erresistentzia kognitiboalantzea izan da.

Aitortu zaien aginte soziala dela medio, euskalkulturgileek hizkuntzari buruzko irudikapenak sor-tzeko eta irudikapen horiek hiztun komunitateanzabaltzeko ahalmena erabili dute etengabe. Hala-ber, hizkuntzaren corpusa eta estatusa aldatzekohainbat interbentzio proiektu landu dituzte. Gutxi-tan izan dute erabateko arrakasta. Baina, moduhorretan aritzean, kulturgileek hiztunen praktiketaneta kulturaren transmisioan eragiteko xedearekinjardun dute. Bestela adierazita, gizarte aldaketa izandute helburu. Hartara, hizkuntza komunitate batenjokamolde linguistikoak ulertzeko, bereziki komu-nitate minorizatuen egoeran, berebiziko garrantziadauka kultura eliteek —beste elite batzuekin bate-ra— sortzen eta hedatzen dituzten irudikapenak etaezagutzak aztertzeak. Izan ere, hizkuntza taldeenarteko gatazka guztiek adierazpenak izaten dituztemintzaira praktiken arloan baina baita arlo sinboli-koan ere. Horrenbestez, hizkuntza eta kulturenarteko gatazka gatazka sinbolikoa ere izaten da,ezinbestean. Auzi sinboliko horietan hizkuntzei (etakulturei) buruzko zenbait definizio sozial lehiatzendira legitimazio bila. Borroka sinboliko horien tes-tuinguruan, era askotako kokapenetan aurkitzenditugu kulturgileak: batzuetan hizkuntza gutxituenaldeko mugimendu eta ekimenetan, eta bestebatzuetan hizkuntza eta kultura hegemonikoenesparruetan lan eginez. Lerratze horien bitartez, hau

da, lan intelektuala kultura eta hizkuntza jakinenesparruan kokatuz, kulturgileek beren identitateaketa rolak eraikitzen dituzte. Zalantzarik gabe, AroModernoan eta Beranduko Modernitatean, behinikbehin, eztabaida intelektuala hizkuntza- eta kultura-gatazka gehienetan agertu ohi da.

Garaian garaiko baliabide kognitiboak baliatutaeta garaian garaiko baldintza soziopolitikoek bai-mendutako aukeretara egokituta elikatu dute hain-bat euskal kulturgilek euskalgintza deitzen dugungune kognitibo hori. Eskuarki egoera politiko etakultural desegokian burutu dela kontuan hartuta,zeregin nekeza eta korapilatsua bete dute aipatukulturgileek. Gaur ezagutzen dugun euskalgintza,besteak beste, kapital kultural eta sinboliko batenmetaketa historikoaren emaitza da. Bestela adiera-zita, euskal kulturgileek denboran zehar —berezi-ki XIX. mende amaieratik aurrera— euskarariburuz eta euskal kulturari buruz sortutako lan,ideia, irudikapen, proiektu eta ezagutza multzoenondorena da.

Euskalgintzaren esparrura ekarri dituzten berri-kuntza politiko, intelektual eta kognitiboak aintzathartuta, hiru une historiko nabarmendu daitezkekapital kulturalaren metaketa prozesu horretan:Eusko Pizkundearen garaia, lehena, 1960/70 hama-

BIX

EN

18 I R I T Z I A K

rraldietako kultura pizkundea, bigarrena, eta1980ko hamarraldiko instituzionalizazio autonomi-koaren garaia hirugarrena. Horietako bakoitzak era-kusten duenez, euskal kultura esparruan gertatuta-ko aldaketak beti etorri dira euskal gizarteak biziizan dituen bestelako egiturazko aldaketekin bate-ra. Hartara, kultura esparruaren autonomia onartzenbada ere, argi geratzen da eraldaketa politikoek etasozioekonomikoek astinduak eragin dituztela eus-kalgintzan nagusi izan diren interpretazio markoe-tan. Aldaketa uneetan intelektualen sorkuntza lanaareagotu egin da eta iraultza sinboliko garrantzi-tsuak gauzatu dira hizkuntzari eta kulturari dagoz-kien arloetan ere.

Azken urteetan, euskal kultura esparrua askodibertsifikatu da. Gauza bera gertatu da kulturaesparruko azpiesparruetan diharduten euskal kul-turgileekin ere: literaturan, zientziagintzan, irakas-kuntzan, kazetaritzan, musikagintzan eta beste arloaskotan dihardute kulturgileek honez gero. Euskal-gintza, zentzu hertsian hartuta, kulturako azpiespa-rrurik tirabiratsuenetakoa da gaur egun ere, batetik,bertan islatzen direlako inon baino modu zuzena-goan hizkuntzari lotutako gatazka sinbolikoaren

ondorioak, eta, bestetik, diskurtso eta estrategiadesberdinak aurkitzen ditugulako lehian bai hiz-kuntzaren esanahiari dagokionez bai administrazio-aren hizkuntza politikei buruzko estrategiei dago-kienez. Auzi horiek guztiek bertan dihardutenkulturgileen praktikak eta diskurtsoak nahastendituzte zuzenean, jakina.

Bestalde, mugimenduen bilakaeran ohikoakdiren instituzionalizazio –eta profesionalizazio–prozesuen ondorioak euskal kultura esparruarenbilakaeran ere islatu dira, bereziki instituzionaliza-zio autonomikoaren osteko garaian. Izan ere, politi-ka autonomikoaren eragin zuzen edo zeharkakoa-ren bidez, azken urteetan lehenago euskararenakez ziren kultura erakundeak eta kultura enpresakgaratu dira, bereziki eskolak, unibertsitateak, argita-letxeak, hedabideak, disketxeak eta elkarte zientifi-koak; horiek guztiek bestelako kultura jardungu-neak sortu dituzte euskal kulturgileentzat.Ondorioz, azken belaunaldietako kulturgileakdagoeneko kulturgile espezializatuak dira, alegia,irakasle, akademiko, zientzialari, fisikari, filosofoeta abar, eta ez idazle soilak orain berrogei urtebezala.

Lehenago adierazi denez, hasiera batean, mugi-mendu ekimenez sortu zen euskarazko kulturgintzaesparrua eta mugimendu ekimenez kontsakratuahal izan ziren kultura eragileak euskararen mun-duan, bulkada instituzionalez baino gehiago. Baina,hasierako kulturgile ereduak –mugimendu-intelek-tualak– sortzeko ez ezik, eredu intelektual horiekaldatzeko eta berriro definitzeko aukerak ere sortudituzte euskal kulturgileek mugimenduaren bar-nean. Hala, baldintza soziopolitiko egokiak agertudirenean mugimenduaren instituzionalizazioakbidea eman du bestelako tradizio intelektualakgaratzeko beste testuinguru instituzional batzuetan–adibidez, unibertsitatean–. Euskarazko tradizioakademikoak, esaterako, euskalgintzaren mugimen-duaren haztegian dauka lehen jatorria. Uste dugunabarmendu beharreko ekarpena dela horixe, kul-tura esparruan unibertsitatearen instituzioak orain-dik gaur egun daukan garrantzia kontuan hartuta.

* EHUko soziologia irakaslea

“Gaur ezagutzen dugun

euskalgintza, besteak

beste, kapital kultural eta

sinboliko baten metaketa

historikoaren emaitza da.

Bestela adierazita, euskal

kulturgileek denboran zehar

-bereziki XIX. mende

amaieratik aurrera-

euskarari buruz eta euskal

kulturari buruz sortutako

lan, ideia, irudikapen,

proiektu eta ezagutza

multzoen ondorena da”

19I R I T Z I A K

Giza-abereak berezkoak ditu komunikatzekosena eta fenomenoen kausei buruz espekula-tu beharra. Ereduzko programen antzera giza-

aberea kulturak gizarteratu izan du ideia, balio, jarre-ra, asertzio etiko eta bizitza-eredu integratu batekin.Katramila horrek bizi gaitu: kultura bat hizkuntzaren,ekintza sozialen eta bere efektuen bidez lorturikoemaitza tangiblea da, baina era berean hizkuntza etaekintza soziala giza kontzientziaren eta beste elemen-tu batzuen bidez aldez aurretik transmititu eta barne-raturiko arau, sinesmen eta jarreren araberakoak dira.Egiatan kolektibitate orok behar ditu baliabide objek-tibo eta subjektiboak egunerokoari aurre egiteko,gauzei zentzua emateko eta ingurunean ziurtasunezaritzeko. Azken unean, ekonomia, familia, eskola,politika, erlijioa eta lagunartea joko arauak dira,errealitatea definitzeko, bizitza soziala sakralizatu etalegitimatzeko, edota ortzemuga kolektibo alternatibo-ak mamitzeko. Baina arauak eraberritzen direnean,metaforak, errituak, bizikidetza ere auzitan ipintzendira. Horren lekuko dira transmisioak, sozializazioak

eta bere eragileek oraintsu bizi dituzten legitimazio-krisia eta ziurgabetasuna.

Herritarrok eta zehazki belaunaldi globalak espe-rientzia sozializatzaile heterogeneoak eta sarritankontradiktorioak aldi berean eta bata bestearensegidan bizi ditugularik, identitate ugariren hartzai-leak eta sortzaileak gara. Makaldu egin da zentzuhorretan kultura nazionalen estatutu instituzionala.Hiru baieztapen lodi egiteko moduan gaude: balio-ak ugaritu egin dira eta beraz herritarroi portaerakarautuko dizkiguten printzipioak indibidualizatuegin zaizkigu; kulturgintza bokazio eta ofizio beza-la ahuldu delarik, sorkuntzaren ideia pertsonalistabat gailendu da eta beraz rol profesionalak autenti-kotasunari, efikaziari, merkatuari erantzuten dio;eta, jendartea merkatu-logikarekin subjektuarenerrepresentazio indibidualen metaketa bilakatu da.Beste hitzetan adierazteko, orain aske izateko obli-gazioa eta besteekin ez ezik norbere identitateare-kin “negoziatzeko” beharra gailendu zaizkigu.Egiaztapen hori ezin genezake bistatik gal.

Andoni Eizagirre *

Kulturgintzarenlogikak

“Abertzaletasunean kapital kulturalak gabeziaikaragarriak erakutsi ditu pasa den hamarkadetan,

baina, gainera, jeltzaleek ez dute nehoiz burgesianazional bat bezala jokatu, hala sinbolo abertzaleakmobilizazio kognitiborako eta ekintza kolektiborako

sinbolo bilakatzeko erantzukizuna bazterreratuz”

20 I R I T Z I A K

Ospe txarrekoa da bizi gaituen aroa, izan ere,ordena instituzionalen metamorfosi globala bizi dugu,eta ondorioz elikatu egiten dira liberazioa eta segurta-sun falta; modu kritikoagoan esanda: kontsumitzai-leak irekia eta kulturgileak autentikoa izan behar due-larik, jendarte intimo garaikideetan sortzaileekbaliabideak eskaini behar dituzte herritarrek berenpotentzialtasunekin modu “autonomoan” identitateakeraikitzeko. Inori halako baieztapenak arrotzak bali-tzaizkio, irakur ditzala merkatu dinamikak, ikusentzu-nezko produktuak edota kultura alorreko politikapublikoak.

Egiazki, kulturgintzaren logika berriak ez gaitubatere ondo kokatuta harrapatu eta gure kasuan gai-nera proposamen tolesgabeak modurik inozoeneanbarneratu izan ditugu. Akatsetako bat da 60kohamarkadan euskal kulturgintzan ereindako izpiritukritikoaren gogoeta oparoak baliogabetzea; diskurtsoanti-dialektiko batekin emantzipazioa zokoratu izanda. Perspektiba historikoak berresten digu euskalkulturaren larritasuna eta irudikari kolektiboen ahul-tasuna hainbatetan gestio politikoari estuki lotuadagoela. Abertzaleen erronka herritartasunaren auto-nomia kulturala eta komunitatearen politika beregai-na sendotzea ere bazen, eta horretan, bisioaren,pasioaren eta adorearen faltan, autogobernua eta

bere tresna sinboliko zein materialak ez dira egokiroinbertitu. Abertzaletasunean kapital kulturalak pasaden hamarkadetan gabezia ikaragarriak erakutsi ditu,baina, gainera, jeltzaleek ez dute nehoiz burgesianazional bat bezala jokatu, hala sinbolo abertzaleakmobilizazio kognitiborako eta ekintza kolektiborakosinbolo bilakatzeko erantzukizuna bazterreratuz.Abertzaletasuna mende hartua dago, indarrik gabetalde identitatea sortzeko eta definizio alternatiboakeragiteko, baina koakzio fisikoari, politika hutsekoaurkakotasunari eta botere itsuaren erasoei ez ezik,esplikazioa borroka ideologikoan eta abstrakzioerrealean ditugun gabeziei ere zor zaio, aporia libe-ralen eraginpean. “Ez da gure esku zegoen guztiaegin” aitortzen da orain, halarik ere, itxuraz behintzatliberalismo atzerakoiena geratzeko asmoz etorri da;irakur bitez hizkuntza-politika indibidualista, bizitzakulturalaren merkantilizazioa edota neurgailu tekno-kratikoen orokortasuna, guztia erabateko fintasuna-rekin, bezeroa desirak kilikatuz erakartzeko (sic). Ezda aski barne-txostenetan globalizazioaren mamuaidentitate lokalak higatzen ari dela antzematea; aber-tzaletasuna urteotan Jaurlaritzan izan den bitartean“euskal unibertsala” irakurketa partzial batekin egon-kortzea lortu da. Hori da ironia: estatutuaren haurrakabertzaleen produktu bat dira.

AIT

OR

BA

YO

21I R I T Z I A K

Posmodernian itsuki jauzi izanaren inplikazioakugariak dira. Era berean, ordea, ez ditugu egokirointerpretatuko kultura-politika eta bizitza kulturalajarrera hiperkritiko batekin ere. Begirada modernoa ezda aski, ilusio kulturala eta zoru materiala kontradikziodialektiko gisa ulertzea ez da aski, helburua euskalta-sunaren arrazoibideak gaurkotzea bada. Hori da biga-rren akats larria. Badira sustraituta ditugun zenbaitdogma. Diskurtso gailenduari men eginaz inolako fil-trorik gabe jardun dutenekin batera, sarriegitan erresis-tentzia-zikloak irudikari politiko gogor batekin aldake-ta-garaia eta bere esanahi kulturalari arreta galdu dio.Luzaroan ekuazio kritiko erakargarri bat itsuki sinetsidugu: fenomeno sozialen ulermen kausala burutzea,historia martxan jar dadin kontzientzia piztea etakideek esperientzia sozialak konpartitzea hirutasunsaindu gisa erabili ditugu euskal bizitza ulertu, aldake-ta justifikatu eta mobilizazioa eragiteko. Hiru mekanis-mo horiek erabat akituta daude eta muga sozial nabar-menekin topatu dira, protestak bizitza politikoarenerregaia izateari utzi dio eta aidanez gure artean zen-baitzuek onartu dute sarriegitan opresio kolektiboarenirudikariak herritarren askatasun errealak, arazoenindibidualtasuna eta aktore sozialen gaitasun sortzaileaukatu egin dituztela. Edozein kasutan haren efikaziapolitikoa auzitan geratu denean hasi gara alternatibenbeharraz jabetzen, baina ortodoxia disimulatu ezinik,maila indibidualeko “kontzientzia faltsua” maila politi-koan “hiperkritikoak eta orbaingabeak” izanaz zuri-tzen dugu, ohartzeke politika dela esperientzia kultu-rala liberatzeko eragozpen posible bat. Guztia ez dapolitikoa, ez eta ere ekonomikoa, alderdi kulturalakbadu autonomia bat, eta sarriegitan kulturgintzari poli-tika galbahetu zaio. Ez da egia kultura botere eta des-berdintasunetatik libre pentsa genezakeenik, baina ira-kurketa estatiko batek ere gutxietsi egiten du sarritanbaliabide urriko taldeek erronkak gainditzeko ekime-na izan dezaketela. Euskal kulturgintzak ezin du izanamaieragabeko porroten gotorleku, argigarriago, ezindu izan faktore kolateral bat.

Modu zuhurragoan eta bihotz apur batekin saiatubehar dugu errealitatea ulertzen, bereziki, aldaketagaraiari dagokionean. Eraldaketa ekonomikoek, fordis-moaren krisi sinbolikoak eta kontsumitzaile nazionala-ren erosioak, bizitza-estiloen ernaltze sendoak, indibi-dualizazioak eta fragmentazioak, merkatu-efizientziaketa arrazionaltasun liberalak, kontsumitzailearen nagu-

sitasunak eta pertsonalizazioak, egiazki, aldaketa kultu-ral erabatekoa suposatu dute; aurreuste modernoakmaila kognitibo, ekonomiko zein sinbolikoan ezeztatudira. Gauza bat da neurri erregulatzaile kolektiboenahultzearekin politikariak ikuskizunaren lehian, eskain-tza kulturala hiper-errealitatean eta kontsumitzaileakzoriontasun paradoxikoan erori izana, eta beste batindibidualismo demokratikoaren anbibalentziak euskalkulturgintzaren etsai kontsideratzea.

Bistan da bi aldaketa kultural gertatzen ari direla:instituzioen metamorfosia eta belaunaldien metabo-lismoa bizi-prozesuen esperimentazioan. Modernita-tean eskutik hartuta bazetozen proiektu linealak etapertsonalitate sendoak, orain gaztetxoekin nekez lor-tuko dugu ganorazko elkargunerik halako bilbadurazurrunekin. Hori ondo ulertu duten ekimen kultura-lak dira mundua euskal koloreekin ere aberastu dute-nak. Izan ere, aldatu behar dute administrazioaren,gizarte zibil autoeratuaren eta merkatuaren artekoharremanek, konplizitateak falta dira, baina horrekinbatera gure bisioa finkatzea, euskal kulturgintza espa-zio publikora modu beregainean jasotzeko adorea etaahalegin hori klabe berriekin gorpuztea dira momen-tu hauetan eginkizun behinena, besterik ezean, horibadagoelako euskaldun garenon esku, behin etaberriz erakusten ari garenez.

* MUko HUHEZI fakultateko soziologia irakaslea

“Ez da egia kultura botere eta

desberdintasunetatik libre

pentsa genezakeenik, baina

irakurketa estatiko batek ere

gutxietsi egiten du sarritan

baliabide urriko taldeek

erronkak gainditzeko ekimena

izan dezaketela. Euskal

kulturgintzak ezin du izan

amaieragabeko porroten

gotorleku, argigarriago, ezin

du izan faktore kolateral bat”

22 I R I T Z I A K

Kultura’ kontzeptu nabariki balioanizdunaeta korapilatsua da. Cliché honen hariraesan daiteke, hala ere, kulturaren esanahia

artikulazio bikoitz baten inguruan antolatu delamendebaleko i(ra)kasbideetan.

Gizartea, komunitatea edo herriaren bizimodu etazereginekin lotuta dauden ikusmenek, kulturarenulermen zabala ematen dute aditzera, ohikoan giza-zientzien (antropologia, soziologia…) tresneria azter-tzaileekin ezagutzera eman dena. Kultura, hemen,giza-taldeen ohitura, hizkuntza, errepresentazio, jarre-ra, ekite eta ideiez dago osatua; giza-talde antolatubatek heredatu, erabili, erantsi, transmititu eta transi-toan ere transmutatzen dituen osagai eta baliabidematerial zein sinbolikoz osatua, hain zuzen.

Eguneroko bizi-esperientzia “arrunta” zehaztueta adierazteaz gain, kulturak, kontzeptu bezala,beste esanahi mugatu eta hertsiagoa ere gorde du.Kulturaren definizio murriztu honek sorkuntza este-tikoaren eremua betetzen du. Artegintza zein litera-

turgintzarekin lotuta oro har, kulturaren zentzuhonek sormena, “jenio” artistikoaren edo gutxiengojakitun baten esparru pribilegiatua azpimarratuizan du, bidenabar kulturaren ideia elite kul(tiba)tubaten beharrean sostengatuz.

Kulturaren esanahia ulertzeko modernitatearenbilakaerari eta giza-aldakuntzei erreparatu beharradago. Kultura birdefnitzeko ahaleginak modernita-teari emandako erantzunekin hedatu ziren. Testuin-guru horretan, gizarte industrializatu eta urbanizatuberriekin batera nagusituz joango zen masa-kulturaherrikoiak mehatxu nabaria suposatu zuen. Meha-txua kulturaren ulermen mugatuak defendatzenzuenaren aurka: mekanizazio errepikakorraren era-ginez, kulturgintzaren goi mailako estatusa etaartelanaren aura bereizgarria zalantzan ezarri ziren.Mehatxua kulturaren ulermen zabalak ohiz azter-tzen eta babesten zituen ohiko bizimodu natural etapre-modernoen aurka, bai herri kolonizatuetanbaita Europan bertan ere.

Imanol Galfarsoro*

Kultu(ra)renkartografia(k)

“Euskal Herrian irabazteko daukagun estatuak efektuzuzena izango baitu: gaur egungo ‘euskalduna’kategorian nagusitzen den simulakro etnikoaren amaiera.Estatuaren eragin zuzenaren menpe egongo diren eskolaeta unibertsitateetan behintzat, kulturarentransmisiorako ereduak Matthew Arnold-ek kontseilatzenzituen gisan eskaini daitezela please, alegia: ‘Munduanerakutsia eta esana izan den onenaz’”

DO

NA

LUC

Y

23I R I T Z I A K

XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieranemandako giza-garapenei erantzun nahiarekin,badago beste cliché bat kultura eta Euskal Herriabatzeko orduan zeharo hedatu dena. Lotura horihalabeharrez identifikatu izan dela definizio zabal-antropologikoarekin; eta, noski, identifikazio horiberori berezitasunaren edo eszepzionalismo-arenfantasia idealizatuekin hornitu ohi da: Europakoherri zaharrena, hizkuntza misteriotsua, izaera “etni-ko” mardul-indartsua… Gogorarazi beharra baldinbadago, tradizio honek sendo dirau XXI. mendean.

Globalizazioa gora eta teknologia berriak behera,interesgarria da fantasia kulturalista eta subordina-tzaile hauen babesleku nagusiez ohartzea. Nahikoakurioski, euskalduntasun bereziaren ingurukomi(s)tifikazio konpensatzaileak, “tolerantzia”, “plu-ralitatea” edo “dibertsitatea” nonnahi eta, batez ere,nolanahi azpimarratzen dituztenen jarduera eta pre-dikamendu kultur-anizale berrietan aurkitzen baita,gaur egun; oso jarduera post izanik (post-moder-noa, post-politikoa…) predikamendu (est)etikooro ahultzailetan oinarritzen dena.

Adibide gisa, har dezagun Julio Medemek Euskalpilota: larrua harriaren kontra. Jakina, aurkeztuzenetik ur sobera joan da zubi azpitik. Hala ere,lurrak emandakoa lurrean gelditzen da, betiereeskertzekoa dena bat-bateko polemiken modake-riatan ez erortzeko.

Gauzak horrela, Medemen dokumentalean orain-dik ere aipagarri gelditu, zera gelditzen zait, alegia:dokumentala bera, nabarmenki, pilota joko etanekazari-arrantzale kirolen protagonismo erdi-erdi-koen inguruan antolatu izana: segalariak, aizkola-riak, estropadak, idi-probak, ahari jokoa … Zer esa-nik ez, sormen-askatasunaren balioari eutsiz,arazoa, berez, ez da erabilitako ikusmenezko tekni-ka formal ardatzaile hori. Hala eta guztiz ere: identi-fikatzen zituen dos frentes nacionales baketu ezi-nen arteko errotiko ezinulertuaren muina,gatazkaren zorroztasuna, indartasun zentzua etakonfrontazioaren bortizkeria “kulturalki” erakustealdera, ez al dago ganorazko euskal kirol eta joko-rik? Hala nola, esate baterako, xake jokoa (taktikaeta estrategia), futbola (gatazkaren izaera kolektiboeta antolatua), surfa (eragozpenen gainditze indibi-duala) eta abar (alpinismoa, golf, boxeoa, tenisjokoa …).

Ematen duena baino sakonagokoa da arazoa.Izan ere, aurkezpen-aukera esplizitu horren azpiangordetzen da, presuposizio inplizitoetan alegia. Edobestela esanda, mezu orokorra gehienbat moduaitortu gabekoen bitartez ulertzeko moduan:

Inpartziala eta orekatua naiz. Kulturaren ede-rra eta benetakotasuna maite ditut. Kulturak poli-tikaren zatarrarekiko distantzia kritikoa manten-tzeko bidea irekitzen dit. Gainera, ez daukatfrogatu beharrik. Ni munduko hiritarren artekozinegile kosmopolitena naiz. Izan naiz jada,beste lan batzuen bidez, hainbat bizimodu kon-plexuren drama unibertsalak erakusteko gauza,izan ere, kultura herrikoi globalaren eta kultur-industriaren euskarri nagusienetarikoa (zinema)maisuki erabiliz. Orain, aldiz, Euskal Herriko biz-tanleen berdintasun politikoa jabetzeko posibili-tatea estigma bilakatze aldera, euskal berezitasu-naren enigma eta diferentzia kulturalaazpimarratuko ditut bere osotasun eta benetako-tasun lokalean. Nola? Bada, hain justu, EuskalHerria kultura herritarraren zati are partikularragobaten bitartez (herri kirolak) soilki sinbolizatuz.

“Kultura alde batera, eta

politika zein gizartea beste

aldera zatikatzeko joera

ezaguna, bidegabekeria da.

Zer esanik ez, zatiketa

horren bidez kulturak bere

indarra, enkantua eta

jakinarazteko doitasuna

gordetzen du. Izan, kultura

xarmagarria da oso! Baina

gizarte garakideetan,

kultura zenbait hegemoniaren

aldeko borroka politikoetan

txertatuta dago, nahitaez”

24 I R I T Z I A K

Noski, subordinazio politikoa iraunarazteaz gain,eta Euskal Herriko kultur-izaera aberats eta konple-xuari uko eginez, baliabide metonimiko horienbeste efektu estrategikoak ezagunak dira: autentizi-tate multikulturalistaren kontsumoa suspertzekobaliagarriak dira; edo beste modu batera esateko:bertako nouvelle cuisine basque eta label produk-tuez hornitutako mahai-inguruan, naturarekin batdatorren euskaldunaren indarra, gizontasuna etaemandako hitzaren balioa sinbolizatzeko ahalmenagordetzen dute… negozio glokalak egiteko orduan.Zentzu horretan, inportantzia gutxikoa da, niribehintzat Frantzia kulturaren bitartez saltzeko mar-ketin estrategia rurbanoak egokiago iruditzenbazaizkit: traditional French cuisine eta erromantzea–du pain, du vin–, gazta eta laztana Pariseko trengeltokian… Beautiful! Kontua da, hala ematen dubederen, de traje regional janzteak funtzio ekono-miko nabaria betetzen duela hala Euskal Herriannola Renon edo Shangain.

Garbi dago: gaur egun, aipatu kulturaren bi zen-tzu nagusiak nahastuta agertzen dira, eta kulturarenesparruan ohikoan zedarritu nahi izan diren makinabat muga uztartu egiten da. Kultura “bizimoduoso”-tzat ulertzen duen zentzu zabalak jendarteaneta herrian errotzen diren pentsamolde, portaeraeta araubideak, jarrerak, hizkuntzak eta ohituraksegitzen dira kontuan hartzen. Baina kultura proze-sua den hein berean, gizartean antolatzen diren kul-tur-instituzioekin batera, kultura egituratu eta berebaitan biltzen dituzten aginte egiturek ere lekunabarmena betetzen dute (hezkuntza eredua, esatebaterako, edo hizkuntz akademiak eta abar). Kul-tura “sorkuntza estetiko”-tzat ulertzen duen zentzumugatua, bestalde, zenbait musika tankera, literaturtestu eta arte-forma, tradizioaren bidez gordetakobikaintasun-eredu mugikorrez elikatzen da. Bainaohiko kultur-ekoizpen onartuen gain, zenbait masa-tan produzituriko merkatalgailu eta kultur-artefak-tuen balio estetikoa ez da zalantzan ezartzekoa.

Kulturak, horrela, sare zeharo konplexu batenitxura hartzen du, non modu oso asimetriko bazainbitxien bidez gauzatzen diren “goi”, “erdi” eta “behe”mailako artegintza (eremu estetikoa), jatorrizko adie-razpen herritar lokalak (eremu antropologikoa) etakultura masifikatu eta herrikoi (edo mass media etakontsumoaren eremu) globalaren arteko eragin eta

influentziak. Testuinguru horretan, kultura alde bate-ra, eta politika zein gizartea beste aldera zatikatzekojoera ezaguna, bidegabekeria da. Zer esanik ez, zati-keta horren bidez kulturak bere indarra, enkantua etajakinarazteko doitasuna gordetzen du. Izan, kulturaxarmagarria da oso! Baina gizarte garakideetan, kultu-ra zenbait hegemoniaren aldeko borroka politikoetantxertatuta dago, nahitaez.

Beraz azken oharra: ez nabil “euskaldun” bezalaidazten. Ez gaur egun orokorrean ulertzen den beza-la, behinik behin. Askapen mugimenduak azken 50urteetan eraiki, eratu eta artikulatu izan duen subjek-tu kolektibo zehatz baten praktika eta diskurtsoetiko-politikoaren egiari, fidelitate osoa erakustendion posizio batetik ari naiz idazten; posizio zeharokontzientea eta, are gehiago, kontingentea dena. Ezda gauza bera. Azken finean, Euskal Herrian irabaz-teko daukagun estatuak efektu zuzena izango baitu:gaur egungo “euskalduna” kategorian nagusitzenden simulakro etnikoaren amaiera. Eta kulturaz arigarenez, soilik kulturaz, niri, Nomadak TX edo KepaJunkeraren fusio trikititxinparta “hibridoak” atseginzaizkit. Baina kulturaren eremuak eremu eta kultura-ren transito zein transmutazio kontrolagaitzez aparte,nago, paradoxikoki, aspaldiko kultur kritikari kon-tserbadore baten irakatsiak gaur egun ere baliaga-rriak direla. Ondorioz, estatuaren eragin zuzenarenmenpe egongo diren eskola eta unibertsitateetanbehintzat, kulturaren transmisiorako ereduak Matt-hew Arnold-ek kontseilatzen zituen gisan eskainidaitezela please, alegia: “Munduan erakutsia etaesana izan den onenaz”.

* Ingalaterrako Leeds Unibertsitateko Soziologia saileko kidea

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.224. zenbakiarekin banatua, 2010eko martxoaren 28an)