Upload
others
View
9
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
NAFARROAKOHITZA
BERRIA-K
O DISEIN
U TALDEA
Pisuteka sarea osatu berri dute Iruñeko AldeZaharreko bizilagunek, etxebizitzaren ingurukoarazoak jorratzeko b Gentrifikazioari aurre egin nahidiote b «Bizitzeko auzo bat» aldarrikatu dute b 2-3
Nahi dutenauzoko giltza
Iruñea Hiriko historia euskarazjasotzen duen liburu bat kaleratu
du udalak Pamiela etxearekin
5Espetxea Iruñeko kartzela etahirigunea lotzeko taxi zerbitzua
jarri berri dute martxan
4Ostirala
2018ko ekainaren 8aIX. urtea356. zenbakia
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a2 b Astekoa
Iruñea Alde ZaharraIruñea Alde Zaharra
Alde Zaharra
Iruñea
ITURRIA: ALDE ZAHARREAN BIZI
IRUÑEKO ALDE ZAHARRA DATUTAN
Airbnb etxebizitzak Iruñean Alde Zaharra Z
abalgunea
Gainerako auzo
ak
Populazioaren bilakaera
Bost urtetik beherakoak
Migratzaileak
Guztira
2006 2018
4233
% %
Aldea
%3,9 -%10,9
195.734
203.382
11.059
12.412
%12,0 -%41,5
20.707
23.200
1.207
2.064
-%11,0 -%34,8
9.695
8.627
366
561
1517
4350
Apartamentuak Tokiak
Edurne Elizondo Iruñea
Auzoan bertan
da auzoaren
etorkizunaren
giltza. Auzoan
bizi direnen
eta auzoa egi-
ten dutenen esku. Horixe uste du-
te Pisuteka sortu berri duten
Iruñeko Alde Zaharreko bizilagu-
nek. Etxebizitzaren inguruko au-
zolagunen sarea da, eta asmo gar-
bi batekin jarri dute martxan:
egun gertatzen ari den gentrifika-
zioari aurre egitea. «Ez dugu nahi
Alde Zaharra merkataritza gune
handi bat bilakatzea. Gure auzoa
da, hemen bizi garenon eta he-
men lan egiten duten dendari txi-
ki eta ertainen etxea».
Alde Zaharreko bizilagunen
etxean ez da giro, ordea. Arazoa ez
da oraingoa, ezta bertakoa baka-
rrik ere. Madril, Bartzelona eta
Donostiaren gisako hirietan ger-
tatu denari, hain zuzen, kezkaz
egin diote so Iruñetik. «Hemen
egoera ez da hain larria, oraindik
ere; neurriak hartzeko garaiz ga-
rela uste dugu. Horregatik jarri
gara martxan. Ez dugulako hirio-
tan duten errealitatea guretzat
nahi».
Iñigo Laluezarenak dira hitzak.
Alde Zaharreko bizilaguna da, eta
Pisutekako kide. Argi du egungo
egoera bertze hiriotan duten gen-
trifikazio prozesura eramaten ari
dela Iruñea. Kezka hori mahai
gainean jarri zuten iazko urrian,
Iruñeko Alde Zaharrean egin zi-
tuzten auzo topaketetan. «Hain-
bat gai jorratu genituen, eta haie-
tako bat izan zen etxebizitzare-
na», azaldu du. Orduan hasi
ziren mamitzen Pisuteka osatze-
ko ideia.
Datuak jarri dituzte mahai gai-
nean sareko kideek, etxebizitza-
ren inguruan duten kezka nondik
datorren azaltzeko. Batetik, auzo-
kideen kopuruak behera egin iza-
na. 2006tik, hain zuzen ere, ia
%11. Migratzaileen kopuruak, ze-
hazki, nabarmen egin du behera
azken hamarkadan: %41 baino
gehiago. «Etxebizitzaren prezio-
ak gora egin du kontrolik gabe,
eta egoerarik kaskarrenean dire-
nei eragin die, batez ere. Migra-
tzaileek beste auzo batzuetara
alde egin dute», azaldu du Pisute-
kako kide eta Alde Zaharreko bi-
zilagun Leticia Molinak.
Bertzetik, Alde Zaharrean
turistentzat alokairuan gero eta
etxebizitza gehiago dagoela utzi
dute agerian Pisutekako kideek.
Iruñean dauden gisa horretako
etxe gehienak, hain zuzen ere,
Alde Zaharrean dira. Auzo horre-
tan jarduera horren inguruko
kontrolik eza izan da nagusi orain
arte, Laluezak eta Molinak salatu
dutenez. «Hiriko bertze auzoe-
tan, halako etxebizitzek eraikine-
tako lehen solairuan egon behar
zuten, derrigorrean; Alde Zaha-
rrean, ordea, ez zen horrelakorik
zehazten. Hemen, nahi izan
dutena egin dute», erran du
Molinak.
Iruñeko Udalak egoera hori
kontrolatzeko asmoa agertu iza-
na eskertu dute Pisutekako kide-
ek. Nafarroako Gobernuak ere
neurriak jarri ditu martxan, azke-
naldian. Turistei alokatzen diz-
kieten etxebizitzen jarduera kon-
trolatzeko, isilpean ari ziren jabe-
en egoera arautzeko neurriak
abiatu ditu gobernuak, zehazki,
eta, ondorioz, urtea hasi zenetik,
turistek erabiltzeko 107 etxe erre-
gistratu dituzte, haietako 57
Iruñean.
Denera, Nafarroan, jarduera
horretan ari diren 695 etxebizitza
badira, eta haietako 201 daude hi-
riburuan. Gobernuak berak na-
barmendu du gora egin duela tu-
ristentzako etxebizitzen kopu-
ruak, azken urteotan: iaz, adibi-
dez, %34 baino gehiago.
«Auzoan bizi nahi dugunon-
tzat, gero eta garestiagoa da etxe-
bizitza; auzoak bizirik jarraitzeko,
ordea, behar gaitu», erran du
Molinak. Prezioen igoerak auzo-
ko dendari txiki eta ertainei ere
eragin diela erantsi du Laluezak,
eta gogoratu du auzoko jendea
dela denda horietako bezero. Sor-
gin gurpila ekartzen du egoera
horrek: «Auzoa husten bada,
dendariek itxi beharko dituzte
beren negozioak; betiko denda
horiek gabe ere, zailagoa izanen
da auzokoontzat egunerokoa».
Ereduen arteko talka«Bi auzo ereduren arteko talka
dago». Horixe erran du Laluezak.
Pisutekaren bidez aldarrikatu
nahi duten bizilagunentzako
auzoa da eredu horietako bat.
«Ongi hartuko ditugu gainerako
auzoetakoak eta turistak, baina
gure auzoa bizitzeko espazio bat
dela ahaztu gabe». Azken urteo-
tan indarrean izan diren politikek
islatzen duten auzo eredua da
bertzea. UPNko alkateak buru
izan dituen udalak egin du eredu
horren alde. Pisutekako kideek
gogora ekarri dituzte, bertzeak
bertze, Yolanda Barcinak eta
Enrique Maiak hiriko ardura
beren esku zutenean errandako-
ak. Barcinak erran zuen, adibi-
dez, asmotzat zuela Alde Zaharra
«merkataritza, kultura, turismo
eta aisialdi jardueren zentro»
bilakatzea; Maiak errana da,
berriz, «fruta dendekin eta mer-
tzeriekin» ez dela lortuko Alde
Zaharra biziberritzea. Ez zuen
hori erran alkate zenean, halere:
joan den otsailekoa da adierazpen
hori.
Auzoa kontsumitzeko, edo au-
zoa bizitzeko. Alde Zaharra kon-
tsumorako gune huts dutenen
jarduerak gero eta zailago bilaka-
tzen du bertan bizi ahal izatea.
Hori da kontua. Pisutekako kide-
ek gogoratu dute, adibidez, 2007.
urtean taberna gehiago zabaltze-
ko aukera jarri zuela udalak ma-
hai gainean, berriz ere. Molinak
eta Laluezak auzoarekin duten
Pisuteka izeneko etxebizitza sarea sortu berri dute Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek, auzohorretan gertatzen ari den gentrifikazioaren aurka egiteko. Husten ari dela salatu dute, etxeenprezioak «kontrolik gabe» egin duelako gora. Ez dute nahi auzoa merkataritza gune bilakatzea.
Hiri zati bat, bertan bizitzeko
Etxebizitzaren prezioakgora egin du kontrolikgabe, eta egoerarikkaskarrenean direneieragin die, batez ere»Leticia MolinaPisutekako kidea
«Hemen egoera ez dahain larria, oraindik ere;neurriak hartzeko garaiz gara; horregatikjarri gara martxan»Iñigo LaluezaPisutekako kidea
‘‘
Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a
TS
TEATURAS019 IK2-0182
TUNIBER
TEATSIT
4AINAK 1EK
AINFORMAZIO SAIO
R
TS
ogik
u dit
an t
ear
eta z
TERMAS
TUNIBER
egtatrse eorteko sorkizuneket
ango du ahal iztaealak gauzerr
etse, enprerr, enprsk eedu dualarirE
?azabiltz
sionalefoazio prspezialize
t izao enplegu bezktaalitK
AKR
TEASITA
anoet
uzu,
utoiek pr
en bila
o ek
ogik
zantukzHe
aetudeaken KsenprE
akzngeniaritI
.anika izero aukekzgiltmur
egtatrse eorteko sorkizuneket
anoet
ziak
edagon..mondrwww
tonomia ZientrGas
zantukzHe
akerrtemastatsituniberdu/
konpromisoa berretsi dute. «He-
men bizi nahi dugu». Eta bizitze-
ko auzo baten alde egin nahi dute
Pisutekarekin. Alokairuan bizi da
Molina; Laluezak, berriz, etxe bat
erosi du. «Alokairuek gora egin
dute; ez nuen erosi nahi, baina,
azkenean, egoerak ez dit utzi bes-
te aukerarik».
Aukeren zerrenda zabaldu
nahi du Pisutekak, hain zuzen
ere, eta erakunde publikoekin eta
etxebizitzetako jabeekin elkarla-
nean aritzeko prest dira hori lor-
tzeko. Sarea zabaldu nahi dute,
auzoa bizitzeko toki bat izan da-
din.
Auzoan dauden etxe hutsekin
kezka agertu dute Pisutekako ki-
deek, eta etxe baten beharra duen
jende anitz badela nabarmendu
dute. «Udaleko arduradunek
esana da Alde Zaharrean bizitze-
ko 200 pertsona daudela zain era-
kunde horren etxebizitza pol-
tsan», erran du Molinak.
Udalak dituen etxeetako ani-
tzek zaharberritzeko beharra du-
te. Udalak horretarako dituen la-
guntzek, ordea, ez dute aurrekon-
tu osoa ordaintzen. «Udalak,
gehienez ere, 12.000-14.000 euro
pagatzen ditu. Gastu gehiago be-
har dutenak ez ditu konpon-
tzen», azaldu du Molinak. Eta ho-
riek erabiltzeko proposamena
egin dute, hain zuzen, Pisuteka
sareko kideek: «Etxea hartzen
duenak har dezake falta dena or-
daintzeko ardura bere gain, eta,
trukean, ez ordaindu zenbait ur-
tetako alokairua. Hutsik diren
etxeak erabiltzeko bideak bilatzea
da kontua», erran du Molinak.
Etxeetako jabeek sarearekin
bat egitea nahi dute Pisutekako
partaideek ere. «Zuzenean azal-
du nahi diegu auzoarentzat ga-
rrantzitsua dela bertan bizi nahi
dutenei alokatzea». Aztertu nahi
dituzte bertzelako proposame-
nak ere: etxebizitza partekatzea,
adibidez. Belaunaldi ezberdineta-
ko auzolagunek etxe berean bat
egiteko aukera jarri dute mahai
gainean. «Bakarrik bizi diren za-
harrak badira auzoan; azter deza-
gun haiek eta gazteek etxea par-
tekatzeko aukera», azaldu dute
Pisutekako kideek.
Alde Zaharra husteko joerari
buelta eman nahi dio Pisuteka sa-
reak. Bizitzeko auzo bat sortu.
Eta, horretarako, lehentasuntzat
jo du, batetik, taberna gehiago za-
baltzeko aukera bertan behera
uztea, eta, bertzetik, turistentza-
ko alokairuen inguruko jarduera
kontrolatzea eta arautzea. Era-
kundeen laguntza eta esku har-
tzea behar dutela badakite sareko
kideek. Baina auzoak hitza hartu
behar duela ere argi utzi dute. Au-
zoak duela auzoko etorkizunaren
giltza. Behar dituen baliabideak
izanen dituen auzoa nahi dute.
Hiri zati bat, bertan bizitzeko.
Pisutekako kide Leticia Molina, Andrea Rozo eta Iñigo Lalueza, Iruñeko Alde Zaharrean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Etxe bat salgai, Iruñeko Alde Zaharrean. IÑIGO URIZ / FOKU
Edurne Elizondo Iruñea
San Roke karrikatik
Santa Luzia-Soltxa-
tera eraman zuten
Iruñeko kartzela
2012. urtean. Hiri
barnetik kanpoko aldera, alegia;
Donibane auzotik herritarren be-
gien bistatik at dagoen tokira. Be-
gien bistatik kanpo, bai eta ga-
rraio publikoaren ibilbidetik at
ere. Orain arte: administrazioak
erantzuna eman dio azkenean
Salhaketa elkarteak, presoek eta
haien senideek behin eta berriz
egindako eskaerari, eta taxi zerbi-
tzua jarri du, hirigunea kartzela-
rekin lotzeko.
Maiatzaren 28tik dago mar-
txan. Zehazki, Nafarroako Gober-
nuak, Iruñerriko Mankomunita-
teak eta Teletaxi elkarteak sinatu
dute zerbitzua abian jartzeko hi-
tzarmena. Oraingoz, azarora arte
egonen da indarrean. Autobus
geltokitik ateratzen da zerbitzua,
eta zuzenean ailegatzen da espe-
txera. Itzultzeko bidean, berriz,
bidaiariek bi tokitan dute jaisteko
aukera: Nafarroa etorbideko 3.
zenbakiaren parean, eta Olivako
monasterioa kaleko 19. zenbakia-
ren parean. Bidaiak 0,70 euro ba-
lio du; hau da, billabesako bidaia-
ren prezio bera, txartela erabiliz
gero. Taxia telefonoz eskatu be-
har da, hartu baino hamabost mi-
nutu lehenago, gutxienez, eta
hiru ordu lehenago, gehienez.
«Hartu dut taxia, eta ez dago
gaizki. Eskertzekoa da espetxeko
atean hartu ahal izatea autoa,
kartzela hiritik urrun baitago».
Fran M. presoarenak dira hitzak.
Hirugarren graduan dago Iruñe-
ko espetxean, eta, kartzelan lo
egiten duenean, 07:00etan atera-
tzen da biharamunean. Orain
arte, hogei minutuko bidea egin
behar izaten zuen oinez, Berrio-
zarko billabesa hartu ahal izate-
ko. «Hogei minutu, azkar joanda;
okerrena buelta zen, halere, alda-
pan gora».
Eskertu du, beraz, taxia erabil-
tzeko aukera. Billabesa hartzen
jarraitu behar du, halere, autoak
uzten duen tokitik Barañainera
joan behar baitu. Han bizi da.
Orain arte, bi autobus hartu be-
har zituen espetxetik etxera aile-
gatzeko. «Ikastaro bat egiten ari
naiz, eta beti egon behar dut erlo-
juari begira, alde batetik bertzera
korrika».
Kartzelan, txanponekin fun-
tzionatzen duen telefono kabina
bat dute. Hori erabili behar dute
preso direnek taxia eskatzeko.
«Bertzela, gure sakelako telefo-
noa. Atera behar dugunean itzul-
tzen digute. Espetxetik atera, eta
orduan deitzen dugu. Izan ere,
barruan direnek beti ez dute di-
rua poltsikoan, eta telefonoz dei-
tzeko aukerarik gabe gelditzen
dira anitzetan».
Fran M.-ren ustez, taxi zerbi-
tzuak batez ere preso direnen se-
nideei eginen die mesede. «Hori
da garrantzitsuena. Zerbitzua ja-
rri dute, eta espero dut ez dutela
atzera eginen, ez dutela kenduko.
Ez da atsegina udan emakumeak
seme-alabekin ikustea, eguzki-
pean, espetxerako aldapa igo-
tzen. Haientzat behar zen zerbi-
tzua, batez ere».
Kontuan hartu gabe«Hagitz garrantzitsua da taxi zer-
bitzua martxan jarri izana». Ho-
rixe nabarmendu du Salhaketako
Libertad Francesek ere, argi eta
garbi. Elkarte horrek gogor egin
du lan hirigunea eta espetxea lo-
tzeko zerbitzuaren alde. San Ro-
keko zentroa itxi aurretik ere,
egungo azpiegitura proiektu bat
bertzerik ez zenean, Salhaketak
agerian utzi zituen komunikazio-
aren arloan zituen gabeziak. Kar-
tzela egin zutenean, ordea, gabe-
zia horiek konpontzeko neurririk
ez zuten hartu. «Argi dago ez du-
tela garraioa kontuan hartu espe-
txea egiterakoan; autobus batek
buelta eman ahal izateko espazio-
rik ez dute utzi, adibidez», salatu
du Francesek.
2012. urtean espetxe berria
inauguratu zutenean, Salhaketa-
ko kideek modu ofizial batean he-
larazi zizkioten administrazioari
ordura arte agertutako kezkak. Ez
elkarte horrek bakarrik. «Bertze
hainbat erakunderen babesa jaso
genuen, bai eta 1.100 norbanako-
ren sinadurak ere. Zehazki, ha-
mar elkartek sinatu genuen hiri-
gunea eta kartzela lotzeko garraio
zerbitzu baten alde».
Orain arte, Berriozarko edo Or-
koiengo billabesak hartzea zen
autorik gabe espetxera joateko
edo handik ateratzeko aukera ba-
karra; hau da, gutxienez hogei
minutu oinez. Ordu erdi, Or-
koiengo billabesaren kasuan. Sal-
haketako kideek billabesa zerbi-
tzua nahi zuten kartzelaraino, eta
hori eskatu dute 2012tik Iruñerri-
ko Mankomunitatearekin eta
Iruñeko Udalarekin egin dituzten
bileretan. «Garestiegia omen da
aukera hori, eta horregatik egin
dute taxiaren alde», azaldu du Li-
bertad Francesek. Erantsi du ha-
lere Salahaketak billabesa eska-
tzen jarraituko duela.
Bitartean, elkarteak lehenta-
suntzat jo du egun martxan dago-
en taxi zerbitzuaren berri zabal-
tzea, herritarrek erabil dezaten.
«Ez dugu lortutako hori galdu
nahi», erran du abokatuak.
Egungo zerbitzuak bi ezaugarri
«garrantzitsu» dituela nabar-
mendu du Francesek, gainera.
Batetik, administrazio publikoak
bere gain hartu duela zerbitzua
eskaintzeko ardura, eta garraio
publikoaren txartelaren salneurri
berean eman duela; bertzetik, ez
duela zerbitzu berezi gisa antola-
tu. «Hau da, herritar orok erabil
dezake; ez da bakarrik presoen-
tzako edo beren senideentzako
zerbitzu bat. Hori ontzat jo dugu,
bertzela egin izanak bazterketa
ekarriko zukeelako», erran du
Salhaketako kideak.
Zerbitzua eskertu du elkarteak,
baina azaldu du badela zer hobetu
ere. Libertad Francesek azaldu
du, hain zuzen ere, ordutegiak ez
dituela behar guztiak kontuan
hartzen. «Autobus geltokitik
21:30ean ateratzen da azken ta-
xia, adibidez; Gizarteratzeko Zen-
troan 22:00etan sartu behar dute-
nentzat egokia da ordutegi hori;
ez, ordea, 23:00etan sartu behar
dutenentzat. Horiek zerbitzurik
gabe geldituko dira. Senideen bi-
sita ordu guztiak ere ez ditu har-
tzen zerbitzuak», azaldu du
Francesek. Salhaketako kideek
gaizki daudenak konpon ditzaten
eskatzen jarraituko dute; billabe-
sa zerbitzua eskatzen ere bai. Lor-
tu bitartean, taxi zerbitzua erabil-
tzeko eskatu diete herritarrei.
Orain hurbilago dago, behintzat,
espetxea.
Iruñeko kartzelaraino ailegatu da taxi zerbitzua, Salhaketak, presoek eta senideekurteetan eskatu eta gero. Informazioa zabaltzea, erabiltzea eta hobetzea dute xede.
Espetxea, hurbilago orain
Iruñerriko Mankomunitateak taxi zerbitzua jarri du martxan espetxeraino. Salhaketako kideak 2012tik aritu dira garraio publikoa eskatzen. IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a4 b Gaiak
Hamar elkartek eta1.100 norbanakoksinatu genuen hiriguneaeta kartzela lotzekozerbitzu baten alde»Libertad FrancesSalhaketako abokatua
«Hartu dut taxia, eta ezdago gaizki; espetxekoatean hartu ahal izateaeskertzekoa da, urrunbaitago kartzela»Fran M.Espetxeko hirugarren graduko presoa
‘‘
Kattalin Barber Iruñea
Iruñeak ez zuen euskaraz
idatzitako libururik». Ho-
rixe nabarmendu du Rol-
dan Jimeno historialariak.
Ez zuen. Baina orain badu.
Iruñeko Udalak lehenbiziko aldiz
argitaratu du Iruñeko historia
euskaraz kontatzen duen liburu
bat: Iruñeko historia. Hiriaren
ibilbidea historian barna. Euska-
ra da abiapuntu eta helmuga. Ji-
menok azaldu du lanak balio han-
dia duela, «Iruñeak behar zuela-
ko euskaraz idatzitako liburua».
32 adituren ahotsak jaso dituzte
liburuan, tartean hainbat histo-
rialari eta ikertzailerenak, bai eta
kazetaritza, soziologia, pedago-
gia, filologia eta biologia arloeta-
ko zenbait profesionalenak ere.
Antzinarotik aro garaikidera arte,
Nafarroako hiriburuaren histo-
rian ibilbidea egitea proposatzen
du lanak; hain zuzen ere, 2016.
urtera arte.
Iñaki Azkona Iruñeko Udaleko
euskara koordinatzailearekin ba-
tera egin ditu Jimenok koordina-
zio lanak. Liburuaren jatorria
azaltzeko, historialariak 2002. eta
2003. urteetara egin du jauzi, uda-
lak eta Nafar Ateneoak urte har-
tan antolatu baitzituzten hiriko
historiaren euskarazko ziklo mo-
nografikoak. «Nolabait, historia-
lari euskaldunen topaketak izan
ziren, eta, aurrenekoz, Iruñeko
historia euskaraz aztertu zen». Ji-
menok gogoan du oso arrakasta-
tsuak izan zirela, aurreneko aldiz
zuzenean euskaraz idatziak zire-
lako historiako garai ezberdine-
tan adituak ziren hainbat lagunek
aurkezturiko lanak. Halaber,
«euskararen erabilera maila aka-
demikoan hartzen ari zen inda-
rraren erakusle» izan ziren.
Horren ondotik, bildutakoa ar-
gitaratzeko xedea izan zuten, bai-
na asmo hori, arrazoi ugari direla
medio, ez zen gauzatu, eta libu-
ruak ez zuen argia ikusi. Gobernu
aldaketa iritsi arte «ez zen posible
izan». Hamasei urte ordenagai-
luetan gorderik igaro ostean,
orain Iruñeak badu euskaraz ida-
tzitako bere historiaren liburua.
«Gainera, ez da edozein historia
liburu», zehaztu du Jimenok.
«32 espezialistak idatzi dituzte
testuak, eta ikuspegiak askotari-
koak dira; liburuak historiaren
ikuspegi guztiak edo ia guztiak
hartzen ditu barnean».
Hainbat ikerlari eta adituren
artikuluen bitartez, jakintza arlo
eta ikuspuntu ezberdinak hartu
dituzte abiapuntu geografiaren,
politikaren, gizartearen, hizkun-
tzaren eta kulturaren bilakaera
aztertzeko; hiriaren historiari
errepasoa egiteko.
Orduko txostenak berreskura-
tu, eguneratu eta hiriaren ikuspe-
gia zabaltzen duten beste hainbat
lanekin osatzea izan da aurrene-
ko ahalegina. Iruñeko historia az-
tertzeaz gain, testuek euskara, li-
teratura, artea eta emakumeen
hiria jorratu dituzte. «Hutsuneak
osatzeko ahalegina egin dugu
hiru urte hauetan; batzuk gazte-
leraz idatziak dira, baina gehie-
nak euskaraz sortuak dira».
Euskarazko testua izaki, euska-
raren beraren eta Iruñeko euskal-
dunen historiari buruzko testuak
ditu argitalpenak. Besteak beste,
Iruñeko euskarazko literatura eta
hiriko euskarari buruzko artiku-
luak egin dituzte Enrike Diez de
Ultzurrun Sagalak, Ekaitz Santa-
ziliak, Irene Lopez-Goñik, Eneko
Zuloagak eta Juan Karlos Lopez-
Mugartza Iriartek. «Harro gaude
egindakoarekin, orain arte ez bai-
ta egin honen moduko lan mar-
dulik; garrantzitsua da, bai eus-
kararen ikuspegitik, eta baita 32
ahots jasotzen dituelako ere».
Zuzenean euskaraz sortua iza-
tea eta adituen ikuspegi dizipli-
nartekoa dira liburuaren balioak.
Bide horretan, Jimenok uste du li-
burua «eredu» izan daitekeela
Euskal Herriko hiri nagusienen
historiak osatzeko. «Euskal He-
rriko hirien historia egiteko».
Joxemiel Bidadorri eskainiaJoxemiel Bidadorrek parte hartu
zuen 2002. eta 2003. urteetako
jardunaldietan, eta liburuak ha-
ren lan argitaragabea jasotzen du.
Bidadorrek Iruñean euskaraz ar-
gitaraturiko liburuen historia
ikertu zuen preseski bere ponen-
tzian. 2010ean zendu zen histo-
rialari eta hizkuntzalari iruinda-
rra, eta hari eskaini diote liburua.
«Omenaldi moduko bat egin
nahi izan diogu, eta oso hunkiga-
rria izan da bere lana berreskura-
tzea eta argitaratzea».
Era berean, Jose Maria Jimeno
Jurioren testu klasiko bat berres-
kuratu dute:, hiriak izan dituen
izendapenen inguruan hark
egindako artikulua, eus-
karara itzulita. Bilduma
osatzen duten eduki na-
barmenen artean, hala-
ber, Ana Diez de Ureren
Iruñeko emakumeen
historia dago, bai eta NUPeko
ikerlari diren Emilio Majuelo Gi-
lek, Gemma Pierolak, Nerea Lo-
pez Ibarrolak, Gotzon Garmendia
Amutxastegik eta Fernando
Mendiolak 1936ko gerraren ingu-
ruan Iruñean izan zen errepresio-
ari buruzko testua ere. Iruinda-
rren historiaz, hiriak sortu duen
literaturaz, memoria historikoari
lotutako gaiez, hiriaren garapen
urbanistiko zein demografikoaz
eta euskarari buruzko gaiak bil-
tzen ditu liburuak.
Iruñeko Udalak hiriaren historiariburuzko euskarazko lehen liburuaargitaratu du, Pamiela etxearekin.Sustatzaileek 32 adituren testuekinosatu dute «ikuspegi anitzeko» lana.
Abiapuntu eta helmuga
Roldan Jimeno eta Iñaki Azkona, Iruñeko Udalak Pamielarekin argitaratutako liburua eskuetan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a
2002. eta 2003. urteetanhiriaren historiari buruzeginiko jardunaldiak diraoraingo liburuaren oinarri
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria
Eta berriroari naiz
Hilabete igaro da, eta
berriz ere egokitu zait
astekari honetarako
hainbat lerro idaztea.
«Baina zeri buruz?». Ez da eran-
tzuteko galdera erraza. Horrega-
tik, baliteke irakurtzen ari zaren
hasiera hau errazegia izatea.
Azken hilabetean bizi izan di-
tudanei errepasoa egin diet azken
astean, hausnarketa merezi duen
zerbait gertatu zaidan bilatu
nahian. «Anekdotarik?». Gim-
nasioa, ordaintzeaz gain, bisitatu
ere egiten dut azkenaldian; eta,
sukaldean, Indiako jakiekin pro-
batzen hasi naiz. Beraz, merezi
duenik, ez, egia esan.
Hortaz, prentsara jo dut inspi-
razio bila. Irakurritakoak betiko
gaiak eta errepikakorrak iruditu
zaizkit. Jada jorratu ditudan ba-
tzuk, aipatzeko nahikoa ezagu-
tzarik ote dudan zalantza sortzen
didaten beste batzuk eta landu
nahi ez ditudanak. Baina aitortu
behar dut, era berean, artikulu
gehienen lerroburuak baino ez
ditudala irakurri. Eta, horrekin,
gertatzen ari denaren edo hobeki
esanda kontatzen digutenaren
zati txiki eta distortsionatu bat
baino ez dut jaso, noski.
Eta berriro ari naiz astekari
honetan idatzi ditudan zutabeak
errepasatzen. Bakoitzak zenbat
ikustaldi izan dituen aztertzen.
Pentsatu dut, hori jakinda, ira-
kurleen interesen arabera auke-
ratu dezakedala gaia. «Penaga-
rria». Baina ari naiz, eta zenba-
kiok ikusteak gorputz txarra jarri
dugu. Baita artikulu honekin ere.
Baina arrisku handia dakar ho-
rrek. Zoriontasun iheskorra. Ez
dut une oro zer egiten dudan
kontatu nahi, ez diot neure bu-
ruari gezurrik esan nahi, eta ez
dut bizitza lehia gisa ulertu nahi.
Ez dut diruak nire ibilbidea
marraztea nahi, ez dut merka-
tuaren tresna bat izan nahi, eta ez
dut, halaber, hilabetero lanez al-
datu nahi. Ez dut behar ez duda-
nik erosi nahi. Ez dut ezarri dizki-
guten bizi ohiturekin konforma-
tu nahi. Ez dut orain lehen baino
hobe gauden argudiopean etsi
nahi. Eta ez dut atxilotua izatea-
ren beldur inor isiltzea nahi.
Ez dut, emakume izateagatik,
erasoa sentitu nahi. Ez ditut etxe-
ko lan guztiak egin nahi. Ez dut
une oro eder egon nahi. Ikasi dut
horiek egiteak ez nauela zorion-
tsu egiten. Ideietatik ekintzetara
igarotzeko, ez diot borrokatzeari
utzi nahi. Baina, sentitzen dut,
hemen utziko dut gaurkoa;
ordua da, gimnasiora noa.
dit. Sare sozialen sindromea dela
uste dut. Ikustaldi bakoitzarekin,
likebakoitzarekin, helburutik
gertuago sentitzen naiz eta. Zo-
riontsuago. «Baina zenbat irau-
ten du ongitasun horrek?», eta
«zein da helburua?».
Bizitzako beste arlo askotan
gertatzen zaidan bezala, nire
ekintzek eta ideiek ez dute bat
egiten honetan ere. Gure kontra-
esanekin bizitzen ikasi behar du-
gula diote; baina ez da batere
erraza, ez.
Oraindik gogoratzen dut fami-
liakoren bat oporretara joan, eta
atzean hitz politak baino ez zi-
tuen postala jasotzen genuene-
koa. Baliteke bertan egon bitarte-
an euria egin izana, baina guri
irudi eder eta eguzkitsu bat iris-
ten zitzaigun. Eta iruzkina ere
halakoa izaten zen: «Oso ongi
gaude. Besarkada bat!». Gezu-
rrezko errealitate bat eraikitzen
ari gara; eta aspalditik, gainera.
Gertukoen eta ezezagunen
aurrean ongi geratu nahi izaten
Gezurrezkoerrealitate bat
eraikitzen ari gara;eta aspalditik,
gainera
Irudiab Iruñea
Mintzodromoa, San Frantzisko plazanHerritarrak euskaraz aritzera atera ziren larunbatean karrikara: AEK-k mintzodromoa antolatu zuen, Iruñeko San
Frantzisko plazan. Goiz osoan aritu ziren. Egun berean, arratsaldez, euskararen aurkako manifestazioa egin zu-
ten hiriburuko kaleetan. «Inposizioaren aurka» direla erran zuten protestaren antolatzaileek. Manifestazioan
Guardia Zibilaren aldeko oihuak bota zituzten, eta ozen erran zuten, bertzeak bertze, Nafarroan gaztelaniaz hitz
egiten dela. Euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea aldarrikatu zuen mintzodromoak. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Tiro eremuko hitzarmena bertan beherauzteko eskatu du Bardeako martxak
ARGUEDAS bBardeako tiro eremuaren aurkako martxa egin dute,
31. aldiz, azpiegitura hori bertan behera utz dezatela exijitzeko. Anto-
latzaileek gogoratu dute 2028. urtera artekoa dela Espainiako Gober-
nuaren eta Bardeako Komunitatearen arteko hitzarmena, eta, ondo-
rioz, urte horretan berritu beharko dutela, tiro eremua erabiltzen ja-
rraitzeko. Nafarroako Gobernuari eskatu diote, zehazki, Espainiakoa-
rekin negoziazioak has ditzala hitzarmena bertan behera uzteko.
33.336MAIATZEKO LANGABEAK NAFARROAN Langabeen kopuruak behera egin du maiatzean, herrialdean: 33.336
dira lanik gabe direnak: 1.183 pertsona gutxiago dira, apirileko datuekin
alderatuta; hau da, %3,4 gutxiago. Zerbitzuen sektorean egin du langa-
beziak behera, batez ere.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur hasiko ditu udako ikastaroak
IRUÑEA bPolitikaren krisiari buruzko ikastaro batekin hasiko du NUPNafarroako Unibertsitate Publikoak, gaur, udako eskaintza berezia.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aurkeztu berri
ditu Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroak. Denera, 35 ikastaro
eskainiko dituzte NUPek, UNEDek eta Nafarroako Unibertsitateak.
UEUk ere prest ditu bereak. Hilaren 25ean jarriko ditu martxan:
Bertsolaritza genero ikuspegitik izenburukoa izanen da lehena.
«Min handia dugu; epaiamendeku bat da, eta helburupolitikoa du; zigorra ez dainolaz ere proportzionala;helegitea aurkeztuko dugu»Bel PozuetaAltsasuko Gurasoak, Adur Ramirez de Aldaren ama
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 8a
MUSIKA
BERA Berako abesbatzaren kalejira.
bBihar, 17:30ean, Agerratik hasita.
IRUÑEA Jaso, Escrich eta
Gimenez Trio.
bGaur, 19:30ean, Civican aretoan.
IRUÑEA Medialuna abesbatza.
bGaur, 19:30ean, Kondestablearen
jauregian.
IRUÑEA Pamplonesa banda.
bGaur, 20:30ean, Runa parkean.
IRUÑEA Bourbon Kings, Herdoil
eta Sustraja Band.
bGaur, 23:00etan, Arrotxapean.
IRUÑEA Jota jaialdia.
bBihar, 12:00etan,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Sidonie, Carlos Sadness,
Depedro, Jenny and The Mexicats,
Mabu, La Habitacion Roja eta Eme.
bBihar, 12:30ean, Ziudadelan.
IRUÑEA Joan Manuel Serrat.
bBihar, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Taken.
bBihar, 20:00etan hasita, Indaran.
IRUÑEA Muxutrock.
bBihar, 22:00etan, Zentralen.
IRUÑEA Trikidantz.
bBihar, gauerdian, Arrotxapean.
IRUÑEAAmiantoaren biktimen
aldeko jaialdia: Gussy, Kaskezur,
Ivan Sanchez y Los Chicos del
Barrio, Txente Balader, Chuchin
Ibañez y los Charros, Magic Inn
eta Proyecto Pez.
b Igandean, 18:30ean, Zentralen.
IRUÑEA Los Tarros Zalapastrosos.
b Igandean, 20:00etan, Arrotxapean.
IRUÑEA Salvador Amor.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Herriko Tabernan.
IRUÑEA Chris Kramer eta
Beatbot’n’Blues.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Zentralen.
IRUÑEAThe Disappointments.
bOstegunean, 20:00etan,
Zaldi Zurian.
IRUÑEA Kantu eta Hitza 2018:
Mielotxin eta Lauarin dantzariak.
bOstegunean, 20:30ean,
Erraldoien Txokoan.
LIZARRA Voltaia, Kabbalah, Oskar
Benas Instro Combo eta Faltons.
bBihar, 18:30ean, La Bota elkartean.
DANTZA
ALTSASUEtorkizuna dantza tal-
dea eta Etxarri Aranazko abesba-
tza: Abesdantza.
bBihar, 19:30ean, Iortia kultur
etxean.
IRUÑEA Arrotxapeko bestak:
Iruñeko Dantzarien Topaketa.
bBihar, 13:00etan, jai gunean.
BERTSO SAIOAK
ALLOBertsolharitzaemanaldia.
bGaur, 09:45ean, eskolan.
IRUÑEAEuskal-marokoar kantu
inprobisatuen saioa: Latifa Laa-
roussia eta Maialen Lujanbio. Ma-
hai ingurua ere eginen dute.
bAstelehenean, 19:00etan,
Kondestablearen jauregian.
ZUBIETABertso bazkaria: Iker
Gorosterrazu eta Alazne Untxalo.
bBihar, 14:30ean hasita, Oritza
ostatuan.
ANTZERKIA
IRUÑEA Teatro Diadre: La cabeza
parlante.
bGaur, 18:00etan, Medialuna
parkean.
IRUÑEALa familia Addams
musikala.
bGaur eta bihar, 20:30ean,
Gaiarre anztokian.
IRUÑEAMonjardin Lizeoa:
La niña de los lápices.
bBihar, 19:00etan, Gazteriaren
Etxean.
IRUÑEA La Clap: Desde el cerco
(Danza de la muerte).
bAsteartean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
IRUÑEA Karabansarai:
Ele! Lauxeta-Lorca.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Kondestablearen jauregian.
ZANGOZAMisterio Bufo.
b Igandean, 20:00etan,
Carmengo auditoriumean.
ZINEMA
IRUÑEAEl rostro.
bBihar, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEADie Akte General.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Civican aretoan.
BERTZELAKOAK
IRUÑEAArtisten Auzoa ekinaldia-
ren bederatzigarren aldia.
bGaurtik igandera bitarte,
hiriko karriketan.
Gure proposamena b Iruñea
Iruñeko Dantzarien Topaketa, biharSeigarrenez, topaketa eginen dute Iruñeko dantza taldeek, bihar, Arrotxapean. Auzo horretako bestak aprobe-
txatuko dituzte hiriburuko dantzariek beren eguna ospatzeko. Zehazki, Oberena, Amaiur, Basakaitz, Duguna,
Iruña Taldea –irudian–, Muthiko Alaiak eta Ortzadar taldeetako kideek bat eginen dute. 11:00etan, kalejira egi-
nen dute dantzariek, auzoko karriketan barrena. Emanaldi nagusia 13:00etan eginen dute, jai gunean. IKER TUBIA
Edurne Elizondo Iruñea
Alternatiben Herriaren hiruga-rren ekinaldia egin zuten larun-batean, Iruñean. Urtebeteko lanprozesua dago atzean. LABekokide Maider Caminos (Gernika-Lumo, 1977) izan da antolatzailee-tako bat. Bizkaian jaiotako iruin-darrak lan horrek jarritako oina-rriak nabarmendu ditu, ziur baitaelkarlanean aritzeko aukeragehiago izanen dituztela.Helburua beteta?
Urtebeteko prozesua amaitu etagero, larunbatean lortu genuennahi genuena. Jende asko etorrizen Iruñera, eta antolatutako eki-taldi guztiak egin genituen, egu-raldia lagun. Ontzat jotzen dugulortutakoa, eta, aurrera begiraere, uste dugu oinarri sendo batjarri dugula azken urtean eragile-on artean egindako harremanaketa sareak indartzen eta sendo-tzen jarraitzeko.Eragile anitz zarete. Zaila da
egin beharreko urratsak denen
artean norabide berean egitea?
Eragile asko eta hainbat esparru-takoak gara, eta, jakina, bidea ezda erraza. Nork bere ikuspuntuaketa gauzak egiteko moduak ditu,eta horrek eskatzen du, ondorioz,prozesuan enpatia handia sor-tzea, eta saiatzea lehenesten ko-munean ditugunak. Urtebetezaritu gara lanean. Lehen sei edozazpi hilabeteak batez ere barnelana egiten izan gara. Auzoka an-tolatu gara, eta koordinazio taldebat ere osatu dugu. Horrek eskatudu gure arteko konfiantza eremubat sortzea. Azkenean, prozesuerraza izan ez den arren, nagusitudira aurrera egiteko genituen bo-rondatea eta gogoa, eta denon ar-tean lortu dugu urratsak egitea.Garrantzitsuena da oinarriak jarriditugula elkarlanean jarraitu ahalizateko.Iruñeko Udalaren babesa ere
izan duzue. Zer ekarri dizue gisa
horretako erakunde batek eki-
naldiarekin bat egiteak?
Hitzarmena sinatu genuen Iruñe-ko Udalarekin. Udalarekin izandugun harremana etengabea izanda, behar genuelako azpiegituraketa baimenak lotzeko, adibidez.Burokrazia handia izaten da hala-koetan, baina esan behar duguerraztasunak izan ditugula pro-zesuan. Aldeko jarrera aurkitudugu, eta positiboa izan da.Larunbateko ekinaldiaren bi-
dez, erakutsi nahi izan duzue ba-
daudela alternatibak egungo
sistema bazter uzteko. Lortu du-
zue?
Baietz uste dugu. Gure helburunagusia zen agertzea bizitza bu-rujabe bat izateko gure eskubide-
ek mahai gainean egon behar du-tela, eta inportantea dela egungojendarte kapitalistari aurre egite-ko proiektu txiki eta handi guz-tiak erakustea. Eta lortu dugu.Nafarroan dauden proiektuakezagutu ditugu. Asko ari dira ga-ratzen jada jendartea iraultzekoikuspegiarekin.Alternatibak martxan dira?
Bai. Lortu dugu erakustea badire-la aukerak burujabetzaren bide-an urratsak egiteko, modu kolek-tiboan antolatuz, herritarrei le-
hentasuna emanez eta proiek-tuak adostasunetik garatuz. Horiegon da Iruñean. Gainera, Alter-natiben Herriak argi utzi du kon-tua ez dela bakarrik agertzea, era-kusleiho batean balira bezala,baizik eta erakustea egingarriakdirela proiektu horiek guztiak.Maila txikiko proiektu horiek za-
baltzea eta orokortzea da kos-
ka?
Bai. Hilabeteotan behin bainogehiagotan esan dugu alternati-baz osatutako su txiki asko dau-
dela Euskal Herrian, eta kontuadela su txiki horiek guztiak sare-tzea, ikusgarri bilakatzea, balioaematea, su handi bilakatzeko.Hamahiru konpromisok osatu-
tako taula bat aurkeztu zenuten
larunbatean, sare hori osatzeko.
Guk argi genuen larunbatekoekinaldiari nahi geniola nolabai-teko jarraipena eman. Gure arte-ko aliantzak indartzen jarraitunahi dugu, eta, aldi berean, sortunahi izan dugu tresna bat irudika-tzeko badirela alternatibak kapi-
talismoaren aurrean, eta gureesku dagoela horiek garatzea.Tresna hori da sortu dugun kon-promiso bilduma. Kapitalismoarieman nahi dizkiogun hamahirukolpe dira. Baliatu nahi izan dugularunbateko ekinaldia atxiki-menduak jasotzen hasteko. Kon-promiso zehatzak eskatu ditugu,adibidez, euskaraz bizitzeko,aniztasuna onartzeko edo energia
berriztagarriak erabiltzeko. Kon-promiso horiek hartu ahal izan zi-tuzten larunbatean Iruñean izanzirenek; orain, asmoa da modukolektibo batean ere bat egin ahalizatea konpromiso horiekin, el-karteen edo erakundeen bidez.Konpromiso horien bidez, buru-jabetza gauzatzeko modua badu-gula erakutsi nahi izan dugu. Fi-nean, helburua da sistema iraul-tzea, burujabetasunetik.Baionak antolatu zuen lehena,
eta Bilbok bigarrena. Iruñekoa
izan da hirugarren Alternatiben
Herria. Sendotu da ekinaldia?
Nik esanen nuke baietz, ari garelabidean urratsak egiten, eta jende-ak ahalduntzeko gero eta indarhandiagoa duela. Subjektu pasiboizateari utzi nahi diogu, subjektuaktibo izateko. Alternatiben He-rria mugarri izan da horretarako.Gero eta eragile gehiagok egindute bat. Eta ez da hori bakarrik.Errotuz eta sendotuz doa. Eta au-rrera begira ere ziur naiz urratsakegiten jarraituko duela.Jendeak sinetsi du alternatibak
garatzea bertze alternatibarik ez
dagoela?
Bai, baina kontua da aldaketakerrokoa behar duela. Proiektuasko daude, eta inportanteakdira, baina oso inportantea da,halaber, ulertzea saretu behar du-gula burujabetzaren alde, proiek-tu oso bat garatu ahal izateko.Bestela, isolatuta egonen gara sis-temak ezartzen dizkigun mugeneta oztopoen aurka.Sistema horren indarra ez da no-
lanahikoa, ezta?
Hori da. Sistemak guk baino pisuhandiagoa du, eta, aurre egiteko,behar dugu bat egin.Alternatiben Herriak urratsak
egiten jarraituko duela erran
duzu. Orain zer?
Nik uste dut norbaitek hartukoduela guk utzitako lekukoa. Al-ternatiben Herriak aukerak za-baltzen ditu herri honek buruja-betzaren ikuspegitik duen abe-rastasuna ikusarazteko.
«Ulertu behar dugusaretu beharra dugulaburujabetzaren alde»
Maider Caminos b Alternatiben Herriaren antolatzailea
Alternatiben Herri bilakatu zen Iruñea larunbatean, Euskal HerrikoEskubide Sozialen Gutuna oinarri duen ekinaldiaren bidez. Kontent daMaider Caminos antolatzailea. Argi du«bat egitea»dela gako nagusia.
IDOIA ZABALETA / FOKU
«Nafarroan proiektuasko ari dira garatzenjada, jendarteairaultzekoikuspegiarekin»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 8a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]