Upload
others
View
15
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
NON
NOiZ 'TXOTXONGiLLO TALDEA
Kaixo lagunok :
Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi baino lehen, haurrak girotuak baldin badaude, gehiago gozatuko dute eta ekintza baliagarriagoa izango da. Hori dela eta hona hemen gelan lantzeko zenbait aukera. Batzuk besteak baina zailagoak dira. Haurren adinaren arabera aukeratu, egokitu eta berriak asmatu.
HIZKUNTZA
• Ipuinaren argumentua eta pertsonaiak ezagutu. • Ipuinaren kantak ikasi. • Esaldi zahar hauek ikasi: Bene benetan, katua berbetan. Izena duen guztia omen da.
INGURUNEA
•Peru herri txiki batean bizi zen. Non ?...(zuek erabaki behar duzue). •Galtzagorriak erosteko, Peru astoz Baionara joan zen. Mapa batean bidea begiratu. Zein ibai eta mendi pasa behar du ?
•Baiona Lapurdiko hiriburua da. Zeintzuk dira Euskal Herriko hiriburuak? Zeintzuk ezagutzen ditugu? •San Juan gauak ipuin honetan garrantzi handia du. Eta zuen herrian? Nola ospatzen da ?
ARTE HEZKUNTZA
Plastika
• Ipuinean azaltzen diren pertsonaiak marraztu. • Denon artean, ipuina oinarri bezala hartuta hormirudi bat osatu. • Taldeka komiki bat prestatu. • Buztinez, edo plastilinaz, galtzagorriak modelatu. • Ehundura ezberdinetako paperez San Juan sua prestatu.
Musika
• Ipuinean azaltzen diren kantak ikasi. • San Juan gauarako dantza bat asmatu eta dantza egin.
Dramatizazioa
• Galtzagorriak bezala mugituko gara eta hitz egingo dugu. • Demagun taldeko batzuk galtzagorriak direla, besteak nagusiak. Nagusiek aginduak emango dituzte. Galtzagorriek agindutakoa keinuz egingo dute.
• Taldeka ipuinarentzako beste bukaera asmatu eta bukaera hori antzeztu.
KANTAK
AI PERU
Ai Peru Peru Peru zu beti alferra sarritan izangozu alkandora zaharra. Alkandora zati bat prakaren zulotik txapela zintzilikan belarri gainetik.
GALTZAGORRIAK
Lan eta lan hona Prakagorriak lan eta lan gu gara Mamurrak. Beste batzuk ez dakigu zergatik deitzen digute Galtzagorriak,
Lan eta lan egunak joan eta etorri lan eta lan gure gozamena lan eta lan esaiguzu nagusi lan eta lan zer dugun egin behar.
Lan eta lan azkar azkar agindu lan eta lan
zer egin behar dugun lehen bait lehen ez baduzu esaten lan eta lan nagusi akatu.
TXOTXONGiLLO TALDEA Enkarni Génua
Pº. Heriz;16-5-A (943) 21 58 69
20008 DONOSTIA