1
IKASLE-RATIOEN IGOERA ATZERAPAUSU BAT HEZKUNTZAN Gaur egun, ikasgeletako ikasle kopurua handitzen ari dira etengabe. Honek, gure iritziz, hezkuntzaren alorrean atzera pausu bat suposatuko du, bai irakasleentzako bai ikasleentzako; izan ere, ez da onuragarria eta desabantailak soilik ekartzen ditu. Bide honetatik jarraituz gero, oraingo ikasgelek iraganekoen itxura izango dute non 40 ikasletik gora ikus genitzakeen. Hainbeste haurrekin berriro irakaskuntza-ikaskuntza tradizionalera bueltatzeko aukera gehiago dagoela ikusten dugu. Metodo honek, irakasle-ikasle arteko harremana bultzatzen ez duela uste dugu. Irakasleak eman beharreko materia soilik transmitzen du eta ikasleek ikasi beharrekoa barneratzen dute mekanikoki eta ez da euren parte hartze aktiboa sustatzen. Modu honetan, haurrek ikasi behar dutenarekiko interesa galtzen dute eta klaseak aspergarriagoak izateko aukera handitzen da. Interesa galtzen dutenez, motibazioa ere galtzen da. Era berean, irakasleak ez du bere ikasle taldea behar bezala ezagutuko, ez du jakingo zein arazo eta zailtasun dituzten. Irakasleak haurrekiko hurbiltasuna ere galduko du, denbora berdinean denekiko arreta izan beharko duelako eta oso zaila eta konplexua izango da guztiekin harreman estu bat lortzea. Hori dela eta, uste dugu ratioen igoera ere kalterako izango dela. Kontuan hartuta, ikastetxeetan gero eta aniztasun gehiago dagoela, bakoitzaren beharrekiko, ezintasun edo zailtasunekiko, gaixotasunekiko, etab. irakasle-ikasleekiko harremanaren sustapena funtsezkoa da. Hezkuntza erreforma honek adierazten digu, ez duela inolako interesik hezkuntza hobetzeko eta aurrerapausorik emateko, alderantziz baizik. Honen atzean, interes politikoak besterik ez daudela dirudi. Horregatik, pentsatzen dugu hezkuntza arloan aldaketa bat eman nahi denean, irakaskuntzan parte hartzen dutenen (irakasleak, zuzendariak nahiz gurasoak) hitza ere kontuan hartu behar dela.

teknografia1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

teknografia2

Citation preview

Page 1: teknografia1

IKASLE-RATIOEN IGOERA ATZERAPAUSU BAT HEZKUNTZAN

Gaur egun, ikasgeletako ikasle kopurua handitzen ari dira etengabe. Honek, gure iritziz,

hezkuntzaren alorrean atzera pausu bat suposatuko du, bai irakasleentzako bai ikasleentzako;

izan ere, ez da onuragarria eta desabantailak soilik ekartzen ditu. Bide honetatik jarraituz gero,

oraingo ikasgelek iraganekoen itxura izango dute non 40 ikasletik gora ikus genitzakeen.

Hainbeste haurrekin berriro irakaskuntza-ikaskuntza tradizionalera bueltatzeko aukera

gehiago dagoela ikusten dugu. Metodo honek, irakasle-ikasle arteko harremana bultzatzen ez

duela uste dugu. Irakasleak eman beharreko materia soilik transmitzen du eta ikasleek ikasi

beharrekoa barneratzen dute mekanikoki eta ez da euren parte hartze aktiboa sustatzen.

Modu honetan, haurrek ikasi behar dutenarekiko interesa galtzen dute eta klaseak

aspergarriagoak izateko aukera handitzen da. Interesa galtzen dutenez, motibazioa ere galtzen

da. Era berean, irakasleak ez du bere ikasle taldea behar bezala ezagutuko, ez du jakingo zein

arazo eta zailtasun dituzten.

Irakasleak haurrekiko hurbiltasuna ere galduko du, denbora berdinean denekiko arreta izan

beharko duelako eta oso zaila eta konplexua izango da guztiekin harreman estu bat lortzea.

Hori dela eta, uste dugu ratioen igoera ere kalterako izango dela. Kontuan hartuta,

ikastetxeetan gero eta aniztasun gehiago dagoela, bakoitzaren beharrekiko, ezintasun edo

zailtasunekiko, gaixotasunekiko, etab. irakasle-ikasleekiko harremanaren sustapena funtsezkoa

da.

Hezkuntza erreforma honek adierazten digu, ez duela inolako interesik hezkuntza hobetzeko

eta aurrerapausorik emateko, alderantziz baizik. Honen atzean, interes politikoak besterik ez

daudela dirudi. Horregatik, pentsatzen dugu hezkuntza arloan aldaketa bat eman nahi denean,

irakaskuntzan parte hartzen dutenen (irakasleak, zuzendariak nahiz gurasoak) hitza ere

kontuan hartu behar dela.