8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 868. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A Hegoei eragin eta hasten da hegan, ehiztariengandik beldurrak airean. Zer ote? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Hegaztia. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). IKASTOLEN ELKARTEA Uda jolasean

Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 868. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A

Hegoei eragineta hasten da hegan,

ehiztariengandikbeldurrak airean. Zer ote?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Hegaztia.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

IKASTO

LEN ELKA

RTEA

Uda jolasean

Page 2: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A berria

ZORiON AGURRAK

Zorion agurrakargitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte arratsaldeabaino lehen jaso beharditugula. Asteartetikaurrera jasotzen direnmezu guztiak hurrengoasteko zenbakianargitaratuko ditugu.

Zorionak, Araitz!! Otsailaren 23an 3 urte

beteko dituzu!! Segi beti bezain alai! Ondo pasa,

txinparta!!

Zorionak, Danel. 8. kandela honetan etxeko

izartxua distira gure bihotzetan. Maite zaitugu,

pirati.

Lau, lau, lau, sardina bakailau... ZORIONAK eta

URTE ASKOAN, maitte!!! Muxu handi-handi bat

senide guztion partetik.

Urte askoan, Jare! 11 urte beteak jada! Muxuak

etxekoen partetik.

Dagoeneko 3 urte bete ditu gure etxeko txikiak. ZORIONAK,

Manex! Beti bezain bihurri eta maitagarri jarraitu!! Oso

ongi pasatu genuen zure urtebetetze festan!!! Ondo pasa,

eta pa handi bat etxeko guztion partez; batez ere, zure

arreba Malenen partez. Segi horrela, pittin!

Page 3: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A

ZU ERE ARTiSTA

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Lander Muñagorri Garmendia

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

Kaixo, MANTANGORRI, Nagorenaiz. 7 urte beteko ditut, eta

Errenterian bizi naiz. Marrazki bat

bidaltzen dizuet. New York-en

dagoen toki baten marrazkia da.

Ea asmatzen duzuen!!!

Kaixo, MANTANGORRI! Heldu dira inauteriak Irurara.

Inhar eta Zuhaitz Bordagarai gara,eta Darth Vader eta panda hartza dira gure

aurtengo mozorroak. Hurrengora arte!

Kaixo, lagunak!!! Lientzo hauek Garazi etaAlaitz Compains Elorzak egin ditugu,

Monikaren tailerrean, Iruñeko alde zaharrean.

Basamortuko feneka eta elurretako tigre zuria dira.

Zuen gustuko izatea espero dugu!!! Aguuuuuuur.

Oiartzungo Elizalde HerriEskolako LH6. mailakoikasleak gara. Eskolan, maila

honetara heltzean lantzen dugu

historiaurrea, Raoul Servertekin.

Arkeotxef izeneneko lehiaketa bat

egin genuen, begiak estali eta

fruituak, haragia, lekaleak eta abar

dastatuz. Sua egiteko eta ehiza

tresnak egiteko silex harria zein

garrantzitsua den ikasi dugu.

MANTANGORRIko lerro hauetatik Raouli

eskerrak eman nahi dizkiogu irakatsi

digun guztiarengatik. Ikasi dugu gure

espeziea ez dela beste inor baino

gehiago, eta espezie nahasketei

esker gaudela hemen Homo sapiens-

ak. Eskerrik asko, Raoul!

Page 4: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A berria

ERREPORTAJEA Udalekuak

Ikasturte erdian eta liburuartean egon arren ere,uda garaiko aisialdianpentsatzen hasteko sa-soia iritsi da. Oporrak, ai-sialdirako nahi adina den-

bora, eta lagunekin jolastu, egoneta ondo pasatzeko garaia izatenda urteko sasoi hori. Eta, horreta-rako, udalekuek aukera ezin hobeaeskaintzen dute. Bertako eskain-tzak zehazten hasiak dira, eta las-ter zabalduko da izena ematekoaukera. Lagunekin nora joan, edolagunak egiteko zein udaleku auke-ratu, haur eta gaztetxoek badau-kate non hautatu.

BERTSO UDALEKUAK

Izen ematea: Martxoaren 3tik 30era.Informazioa: Bertsozale.eus

Udaleku errimatuak antolatzenditu Bertsozale Elkarteak. Puntuakpentsatuz, elkarrekin josiz, doi-nuak ikasiz... Bost txanda antola-tzen dituzte, adinaren araberasailkatuta, eta, aurten, berritasunbat dute: txanda denak uztaileanizango dira.Uztailaren 2tik 11ra artean egin-

go dute lehen bertso udalekua,Orion (Gipuzkoa); 15 eta 16 urte ar-teko gaztetxoak hartuko dituzte.Uztailaren 3tik 9ra arteko udale-kua, berriz, Zugarramurdin (Nafa-rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urtearteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte13 eta 14 urte arteko gaztetxoek,uztailaren 10etik 19ra, eta 17-18 ur-teko gazteek, berriz, uztailaren21etik 30erako egunak Sopelan(Bizkaia) emango dituzte. Azkenik,9 eta 11 urte artekoek Zuhatzan(Araba) igaroko dituzte uztailaren27tik 31ra arteko bost egunak.Izena emateko epea martxoaren

3an zabalduko da bertso eskoletanparte hartzen duten haur zein gaz-tetxoentzat, edo gurasoetako batBertsozale Elkarteko bazkide dute-nentzat. Gainerakoentzat, izenaemateko epea martxoaren 18anzabalduko da, hilaren 30era arte.

EUSKAL UDALEKUAK

Izen ematea:Martxoaren 2tik 16ra arte.informazioa: Udalekuak.eus

Udan ere euskaraz bizi nahi duenakhorretarako aukera izan dezakeEuskal Udalekuetan. Duela 40 urtebaino gehiago hasi ziren udalekuokantolatzen, eta aurten ere Abai-garko, Goñiko (Nafarroa) eta Ber-nedoko (Araba) aterpetxeetan os-tatu hartzeko aukera izango da.2003 eta 2013 artean jaiotakohaur eta gaztetxoak hartuko di-tuzte hiru aterpetxeetan, 11 txan-datan. Uztailaren 1ean hasita, bi as-teko egonaldiak egin ahal izangodituzte haur eta gaztetxoek. Ber-tara joan nahi dutenek martxoaren2tik aurrera izango dute izenaemateko aukera. Hilaren 16ra arteluzatuko da horretarako aukera

IKASTOLEN ELKARTEA

Izen ematea:Martxoaren 2tik maiatzaren 8ra arte.Informazioa: Aisialdia.eus

Ikastea eta ondo pasatzea. Horiekdira Ikastolen Elkarteak antola-tzen dituen udalekuen bi helburunagusiak. Horretarako egitarauoparoa antolatu dute, eta hiruadin tartetako haur eta gaztetxo-ei bideratutako programa eskaini-ko dute: 3 eta 5 urteko haurren-tzat, 5 eta 12 urte artekoentzat,eta 12 eta 17 artekoentzat. Adintarte guztientzako, esaterako, in-gelesezko udalekuak izango dituz-te, eta 13tik urtetik gorakoak Irlan-dara joan ahalko dira. Jarduera fi-sikoko hainbat udaleku izangodituzte, hala nola surf udalekua,mendi eta pilotan oinarritutakoa,itsas jarduerak dituena... Izena

Uda urrun dagoelabadirudi ere, haur zeingaztetxoentzat zeregin pentsatzenhasteko sasoia da hau.Izan ere, udalekuetanizena emateko epeakdatozen asteetanzabalduko dira.

Udalekuetan lagun berriak egiteko aukera izaten dute haurrek. IKASTOLEN ELKARTEA

Udanolaigaro

Page 5: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A

emateko epea martxoaren 2an za-balduko da, maiatzaren 8ra arte.

KIROL UDALEKUAK

Izen ematea: Niktri udalekuetan: Martxoan. Multiabentura udalekuetan:martxoaren 2tik aurrera.Informazioa: Niktri.eus eta Navarraaventura.com

Udalekuak kirolarekin uztartzen di-tuzten eskaintza ezberdinak dau-de, tartean Nik Tri triatloi elkarteakantolatzen dituenak eta NafarroaAbenturaren Multiabentura udale-kuak. Triatloi udalekuen kasuan, le-hen aldiz hiru txanda antolatuko di-tuzte. Udaleku horietan, triatloiarilotutako balioak sustatuko dituz-te. 7 eta 17 urte arteko haur etagaztetxoentzat txanda hauek an-tolatu dituzte: ekainaren 29tik uz-tailaren 4ra, Getariako (Gipuzkoa)

Askizu auzoan; abuztuaren 3tik8ra, Etxarrin (Nafarroan); eta abuz-tuaren 30etik irailaren 4ra, Orion.

Bidasoko Kultur Zerbitzuak an-tolatzen dituen multiabenturaudalekuetan, bestalde, hainbatjarduera egingo dituzte: ur parkenaturala, arkua, tirolinak, abenturaparkea, rokodromoa, mendi ate-raldiak... Adin tarte guztietarakoprestatutako ekintzak egingo di-tuzte, Baztanen eta Bertizaranan(Nafarroa): 7 urtetik 15 urtera arte-koentzat. Ekainaren 21ean hasi, etaabuztuaren 28ra bitartean hamabitxanda antolatu dituzte.

KODE ESKOLA

Izen ematea: Maiatzaren 18tik aurrera.Informazioa: Kode-eskola.eus

Teknologian sakontzeko gogoa du-ten haur eta gaztetxoek izangodute horretarako aukera Kode Es-kolaren udalekuetan. 5 urtetik 16urtera arteko haur eta gaztetxo-entzat bideratutako udalekuakizango dira, eta, besteak beste,ikasgai hauek izango dituzte: bi-deo jokoak, aplikazioak, webgune-ak eta robotak. Baina ordenagailu-rik gabeko programazioa, ziberse-gurtasuna lantzeko filmak, jolasaketa beste ere antolatu dituzte.Ekainaren 29tik uztailaren 3ra, uz-tailaren 6tik 10era, eta uztailaren13tik 17ra arteko txandak antolatudituzte, Hernaniko (Gipuzkoa) Oro-na eraikinean.

BASERRI UDALEKUAK

Izen ematea: Irekita, lekuak bete arte.Informazioa: Baratze.com

Uda baserri giroan igarotzeko au-kera eskaintzen dute Gautegiz Ar-teagako (Bizkaia) Baratze baserrieskolan. Inguru naturala da haientresna garrantzitsuena, eta horre-tarako ekintza ugari egingo dituz-te. 5 urtetik 14 urtera arteko haureta gaztetxoak hartuko dituzte,ekainetik irailera egingo dituztenbost egonalditan. Izen ematea ire-kita dago, lekuak bete arte.

Baratzeko udalekuetan aisialdia eta naturaz gozatzeko aukera izango da. BARATZE BASERRI ESKOLA

Programazioa lantzen dute Kode Eskolaren udalekuetan eta eskoletan. KODE ESKOLA

Bertsoak bestelako jarduerekin uztartzen dituzte bertso udalekuetan. BERTSOZALE ELKARTEA

Page 6: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A berria

DENBORA-PASAK

Margotu eta asmatu. Ikasle bakoitzari bere maskota marraztudezala eskatu diote eskolan. Margotu lauki bakoitza, dagokion kolorez, Ilargikzer marraztu duen jakiteko.

BerdeilunaBerdeargia

Beltza

Marroia

Horia

Gorria

Urdina

1

2

3

4

5

6

7

1.

2.Zer dago sobran?Xubanek etxean topatutako

marrazki hauek sailkatu beharko

ditu, baina marrazkietako bat

sobran dago. Zein?

Page 7: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A

‘Boskotea ohean’Gaua da, eta bost untxiak ohera joan dira lo-tara. Baina ohe barruan, ezin geldirik egon! Ez-kerretik eskuinera, untxirik handienak lurrerabotako dituzte, banan-banan, harik eta untxi-rik txikiena ohean bakarrik geratuko den arte.Baina ohean bakarrik geratuko zela uste zue-nean, bat-batean, gainerako untxi denak azal-duko dira bueltan berriz ere. Gaua denek ba-tera emango ote duten, hori ez dago argi.

Marie-France Painset / Atelier Saje

Argitaletxea: Ibaizabal

‘Leireren txakurra’ Leire txoratua dago bere maskotaxelebrearekin, Xalorekin, josteta etadibertimendurako lagun ezin hobeabaitu. Apurka elkar ezagutuz joangodira Leire eta Xalo bere maskota be-rria. Mariann Marayk idatzitako liburuhonek Nazioarteko XII. Compostelasaria irabazi zuen, 2019. urtean. Ipuin

honekin, Marayk animalienganako maitasuna lantzen du, baitabaldintzarik gabeko adiskidetasuna eta askatasuna ere.

Mariann Maray

Argitaletxea: Pamiela - Kalandraka

AZOKAErantzunak: 1.-Autoa, 2.-Linterna. 3.-C, A, E, B eta D,

A

B

C

D

E

3. Dominoa. Kizkitza eta Imanoldomino partida bat jokatzen ari dira. Etahonako fitxa hauek erabili dituzte. Jarri bakoitza dagokionlekuan.

7-3

6x2 10-6

10:5 8+3

5-4 4x3

11-5 7-5

10+3 9-8

22:2 8:2

9-3

Animaliok bes-te izaki bizi-dun batzukjan behar

ditugu gure gorputzakfuntziona dezan. Eta,normala den bezala,animaliarik handienekjate dute gehien. Ba-lea urdinak, adibidez,munduko animaliarikhandiena izanik, egunero ehunkakilogramo plankton jan behar ditu.Elefanteak ere, nahiko handia de-nez, 300 kilo belar eta hosto jatenditu egunean. Baina gezurra badi-rudi ere, proportzioan animaliariktxikienak direnek jaten dutegehien; hau da, beraien pisua kon-tuan hartuta, beraiek dira jatune-

nak. Ugaztunen arte-an, satitsu txikiakdauka errekorra, hi-ru gramo baititu soi-lik, eta egunero berepisua halako hiru bes-

te jaten du! Hegaztienartean, kolibriak egu-nero bere pisuaren er-diaren baliokide den ja-nari kantitate jaten du;

ez da harritzekoa, segundoko 50hegokada emateko energia askobehar baitu. Eta, izainak, zizarebeltz baten antzeko animalia bitxihorrek, ugaztunen odola xurgatzendu. Berez, ez du askotan jaten, bai-na janaldi bakoitzean bere pisuazazpi aldiz handitu dezake, hori baidela tripa betetzea!

Animaliajatunak

Natur txokoa

Page 8: Zer ote?...2020/02/22  · rroa) igaroko dute, 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek. Uitzin (Nafa-rroa) hamar egun igaroko dituzte 13 eta 14 urte arteko gaztetxoek, uztailaren 10etik 19ra,

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO OTSAILAREN 22A

JOLASA

Dragoiak eta zisneak

DATUAK

Kontinentea: Asia.

Materiala: taula, kolore ba-teko lau fitxa (dragoiak) etabeste bateko hamabi (zisne-ak). Adina: 8-16 urte artean.Lantzen dituen alder-

diak: Arreta, kontzentrazioa,

estrategia eta arauen bar-neratzea.Iturria: Munduko jolasak(Txatxilipurdi).Webgunea:www.txatxilipurdi.com

Jolas honetan, zisneek dragoiakinguratzea lortu behar dute, ho-riek mugitzeko aukerarik gabe

uzteko. Hasteko, irudian ageri diren be-zala kokatu behar dira lau dragoiak, ba-koitza taulako izkina batean. Zisnedunjokalariak txanda bakoitzean zisne battaularatzeko aukera izango du, eta ezin-go ditu aurretik kokatuak mugitu piezaguztiak taulan egon arte. Zisnedunak fi-txak kokatzen dituen bitartean, dragoi-dunak bere fitxak lekuz alda ditzake.Txanda bakoitzean bat. Mugimenduakbertikalki eta horizontalki egin daitezke,inoiz ez diagonalean. Dragoi bat ingura-tuta geratzen denean, jolasetik kanpo

geratuko da. Dragoiek zisneen gainetiksalto egin dezakete, betiere hurrengolekua hutsik baldin badago. Horrela, zis-neak harrapatu eta taulatik kanporatuditzakete. Jolasa dragoi guztiak ingura-tzean edo zisne guztiak harrapatzeanamaituko da.