Ane Ondarroa
Izaskun MódenasNerea NavarroUdane Madariaga
Peio MaciasZugatz LlonaOihane Landazabal
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
AURKIBIDEA
SARRERA
1. ALFABETATZE MEDIATIKORAKO ERRONKA
1.1. Ikus-entzunezko edukiak transmititzeko sistema berriak
1.2. Pantailen nonahikotasuna
1.3. Hedabideei eskaintzen zaien denbora
1.4. Sarrera libre, dibertsifikatu eta iraunkorra
2. ALFABETATZE MEDIATIKORAKO ERRONKA
2.1. Ikus-entzunezko edukiak transmititzeko sistema berriak
2.2. Pantailen nonahikotasuna
2.3. Hedabideei eskaintzen zaien denbora
2.4. Sarrera libre, dibertsifikatu eta iraunkorra
3. ARRETAREN SAKABANATZEA ETA ZENTZUMENAREN ERAIKUNTZARAKO ZAILTASUNA
3.1. Globalizazioa eta lokalizazioa
3.2. Sektoreko ikus-entzule eta erabilera-testuinguru berriko larrialdia
3.3. Irakurketa hiperertain elkarreragilea
3.4. Telebista berria, alfabetatze berria
3.5. Sustapen estrategia berriak
3.6. Begirada berri bat
2
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
4. HAUREK TELEBISTAREKIN ETA GAINONTZEKO PANTAILEKIN HARREMAN ONA IZATEKO
4.1. Telebistaren eta ikus-entzunezkoen eta komunikazioko teknologia berrien ahalmen eta arriskuak
4.2. Familiek telebistan eta gainerako pantailen inguruan hartu beharko lituzketen hiru ardurak
5. PANTAILAK: GURE SEME ALABEI INFORMAZIOA HELARAZTEKO BIDEA:
6. “REPORTE HORIZONTE 2013”
6.1. Etorkizun hurbila
6.2. Bitarteko etorkizuna
6.3. Etorkizun urruna
6.4. Tendentzia klabeak
3
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
SARRERA
Urteetan zehar, teknologia berriak garatzen joan dira gure eguneroko
bizitza errazteko asmoz, hala, paper garrantzitsua jokatzen dute egungo
gizartean. Egoera hau ikusita, gero eta dependentzia handiagoa dugu hauekiko
eta zenbait kasutan, hauek gabe ezingo ginateke bizi.
Horrela bada, hauen erabilera egokia sustatu behar da bai hezkuntzan
bai eta gizartean ere, aurrerago ikusiko dugun legez, hauen erabilera oker
batek ondorio kaltegarriak ekar baititzake. Beraz, kontrol kontziente bat sustatu
behar da umeengan eta, era berean, beraien gurasoengan.
Gizartea etengabe aldatzen ari den bezala, teknologia berriak ere
garatzen ari dira, eta horregatik, gurasoek berrikuntza horien berri izan behar
dute. Hau lortzeko, gurasoei hiru ardura hartzea proposatzen zaie, hau da,
teknologia berriek ekar ditzaketen onura zein kalteen berri izan, hauetatik
babestuz eta hauekin batera heziz.
Jarraitzeko, ezinbestekoa da gure gaian barneratzea, teknologia berriak
gero eta ugariagoak direlako gure hezkuntza sisteman, horrela ikasketa
prozesua eraginkorragoa eta dinamikoagoa bilakatuz umeak motibatzeko
helburuarekin.
Azken finean, ondorioztatu dezakegu, teknologia berriak gizakiak sortzen
duen zerbait dela, baina honek gizartean sortu ditzakeen eraginak kontrolatu
ezin dituuen zerbait ere.
4
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
1. ALFABETATZE MEDIATIKORAKO ERRONKA
Alfabetatze mediatikoa, informazioaren eta ezagutzaren gizartean
ezinbestekoa den alorra da, mezuen irakurketa eta jasotze kritikoa bultzatzen
dituena.
Horregatik, zenbait erakundek, UNESCO-k esaterako, eskoletan ezartze
gomendatzen dute. Gazteek komunikabideekin kontaktua izan dezaten, eta
kritikotasunez eta sormenez joka dezaten euren aurrean.
Bestalde, hedabideak asko aldatu dira sortu zirenetik, produkzio,
antolamendu eta jasotzeari erreparatu besterik ez dago. “Sociedad
multipantallas” deritzonak guzti hau hartzen du bere baitan.
1.1. Ikus-entzunezko edukiak transmititzeko sistema berriak
Sistema mediatikoan eman den aldaketa nabarmenetako bat, telebista
eta ikus-entzunezko zerbitzu berriak garraiatzeko sistema da. Hala nola, sare
digitalak, sateliteak, Internet, etab. Honek guztiak, zenbait ondorio ekarri ditu:
Konektibitate etengabea (Wifi), gizartean (esparru sozial eta
instituzionalean) izan duen eraginkortasuna …
1.2. Pantailen nonahikotasuna
Munduko txoko gehienak, garatuak zein gutxiago garatuak, gizarte
“mediatiko eta multipantailak” bilakatzen ari dira; gizartean eragina izan
duelarik. Izan ere, gizakiak denbora asko eskaintzen die hedabideei, euren
bizitza pertsonal eta sozialean aldaketak eragin dituelarik.
1.3. Hedabideei eskaintzen zaien denbora
Estatu espainiarrean, batez beste, 222 min. eskaintzen zaizkio
telebistari, beste 111 min. irratiari, eta beste 31 min. Internet-ari. (2008ko
datuak).
Guztira, 5 ordu eskaintzen dizkiegu hedabideei egunero (lan orduak
kontutan hartu gabe), hori egun baten laurdena delarik.
5
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
Hedabideei eskaintzen diegun denbora horrek, esparru “multipantaila”-k,
zentzu eta adimena kaltetu ditzakeela esan daiteke, gizakiaren
garapenerako oztopoak jarriz.
Horregatik, alfabetizazio mediatiko egoki bat gauzatzeko nahitaezkoa da,
hezkuntza eta familia instituzioen, gobernu eta autoritateen, industria eta
profesionalen, eta komunikabideen eta gizartearen beraren elkarlana.
1.4. Sarrera libre, dibertsifikatu eta iraunkorra
Hedabideen produkzioak, aurretiko espazio eta denbora mugak gainditu, eta
egungo egoerara moldatu beharra du, sarrera libre, dibertsifikatu eta
iraunkorreko sistema bilakatuz. Horrela, edukien erabilgarritasuna eta
iraunkortasuna handituz, eta aldatzeko eta berriz erabiltzeko aukera eskainiz.
Modelo honen eraginez, edukiak taldekatzeko, indexatzeko (erregistratu) eta bilatzeko sistema berriak ezarri behar dira.
Taldekatze honek, eguneratze eta adaptazio konstante bat ezar dadin
eskatzen du, modu horretan, edukiak noiznahi erabil daitezen.
Faktore guzti horien arteko konbinazioak, telebista hezitzailea osatzeko aukera
eskaintzen du. Eta horrekin batera, telebistaren erabilpenerako estilo edo modu
berriak.
2. ARRETAREN SAKABANATZEA ETA ZENTZUMENAREN ERAIKUNTZARAKO ZAILTASUNA
Kanal bati arreta jarraitua izateko ohitura galtzen hasi da, hau kanal asko,
publizitatea, urrutiko agintearengatik,... honek ikusleak (gazteak hain zuzen) kanal
gehiago ikusteko posibilitatea erakartzen die eta horrela, telebistaren aurrean ordu
gehiago pasatzen dute, honek egoeren eta gertakizunen nabaritzeak gutxiesten ditu.
Gazteak konexioa dituzten kanalak, musika kateak, errealitate-showak ...
6
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
ikusienak dira eta honekin esan daiteke, parte batetik diskurtsotara edo hainbat
pantailatara aldi berean arreta ipintzea, hautemate estilo pertsonalizatuagoa
baimentzen du, hau da gazteen ikasteko ahalmen hobetu ahal dela. Baina honek ere
nahasketa ekar dezake, “mirada movil” deitzen dena, hau da, informazio desberdinak
bideratzeko zailtasunak izatea. Informazioaren biderkatzeak eta inguru multipantaila,
gure buruaren eta sentsuen asetasuna ekarri ditzake, eta hau hezi bat bezala izango
da jakintzak garatzeko.
2.1. Globalizazioa eta lokalizazioa
Azken urteotan ezarritako elkarrizketa garraio berriek, telebista edukietan
ematen dira, mugarik ez duten ikusleetan gertatu da, futbolean adibidez. Honek
atentzio mundiala erakartzen du, baina musikan, zineman, bideojokoetan eta
Interneten ematen dira.
Honek ekarpen handia dauka, ikus-entzuneko edukien garraio eta produkzioan.
Horregatik garrantzia handia dute estatuko emankizun eskubideak. Honek esan nahi
du gure telebistaren ekonomia emankorra, nazioarteko merkaturatzeko fenomenoetan
oinarrituta dagoela.
Baina egoeraren paradoxa, asken urteotan Espainian telebistarako eskualdeen
espazio lokalen biderketa gertatu dela.
2.2. Sektoreko ikus-entzule eta erabilera-testuinguru berriko larrialdia
Fenomeno hau gertatu da, estilo eta gustu zehatzen audientzia sortzera
apuntatzen duen telebista sortzen hasi delako, medikoei bideratutako kanalak egiten
hasi ziren, baita arrantza, ehiza, sukaldaritzara,... bideratuak, eta adinagatik sortzen
dituzten gustuei eginak.
2.3. Irakurketa hiperertain elkarreragilea
Telebistaren kontsumoko eta erabilerako joera berriak, hartze lineal eta
nabarmen pasibotik eramaten hari da, telebista konbentzionala den bezala, irakurketa
modelo berrirantz. Honek aldaketak erakartzen ditu eta multipantailak desbideratzen
ditu gizarteak operatutako begiradaren erregimen aldaketak.
7
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
2.4. Telebista berria, alfabetatze berria
Telebista aldatzen hari da begiradaren erregimen berriagatik eta hartzaileak
bide berriak bilatzen hari dira egoera honetarako. Biak ulertzeko, horrela laburtu
daiteke:
Erabiltzaileen aldetik, komunikabideez (berri eta zahar) jabetzea.
Etengabeko berrikuntza: Erlazio komunikatiboak etengabe berritzen denez eta
bakarrik haurrera jarraitu dezakete aurreikuspeneko edo erantzuneko sistemak
gehitzen dituztenak.
Sormena eta ekoizpen kolektiboengatik apustu egin..
Telebistari dagokionez, zenbait aldaketa ikusiko ditugu hurrengo urteetan; formatu
eta estilo aldaketak, lankide eta ekoizpen parte-hartzailea,...
Ikus-entzuleei dagokionez, ekoizpenerako kolaborazio komunitatetan sorrera.
Alfabetatze mediatikoa nola aldatzen doan ikusiko dugu, komunikabideek
eskainitako posibilitate berriez jabetuz, pertsonal eta kolektiboz, helburuei balio izatera
orientatutako jabetzaz eta bakoitzaren helburu kontzienteez jabetzeaz. Hau izango da
alfabetatze mediatikoaren helburu berriak.
2.5. Sustapen estrategia berriak
Egoera berri honi eta eskakizun berri hauei, alfabetatze mediatikoaren sustapen
estrategia berriak dagozkie. Guztietan begiradaren erregimen berriak sortutako
agertokia, funtsezkoa da.
UNESCO-k estrategia berrirako lehentasunezko helburuak onartzen ditu.
Hiritarraren paper zentrala onartzen du ingurune mediatikoan: «hiritarrak du, inoiz
baino gehiago, era kritiko batean informazioa analizatzea baita erabilitako sistema
sinboliko ere (irudia, soinua, testua) eta hura edukien produktorea izatea eta mutazio
profesional eta sozialetara moldatzea».
Beste aldetik, aditu europarreko talde bateri Komisioak eskatutako ikerketa
batean, alfabetatze mediatikoaren orientazio berria berresten du.
2.6. Begirada berri bat
8
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
Alfabetatze mediatikoaren paradigma berritik, «begiradaren heziketa» izena
eman dion estrategia berriak ondoriozta daitezke.
Ez da umea edo gazteak telebistaren arriskuetatik erresistentzia pasiboa
proposatuz babestea, baizik eta, bere erantzukizunaren eta autonomiaren
zentzumena bultzatzea, kritika eta etengabeko hautatze jarduerak proposatuz.
Helburua ez da norbaitek guregatik egiten duen instrukzioko prozesutik
begiradaren heziketatik etor dadila, baizik eta prozesukoa ere, auto-ikasiz, gugandik
esploratuz, hau da, gure autonomian eta gure adimenerako ahalmenean atseden
hartuz, esan nahi dena, subjektuari begiradako autonomia itzultzea da.
3. HAUREK TELEBISTAREKIN ETA GAINONTZEKO PANTAILEKIN HARREMAN ONA IZATEKO
3.1. Telebistaren eta ikus-entzunezkoen eta komunikazioko teknologia berrien ahalmen eta arriskuak
Gure gizartea teknologia berrien eta pantailen munduan murgildurik bizi
da erabat. Baina honek alde on zein txarrak dakarzkio gure inguruari.
Familia, telebista eta beste pantaila kanpainak, telebista eta teknologia
berriak premiak ase arren, arriskuak eta oztopoak dakartzatela adierazten du.
Horretarako baliabide hauek ondo eta ahalik eta gehien aprobetxatu behar
ditugu. Sorrarazten dituzten oztopo edo arrisku nagusiak hauek izaten ei dira:
Gehiegikeria: ondorio fisikoak; garapenerako beharrezko diren
funtzioetarako denbora gutxitzea; kontzentratzeko gaitasunean trabak, etab.
gertatu daitezke.
Haurra gizartetik bakartzea : giza harremanetarako denbora ikus-entzunezko
kontsumoari eskaini diezaiokete; edo, harremanetarako zailtasunak
daudenean babes bihurtu.
Harreman desegokiak : umeen heldutasun prozesuan eragin desegokia izan
dezaketen pertsonekin harremana ahalbidetzen dute.
Eduki desegokiak : informazioa erraz eta mugarik gabe jasotzeko aukera
dagoenez adinerako desegokia edo etxekoek konpartitzen ez dituzten
baliozko edukiak eskuratzeko aukera dago. Edukien inguruan arazo larria
sortzen du indarkeriak; non nahi aurki dezakegu eta. Honek, gogortu egin
9
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
dezake berarekiko erantzuna eta dosi handiagoak eskatu harritzeko; edota,
obsesionatu eta arriskuaren gehiegizko pertzepzioa sortarazi.
Telebista eta beste pantaila batzuen inguruan, hauen inguruan ikastetxean
baino denbora gehiago ematen dutela esaten du kanpainak. Oso guraso gutxik
ikusten dute telebista edo jokatzen dute bideo jokoetan euren seme alabekin.
Bideo jokoen erabiltzaileen laurdenak onartzen du gurasoek ez dakitela jokoek
zer nolako eduki eta balioak dituzten; bestela ez bailukete jolastuko.
Sozializazioari dagokionez, familiak duen garrantzia aipagarria da.
Familiaren bizitza eta haurren heziketa korapilatu dira, baina heziketa ez dago
bakarrik gurasoen esku. Lehen urteetan familia da edo izan behar da eragile
nagusia eta gainontzeko eragileak sartzen hasi behar dira. Zenbat eta kanpoko
eragin gehiago izan orduan eta esanahi handiagoa izango du familiak; eragile
desberdinen arteko bitartekaritza egin beharko du.
Telebistak eta ikus-entzunezko eta komunikaziorako teknologia berriak
garrantzia dute sozializazio prozesuan. Ikus-entzunezkoak haurrak
sozializatzeko bide indartsu eta eraginkorrenetako bat dira. Baina familia
gehienek ardura gutxi duten hauen erabileraren eta eraginen inguruan.
Horregatik esan dezakegu IKTen inguruan ezagutza falta nabarmena dagoela.
3.2. Familiek telebistan eta gainerako pantailen inguruan hartu beharko lituzketen hiru ardurak
Lehenik eta behin, familiek umeek kontsumitzen dituzten ikus-
entzunezkoen eta komunikazioko teknologien ezaugarri eta edukiak ezagutu
beharko lituzkete;
Umeek ikusi behar dituzten programak aukeratu eta telebistak
eskaintzen duen programazioa ezagutu, eta hauek umearen adinarekin
eta familiako baloreekin bat etortzen direla ziurtatu behar dute.
Bideo jokoen edukiak ezagutu behar dituzte, familiako baloreei gehien
egokitzen direnak aukeratu, hauetan agertzen diren ikonoei ondo
erreparatuz.
Interneteko zein orrialdetan ibiltzen diren eta familian erakutsi nahi diren
baloreekin duten harremana ezagutzeaz gain, honetan ibiltzeak ekar
10
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
ditzakeen arriskuez eta duen ahalmenez jabetu behar dira.
Sakelako telefonoan jasotzen diren deiak kontrolatzeaz aparte,
eskaintzen dituzten zerbitzuez eta izan ditzakeen arriskuak ezagutu
behar dituzte.
Azken finean, seme- alabei galdetzea ezagutzeko modu egokienetariko bat
da, telebista familian ikusteaz, bideojokoetan elkarrekin jolasteaz, edo
Interneten beraiekin nabigatzeaz gain.
Ondoren, familiek teknologia berriek dituzten arriskuak ezagutu ondoren,
hauetatik babesteko arauak aplikatu beharko lituzkete;
Telebista edo beste pantailen aurrean zenbat ordu eman dezaketen
mugatzea.
Ordenagailu edo bestelakorik umeen logeletan ez kokatzea.
Zein programa ikusi dezaketen argi izatea.
Bideo jokoen edukiari erreparatzea hauek erosi baino lehenago.
Interneten iragazkiak paratzea, zenbait orrialde zehatzetan sarbidea
galarazteko.
Interneten bakarrik ibiltzen ez uztea, eta helduen laguntzaz honetan
ibiltzea.
Sakelako telefonoa izateko adina mugatzea.
Aipatutako arau hauek adibide bezala agertzen badiren arren, ez dugu
ahaztu behar gurasoak umeekin egotea, laguntzea eta kontrolatzea direla
hauek babesteko modu hoberenetariko bat.
Azkenik, familiek beraien seme- alaben kontsumismoa kontrolatzeko
estrategiak erabili beharko lituzkete, horrela, hauek heziketa on bat jasotzeko;
Erakutsi nahi dugun eredua eta gure umeetan lortu nahi diren
helburuak bat etorri behar dira, norbera eredu bezala agertuz.
Ikus- entzunezkoei eta komunikazioko teknologiei familian ematen
zaien erabilera adierazi beharra dago.
Umeak hazten direnez gero, hauekin zenbait negoziatutako zenbait
arau zehatu beharko dira.
Haurrekin telebistako programa bat ikusten, bideo jokoetara beraiekin
jolasten edota Interneten ibiltzen, honako aukera hauek ematen dizkiegu
11
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
heziketarako; batetik, iritzi, gustu eta erreakzioak hobeto ezagutzea, bestetik,
norberaren iritzi eta gustuak ezagutzera ematea, eta azkenik, umeei ulertzen ez
dituzten zenbait eduki ulertzera laguntzea.
Beraz, heztea seme- alabei gizon eta emakume autonomo eta behartsu
bihur daitezen laguntzea izango litzateke.
4. PANTAILAK: GURE SEME ALABEI INFORMAZIOA HELARAZTEKO BIDEA:
TELEBISTAN ALDE ONAK: Eguneroko bizitzan agertzen den
elementua da eta eskaintza zabala du.
Umeek jokaera positiboak ikusiz gero hauek imitatuko dituzte, horrez gain kultura eta bizimodu ezberdinak ikasiz.
Telebistak irudimena bultzatzeko eta sortasuna handitzeko balio du.
TELEBISTAN ALDE TXARRAK: Errealitatetik urrun dauden
baloreak transmititzen dituzte, kontsumismora bultzatuz.
Mendekotasuna sor dezake eta mendekotasun horrek zenbait ondorio izan ditzake. Hauen artean irakurketa maila jaistea lengoaia mailarekin batera, gainontzekoengandik baztertzea, pasibotasuna pairatzea…
IIKTEN ALDE ONAK: (bideojoko, internet eta mugikorren pantailak)
Gauzak ikasteko balio dute, horregatik zenbait eskolak bere irakas proiektuan barneratzen dituzte, eta zenbait administraziok ere beraien zerbitzuak hauen bidez trnasmititzen dituzte.
Hainbat informazio ematen dute, eta nahi veste aldiz kontsulta dezakegu.
IKTEN ALDE TXARAK: Garestiak dira. Mendekotasuna eta adikzioa
sor dezakete, honek zenbait ondorio sortuz. Hauen artean, egokiak ez diren pertsonekin erlazioak hasi. Haurrak dira biktima nagusiak, nahiz eta askotan helduek ere pairatu.
Askotan mezuak gezurra izan arren sinistu egiten ditugu.
BIDEOJOKOEN ALDE ONAK: Erabilera kontrolatuz gero ez dira
beste edozer baino arriskutsuagoak, eta hizkuntza ikasteko eta sormena, buru sortasuna, lehiakortasuna eta beste zenbait gaitasun garatzeko erabil daitezke arreta handia eskatzean buruaren jarduera bizkortzen baitute erreflexuak ere hobetuz.
BIDEOJOKOEN ALDE TXARRAK: Urduritasuna eta antsietatea
eragin ahal dezakete pantaila asko daudelako eta horrek beraiekin ematen dugun denbora gehitzen duelako, gizartearekin dugun harremana murriztuz.
Garestiak dira eta norbanakoaren denbora kentzen
12
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
Denborapasa dibertigarria; gozamena epe laburrean kostu txikian.
dute
INTERNETEN ALDE ONA: Erabiltzen erraza da, eta gaur
egungo komunikazio modu merkeenetakoa.
Informazioan aurkezpena erakargarria egiten du, eta eskaintza zabala dauka.
Edukiak sortzea eta banatzea baimentzen digu, munduko edozein tokitan dagoen edozein pertsonarekin harremanetan jarriz, horrela kultura ezagutzak zabalduz eta landuz.
Heziketa prozesuan errentagarria izan daiteke, eguneroko bizitza errazten digutelako.
INTERNETEN ALDE TXARRAK: Gehiegizko publizitatea dago. Zenbait arazo sortzen ditu:
Babesgabe: kontsumitzaileak sarean egiten dituzten erosketak ez dira beti seguruak.
Ziber-gaizkiletasuna: gaizkileak sarearen bidez kreditu txarteletara heltzen dira gezurrak esanda.
Ziber-sexua: ezezagunekin harremanak mantentzen dira eta pederastia ere ematen da.
Zulo-digitala: ezberdintasunak sarea daukaten eta ez dutenen artean.
Ziber mendekotasuna eta interneten mendekotasunak bakartzea eta adikzioa sor ditzake
MUGIKORREN ALDE ONAK Mugikorrak arazoak konpontzeko
eta errazteko balio dute, huen bidez denbora aurreztu ahal dugu edozein lekutan erabili ditzakegulako.
Gainontzekoekin harremanak izatea errazten du, horrela norbanakoaren bakartzea alde batera utziz.
Gainera, hainbat aukera ematen dituzte: deiak, mezuak, berriak kontsultatu…
Nerabeentzat interesgarria da, erantzukizuna eta autokontrola lantzeko.
MUGIKORREN ALDE TXARRAK Gastuak oso erraz hazi
daitezke. Urduritasuna eta antsietatea
sortzen ditu, beraz ez da gomendagarria haurtzaroan elementu hau eskuratzea.
Ekintza gaiztoetarako erabili daitezke; adibidez, mehatxatzeko.
5. “REPORTE HORIZONTE 2013” Ikerketa honek, hezkuntzako eremuan eragina izango duten garapen bidean
dauden teknologiak deskribatu eta identifikatzen ditu; hezkuntza mailan eta
13
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
baita irakaskuntzan, ikaskuntzan eta kreatibitatean ere. Susperraldian dauden
sei teknologia horiek hiru etapatan bereizten dituzte: etorkizun hurbila (12
hilabete), bitarteko etorkizuna (2-3 urte) eta etorkizun urruna (4-5 urte).
5.1. Etorkizun hurbila
Etorkizun hurbilean bi kategoria banatzen dira, harremanetan daudenak
baina desberdinak direnak. Egunerokotasunean erabiltzen ditugunez gero,
ikasleek modu erraz batean erabil ditzakete. Lehenengoa, konputazioa “La
nube”-n. “La nube”, datuen bilketarako balio duen aplikazio bat da on line
dagoena. Bigarrena, gailu mugikor bidezko ikaskuntza da.
Konputazioa “La nube”-ren helburua ikasleek hurrengo konpetentziak
eskuratzea da: konputazioa eta komunikazioa, datu bilketa eta haien
eskuragarritasuna, eta lan parte- hartzailea.
Bestalde, gailu mugikor bidezko ikaskuntzan “Traiga su propio dispositivo”
programa jarraitzen dute, alde batetik, hezkuntza erakundeek dirua aurrezten
dutelako eta, bestetik, ikasleek hobeto lan egiten baitute beren gailuekin.
Gainera, geroago ikusiko dugunez, gaur egungo aplikazio eta webgune asko
hezigarriak dira.
5.2. Bitarteko etorkizuna
Epe honetan ere, beste bi kategoria bereiz ditzakegu: ikaskuntzaren
analisia eta eduki irekia.
Ikaskuntzaren analisia egiteak, eskola porrota murrizten laguntzen du;
izan ere, ikasleen datu espezifikoak erabiltzen dira curriculuma garatzeko eta
horrela, hezkuntza sistema pertsonalizatu eta laguntzaile bat sortzeko. Horrez
gain, “coaching” birtuala deituriko software bat sortu bidean dago, ikasleei ikas-
ohitura egokiak irakatsi eta produktibitatea lortzeko.
Eduki irekia, baliabide curricularren edukiak eta haien ikaskuntzarako
materialak publikoaren eskura dohain jartzean datza. Mundu guztiarentzako
hezkuntza duin bat ziurtatzeko helburuarekin egiten da, hezkuntza materialak
oso garestiak baitira hezkuntzarako aukera dagoen lekuetan eta hortaz, ezin
ditu edonork eduki.
14
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
5.3. Etorkizun urruna
Tarte honen baitan beste bi kategoria aurkitzen ditugu: inprimaketa
tridimentsionala eta laborategi birtualak.
Ordenagailuan diseinatutako objektuen inprimaketa erreala da
inprimaketa tridimentsionala. Diseinu prozesua aberasten duen baliabidea da,
modu azkarrean prototipoak egiten dituena.
Laborategi birtualak, Internet bidezko laborategiak dira, fisikoak ez
direnak. Hauen bitartez, ikasleek esperimentu autentikoak zehaztasun
handiagoz simulatzeko aukera izango dute, eta aldi berean, laborategi fisikoek
dituzten eraikuntzarako eta mantenurako gastuak aurrezten dira.
5.4. Tendentzia klabeak
Hezkuntzan, irakaskuntzan, ikaskuntzan eta kreatibitate arloan eragiten
duten tendentziak dira.
1. Hezkuntza paradigmak aldatzen ari dira hezkuntza online, irakaskuntza aniztasuna eta eredu parte hartzaileak gehitzeko.
Ikasleak eskolara doaz ekintza batzuetarako eta sarea erabiltzen dute beste
batzuetarako, bietatik onuragarriena ateraz.
2. Hedabideak pertsonen arteko interakzioa aldatzen ari dira, baita ideiak eta informazioa eskaintzeko eta hauek komunikatzeko modua ere.
Hezitzaileek eta ikerlariek hedabideez baliatzen dira eraginkorrak direlako
pertsonen arreta bereganatzerako orduan, ikasleekin konektatzeko bereziki.
3. Edukien, datuen eta baliabideen irekiera eta informazioa eskuratzeko erraztasuna, baliagarri bilakatu da.
Hala ere, irekia kontzeptuak eta dohain kontzeptuak ez dute esanahi bera;
izan ere, eduki irekia programatu daiteke eta dohainik dena ez.
4. Teknologia merkeagoa den heinean eta eskolek euren sarbide politika hedatzen duten heinean, ohikoago bihurtu da ikasleek beraien gailu mugikorrak eskolara eramatea.
15
Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
Horri esker, hezkuntza erakundeek gailu horiek eskura ezin ditzaketen
ikasleak hornitzeaz soilik arduratu behar dira.
5. Internet bidezko baliabide eta informazio eskuraketa erraza dela eta hezitzaileoi zein rol dagokigun berrikustera garamatza.
Gaur egun, irakasleak ikasleek Internetik jasotzen duten informazioarekin
lehiatzen dira. Horregatik, hezitzaileen eginkizuna berbideratu behar da; orain
haien betebeharra jasotzen duten informazio horren sinesgarritasuna eta
erabilpena kontrolatzea eta ebaluatzea da.
16