16
EGAPE_ TXO! 1 3. ZIKLOA (2015-2016)

Egape txo!1 (15 16)

  • Upload
    beitza

  • View
    96

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Egape txo!1 (15 16)

EGAPE_TXO! 1

3. ZIKLOA (2015-2016)

Page 2: Egape txo!1 (15 16)

2

AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN………… 2-3 KIROLEN BERRI……………… 4 KOSMOLOGIA, ZER DA?.......... 5 ELKARRIZKETA: JOANES LIZARRAGA……… 6 BERTSO TXAPELKETA........... 7 MUNDUAN, ZE BERRI?..............8-9 NOLA BEREZI GRIPEA ETA KATARROA……………... 10 BIOGRAFIA: MARIE CURIE.… 11 LIBURUTEGIKERIAK……….. 12 ZINEA ETA MUSIKA………….13-14 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK… 15 DENBORAPASAK…………… -16

BERRIAK MOTZEAN... ANTZERKI FORUMA: 2015eko irailaren23an, antzerki bat ikusi genuen eta antzer-kian kontatzen zen istorioa oso penagarria zen baina batzuetan barregarria. Antzerkiaren gaia, lagun batzuei buruzkoa zen. Lagun horiek oso lagun minak ziren eta egun batean haserretu egin ziren eta… Oso antzerkilari onak ziren oso ondo an-tzezten zuten. Gero bukatzerakoan gure gelara etorri ziren eta jolas batzuk egin genituen. Gauza batzuetaz hitz egin eta gauza asko ikasi genituen.

BERTSO SAIOA: 2015eko Irailak 22an Arkaitz (Xamoa) eta Jokin Labaien etorri ziren 3. ziklora. Ordu bat egon gi-nen, beraien bertsoak entzuten. Sai-oan esan behar zutena bertsotan esa-ten zuten. Oso ondo egiten zuten!!! Beraien helburua, gu bertso eskolara apuntatzeko animatzea zen,

gehienbat neskak. Mutilen bat konbentzitu zuten baina, neskarik ez. Oso polita izan zen asko gustatu zitzaigun!!!

EUREKA MUSEOA:

2015eko urriak 6ean, 5.maila eta 6.maila Eureka museora joan ginen egun pasa. 5.mailakoak eta 6.mailakoak bananduta ibili ginen museoan ze-har. 5. mailakoek hauxe egin zuten: Eguz-kiak egiten zituen mugimenduz, non-dik ateratzen zen, ze ordutan…ikasi ge-nuen, eta fitxa bat egin genuen taldeka. Gero bukatzerakoan planetariumera joan ginen 6.mailakoekin batera. 6. mailakoak berriz, bisita gidatu bat egin ge-nuen, gero, esperimentuak egitera joan ginen gela batera eta azkenik, bosgarren mailakoekin batera planetariumera sartu eta pelikula bat ikusi genuen. Azkenik eskolara bueltatu ginen. Oso polita izan zen, asko gustatu zitzaigun.

ARIXEN ETA NAGORE

Page 3: Egape txo!1 (15 16)

3

PLAZARA MARRAZTERA: 2015ko urriaren 6an plazara joan ginen marrazki bat egitera, 5.mailan eta 6.mailan egiten dugun marrazki txapelketarako. Bazkaldu ondoren joan ginen plazara. Ordu eta erdi inguru egon ginen plazan, bakoitzak gauza desberdinak marraztu genituen. Ikastolara bueltatu ginen. Egun batzuk pasa ondoren gela bakoitzetik marrazki bat aukeratu zuten irakasleek. Irabazleen marrazkia erakusgai dute ikastolako sarreran, gu-rasoek, haurrek… ikusteko. Oso ondo pasa genuen..

ONDDIRA IRTEERA:

2015 Urriaren 9an Onddira irteera egin genuen. Lehenengo Urnietatik Besabiraino autobusez joan ginen, eta gero Besabitik Onddira oinez. Asko nekatu ginen. Animalia asko ere ikusi genituen animali horien artean triku bat ikusi nuen. Azkenik ikastolara bueltatu ginen oi-nez. Oso ondo pasa nuen!!!

ADARRARA IRTEERA 2015eko urriak 9an Adarrara joan ginen 6.mailakoak, egun pasa. Autobusarekin Besabiraino joan ginen eta hortik Adarra puntaraino oinez. Besabitik aurrera punta arte txakur batekin joan ginen, bide osoan zehar jarraitu gintuen. Tontorrera iristea ez zitzaigun asko kosta. Ton-torrera igo ginen aldetik ez ginen jaitsi bazkaltzera joateko beste aldetik jaitsi eta bazkaldu genuen lasai. Azkenik oinez jaitsi ginen ikastolaraino. Oso ondo pasa genuen.

ARIXEN ETA NAGORE

Page 4: Egape txo!1 (15 16)

4

KIROLAK

Behobiatik Donostirainoko lasterketa asko daude: 1,609km, 10km, 11-20km, 21km, 22-41km, 42km. Behobia-Donostia ibilbide gogorreko proba da, bi gain garrantzitsurekin: Gaintxurizketa (Km. 7) eta Mirakruz Gaina (Km. 16). 3 korrikalari mota daude:

-GURPIL-AULKIAN DAUDEN ATLETAK -PATINATZAILEAK -KORRIKALARIAK

Eguraldi eguzkitsua eta beroa zela eta korrikalari asko larrialdietan izan zen be-ro-kolpeak jota. Horietako bat hil egin zen. Azken urteetan izan den korrikaldirik beroena, tenperaturak 27ºtara iritsi baitzi-ren. Urnietatik jende askok parte hartu zuen. Zorionak!

ASIER ETA AITOR

Page 5: Egape txo!1 (15 16)

5

KOSMOLOGIA

Kosmologia unibertsoa osotasunean, sistema fisiko moduan, aztertzen duen zientzia da. Astrofisikaren adar bat da eta espa-zio, denbora, materia, energia eta beste zenbait kontzeptu era-biltzen ditu unibertsoaren izaera eta bilakaera azaltzeko. His-torian zehar, unibertsoaren izaerari buruz emandako azalpe-nak mitologikoak eta erlijiosoak baziren ere, XVIII. mendetik diziplina zientifiko moduan tajutu da, metodo zientifikoa be-reganatuz, unibertsoari buruzko teoriak planteatu eta frogatze-rakoan.

Kosmologia unibertsoa ikasten duen zientzia da. Astrofisikaren isukari bat da, espazio, mate-ria energia eta beste kontzeptu batzuk erabiltzen dira unibertsoa azaltzeko. Metodo Zientifi-koak, unibertsoari buruzko teoriak planteatu egiten dira frogatzean. XX. mendean garatue gin zen, esate baterako: 1915-1916 Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria asmatu zuen.

1929 Edwin Hubbleek distantziaren linea bat ezarri zuen. Espaziotik irudiak bidaltzen dizki-gun teleskopioari zientzialari honen izena jarri zioten.

Informazio iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kosmologia Beste asko ere izan dira, gurera Joanes Lizarraga etorri da. KOSMOLOGOA GURE GELAN... 2015 eko azaroaren 3a, osteguna kosmologoa etorri zen gure gelara 5. eta 6. mailara. Kos-mologoak esplikatu digu nolakoa den unibertsoa: izarrak, zulo beltzak, galaxia... Oso ondo egon da azalpena. Guri gustatu zitzaiguna zulo beltzak eta galaxiak dira.

NAROA-NAIA

Page 6: Egape txo!1 (15 16)

6

JOANES LIZARRAGA, KOSMOLOGOA 1- Zer eta non ikasi duzu? Leitzako eskolan eta gero Bilboko unibertsitatean. 2- Zaila da? Jendeari zaila egiten zaio baina lana eginez gero ez da hain zaila. Gustatu behar zaizu. 3- Noiz erabaki zenuen horrelako ikasketa berezia egitea? Batxilerren fisika karrera bukatzerakoan. 4- Zein da zure kosmologorik gustukoena? Einstein.

5- Zure ustez, Unibertsoan gurearen antzeko bizitza egongo da? Bizitza badago baina gu bezalakoak ez 6- Norbait joango al da noizbait Martera?

Bai, mende honetan edo hurrengoaren hasieran. 7- Zuk nahiko zenuke joan Martera? Oporretara bai, baina bizitzera ez. Ikusteko nolakoa den. 8- Eta Ilargira? Oporretara bai, baina bizitzera ez. Hau ere ikusteko nolakoa den. 9- Zein da zure lana orain? Doktoretza bukatu eta unibertsoaren gaztea ikertzea. 10-Gustuko al duzu zure lana? Bai, batzuetan zaila da, bestetan oso atsegina eta emaitza onak jasotzen dituzu. ESKERRIKASKO!!!!!! NAIA ETA NAROA

Page 7: Egape txo!1 (15 16)

7

GIPUZKOAKO BERTSO TXAPELKETA

Gipuzkoako Bertsotan sailkapen fasea bukatuta, ezagutarazi di-tuzte zein bertsolari arituko diren Gipuzkoako Bertsolari Txa-pelketan. Guztira 30 sailkatu dira eta horien artean daude, An-der Lizarralde gure bertsolaritzako irakaslea, eta Arkaitz Oiartzabal, (Xamoa) bertso eskolako irakaslea, Oiartzuarrak. 30 bertsolari horiek duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten, hama-hiru bertsolariekin bat egingo dute. Irailaren 20ean hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

Ander Lizarraldek irabazi zuen Ormaiztegin jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txa-pelketako azken aurreko final laurdena. Hurrengo bertso saioak Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Errenterian izango dira. Finala, ordea, Ilunben.

Animoak EGAPETIK eta irabaztera!!!! Batez ere gozatzera!!!!

ANIMATU IKUSTERA, ENTZUTERA, TXALOTZERA ... JOATEKO!!!!!!!!!!!!!!!!!

NAROA ETA AIXA

Page 8: Egape txo!1 (15 16)

8

BASERRIAN ARGINDARRA GOROTZAREKIN

Nafarroako Oskotz kontzejuko baserri batek energia ekoitziko du bizilagu-nen gorotzekin, Ultzama ibarrean. Etxea hornitzeko nahikoa energia pro-duzituko dute lau zaldiren eta zortzi pertsonaren gorotzak baliatuz. Proiektu pilotuak 540.000 euroko inbertsioa behar du lursaila erosi eta etxebizitza eraikitzeko. Meghan Sapp Planet Energy ingeniaritza enpresako gerentea eta haren sena-rra dira proiektuaren sustatzaileak. Planet Energyk energia komunitateak diseinatu eta eraikitzen ditu.

Hau oso garrantzitsua da kut-sadurarik ez eragiteko

Informazio iturria: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3501964/

baserria-ultzama--energia-bizilagunen-gorotzekin/

ENEKO ETA EÑAUT

Page 9: Egape txo!1 (15 16)

9

UGANDAN ERE, 'AUPA ORIO!'

Mukwano-lagun gobernuz kanpoko erakundearen eskutik, Orioko arraun elkartearen kamisetekin joan dira gaur es-kolara Ugandako ikastetxe bateko haurrak. Uganda Afrikako ekialdean dagoen herrialdea da. Astelehenean hasi ziren eskolak Bujagali herrian. Aurten, uniforme be-rriarekin, Orioko arraunlarien kamisetekin.

Naroa Mikelarenak eta Imanol Gastañaresek eraman zituzten kamisetok bertara, orain dela 3 aste. 30 kilo pisatzen zuen maleta batean eraman zi-tuzten bazkideek jaso ez zituzten kamisetak.

Behar handiak dituzten haurrak dira, umezurtzak gehienak, eta kamiseta jantzi beharrekoa izango da beraientzat. Informazio iturria: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3463252/uganda-orio-arraunlariak--orioko-aurraun-taldearen-kamisetak/

ENEKO ETA EÑAUT.

Page 10: Egape txo!1 (15 16)

10

GRIPEA Griprea influinziiza ere deitua, gaixotasun kutsakorra da, jatorri birikoa du-ena, batez ere arnas aparatuari eragiten diona, baina gaixoaren egoera oro-korra ere kaltetzen duena. Gripearen birusak gizakia ez ezik hegaztiak eta beste ugaztunak ere infektatzen ditu. Txerriek, zaldiek, ahateek, oiloek eta indioilarrek ere

gripea harrapa dezakete, gizakiak dituen antzeko sintomak aurkeztuz. Frogatu egin da, espezie desberdinen arteko birusen transmisioa gerta daitekeela. Gripea oso kutsakorra da. Birus eragilea airearen bidez transmititzen da pertsonen artean; arnas jariakinetan aurkitzen denez, kutsapena gaixoak kanporatzen dituen tanten bidez gauzatzen da, hitz egiterakoan edo eztula eta doministiku egiterakoan, batez ere. Birusez kutsatutako objektuak ere gaitzaren iturburua izan daitezke. Birusak gehiago irauten du giro lehor eta hotz batean. Horregatik, hain zuzen ere, izurrite gehienak neguko hilabeteetan gertatu ohi dira. Sintomek 3-5 egun irauten dute, eta gero -konplikaziorik ez bada- errekuperazioa hasten da. Sendaketa osoa 7-14 egunetan gertatzen da. Askotan, katarroa eta gripea nahasteko joera dago, batzuetan biek baitituzte sinto-ma berberak, baina gripearenak beti dira gogorragoak. Alde nabarmenena sukarra da; izan ere, 38 gradutik gorakoa izaten da hiruzpalau egunez gripearen kasuan , eta arinagoa da katarroaren kasuan. Katarroan oso ohikoa da mukiak botatzea, baina oso ezohikoa da hori gripean. Buruko mina, giharretako oinazea eta eztula ohikoak eta oso gogorrak izaten dira gripearen kasuan, baina gutxitan gertatzen dira katarroan. Azkenik, doministikuak, eztarriko mina eta begietako narriadura ohikoagoak dira katarroan gripean baino, azken horretan oso gutxitan agertzen baitira.

URKO eta LANDER https://eu.wikipedia.org/wiki/Gripe http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3538958/katarroa-gripea-sintomak--nola-bereizi-gripea-eta-katarroa/

Page 11: Egape txo!1 (15 16)

11

MARIE CURIE

Marie Curie zientzialaria, lehenengo urteetan Varsobian bizi izan zen. Gurasoak irakasleak ziren, aita matemati-ka eta fisika eta, ama musika-irakaslea. Curieren ama hil zenean tuberculosia zela eta zientzialariak hamaika urte bakarrik zituen. Oso gaztea zenetik, Curieri irakurt-zea gustatzen zitzaion eta hamabost urterekin graduatu zen. Ezin izan zuen unibertsitatera joan, emakumeentzat debekatuta zegoelako. Poloniatik atera eta Marie Parise-ra joan zen 1891n. Sorbonan, kimika eta fisika ikasi zuen.

Marie Curie eta bere senarrak material erradioaktiboak ikertu zituzten, uranioa batez ere, pechblenda edo uraninita forman. Pechblendatik irten zen uranioa pechblnda bera baino erradioaktiboagoa zen. Urteetan zehar, pechblenda lantzen jarraitu zuten eta beste bi ele-mentu isolatu zituzten, polonioa (1898) eta radioa.

1903an Pierre Curie, Henri Bacquerel eta Marie Curiek Fisikako Nobel saria jaso zuten elementu erradioaktiboekin egindako ikerketa zientifikoei esker. Marie lehenengo emakumea izan zen sari hau lortzen. 1906an Pierre hil egiten da eta Mariek haren lekua beteko du Sorbonako unibertsitatean. Lehenengo emakume irakaslea izan zen.

1910an radio gramo puru bat lortu ahal zela frogatu zuen. Hurren-go urtean kimikako Nobel saria eman zioten radio eta polonioren

aurkikuntzari eta radioaren bakartzeari esker. Marie Curie bi Nobel Sari ezberdin lort-zen lehenengo pertsona izan zen. 1934, Marie Curie Salanchesen hil zen leuzemiaz hain-beste urtetan erradiaktibitatearekin lan egiteagatik.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Marie_Curie OINATZ ETA GARTZEA

Page 12: Egape txo!1 (15 16)

12

Kaixo irakurzaleok! Ikusi duzuenez, aurten, ni egongo naiz liburute-giko arduradun. Askok ezagutu nauzue, baina ezagutu ez nauzuenok badakizue non nagoen. Animatu eta etorri.

Hilabete hauetan liburutegiko martxa ezagutzeko aukera izan dut eta naiz eta orokorrean oso ongi betetzen dituzuen arauak, ongi iruditzen zait be-rriro gogoratzea, zenbait arau aldatu baitira. ARAU OROKORRAK

Liburutegian isiltasunean eta euskaraz aritu behar dut. Ez dut jango ezta edango ere. Materiala zaindu eta bere tokian utziko dut. Liburua galdu edo hondatzen badut, berria ekarriko dut. Liburua itzultzerakoan, liburuzainari emango diot.

ORDENAGAILUA ERABILTZEKO ARAUAK Ordenagailua erabiliko dut informazioa bilatzeko edo

ikastolako lanak egiteko bakarrik. Ezin da ordenagailua erabili jokoetan ibiltzeko. Egunero ordu erdiz erabil dezaket eta txanda, liburuzai-

nari eskatu behar diot.

Ordutegia ere aldatu dugu. Maileguetarako egunero 10.30 etatik 11.30 etara os-tegunetan ezik. Irakurtzeko, lanak egiteko edo ordenagailua erabil-tzeko egunero 12.30 etatik 13.25 etara.

Bukatzeko ohar bat: Liburuak behar den epe ba-rruan ekarri eta liburua irakurtzeko astirik ez ba-duzu izan, ekarri eta epea luzatuko dizut.

Yoli San Sebastian

LIBURUTEGIKERIAK

Page 13: Egape txo!1 (15 16)

13

PAN PELIKULA

Joe Wrightek gidatutako Peter Pan mutikoaren abenturei buruzko superprodukzioa urriaren 9an estreinatu zen nazioartean, eta Zineuskadiren Zinema Euskaraz eki-menari esker, filma euskaraz heldu da egun horretan bertan Euskal Herriko hainbat zinema aretotara.

12 urteko mutiko bihurria da Peter, eta Londresko umezurtz-etxe batean bizi da. Gau batez, Sekula Betirako mundura bidaia egingo du, eta bertan pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ikaragarriak biziko ditu. Bada, filma urriaren 9an estreinatu zen nazioartean, eta Euskal Herrian euskaraz ikusteko aukera dugu. Izan ere, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bai-tan, filma euskarara bikoiztu dute. Urteko zazpigarren lana da. ANIMATU ETA JOAN IKUSTERA!

http://zinea.eu/2015/09/28/pan-filma-euskaraz-estreinatuko-dute-urriaren-9an

BRANDON ETA ODEI

Page 14: Egape txo!1 (15 16)

14

ZE ESATEK! MUSIKA TALDEA

Ze Esatek! 2009An Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da. Beste talde bat-zuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joa-ten diren lekuan festa eta parranda sortzeaomen da, taldearen estilo «ganberroa»-rekin, jen-dea giroan sartu eta mugiaraztea. Orain arte, bost disko kaleratu dituzte.

Urnietako festetan giro ederra jarri zuten!!!

Ze Esatek! - Gu Gara Ze Esatek

When I woke up this morning, I saw the lord coming to me, and he said:

“What are you doing with boring life? Every day doing the same” But you be lazy my friend

I know what you mean; you know I’m saying You look better to listen to Ze Esatek!

Gu gara Ze Esatek, festa eta gara

Doinu berri honekin bero jarriko gara Ze esatek festa eta dantzara

Elkarrekin batera ze juerga latza dala (X2)

Ez gara izar ta ez dugu behar Rock ‘n roll-aren oinordekoak gara Bilbotik Maulera, Aitzurtik Ebrora

Gure doinuekin geldi egoterik ez da

Gora eskuak, gora bihotzak Ta abestu gurekin zu ere Ze estek bazara!

Gu gara Ze esatek, Ze esatek! (X2)

Aurpegian irria, bihotza gorria

Badator musikaren iraultza berria Mugitu ipurdia, astindu gerria Festarako deia iritsi da herrira

GARTZEA ETA OINATZ

Page 15: Egape txo!1 (15 16)

15

Orain aurkitu behar dituzue 11 animalien izenak.

IGELA KATUA LEHOIA MARRAZOA SUGANDILA TIGREA TXAKURRA TXERRIA TXORIA UNTXIA

ZALDIA AURKITU BIDEA LABIRINTOAN

NORA ETA IBAI

Page 16: Egape txo!1 (15 16)

16

EA LORTZEN DUZUN ONDO OSATZEA!!!!

Ume bat arduratuta heltzen da etxera eta amari esaten dio:

- Ama! Ama! Eskolan oso despitatua naizela esaten dute.

- Ez egin kasurik eta egon zaitez lasai! baina, barkatu, ni ez naiz zure ama,

zure auzokoa naiz.

IBAI ETA NORA