*ZaIrA eTa ItSaSo*

  • View
    365

  • Download
    1

Embed Size (px)

Text of *ZaIrA eTa ItSaSo*

  • 1. Portugalete Gida Turistikoa

2. KOKAPENA

  • Portugalete Nerbioi ibaiaren ahoan dago,itsasadarraren ezkerraldean . Iparraldean,Santurtzi,Getxo eta itsasoa dauzka; hegoaldean,Trapagaran eta Ortuella; Ekialdean, Sestao eta Leioa; eta, Mendealdean, azkenik, Ortuella eta Santurtzi.

3. DESKRIBAPENA

  • Portugalete Bizkaiko udalerria da. Bilbo Handia eskualdean kokaturik. Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean. 2004. urtean 50.357 biztanle zituen, eta Euskal Herriko zortzigarren herririk populatuena da.
  • Bizkaiko Zubia Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen zubi esekia da. 2006ko uztailaren 13an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Alberto Palacios Elizaga arkitekto eta ingeniariak deseinatu zuen eta 1893an ireki zen. Gustave Eiffelen dizipulu honek Portugalete eta Getxo lotzea lortu zuen, Bilboko portuaren itsas trafikoa eten gabe eta bi alboetan aldapa luzeak eraiki gabe.

4. BIZKAIKO ZUBIAREN DESKRIPZIOA . Egituran esekia dagoen ontzi batek alde batetik besterako bidea egiten du, oinezkoak eta ibilgailuak eramanez[6]. Era honetan, itsasontziek Bilboko itsasadarra zeharkatu dezakete inolako oztoporik gabe. 164 m luze da eta ontzi esekiak zortzi auto eta hainbat oinezko garraia ditzake. 8 minuturo dabil, urte osoan 05:00 eta 22:00 artean, eta Bilbo Handiko garraio sistemaren barnean. Goiko aldean oinez pasa ahal izateko bide bat ere badago, 50 metrora kokatua, gaur egun turistentzat irekia dagoena. Funtzionamenduan dagoen mota honetako munduko zubirik zaharrena da. 5.

  • Portugaleten hainbat zerbitzu daude adibidez:

6. Turismo bulegoa, Portugaleteko Udaletxea,udaltzaingoa,ertzaintza, garraibideak eta larrialdeak.

  • Horretaz aparte ere eskola , eta instituto asko daude.

ZERBITZUAK 7. CANILLA PARKEA

  • Trenbidea kendu zutenean , hutsik geratu zen eremua ibiltoki lorategidun bilakatu zuten. Horren erdian Iturri borobil bat dago, Adolfo Areizaga egina 1878an, urtaroak irudikatzen dituzten marmolezko lau eskulturak inguratua.

8. Ibiltokiaren muturrean brontzezko eskultura bat dago: gizakiek itsasadarra kanaleratu eta nabigagarri egiteko borrokaren alegoria, hain zuzen. Eskultura Udalak erosi zion Aurrera lantegi zaharrari. 9. CANILLA PARKEAREN ARGAZKIA 10. HISTORIOA Portugaleteko uria Maria Diaz Harokoak eratu zuen 1322. urtean, Bizkaiko beste uri batzuk bezalaxe. Aurretik, Enkarterriko arrantzaleen herrixka txikia izan zen Portugalete. Hasierako hiri-gutuna galdu bazen ere, 1432an berretsi egin zen Gaztelako Joanes II.a erregeak emaniko erregaliaren bitartez[4]. Mendeetan zehar, Bilborekin lehian aritu zen merkataritza nagusigoa nork izango zuen erabakitzeko 1511n hiriburua irabazi arte. X IX. mendean herriaren jarduera nagusia izan zen arrantza industria eta zerbitzuek ordezkatuz joan ziren. Kostaldean izanik, bere hondartza eta bainuetxea, burgesia berriak bertan kokatu zuen bere udarako etxebizitzak Kai Barria inguruan jauregitxoak eraikiz. Horrela, XX. mendean zehar Portugalete Ezkerraldeko merkataritza eta aisialdirako gune bilakatu zen. 11. HISTORIAREN ARGAZKIA 12. PORTUGALETEKO INAUTERIAK Portugaleteko inauterietan dantza, mozorroak eta beste hainbat dibertigarri ohi ditugu, Euskal Herriko beste udalerri askotan bezala. Dena den, bereizgarri batzuk ere badituzte Portugaleteko inauteriek. Iragan mendeetako hainbat idazkitan aurki daitezke Portugaleteko inauterien aipamenak. Esan beharra dago, halaber, Sardinaren Hileta deritzon ekitaldia izan ezik, gure inauterien gainontzeko osakinak aldatuz joan direla urteetan. Baina azkeneko hamarkadan zehaztu dira Portugaleteko inauteriak eta ekitaldi tipikoak eta, urtetik urte, tradiziozko jai izatera iritsi dira, txikitxuentzat gehienbat. 13. JAIAK

  • Portugaleten hainbat jai daude : inauteriak , gabonak , Giako andramari , San Nikolas eta gurutze jaia.

14. Eto rrizait ezte! Espero dugu gida turistiko honek , animoak ematea eta Portugaletera joateko irrika izatea. OSO POLITA DA ETA! Etorri! 15. Animo! Etorri zaitezte 16. Gida *Amaiera*