ADNaren bikoizketa eta proteinen sintesia

Preview:

Citation preview

ADN

ADNaren BIKOIZKETAa) HIPOTESI ERDIKONTSERBATZAILEA: ADN molekula berri bakoitzak jatorrizko

kate oso bat eta berri bat ditu.

b) Hipotesi Kontserbatzailea: ADNaren molekula berri bat jatorrizko bi katez osatuta dago eta bestea bi kate berriaz.

c) Hipotesi Sakabanatzailea:ADNaren molekula berri bakoitza kate berriaren eta jatorrizko katearen zatiak nahastuz osatuta dago.

MESELSON ETA STAHLEN ESPERIMENTUAK

1. Urratsa: N15 (isotopo astuna) duten nukleotidoekin hazi arazi bakterioak eta bere ADNa isolatu zentrifugazioz.

2. Urratsa: 2. belaunaldia sortu: Lehengo bakterioak N14(isotopo arina) duten nukleotidoekin hazi arazi eta ADNa isolatu zentrifugazioz.3. Urratsa: 3.belaunaldia sortu: Bigarren belaunaldikoak N14 (isotopo arina) duten nukleotidoekin hazi arazi eta ADNa isolatu zentrifugazioz.

N14

1. BELAUNALDIA 2.BELAUNALDIA 3. BELAUNALDIA

LORTUTAKO EMAITZAK: HIPOTESI ERDIKONTSERBATZAILEAREKIN BAT DATOZ

Hipotesi kontserbatzailea

1. BELAUNALDIA 2. BELAUNALDIA

Ez ziren emaitza hauek lortu

ADNaren BIKOIZKETA

Helikasa

ADNaren BIKOIZKETABALDINTZAK: ADN polimerasek ezin dute ADN kate baten sintesia hasi, bakarrik luzatu, eta beti 5’-3’ noranzkoan.Horregatik zebadore bat behar dute: zebadorea ARN molekula zati bat da.

Zebadorea: ARN

Zebadorea: ARN

5’3’

3’5’

ADN berria

ADN berria

ADNaren BIKOIZKETAKate aurreratuaren sintesia jarraitua da

Kate atzeratuaren sintesia ez da jarraitua eta Okazaki zatien bidez gertatzen da.

Erreplikazio urkila irekitzen doa

OKAZAKI ZATIAK

ADNaren BIKOIZKETA

HELIKASA

ADN POLIMERASA III

PRIMASA (ARNpolimerasa)

ADN POLIMERASA III

TOPOISOMERASA

ERREPLIKAZIO NORANZKOA

Zebadorea

Kate aurreratua

Kate atzeratua

ADN kate atzeratuaren sintesiaARNzko zebadorea

ADN POLIMERASA III(ADN katea luzatzen du)

ARNzko zebadorea1. PRIMASAk ARNzko zebadorea sintetizatzen duLuzatzen ari den ADN katea

2. ADN POLIMERASA III-k ADN nukleotido berriak eransten ditu 3 muturrean, katea luzatuz eta Okazaki zatia sintetizatuz beste ARNzko zebadore batekin topo egin arte

ADN POLIMERASA I3. ADN polimerasa I-k ARNzko zebadorea hidrolizatu eta ADNz osatzen du hutsunea

ADN LIGASA

4. ADN ligasak 2 okazaki zatiak lotzen ditu

ADNaren BIKOIZKETA ZELULA EUKARIOTIKOETAN

ADN molekula

ADN berria

Erreplikazio hasiera guneak

Erreplikazio urkilak

ADN kate berriak:Erreplikazioa amaituta

Erreplikazio urkilak

ADNaren BIKOIZKETA ZELULA PROKARIOTIKOETAN

Kate bikoitzeko ADN zirkularra

ADN berria

ADN berria

PROTEINEN SINTESIA

TRANSKRIPZIOA

ITZULPENA

ADNaren transkripzioa nukleoan gertatzen da

Itzulpena edo proteinen sintesia zitoplasman, erribosometan gertatzen da

PROTEINEN SINTESIA

ADN

ARN primarioa

ARN mezularia

1.ADNarenTRANSKRIPZIOA

2.ARN HELTZEA

ITZULPENA

Polipeptidoa

PROTEINEN SINTESIA:1.ADNaren TRANSKRIPZIOA

URRATSAK:

1. ADNa desbiribilkatzen da eta 2 kateetatik 1 izango da modelo gisa erabiliko dena.

2. ARN polimerasak ezagutuko du PROMOTORE izeneko ADN zati bat eta bertan kokatuko da.

3. Transkripzioa hasiko da osagarriak diren erribonukleotidoak gehituz eta lotuz 5´-3´ noranzkoan.

4. Transkripzioak jarraituko du bukatzeko seinale bat (ADN base nitrogenatu sekuentzia berezi bat) aurkitu arte.

5. Sintetizatutako ARNa askatu eta ADNa berriro biribilkatzen da.

ARN polimerasa

ADN kate ez aktiboa ADN kate

moldea (transkribitzen dena)

1. ADNaren TRANSKRIPZIOA

ADN moldea : 3´TACGAACCGTTG 5´ARN transkribatua: 5´AUGCUUGGCAAC 3´

2.ARNaren HELTZEA ZELULA EUKARIOTIKOETAN

ADN

ARN primarioa

ARN mezularia

Exoia Introia Exoia

Exoia Introia Exoia

2.ARNaren HELTZE PROZESUA zelula EUKARIOTIKOETAN

HELTZE PROZESUA DIFERENTZIALA: Heltze prozesua aldakorra izan daiteke:

ARN primarioa ARN primarioa

KODE GENETIKOAHASIERA KODONA: AUG: Metionina

AMAIERA KODONAK:UAA, UAG, UGA ( mutuak)

KODE GENETIKOAREN EZAUGARRIAK:1. HIRUNAKA IRAKURTZEN DA (64 hirukote ezberdin)1. UNIBERTSALA DA ( berdin

irakurtzen da izaki bizidun guztietan)

2. KODEA ENDEKATUA EDO DEGENERATUA DA: aminoazido batentzako kodon bat baino gehiago dago ( 61 kodon 20 aminoazidoentzako)

ERRIBOSOMEN EGITURA

AZPIUNITATE TXIKIA (30S)

AZPIUNITATE HANDIA (50S)

ARNm (mezularia)

Pgunea

Agunea

P gunea: Peptidoa daraman ARNt kokatzen den gunea (peptidil ARNgarraiatzailearen lekua)

A gunea: Aminoazido berria daraman ARNt kokatzen den lekua. (Aminoazil ARN garraiatzailearen lekua)

ARNt (garraiatzailearen) EGITURAAMINOAZIDOA

Aminoazido besoa

D besoa besoa

Antikodon besoa

ANTIKODONA

PROTEINEN SINTESIA: 3.ITZULPENA

1.HASIERA

2. LUZAPENA

3. AMAIERA

LOTURA PEPTIDIKOA

1º TRANSLOKAZIOA

3. ITZULPENA: Proteinen sintesia

Kodonak

1. HASIERA

2.LUZAPENA

Antikodona (kodonaren osagarria)

Hasiera: Metionina aminoazidoa garraiatzen duen ARNt P gunean kokatzen da

2 aminoazil ARNt erribosoman kokatuta

Hurrengo ARNt A gunean kokatzen da

Luzapen faktoreak behar dira eta energia kontsumoa dago: GTP kontsumitzen da prozesu guztian

Pro

Pro

3.ITZULPENA: Proteinen sintesia2. LUZAPENA

Lotura peptidikoa sortzen da 2 aminoazidoen artean

1ºARNt askatu egiten daAntikodona kodonaren osagarria

(Asparragina)

Kodonak

Antikodona

Beste ARNt erribosoman sartzen da

Erribosoma mugitu egiten da posizio bat: TRANSLOKAZIOA

1. Aminoazidoak jauzi egiten du eta 2garrenarekin lotzen da

Pro

Pro

3. ITZULPENA: Proteinen sintesia

2garren lotura peptidikoa sortzen da

Aske gelditzen da

2. LUZAPENA

Pro

ProSintetizatzen ari den kate polipeptidikoa: Met-Pro-Asn

3. ITZULPENA: PROTEINEN SINTESIA

3. AMAIERA

UGA (Kodon mutua)

Askatze faktorea

Sintetizatutako kate polipeptidiko askea

ASKATU EGITEN DIRA ELEMENTU GUZTIAK

Met-Pro-Asn-trp------

Pro-Asn-Trp---

GENEEN ADIERAZPENAREN ERREGULAZIOA PROKARIOTOETAN

1. LAC-OPERONA: INDUKZIO ENTZIMATIKOA

OPERONAREN TEORIA 2. his OPERONA (histidina) ERREPRESIO ENTZIMATIKOA

1.LAC- OPERONA: INDUKZIO ENTZIMATIKOA

- Gene erregulatzaileak: ERREPRESOREA sintetizatzeko informazioa dute - P: PROMOTOREA: Gene erregulatzaileak transkribatzeko ARN polimerasaren

kokapena .

P

Gene erregulatzaileak Promotorea

- O: OPERADOREA: Errepresorea kokatzen den lekua, transkripzioa oztopatzeko.

oOperadorea

Gene estrukturalak

- GENE ESTRUKTURALAK: Laktasa entzima sintetizatzeko informazioa duten ADN zatiak

Transkripzio eta itzulpena

ERREPRESOREA

-ARN polimerasa

LAKTASA ENTZIMA

Transkripzio eta itzulpenaTranskripzioa

ADN

1.LAC-OPERONA: INDUKZIO ENTZIMATIKOA

P O

1. LAKTOSA EZ DAGOENEAN: ERREPRESOREA operadorean kokatzen da eta ez dio ARN polimerasari transkripzioa burutzen uzten eta ez da LAKTASA entzima sintetizatzen.

P

2. LAKTOSA DAGOEN INGURUNE BATEAN: laktosak errepresorea ez-aktiboa bihurtzen du, operadorea desblokeatuz; honen ondorioz, ARN polimerasak egitura geneak transkribatu ditzake eta LAKTASA ENTZIMA sintetizatzen da.

O

LAKTOSAErrepresorea ez-aktibatuta

Transkripzioa eta itzulpena

LAKTASA ENTZIMA

LAKTOSAK TRANSKRIPZIOA INDUZITZEN DU: INDUKZIO ENTZIMATIKOA (Laktasa entzimaren sintesia induzitzen du)

Transkripzioa

(Ez da transkripzioa burutzen)

2.HIS OPERONAERREPRESIO ENTZIMATIKOA

• - HISTIDINA sintetizatzeko geneak• - Errepresorea sintetizatzeko gene erregulatzaileak

• 1. HASIERAKO EGOERA: Errepresorea ez da aktiboa eta histidina sintetizatzeko geneak transkribatzen dira, histidina aminoazidoa sintetizatuz.

• 2. EGOERA: Nahiko HISTIDINA dagoenean , histidinak berak errepresorea aktibatu egiten du (KORREPRESOREA da), eta ARN polimerasaren ekintza oztopatuz, eten egiten da Histidinaren sintesia: ERREPRESIO ENTZIMATIKOA

P O

HISTIDINA

ARN polimerasaTranskripzioa eta itzulpena

P OHISTIDINA

MUTAZIOAKII.MUTAZIO GENIKOAK edo PUNTUALAK: Gene batean eragiten duten base nitrogenatuen eraldaketak dira.

JATORRIZKOA

ORDEZKATZEA: Nukleotido bat base nitrogenatua ezberdina duen beste nukleotidoz ordezkatzen denean.

TARTEKATZEA: Nukleotido gehiago eransten direnean.

DELEZIOA: Nukleotidoak galtzen direnean

MUTAZIOAKII. EGITURA MUTAZIOAK: Kromosoma zati baten base nitrogenatuen sekuentzia aldatzen denean.

DELEZIOA: Nukleotidoak galtzen direnean.

TRANSLOKAZIOA: Nukleotidoen posizioa lekuz aldatzen denean.

TARTEKATZEA: Nukleotido berriak sartzen direnean

JATORRIZKOAK

MUTAZIOAKANEUPLOIDIAK: Kromosoma baten kopurua aldatzen denean (1 gehiago ala gutxiago)

a) DOWN SINDROMEA: trisomia 21 kromosoman

(47 kromosoma)

MUTAZIOAKb) KLINEFELTER SINDROMEA: XXY

MUTAZIOAKc) TURNER SINDROMEA: XO ( X kromosoma bakarra)

MUTAZIOAKd) EDWARDS SINDROMEA: Trisomia 18 kromosoman (18garren kromosomatik 3)

(47 kromosoma)

MUTAZIOAKe) PATAU SINDROMEA: Trisomia 13 kromosoman (13garren kromosomatik 3)

(47 Kromosoma)

Recommended