4
Hemen dituzue galderak... 1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Derrigorrezko eskolaldia (6 urtetik 16 urtera) hartu da erreferentziako hezkuntza-esparrutzat, eta haren izaera jarraitua nabarmendu da. Beraz, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma Euskal Erkidegoko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzan (6-12 urte bitartean) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (12-16 urte bitartean) aplikatzen da. Hala ere, eskolaldia, Haur Hezkuntzan hasten da. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Oinarrizko Hezkuntza bi etapatan banatzen da: Lehen Hezkuntza (hiru ziklotan banatuta) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Ikasleek sei urte emango dituzte Lehen Hezkuntzan eta hamabi urte dituztela eskolatuko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Lau urte egingo dituzte bigarren hezkuntza-etapa horretan, eta, normalean, 16 urte bete arte eskolatuko dira. 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da? Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa da eta 6 urtetik 16 urtera ematen da. Oinarrizko Hezkuntzako etapen egiteko nagusia: ikasleei oinarri sendoak ematea da, helduen bizitzako arazoei jakintasun nahikoz eta jakintza hori etengabe eguneratzeko gaitasunez aurre egiteko presta daitezen. “Hezkuntza-gaitasun orokorrak” dira Oinarrizko Hezkuntzaren prozesu osoa bideratzeko erreferentzia-ardatz nagusiak. Eskolaratzearen ordainketa zure estatusaren araberakoa da (bekak…). Gure hezkuntza publikoa doakoa da. 4. Lehen Hezkuntzako etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? LH etapak 6 kurtso hartzen ditu (6 urte) eta hauek hiru ziklotan daude banaturik: lehen zikloa (LH1 eta LH2), bigarren zikloa (LH3 eta LH4) eta hirugarren zikloa (LH5 eta LH6).

16galderak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

16 galderak

Citation preview

Page 1: 16galderak

Hemen dituzue galderak...

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Derrigorrezko eskolaldia (6 urtetik 16 urtera) hartu da erreferentziako hezkuntza-esparrutzat,

eta haren izaera jarraitua nabarmendu da. Beraz, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma Euskal

Erkidegoko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzan (6-12 urte bitartean) eta Derrigorrezko

Bigarren Hezkuntzan (12-16 urte bitartean) aplikatzen da. Hala ere, eskolaldia, Haur

Hezkuntzan hasten da.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Oinarrizko Hezkuntza bi etapatan banatzen da: Lehen Hezkuntza (hiru ziklotan banatuta) eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Ikasleek sei urte emango dituzte Lehen Hezkuntzan eta hamabi urte dituztela eskolatuko dira

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Lau urte egingo dituzte bigarren hezkuntza-etapa

horretan, eta, normalean, 16 urte bete arte eskolatuko dira.

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?

Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa da eta 6 urtetik 16 urtera ematen da. Oinarrizko

Hezkuntzako etapen egiteko nagusia: ikasleei oinarri sendoak ematea da, helduen bizitzako

arazoei jakintasun nahikoz eta jakintza hori etengabe eguneratzeko gaitasunez aurre egiteko

presta daitezen. “Hezkuntza-gaitasun orokorrak” dira Oinarrizko Hezkuntzaren prozesu osoa

bideratzeko erreferentzia-ardatz nagusiak.

Eskolaratzearen ordainketa zure estatusaren araberakoa da (bekak…). Gure hezkuntza

publikoa doakoa da.

4. Lehen Hezkuntzako etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik

dago?

LH etapak 6 kurtso hartzen ditu (6 urte) eta hauek hiru ziklotan daude banaturik: lehen

zikloa (LH1 eta LH2), bigarren zikloa (LH3 eta LH4) eta hirugarren zikloa (LH5 eta LH6).

Page 2: 16galderak

5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak Oinarrizko Hezkuntzaren

helburuak betetzeko, goi-mailako GAITASUNTZAT?

Gaitasuna, eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko

ahalmenari deritzo. Eta gaitasunek, beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak,

ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz

portaerazko elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak

modu eraginkorrean egiteko.

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

Gaitasunen definizioa eta hautaketa, “Determinación y Selección de competencias”

(DeSeCo) izeneko proiektuan eman zen eta hau Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako

Antolakundearen (ELGE) lana izan zen batik bat.

7. Zeintzuk dira oinarrizko gaitasunak?

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

Matematikarako gaitasuna.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

8. Zeintzuk dira Hezkuntza gaitasun orokorrak EAEn?

Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.

Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea.

Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.

Elkarrekin bizitzen ikastea.

Pertsona gisa garatzen ikastea.

Egiten eta ekiten ikastea.

Page 3: 16galderak

9. Zein da EAEko Curriculum terminoa?

Oinarrizko hezkuntzako jakintza arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen,

helburuen, edukien, pedagogia metodoen eta ebaluazio irizpideen multzo bezala ulertzen

du EAEk curriculum terminoa.

10. Zeintzuk dira ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak ?

Honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dituzte kontuan ikastetxeek:

- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntza

prozesuak eta prozesu horren helburua, kontzeptuzko, prozedurazko eta

jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzen dira.

- Lana proiektu osoan zehar eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak

ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko

disziplinartekotasuna.

- Beharrezko da ebaluazioaren parte hartzea handitzea, ikastetxe eredua

hezkuntza-komunitateetara eta gizartera zabaltzen ari delarik.

- Familien eta irakasleen parte hartzea eta inplikazioa bultzatu behar da eskola-

antolamenduan eta indartu irakasleen izaera hezitzailea. HH, LH eta DBH arteko

koordinazioa bermatu behar da.

- Irakurketa ezinbestekoa oinarrizko gaitasunak eta komunikazio gaitasuna

sendotzeko. Gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko

da egunean LH-n.

11. Zeintzuk dira jakintza arloak?

Honako jakintza-arlo hauek landuko dira LHn:

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera.

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Gaztelania eta Literatura

Euskara eta Literatura

Page 4: 16galderak

Atzerriko Hizkuntza

Matematika

12. Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna

eskuratzea bilatzen da,ikasleak elebidunak izatea. Xede hori lortzeko, ikastetxeek euskara

eta gaztelania landuko dituzte , ikasleek eskura ditzaten bi hizkuntza horiek ahoz eta

idatziz adierazteko eta ulertzeko trebetasunak. Horrez gain, etapan zehar hirugarren

hizkuntza bat ere landuko da atzerriko hizkuntza izango dena.

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Aniztasunaren trataerarako neurriek xede hauek dituzte: ikasleen berariazko hezkuntza-

premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko

mailak eskuratzea.

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza nahiz eta ikasle

errepikatzaileak egotekotan ratioak gaindi daitezkeen %10ean.

15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

Ebaluazioa, Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta

orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari

erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta (curriculumak araututako oinarrizko

gaitasunak eskuratu diren ala ez aztertzeko). Ebaluazioa ikasle-taldeei dagozkien irakasle-

taldeek landuko dute, tutoreak koordinatuta. Ebaluazio jarraituko prozesuan, ikasleren baten

aurrerapena ez bada behar bezalakoa, heziketa indartzeko neurriak ezarriko dira, ikasleek,

heziketa-prozesuan aurrera egiteko.

16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

Arlo guztiek hiru atal dituzte: helburuak etapa osorako, edukiak zikloka banatuta eta ebaluazio

irizpideak zikloka (informazioa gehiago nahi baduzue begiratu aurreko sarrera: Dekretuaren

sintesia).