31

Ali Baba eta 40 lapurrak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ipuina, Kamishibai

Citation preview

Page 1: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 2: Ali Baba eta 40 lapurrak

Bazen behin ume bat Ali Baba izenekoa. Ali Babak bekain beltzak eta iletsuak zituen, trinkoak, ia kopetaren aldebatetik besteraino zihoazenak. Sudurraren pareko etenik gabe ilea eta bizarra laburra zeraman eta begi ilunak, ezpain mamitsuak eta hortz zuriak zituen. Kasim , bere anaia , Ali Babaren antzekoa zen ia-ia berdinak ziren, baina inbidiosoa eta diruzalea zen. Emakume batekin ezkondu zen. Oso aberatsa zenez, ez zeukan lanik eta palazio handi batean bizi zen.

Page 3: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 4: Ali Baba eta 40 lapurrak

Ali Baba arratsalde batean basoan egurra egiten ari zela, 40 pertsona 40 mandoren gainean ikusi zituen. Orduan pentsatu zuen :” 40 lapurrak izan daitezke” eta kobazulo batera sartu ziren esanez : ”Sesamo ireki zaitez!” Eta bat-batean harkaitza ireki zen haitzulo baten ahoa bezala. Orduan, Ali Babak esan zion bere buruari: ”40 lapurrak dira. Agian hor altxorra gordetzen dute.” Gizonak barrura sartu ziren, baina Ali Baba ezkutatuta geratu zen lapurrak irten arte.

Page 5: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 6: Ali Baba eta 40 lapurrak

Lapurrak joan ondoren, Ali Baba harkaitzera hurbildu eta esan zuen: ”Sesamo ireki zaitez!“ Eta harkaitza ireki egin zen. Orduan, Ali Baba sartu eta bitxiak ikusi zituen. Berak, aldiz, gehien balio zuena eta gutxien pisatzen zuena hartu eta bere etxera korrika batean joan zen.

Page 7: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 8: Ali Baba eta 40 lapurrak

Kasim eta bere emaztea gertatutakoaz konturatu zirenean, inbidiaz jota zeuden eta anaiarengana joan ziren. Orduan, Ali Babak guztia kontatu zien: zein haitzulo zen, sartzeko zer esan behar zen…

Ondoren, Kasim hamar mandorekin joan zen haitzulora eta hitz magikoak esan zituen: ”Sesamo ireki zaitez “ Bat-batean haitzuloa ireki egin zen. Kasimek hamar mandorekin sartu zen eta hasi zen hauek zeramatzaten zakuak betetzen eta betetzen. Bitartean, Ali Baba eta Kasimen emaztea, ordea,etxean pixka bat urduri zeuden. Baina haitzuloan, Kasimi ateratzeko orduan hitzak ahaztu zitzaizkion eta bururatu zitzaizkionak probatu zituen: ”Sisimo ireki zaitez” Baina haitzuloa ez zen ireki eta hor geratu zen preso.

Page 9: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 10: Ali Baba eta 40 lapurrak

Beranduago Kasim barruan jarraitzen zuen eta hitza gogoratu zuenean, lapurrak sartu ziren. Buruzagiak hamar mandoak altxorrez beteta ikusi zituenean, esan zuen: ”hil ezazue oraintxe bertan!” Eta horrela izan zen: Kasim hil gin zuten. Gero, bururatu zitzaien Kasimen burua atean zintzilik jartzea eta horrela ez zen inor gehiago sartzen ausartuko.

Page 11: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 12: Ali Baba eta 40 lapurrak

Ali Baba, lapurren altxorra eskuratutakoan, neskame bat hartu zuen etxean laguntzeko. Neskamea neskatila gazte bat zen ile beltz eta leunekoa, begi handiak zituen eta sudurra motza. Martxana izena zuen, neska ederra eta azkarra zen benetan.

Gau hartan, Kasim ez zen etxera joan eta bere emaztea urduri zegoenez, Ali Babaren etxera joatea pentsatu zuen. Emaztea bere etxera heldu zen, zeharo kezkatuta. Orduan Kasimen andrea heldu zenean, Martxanak esan zion:

-Zer nahi duzu, andrea?

Eta erantzun zuen:

- Zure nagusiarekin hitz egin nahi dut.

Eta Ali Babak erantzun zuen:

-Nahi baduzu kobazulora joango naiz eta gero kontatuko dizut zer gertatu zen.

Orduan, Ali Baba kobazulora joan zen eta Kasimen burua ikusi zuenean, oso kezkatuta alde egin zuen. Ondoren, bere neskameari kontatu zion.

Page 13: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 14: Ali Baba eta 40 lapurrak

Orduan, Martxanari plan bat bururatu zitzaion. Ali Babari agindu zion gorputza eta burua ekartzeko kobazulotik. Herri osotik Kasim oso gaixo zegoela kontatzen joan zen, hiltzorian zegoela. Gero, botikak erosi eta jostun baten etxera joan zen. Jarraian, Martxanak etxera eraman zuen jostuna. Ilunpetan eta hari sendo batekin burua josi zion Kasimen gorputzari eta lana amaitu zuenean, etxetik bidali zuen.

Page 15: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 16: Ali Baba eta 40 lapurrak

Lapurrak konturatu zirenean burua ez zegoela, herrira joan ziren. Lapur batek ikusi zuen jostuna ilunpetan josten eta esan zion:

-Begiak nekatuko zaizkizu hain argi gutxirekin!

Orduan, jostunak erantzun zion:

-Tira! Zer diozu? Nik ez dut argirik behar josteko.Lehenengoan ilunpetan josi nion lepoa hildako bati.

Orduan, lapurrak esan zion:

-Esaten badidazu zein etxe den, urrezko txanpon bat emango dizut.

Jostunak Ali Babaren etxea zein zen erakutsi zion. Segidan, lapurrak bere atarian marka bat jarri zuen eta urrezko txanpona eman zion egin zuen lanagatik.

Hurrengo goizean, Martxanak ateko marka ikusi eta pentsatu zuen: “Norbaitek kalte egin nahi dio nire nagusiari”. Bada ez bada ere, Ali Babaren atean ageri zen gurutzearen antzekoa marraztu zituen Martxanak inguruko etxe guztietan. Bitartean, berrogei lapurrak haitzuloan elkartu ziren buruzagiarekin eta lapur batek esan zuen.

-Gurutze gorri bat jarri dut gure sekretua dakienaren etxean.

Eta herrira joan ziren. Iritsi zirenean, dena gurutzez beteta ikusi zuten eta ez zekiten zein etxe zen. Baina lapurrak jostunarengana joan ziren eta jostunak azkenik, Ali Babaren etxea non zegoen esan zien.

Page 17: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 18: Ali Baba eta 40 lapurrak

Geroago, lapurren buruzagia merkatariz mozorratu zen eta laguntzaileak, berriz, olio kupeletan sartu ziren. Merkatariz mozorrotutakoa eskatu zion Ali Babari bere etxean gaua pasatzeko baimena, bere mando olio kupel eta guzti. Eta Ali Babak erantzun zion: “Nire etxea, zure etxea da, jauna!”

Afaldu ondoren, lapurren buruzagia kanpora atera zen, mandoei ura eman behar ziela esanez. Ondoren, ontzietan ezkutatutako gizonei esan zien: -Nik abisatzen zaituztedanean, irten ontzietatik eta hil etxeko guztiak.

Bitartean, Martxana sukaldean zegoela lanean, oliorik gabe geratu zen eta pentsatu zuen: “Merkatariaren ontzietatik hartuko dut”. Orduan, ontzi batera joan zen, baina ahots bat entzun zuen esaten:

-Ordua al da nagusi?

-Ez, oraindik ez!- erantzun zion Martxanak.

Eta horrela ontzi guztietan. Martxana segituan konturatu zen nolako tranpa zeukaten prestatuta lapurrek. Orduan, olioa hartu zuen bi ontzietatik, guztia berotu eta lapurrei kupeletan bota zien eta hil egin zituen. Beranduago, lapurren buruzagiak abisua eman zuenean, ez ziren lapurrak irten eta beraiengana joan zenean, hilda ikusi zituen. Erabat ikaratu zen eta korrika batean ihesi joan zen.

Page 19: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 20: Ali Baba eta 40 lapurrak

Ali Baba harrituta geratu zen merkataria desagertu zenean. Orduan, Martxanak guztia kontatu zion.

Denboraldi baten ondoren, lapurren buruzagia lurrin denda bat jarri zuen, eta oso tipo atsegina zenez, Ali Babak, konturatu gabe, bere etxera gonbidatu zuen. Martxanak dendari atsegina ezagutu nahi zuen eta begiratzera joan zenean, lapurren buruzagia zela konturatu zen. Gero, Martxana dantzariz jantzi zen eta dantzatzen hasi zen. Merkatariak txundituta, urrezko txanpon bat eskaini zion. Segidan, Martxana txanpona jasotzera bazihoala bezala hurbildu zen eta lapurren buruzagiari eskuan zeukan sastakaia sartu zion.

-Erotu egin ahal zara?-galdetu zion Ali Babak.-Zergaitik egin duzu?

-Gizon hori lapurren buruzagia zen! -erantzun zion Martxanak .

Eta hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila gure herriko plazan.

Page 21: Ali Baba eta 40 lapurrak
Page 22: Ali Baba eta 40 lapurrak