Upload
inigo-martinez
View
210
Download
4
Embed Size (px)
Citation preview
1
PRAKTIKA ON BATEN
DISEINUA
Paul Barandiaran
Mikel Agirre
Iñigo Agirre
Josu Agirreurreta
2
AURKIBIDEA
GAIA: ............................................................................................................................... 3
MAILA: .......................................................................................................................... 3
KONPETENTZIAK: ........................................................................................................ 3
IRAUPENA: ..................................................................................................................... 3
METODOLOGIA: ........................................................................................................... 3
EBALUAZIO IRIZPIDEAK ............................................................................................ 4
3
Praktika on baten diseinua
GAIA:
Ikasleen artean, Londresera bidai bat egiteko behar den guztia antolatuko duten proiektu
bat landuko dugu.
MAILA: 6.maila
KONPETENTZIAK:
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Matematikarako gaitasuna
IRAUPENA:
Bost klase ordu betekoak edukiko ditugu aste betean.
METODOLOGIA:
Lehenengo klasean, gaia azalduko zaie umeei eta Londresi buruz zer dakiten
komentatuko da gelan. Ondoren, ikasleek beraien artean iritziak emanez eta
eztabaidatuz, bidaia egiteko pausuak identifikatuko dituzte. Azkenean guztien artean eta
irakaslearen laguntzarekin, pausu horiek zehaztuko dira, lanean hasteko prest beraz!!
Lehenengo pausua, ordenagailuak hartzea da joango diren lekua non dagoen
ikusteko eta bertako zenbait datu biltzeko. Orokorrean, bilaketak askeak izango dira,
hau da, irakasleak ez die bilaketarako erreferentziarik emango, beraz, ikasleen lana
izango da informazio zentzuduna aurkitzea. Hala ere, azkeneko 10 minutuetan Google
Maps 2.0 zerbitzuaren bidez Londreseko zenbait leku turistiko interesgarri ikusiko
dituzte.
Bigarren klase egunean, guztion artean aurreko egunean bildutako informazioa
komentatuko dugu. Hemendik hasiko dira irteten bidaiarako beharrezkoak izango diren
gauzak. Ondoren, bertatik Londresera joateko garraiobide desberdinak aurkitu eta
alderatuko dituzte, honetarako, Google arakatzailea erabil dezaketela esan diezaiokegu.
Beti ere azpimarratuz, bila dezaketen informazio guztia ez dela fidagarria. Kasu
batzuetan, enpresa beraren web orrira joko dugu informazioa ziurtatzeko, nahiz eta blog
edo orri askotakoa ongi egon daiteken.
Hirugarren egunean, bilaketekin jarraituko dute. Oraingoan, hotel eta ostatuak
bilatuko dituzte. Honetarako ere, lehenik, Google edo beste arakatzaile bat erabiliko
4
dute, eta ondoren hotel edo ostatuko web orriak aztertuko informazio fidagarriagoa
lortzeko. Nahikoa informazio lortutakoan, datu guztiak ordenatu eta bildu egingo dira;
ordenagailuak utzita informazioa konparatuko dute merkeena, erosoena eta
fidagarrienaren artean oreka hoberena duena aukeratzeko.
Laugarren egunean, bertara joaterakoan erabili beharko genuken hizkuntza zein
den badakiten galdetuko diegu. Jakingo ez balute, berriro ere internetera joko genuke,
baina oraingoan wikipedia erabil dezakegu. Hizkuntza ezagutzen badute dakitena
adierazteko aukera izango dute. Ondoren, bidaia batean zein galdera eta esaldi mota
izan daitezken baliagarriak erabakiko dugu denon artean. Eta azkenik, esaldi hauek
ingeleraz nola esaten bilatzen saiatuko gara internet bidez. Lortuko ez balute, atzerriko
hizkuntzako irakasleari galdetzeko aukera izan dezakete.
Azken egunean, bidaiarako zein beste elementu (arropa, jaboia, pasaportea...)
behar dituzten identifikatuko dute talde txikietan zerrenda bat eginez, eta ondoren
arbelean zerrenda oso bat egingo da. Azkenik, aurreko egunetan bildutako lanarekin,
bidaiarako beharko duten aurrekontua kalkulatuko dute. Bidairako aurrekontua egiteko
eragiketa matematikoak egingo dituzte eta datuak sailkatzeko, excel aplikazioa erabil
dezakete.
Proiketua ikastolako irteera baten aurretik lantzea interesgarria izan daitekela
uste dugu. Honela, egindako zenbait ikerketak errealitatean nola gauzatzen diren
ikusteko aukera izan baitezakete. Gainera, bidaiako beharrezko gauzen zerrenda
baliagarri izan daiteke.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Jarrera positiboa du.
Jarrera aktiboa du.
Talde lana eta elkarlana sustatzen du.
Interesa azaltzen du jarduerarekiko.
Diziplinartekotasunaz ohartzen da.
Ikt-ak modu eraginkorrean erabiltzen ditu.
Sormena eta originaltasuna azaltzen ditu.
Matematikako oinarrizko eragiketak (batuketak) burutzen badaki.
Ohartzen da egin beharreko lanak aurrera eramateko, matematika beharrezkoa
dela.
Ingelerako zenbait esaldi identifikatzen ditu.