16
EGAPE_ TXO! 3 3. ZIKLOA (2015-2016)

Egape txo!3 (15 16)

  • Upload
    beitza

  • View
    354

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

EGAPE_ TXO! 3

3. ZIKLOA (2015-2016)

2

AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN………………...….. 2-3 KIROLARIEN BERRI.:

ALEX TXIKON, NOR DA?………..... 4 EMAKUME AUSARTAK HISTORIAN………..5 TELEBISTA EUSKARAZ, NON IKUSI ZER IKUSI..6 MUNDUAN, ZE BERRI?..................................7 OLINPIAR JOKOAK…………….…….…...8-9 ZIENTZIALARIEN TXOKOA……….…. 10-11 ELKARRIZKETA: LARRAITZ VEINTEMILLAS……...……... 12 LIBURUTEGIKERIAK…………….…….. 13 ZINEA ETA MUSIKA………………......….14 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK……..…….. 15

BERRIAK MOTZEAN...

SANTA AGEDA BEZPERAKO ERRONDA (Otsailak 4) 2016ko Otsailaren 4ean, ikastolarekin Santa Agedako bertsoak eta koplak kantatzera joan ginen 6. mailakoak. Herriko hainbat leku alaitu genituen kantu eskean: Aballarri, Amaiur, Guria, ikastola, DBH, Zaharren Egoitza… Oso ondo pasa genuen.

KONTSUMOBIDEKOAK GUREAN (Otsailak 10, 11, eta 12)

2016ko otsailaren 10, 11 eta 12an Kontsumobideko hiru tailer egin geni-tuen: “Teknologia berriak”, “Jolasak eta jostailuak” eta “Publizitatea”. 5. eta 6. mailako ikasle guztiak eskolako hainbat ordutan gai honen ingu-ruan gauza asko ikasteko aukera izan genuen. Gainera gelarako joko ba-tzuk guk sortu genituen

ESKOLARTEKO BERTSOPAPER LEHIAKETA BITERIN (Otsailak 19)

Hernaniko Biteri kultur etxean otsailak 19an, bertso-paper lehia-keta eduki genuen. Lehenengo, orri bat eman ziguten eta datu batzuk bete behar genituen. Bi modutan egin zitekeen eta lau kopla edo bertsoa. Denbora gutxi izan genuen bertsoa bukatzeko, presa sartzen ari zirelako. Oso ondo pasa genuen. Hala ere esan behar da Egapeko inork ez duela saririk irabazi! Beste batean izango da!!

IRUÑARA IRTEERA 2016ko martxoaren 11n Iruñeara joan ginen irteeratxo bat egitera 5. maila-koak. Iritsi eta Nafar museoaren sarrerara joan ginen Arga ibaia zeharkatuz. Mu-seoan bi taldetan banatu ginen, lehe-nengo taldea museoan sartu zen eta besteok, bitartean Iruñako Alde zaha-rretik eta harresietatik bueltatxo bat eman genuen. Ibilaldian kioskoa, La Perla hotela, La-brit pilotalekua, etab ikusi genituen. Gero Nafar Museora itzuli eta erroma-tarrek egindako mosaikoak ikusi geni-tuen, eta “ Tadeo Jonesen” pistak ja-rraituz Leireko altxorra aurkitu genuen. Takonera parkean bazkaldu genuen. Oso ondo pasa genuen denak eta be-rriro bueltatu nahiko genuke.

3

BILBORA IRTEERA 2016ko martxoaren 11n Bilbora joan ginen egun pasa. Lehenik Bizkaiko zubira joan eta Getxotik Portugaletera pasa ginen. Ondoren transbordadorean Portugaletera itzuli eta autobusa hartu genuen. Autobusez Arriaga Antzokiaren plazara joan eta Guggenheimeraino oinez joan ginen eta parke batean bazkaldu eta jolastu genuen. Pupirekin argazki bat atera eta autobusez Urnietara itzuli ginen. Oso ondo pasa genuen!!!!!

6. MAILAKOEI HITZALDIA EGAPE DBH 2016ko urtarrilaren 13an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako orientatzailea (Arantxa), Ikasketa Burua (Eli) eta bi ikasle (Julen eta Ane) etorri ziren gure bi geletara. D.B.H.ri bu-ruz informazioa eman ziguten: ordutegi aldaketa (asteko bi egunetan arratsaldez jai), irteera bereziak, asignatura berriak… Oso interesgarria izan zen eta gustura egon ginen. Oso ondo pasa genuen eta irrikitan gaude D.B.H.ra joateko.

ZUHAITZAREN EGUNA Martxoaren 14 ean 5.mailako Presentación-ekoak eta Egapekoak zuhaitzaren eguna ospatu genuen.Berrasoeta parkean. Lehenengo, taldeka jarri ginen zuhaitzaren ondoan taldeko zenba-kin arabera.. Ondoren, zuhaitzari lurra botatzen hasi ginen ilarann palarekin. Gero, gure postura abiatu ginen. Azkenik,ilara batean jarri eta bakoitzari lorontzi bat “caléndula” eta goxoki bat ena zizkiguten. Oso polita izan zen baina lokatzez beteta etorri ginen.

Asko ikasi dut.Batez ere zuhaitzak nola aldatzen diren.

JOANA ETA OIHAN

4

ALEX TXIKON

Alex Txikon 1981eko abenduaren 12an jaio zen

Lemoan (Bizkaia), familia apal eta oso ugari baten

baitan (13 neba-arrebatan gazteena da). Hiru urte

zituela Gorbeia mendi tontorrera igo zen; geroago,

Ganzabal MendiTaldearen baitan, lehenengo irte-

erak egin zituen Pirinioetara, Picos de Europara eta Alpeetara; 17 urterekin

Pamir mendikatera bidaiatu zuen; eta 21 urte bete berri zituela bere lehe-

nengo ‘zortzimilakoa’ igo zuen: Broad Peak (8.051m), Pakistanen, Karakorum

mendikatean.

Orduz geroztik, 30 bat espediziotan hartu du parte eta, besteak beste, mun-

duko 14 gailur garaienetako 10 zapaldu ditu. 2005 eta 2010 urte bitartean ‘Al

filo de lo Imposible’ telebista saiorako altuerako kameralari gisa .Alex Txiko-

nek amaitutzat eman zuen fase bat. Hala, Pasabanekin Everestera itzultzeko

gonbitea alboratuta, abentura berrietan eta, batez ere, alpinismoa egiteko

forma berrietan murgiltzeko hautua egin zuen. 16 urte zituenez geroztik bere

ogibide izandako igeltseritza utzi eta aurrerantzean mendiari helduko zion

bete-betean. Alexen bizitza gogorra da. Gure iritziz oso ausarta da .

Hinmalaia mendia

AIMAR ETA AIMAR

5

EMAKUME AUSARTAK HISTORIAN ZEHAR…

AnnieLondonderry Annie Londonderryk mundua bizikletaz igaro zuen, 25 urte-rekin.Ez zen inoiz bizikleta batean ibili, eta gainera bere bizi-kletak ez zuen frenorik eta oso pisutsua zen.Ospetsua da mun-duari buelta eman ziolako diruaren truke. Amelia Earharth Amelia Earharth1897-1937. 1937. Urtean izan zen lehe-nengo neska hegazkin bat gidatu zuena, eta hegazkinez munduari bira emango zion lehen emakumea. Baina bidaia ia osaturik zeukanean desagertu zen eta inoiz ez zuten aur-kitu. Hau egin zuen erakusteko emakumeak ere gai direla edozer egiteko.

JunkoTabei Junko Tabeik, 75 urterekin igo zuen Everest mendia, lehenengo neska izan zen mendia hori igo zuena, 1975eko Martxoaren 16ean. Everest igo eta gero, beste zazpi mendi igo zituen, kontinentetako mendi altuenak.

NEREA ETA ARENE

6

TELEBISTA EUSKARAZ

Telebista euskaraz, non ikusi? Etb1, Etb3 eta Hamaika kateetan telebista euskaraz ikus dezakegu. Zer ikusi dezakegu euskaraz? Goizetan gure adinerako onak diren Teknopolis eta Burubero saioak izaten ditugu 12:40 eta 13:10etan. Arratsaldetan, berriz, Zu kirolari eta Burubero ematen dituzte 18:35 eta 19:05etan. Zein dira euskaraz gehien ikusten diren programak ?

ETB 1en Gu ta gutarrak eta Burubero dira gehien ikusten diren programak. Gu ta gutarrak gaueko 21:25 izaten dugu ikusgai eta Burubero berriz 13:10etan eta 19:05etan.

ETB 3n berriz, Doremiren magia, Gumballen mundu harri-

garria eta Doraemon ikusten dira gehien. Goizean Doraemon 07:20etatik 08:30etara ikusgai edukiko dugu, eta arratsaldean berriz 14:20etan. Doremiren magia goizeko 09:00etan eta 17-

17:30etan ikus dezakegu. Gumballen mundu harrigarria 14:00etan 21:30etan botatzen dute.

Elena eta Izaro

7

MUNDUAN ZER BERRI?

NOTOCOLOSSUS Bernardo Gonzalez Riga paleontologoak zuzentzen duen talde batek "espezie berri bat aurki-tu du, zientziak orain arte ezagutzen zuen dinosauro handienetakoen artean dago". Lan talde zientifikotik adierazi dutenez, "Notocolossus” da bere izena, ezagutzen den animalia lehortar erraldoienetakoa. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/

PANGOLINOA

Ezkata handiz estalia dute gorputza. Muturra eta isatsa luzeak izaten dituzte. Isats eta guzti, 75-150 cm luze izan daiteke. Trikua bezala kuzkurtu ohi dira, beren burua erasoetatik babesteko. Afrika eta Asiako tropiko aldeko lurraldeetan bizi dira. Gaur egun, ostera, desagertzeko zorian daude. Zergatik? Pangolinak direlako munduan ezkutuko ehiza handiena pairatzen duten ugaztunak. Azken 10 urteotan milioi bat pangolin hil dituztela kalkulatzen da. Pangolinaren zori-gaitzerako, bere gorputzeko atal guztiak dira preziatuak, izan haragia, larrua edo ezkatak. Haragia oso gozoa

omen da, eta bizi iraupenerako ohiko jakia da Afrikako hainbat ingurunetan; Asian ere oso apreziatua da eta delicatessena da kultura askotan. http://sustatu.eus/ YON ETA URKO- R

8

OLINPIAR JOKOAK Olinpiar Jokoak edo Joko Olinpikoak kirol askotako eta nazioarteko ekitaldi handia da, lau urtean behin antolatzen dituztenak bai uda partean bai eta neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago. Jatorrizkoak, Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, K. a. 776tik 393. urtea arte.

1894an Pierre de Coubertin frantziarrak berpiztu zituen jokoak eta Nazioarteko Olinpiar Bat-zordea (NOB) sortu zuen. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an Atenasen ospatu zirenak izan zen. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten.

Aurten Brasilgo Rio de Janeiron ospatuko dira joko hauek. 2016ko abuztuaren 5etik 21 arte izango dira. Hego Amerikan ospatutako lehen olinpiar jokoak izango dira. Kirol hauek jokatuko dira: ·Atletismo, ·Badminton, ·Saskibaloia, ·Eskubaloia, ·Boxeoa, ·Txirrindularitza:BMX, mendia, pista eta ruta, . Igeriketa, ·Igeriketa Sinkronizatua, ·Igeriketa jauziak, Waterpolo, ·Esgrima, ·Futbola, ·Golfa, ·Gimnasia, ·Hockeia, ·Judo, ·Piraguismo, ·Arrauna, ·Rugbya, ·Taekwondo.

PEDRO ETA URKO

9

BRASILGO 2016KO OLINPIAR JOKOETAKO MASKOTAK

Olimpiar jokoko maskotak sinboloak dira. Gehienetan eskulturak egiten dira, maskotak bertakoa izan behar du. Panpinak, imanak eta abar egiten dira masko-tei buruz eta diru asko ematen dute turistei esker. Brasileko Jokoetarako aukeratutako maskotek herrialde horretako animalien eta landaretzaren aberastasuna adierazi nahi dute. Vinicius eta Tom izenak aukeratu dituzte bi pertsonai hauek izendatzeko. Maskotak 1968 hasi ziren erabiltzen joku olinpiakoetako irudi bezala. Lau urtetik behin, olinpiadekin batera maskotaren irudia zabaltzen da munduan zehar: AMIK. MONTREAL 1976 MISHA. MOSKU 1980

COBI. BARCELONA 1992 https://olimpiadassafa.wikispaces.com/HISTORIA+DE+LAS+MASCOTAS+DE+LAS+OLIMPIADAS

URKO ETA PEDRO

10

ZIENTZIALARIAK

CATALINA KOMETA:

Noizean behin bisitan etortzen zaizkigu gure Eguzki Sistemako txoko desberdinetatik datozen kometak. Oraingo honetan Catalina C/2013 kometaren txanda da. Eguzki Sistemako mugatik Eguzki-raino hurbildu ondoren hasia du bueltako bidaia. Bidaia horretan Lurrerantz gerturatu zen, urtarrilaren 17an gertueneko distantziara iritsi zen arte. 108 milioi kilometroko distantzia izan zen gure pla-neta eta Catalinaren artean be-raz, lasai, ez zegoen talkarik gertatzeko inolako arriskurik. http://www.eurekamuseoa.es/eu/irratia/item/143-catalina-kometa

CATALIN ETA IBAI

11

ZERTARAKO ORDUTEGI ALDAKETA?

Gaur ezagutzen dugun udako ordutegia 1973an gertatutako petrolio-krisiaren ondorio zuzena da. Urte hartan, petrolioa esportatzen duten lurraldeek petrolio-horniketa eten zuten, eta izu-garrizko galerak (galdutako) eragin zituzten mundu osoan.

Krisi haren aurrean, herrialde industrializatuek energia aurrezteko sistema ezartzea proposatu zuten, eta udako ordutegiaren oinarriak finkatu ziren mun-duan.

Harrezkero, martxoan ordularia ordubete aurreratzen dugu eta urrian ordubete atzeratu. Hala, udan, beranduago arte izaten da egun argiz eta energia asko aurrezten du uste hainbeste ener-

gia aurrezten denik, eta osasun-arazoak sortzen ordutegiaren gainean ezta-baida handiak daude. Jende guztiak ez du uste hainbeste energia aurrezten denik, eta osasun-arazoak sortzen dituela ere esaten da. Ere esaten da,dena dela, udako ordutegiaren gainean eztabaida handiak daude. Jende guztiak ez du uste hain-beste energia aurrezten denik, eta osasun-arazoak sortzen dituelako. http://www.zernola.net/

IBAI ETA CATALIN

12

LARRAITZ VEINTEMILLASi ELKARRIZKETA

Kaixo, Larraitz Veintemillas DIARIO DE NOTICIASeko marketing saileko langilea etorri zaigu ikastolara bere lanaren inguruan eta kazetaritzaren inguruan informazioa ematera. Atsegin handiz hartu dugu bere hizketaldia, orain galdera batzuk egingo diz-kiogu, guztiok zerbait gehiago jakin dezagun egunkari baten inguruko lanei buruz. -Kazetari lana gustatzen zaizu?Zergatik? Ez naiz kazetaria. Egunkarian egiten dut lana administrazioko “marketing” sailean. -Nondik lortzen dituzue albisteak?Eta nola? Normalean 5 iturri ditugu: 1)Agentzia bidezko albisteak :beste herrialdetako albisteak erosten dizkiogu albisteak. 2)Emailez iritsi daitezke erakunde edo enpresatatik kontrastatu egin behar dira albisteak. 3)Prentsaurrekoak. Kazetaria eta argazkilaria doaz argazkiak eta elkarrizketa grabatzera. 4)Kazetariak ikerketa propioa egiten du, kazetariari albistea iritsi eta kontrastatzen dute. 5)Azken ordukoa. Istripua edo eguraldia . -Ze pauso ematen dira kazetari bihurtzeko? Ikasketak unibertsitatean. -Ze pauso eman behar dira albisteak egun-

karian argitaratzeko? Informazio iturria ,kontrastatu, albistea

osatu,ediziora pasa eta zuzenketak zuzenduta daudenean inprimatu.

-Gogorra al da kazetari lana? Zergatik? Teknologi berriekin informazioa lortzea

errazagoa da baina momentu batzue-tan zaila eta gogorra izan daiteke.

–Ze lanbidek hartzen dute parte egunkaria egiteko garaian? ADMINISTRAZIOA ERREDAKZIOA ERROTATIBA -Kontabilitateak -Gizarte saila -Egunkaria inprimatu -Harpidetza -Ekonomia -Banaketa -Politika -Marketing -Kultura -Publizitatea -Kirola -Edizioa –Zenbat pertsona behar dira egunkari bat sortzeko? 45 pertsona gaude Noticias de Gipuzkoako egunkarian. –Zenbat urte ikasi behar dira kazetari izateko? 5 urteko karrera bat. Unibertsitatean eta gero master bat. –Gustuko al duzu marketing lana? Bai asko. –Zenbat denbora behar da egunkari bat egiteko?

24 ordu behar dira egunkari bat egiteko. ESKERRIK ASKO GURE GALDERAK ERANTZUTEAGATIK!!!

IRATI, MALEN, JUNE

13

Kaixo irakurzaleok! Hilabete hau oso garrantzitsua dugu irakurzaleontzat. Bi data aipagarri ditugu liburuekin erlazionatuak eta Nazioarte mailan ospatzen ditugunak. Bata Apirilaren 2a Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna, eta zergatik data hau ba, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunena delako hain zuzen. 1967. urtetik aurrera Haur Liburuaren Nazioarteko Eguntzat dugu. Haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko era bat da. Bestea Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna. William Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Inca Garcilaso de la Vega Nazioarteko literaturaren hiru idazle garrantzitsuren heriotzak data honetan gertatu ziren. 1995. urtetik au-rrera hain zuzen, data hau Liburuaren Nazioarteko Eguntzat eta Idazlearen esku-bideen eguntzat dugu. UNESCOK idazleen eskubideak babesteko eta kultura sus-tatzeko proposatu zuen.

Liburutegiko nobedadeak. Hona hemen liburutegiko pare bat liburu berri. Animatu eta mailegatu!!!! HIRU SOPRANO Egilea: Xabier Mendiguren Orrialdeak: 88 Argitaletxea: Elkar Aisha, Aiora eta Ane, futboleko lagunak dira, guztiz desberdinak itxuraz eta izaeraz, baina adiskide onak. Entrenamendu eta partiduetatik kanpo, hala ere, bakoitzak bere bizitza du, bere historia eta bere arazoak, istorio hau irakurriz aurkituko dugun bezala. PATIOAN Egilea: Arrate Egaña Orrialdeak: 76 Argitaletxea: Elkar Malen, eskolako jolas-orduan, mutilak patioan futbolean ari direnean, patioa-ren erdian jartzea erabaki duena, hortxe egon nahi duelako. Malenen jarrerak hainbat arazo eta buruhauste sortuko ditu, eta horren aurrean modu batera nahiz bestera erreakzionatu beharko dute irakasleek, ikaskideek, gurasoek...

YOLI SAN SEBASTIAN

LIBURUTEGITIK...

14

EL LIBRO DE LA SELVA. PELIKULA El libro de la selva estrenatuko dute 2016 ko Apirilak 15ean. El libro de la selva, pelikulak umebaten istorioa kontatzen du. Mowgli, umezurtza da, bera bakarrik dagoenez basoko animaliek lagundu, zaindu, elikatu… egiten dute .

Pelikula oso animatua da. Pelikula hau izen bereko liburuan oinarrituta dago. Pelikula asko egin izan dira Rudyard Ki-pling-ek idatzitako liburuaren inguran, baina azken honetan benetako irudiak ordenagailuz egindako irudiekin nahastu dituzte eta horrek ikusmina sortu du zinezaleen artean.

Trailerra ikusiz asko gustatu zaigu eta zuek animatzen zaituztegu ikustera eta flimetaz gozat-zera. PELIKULAREN BEREZITASUNAK Pelikula ikusterakoan irudituko zaizue oihanean zaudetela, oso ondo egokituta dagoelako, baina pelikula osoa Los Angeleseko estudioetan grabatuta dago. Pelikula honek Zootrópolis pelikularen gai batzuk ere ikutzen ditu, antzekoak. http://www.sensacine.com/peliculas/pelicula-222692/

http://www.sensacine.com/peliculas/pelicula-222692/secretos/

ANARI ABESLARIA

Azkoitian (Gipuzkoan) jaio zen 1971n. 1997an hasi zen musika munduan; 5 bakarkako disko egin ditu orain-goz eta bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera eze-rosoak daude bakarlari honen lanean eta kritika ezin hobeak jaso ditu, PJ Harvey (zenbait girotan la PJ Harvey vasca deitu diote), Cat Power edo Nick Cave-ekin alderaketak bilatuz.

Ordiziako Jakintza ikastolan gaztelania eta filosofia irakasten aritu da, 2007an irakasle lanak albora utzi baditu ere. 2008an Xabier Munibe Azkoitiko ikastolan egon da gaztelania eta literaturako klasea ematen lehen hiruhi-

labetekoan eta 2009 urtean Lauaizeta ikastolan bigarren hiruhilabete-koan.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Anari

JUNE, MAIALEN, IRATI

15

IRRIZ, BARREZ ETA ALGARAZ….

- Ama, gaur ez dut ikasto-lara joan nahi- Zer gerta-tzen zaizu ba, Aitor, seme maitea? - Ba, hasteko logalea dau-kat, gero, aspertzen naize-lako eta azkenik nire ileaz farra egiten dutelako.

- Badakizu zer esaten dizudan? Joan behar zarela. Lehenengo arrazoia: zure eginkizuna delako, bi-garrena 35 urte dituzulako eta hirugarrena ikas-tolako zuzendaria zarelako.

Hippy itxurako gazte iletsua denda batean sartu da: - Praka bakeroak nahi ditut. - Nolakoak nahi dituzu, udakoak ala negu-koak, oso estuak ala zabalak? - Jantziak daramazkidan bezalakoak. - Barkatu, baina hemen saltzen ditugunak garbiak daude denak …

Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:

- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute usainik.

- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!

- Pppppprrrrrrrrrrr! - Hori larria da. Ebakuntza behar duzu. - Ipurdian? - Ez, gizona, sudurrean.

AITZOL ETA AMETS

16

HIZKI ZOPA HONETAN BI-LA ITZAZU OLINPIAR JO-KOETAN EGINGO DIRE-N KIROL HAU-EK: ARKUA ARTISTIKOA BELA ERRITMIKOA ESGRIMA JUDO PING-PONG TAEKWONDO TENISA TIRO

OSA EZAZU SUDOKUA

EZ GALDU LABIRINTOAN!!!!

AMETS ETA AITZOL