36
k ! ... eta itto . 2017-III-31 1.010 zkia. Bertatik bertara txirringa erreinuan Ego-Gain, 15 Ordubetean zure erropa garbitu eta sikatuta GARBITEGIA autozerbitzua bus geltoki ondoan astelehenetik igandera zabalik: 08:00-22:00 astelehenetik igandera zabalik: 08:00-22:00 GARBITU (30 min) - Ideala (9 kg.) 5€ / 4€ - Super (20 kg) 9€ / 7,5€ LEHORTU (30 min) - Ideala (14 kg.) 4€ / 3,5€ - Super (21 kg) 5€ / 4,5€ Zure jaboia eta leungarria ekarri dezakezu edo gureak erabili! Ekarri zure mantak eta edredoiak garbitzera gorde aurretik

eta ittoetakitto.eus/wp-content/uploads/2017/03/1010-barru.pdfIaz, hegaztien gripea agertu zenean, sistema industriala ikaratu zen eritasun horrengatik esportatzea debekatuko zitzaiela-eta

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • k !...etaitto.2017-III-31 1.010 zkia.

    Bertatik bertaratxirringa erreinuan

    Ego-Gain, 15

    Ordubetean zure erropa garbitu eta sikatuta

    GARBITEGIA

    autozerbitzua

    bus geltoki ondoan

    astelehenetik iganderazabalik: 08:00-22:00

    astelehenetik iganderazabalik: 08:00-22:00

    GARBITU (30 min)- Ideala (9 kg.) 5€ / 4€- Super (20 kg) 9€ / 7,5€

    LEHORTU (30 min)- Ideala (14 kg.) 4€ / 3,5€- Super (21 kg) 5€ / 4,5€

    Zure jaboia eta leungarria ekarri dezakezuedo gureak erabili!

    Ekarri zuremantak etaedredoiakgarbitzera

    gorde aurretik

  • astean esanakEibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta HizkuntzaPolitika Sailak diruz lagundutako aldizkaria

    ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

    HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

    TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

    FAXA: 943 20 28 72.

    ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

    ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

    ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu,Ekhi Belar, Jose Luis Gorostegi,Silbia Hernandez eta Uxue Igarza.

    ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

    KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

    ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

    DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

    ARGAZKI ARLOA:Maialen Belaustegieta S. Hernandez.

    HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

    PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

    TELEFONOA: 943 20 67 76.

    AZALEKO ARGAZKIA: Leire Iturbe

    BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

    TIRADA: 8.150 ale.

    INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

    COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

    LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

    ("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

    EIBARKOUDALA

    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

    Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraLIBRE IZAN.- Ahal izan. “Itturri honetatik libre da nahi beste ur hartzia”.LIJERTU.- Leundu, arindu. “Apopillajia eskatzera obligatzen nok, ia zorrak lijertzen doguzen”.Lotutakoa nasaitu. “Masaje bat hartu biharrian nago, ia lijertzen jatan bizkarralde hau”.

    KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

    “Nor da eri: ahateak ala sistema?Iaz, hegaztien gripea agertu zenean,sistema industriala ikaratu zen eritasunhorrengatik esportatzea debekatukozitzaiela-eta. Sistemak erabaki zuenahate guztien hiltzea, huste sanitarioaegitea eta berriz hastea sekula bezala!Aterpe handi berrietan, kamioiakbideetan barna, berriz baldintza guztiakgaur bizi dugun egoerara heltzeko:berriz ere gripea hor dugu! Milioikaeuro kostako da. Diru publikoabaliatzen da interes pribatuek asmatusistemaren kalteak ordaintzeko”

    (PANPI SAINTE-MARIE, LABORARIA)

    “Hazte Oir-en kanpainako autobusageldiaraztearen kontra nagoadierazpen askatasuna mugatzearenkontra nagoelako. Azken haudemokrazia ororen bermatzailea izanbeharko luke; tolerantzia eta gustukoez ditugun gauzak entzuteko gaitasunadira-eta kultura demokratikoarenzimenduak. Horregatik, Hazte Oir-enkanpainaren mezua gorrotodelituarekin lotzea neurritik kanpokoairuditu zait. Gorroto delituak espetxezigorra dakar, eta hemen zigorrik beharbada administratiboa edo eskubidezibilaren bitartekoa izan beharko luke.Bestela, adierazpen askatasunarenkontrako erasoa elikatzen ari gara”

    (CESAR STRAWBERRY, DEF CON DOS ABESLARIA)

    “Askotan bilatzen da ilargi betea, bainaeraginkorragoak dira prozesuak: ilgoraeta ilbehera. Ilgoran, ilargia betetzenari denean, eguzki eta ilargiarenindarrak gorantz egiten dute: ortuan,esaterako, lur azpikoak hartuko lukeindarra. Ilbeheran, ilargia husten aridenean, beherantz egingo du indarrak,eta sustraiak sendotuko dira. Ilargiakmareak baldintzatzen ditu, baina baitagure desira, instintu eta umorea ere.Ilbetearen aurreko egunek logurakentzen dute: loarekin lotura duengaruneko jarduna %30 murrizten da.Eta, egun aproposean depilatuz gero,bi aste luza daiteke ilea haztekoprozesua. Azazkalekin gauza bera”

    (MICHEL GROS, IDAZLEA)

    eskutitzakKezkatuta gaude PSOEren Udal Gobernuak ez

    dielako ezelako lehentasunik ematen gazteria kon-tuei. Eibar ez da gazteentzako hiri erakargarria lan-gabeziari, etxebizitza merkatuaren dinamizazio fal-tari eta biztanleria zaharkituari loturiko arazoak es-truktural ari direlako bilakatzen. Egoera hori iraultze-ko soluziobideak eskaini beharrean, Gobernuak 3 ur-te daramatza norabide argi barik. “2008-2014 Eibar-ko Gazte Plana” 2014an agortu zen eta beraz, gaz-teria politika geldieran dago; ez atzera ez aurrera.

    Okerrena da Plan hura ebaluatu ere ez zela egin.Horregatik diogu agintaldi honetan sortutako gaz-teria ordezkaritza Udalaren ekimen falta estaltzekotrikimailua dela. Zentzu horretan etorkizunera be-girako plan berri bat eskatzen dugu; gazteen beha-rrei modu integralean, eta ez asistentzialean baka-rrik, erantzuten saiatuko dena eta gazte-politikabehingoz abiatuko duena.

    EGI - E iba r

    – Gazte-politika geldieran –

    Aurreko asteko aldizkarian, MirenNarbaizari egindako elkarrizketan (9.orrialdean) erabili genuen argazkia si-natzea ahaztu zitzaigun eta, beraz, ezgenuen egilearen izenik kaleratu. Ar-gazkia AMAIA ZABALOK ateratakoada, beste publikazio baterako eginda-koa, eta musutruk erabiltzeko baime-na eman zuen, mesede modura. Ho-rregatik, gure hankasartzeagatik bar-kamena eskatu nahi diogu eta, bidebatez, bere lanari merezi duen aitor-tza egin.

    E r redakz ioa

    – Okerrak zuzentzen –

  • ...eta kitto!danon ahotan2017-III-31

    4

    Lizarra, haritza, gorostixa etaurkia. Lau espezie horrek lan-datuko dira naturarekin har-tuemonak sendotzeko asmua-rekin domeka goizian Usartzanegingo dan ekitaldi berezixan.Eibarko Klub Deportiboko Men-di Batzordiak, Debegesak etaEibarko udalak antolatutakoekitaldixa goizietik, 09:00etanhasiko da, Depor parian: ordu-rako han bildutakuak alkarrekinekingo detse Usartzaraiñoko bi-diari, oiñez. Edozelan be nahidabenak autobusez juateko au-keria be izango dau. Pixkat ge-ruago, 11:00etan hasiko dira ai-ttatutako 40 zuhaitzak landatzen eta, behin hori amaittuta, hamaiketakua egitteko ordua aille-gauko da, 12:00xak aldera. Behin berrindartuta, atzera be Eibarrera bueltan etorriko dira,13:00etan. Basuak babesten segitzeko plan bikaiña, beraz, domeka goizekua.

    asteko

    datua35

    Familiarik gabekoetxeakAurreko asteanetxegabetze bat egon zenEibarren. Edo, beste modubatera esanda, familia batkale gorrian gelditu zenSan Juan kalean.Etxegabetxearen unearenbideoa bueltaka ibili zenwhatssap multzo eta saresozialetan. Ahaztutagenituela uste genuenirudiak ziren: liskarra,pankarta, poliziak atean…Sare sozialetako bertsioenarabera, alokairua ordainduezin zuen familia bat zen,eta azken unean diruarenzati handi bat biltzekoahalegina egin ondoren,kaleratzea saihestu ezinahal izan zuena. “Etaetxearen jabea zu bazina,zer egingo zenuke?”,galdetu dit nire tristuraazaldu diodan bakoitzari.Etxearen jabeak bereeskubideak ditu, bainaeskuzabalagoa nintzatekelauste dut. Hala ere,ondorioa garbia da: etxerikgabeko familia, etafamiliarik gabeko etxebana gehiago. Eibar Hiri Guziz Eredugarriadela dio armarriak. Guzizeredugarria bai, etaehundaka etxe hutsdituena ere bai.Sozialismoa etaelkartasunaren banderahartu dugu maiz gureiraganera begiratzean;“errepublikia”, badakizu.Baina etxe huts kopuruak,eta alokairuen prezioaltuek, gure hirien lotsakazaleratzen ditu. Teilatu batedukitzea oinarrizkoa dabizitza autonomo bategiteko, eta errealitateakerakusten diguetxegabetzeak oraindik hordaudela, erdi ezkutuan,baina hor. Hainbeste etxehuts egotea hiriak beregain onar ez dezakeen luxubat da, eta biztanleakirtetera behartzen ditu.Txiroenak eurenetxeetatik, eta gazteakhiritik bertatik.

    urte bete dittu etxez-etxeko zerbitzuak gurian. 8 udal langillek eta zerbitzu enpresa bateko beste 14/16 bihargiñek eskintzen dabe eta iaz 119 lagun, 39 autonomo eta menpekotasunazeken 80 (%62) atendidu zittuen.

    Zuhaitz Eguna ospatuko da etzi Usartzan lau motatako 40 zuhaitz landatuta

    IMANOL MAGRO

    Arrakasta itzela euki eban aurreko zapatuanUntzagako jubilau etxian egindako alkartasuntatuajien jardunaldixak. Aratattoo estudixoko Ja-vier Garcia eibartarraren ekimenez antolatutakoekitaldixan zortzi tatuatzaille profesionalek hartueben parte, egun osua jendiari tatuajiak egitten.Egindako diseiñu bakotxarengaittik 50 euro ko-

    brau zittuen eta batutako diru guztia AFESD etaBerritxuak alkartieri emongo detse, gaixorik da-guazen umien alde egitten daben biharrian era-biltzeko. Tatuajiak egitten hasi aurretik jendetzabatu zan jubilau etxiaren sarreran eta, eurixa eginarren, askok orduak emon zittuen illaran zain,nahi eben tatuajia egin ahal izateko.

    Tatuaje solidarixuen jardunaldixak jendetza batu eban

    Maialen B.

  • ...eta kitto!danon ahotan

    2017-III-315

    autuan

    Asteburuan jokatuko diran kirolprobak trafikuan aldaketakeragingo dittue. Zapatuan16:45etan Duatloia hasiko dalaeta, ezin izango da aparkatuseiñalizauta egongo diranerdialdeko hainbat tokitan.Gaiñera, 17:00etatik 18:00etarasaihesbidia itxiko dabe,txirrindularixendako. Etadomekan, ValenciagaOroitzarrea jokatuko dala eta,goizian goizetik debekatukodabe aparkatzia karreriakegingo daben ibilbide ingurukopunto batzuetan.

    TRAFIKO ALDAKETAK ASTEBURUAN

    59 gazteri etxiaren alokairuapagatzeko laguntasuna emondetse udalak, asmo horrekin oindala 9 bat hillebete sortutakoprogramiaren bittartez. Onartuzittuen eskaeretan, gaztiakhilleko 452 euroko alkilerrapagatzen dabe eta udalak hillero142 euro emoten detsez batazbeste, programan sartutadaguazen etxien alokairurako.

    GAZTIEN ALOKAIRURAKODIRULAGUNTZA

    Aurreko domekan Joseba Zinkunegi“Zinku” zanari azken agurra emotekoekitaldi hunkigarrixa egin zetsen Lega-rreko frontoian, ezker abertzaliak antola-tutako omenaldixan. Elgoibarren bizi zaneibartarra Valdezcarayn amilduta hil zanotsaillaren 27xan, Iker Jausoro lagunare-kin batera eta mendizale bixak hil zirala hi-llebete bete zan egunian emon zetsen az-

    ken agurra lagun eta famelixakuak Lega-rren. Ekitaldixaren harira batutakuak askoizan ziran eta euretako batzuk oholtzarabe igo ziran, tartian Arnaldo Otegi Sortukoidazkari nagusixa. Joseba Zinkunegi kaze-tarixa zan eta batez be azken hogei urtio-tan ezker abertzaliaren komunikaziño ar-luan (EHAKn eta Sortun) egindako biha-rrarengaittik zan ezaguna.

    Joseba Zinkunegiri omenaldi hunkigarrixaegin jakon Legarreko frontoian

    JOSEBA MARTIJA URREIZTI1. Urteurrena (2016/IV/5)

    Bere aldeko MEZA ospatuko dugu domekan, apirilaren 2an, Amañako Salbatore elizan, 11:00etan

    Beti gure bihotzean

    JOSEBA MARTIJA URREIZTI1. Urteurrena (2016/IV/5)

    ETXEKOEK

    “Gu sortu ginenenbor beretik sortuko dira

    besteak, burrukahortan iraungo duten zuhaitz-

    ardaska gazteak”

    Koldo(2014-IV-1)

    ZURELANKIDEAK

    Ezker abertzaliakantolatutako omenaldixanElgoibarren bizi zaneibartarra gogoratu zeben. Maialen Belaustegi

  • ...eta kitto!danon ahotan2017-III-31

    6

    Perun kaltetutakueri laguntzeko kanpaiñiak aurrera dirauEgoaizia Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundiak atzobertan bialdutako idatzixan, Perun kaltetutakueri laguntzekokanpaiñiarekin segitzen dabela gogorarazi nahi dabe. El Niño Cos-tero fenomenuak oindiok be gogor dihardu astintzen Piura etabeste toki asko eta Peruko iturri ofizialak emondako azken datueribegiratuta egoeriak hobera baiño okerrera egin dabela esan lei-ke: 97 hildako, 829.565 kaltetu, baso inguruko errepidietan 1.596

    kilometro suntsituta, kaltiak euki dittuen 184.112 etxe, 13.197hektarea nekazal lur alperrik galduta, hondamendixak eragindako1.540 eskola, 3.599 kilometro errepide txiki-txiki eginda eta kaltiakizan dittuen 548 osasun establezimendu. Diruz lagundu nahi da-benak kontu honetako batian dirua sartzeko aukeria dauka: 20955035 06 1062284103 (Kutxabank), 3035 0023 93 0231187017(Laboral Kutxa) eta 1550 0001 2800 0074 9226 (FIARE).

    Bigarrenez egingoda Markan Huella

    Kanikrosa, domekan Arraten

    Marcan Huella abandonauta dagua-zen txakurren aldeko alkartekuak an-tolatuta, bigarrenez egingo da Alkarta-sun Kanikrosa, kalian daguazen txaku-rreri laguntzeko dirua batzeko asmuare-kin. Domekan izango da II. Marcan Hue-lla Kanikrosa, goizeko 09:00etatik 15:00-etara bittartian Arraten, eta parte hartunahi dabenak 5 euro sartu biharko dittu3035 0048 61 0480068301 kontuan,izen-abizenak eta “II. Kanikros” ipiñitta.Dirua sartu eta gero, ingresua egin dalaziurtatzeko [email protected] idatzi biharko da. Antolatzailliak18 urte edo gehixago eukitzia eskatzendabe parte hartu ahal izateko.

    Astelehen goizian emondako pren-tsaurrekuan, EH Bilduk aurrekontuaonartzeko udalbatzan ezezko botuaemongo dabela aurreratu eban eta, ho-rrekin batera, aurkeztutako osoko zuzen-ketiari eutsiko detsala. Ana Fran Astiga-rragak, Gorka Errastik eta Josu Cristoba-lek alkarrekin egindako agerraldixan azal-dutakuaren arabera, “aurrekontuak EHBilduren jardun politikotik oso urruni da-goze eta, beraz, ez dittugu babestuko”.

    Adostasuna billatzeko egin dittuen bi-lleretan eurendako inportantiak diranhainbat puntutan ez diranez ados ipiñi,hori ikusitta ezezko botua emotia eraba-gi dabe. “Soldata eta dietak murriztiaezinbestekotzat jotzen dogu udal taldia-rekin aurrekontuak negoziatu ahal izate-ko, baiña ez deskue holakorik onartu.Gauza bera gertatzen da udalaren ba-

    rruan sortzen juan dan azpikontrataziñosistemarekin”. Bi horrekin batera, desa-dostasunerako hirugarren gaixa etxebi-zitzari lotutakua da: “Eibarko Plan Estra-tegikuak oso argi laga dau alderdi sozia-listak urtiak daroiazela planak jasotzendabenaren kontrako etxebizitza politikaegitten. Beraz, oin indarrian daguan Hiri-gintzarako Plan Nagusia lehenbailehengeratu biharra daguala uste dogu, PlanEstrategikuak jasotzen dabenarekin bategitten daben plan barrixa idazteko”.

    Gaiñera, EkoCenterraren proiektuare-kin PSE-EEk izandako jarreriak hasarra-tu egin dittuala diñue: “Urtiak daroiaguzhorren atzetik, eskatutako guztiak betedittugu eta, 2017an egitteko konpromi-sua hartu eta gero, oin gauzak ez dittue-la horren argi ikusten diñue, hau larre-gizkua begittantzen jaku”.

    EH Bilduk ezezko botua emongo detsa aurrekontuari

    KAFETEGIA OKINDEGIA

    B. Sarasketa, 1 ac 943 12 82 31

    Kafea, opilak, ogia,

    pintxoak, ardoak...

    EGuNeRo 06.00

    Gozatu EIBARKOPREZIORIK ONENEKIN!

    LABADEROKUA etatik aurrera

    Ana Fran Astigarraga, Gorka Errasti eta Joseu Cristobal eskindutako prentsaurrekuan.

    [email protected] 943 701 497 / 615 799 419

    Armagin, 3-5 beheak

    merchandising

    serigrafia

    lanerako erropa

  • ...eta kitto!danon ahotan

    2017-III-317

    Lurzoru klausulari buruzko informaziñokanpaiñiaStop Desahucios / Kaleratzeak Stop Deba-barrena plataformakuak lurzoruaren klau-sularen inguruko informaziñua emoteko etaordaindutakua bueltan zelan hartu azaltzekosaio batzuk antolatu dittu apirillerako: astele-henetan (hillak 3 eta 24) 10:00etatik 12:30xe-tara hartuko dabe jendia; martitzenetan (hillak4 eta 25), 17:00etatik 19:00etara; eta eguaz-tenetan (hillak 5 eta 26), barriz, 10:00etatik12:30xetara. Interesa dakenak egun eta or-dutegi horretan juan leikez Portaleko 3. pisu-ra eta han azalduko detsez klausula horren in-guruan jakin biharrekuak. Dana dala, informa-ziñua emoteko kanpaiñia laster amaittuko da-la eta, jendiari lehenbailehen juatia gomenda-tzen dabe plataformako kidiak.

    Eskola jazarpenaren inguruko hitzaldixaantolatu dabe gurasuendakoAste Santuaren ostian, apirillaren 25ian eskola jazarpen edo “bullying” dala-kuaren inguruko hitzaldixa eskinduko dabe Portalean, bereziki gurasuendako pen-tsauta. Haurren hazkuntza eta hezkuntzarako lagungarrixak diran hitzaldi eta tailla-

    rrak guraso eta hezitzailliendako an-tolatzen dittuan Bidelagun-en esku-tik egingo da saiua, 14:30xetatik16:30xetara, eta hizlarixa NereaMendizabal psikopedagogua, Gi-zarte eta Haur Masajeko hezitzailliaeta Komunikaziñuan aditua izangoda (osatzen dan taldiaren araberaeuskeraz edo gazteleraz izango da).Izen-emotiak 20 euro balixo dau,baiña apirillaren 7xa baiño lehenemoten dabenak 16 euro ordaindu-ko dabe. Izena emoteko eta infor-maziño gehixago eskatzeko [email protected] helbide-ra idatzi leike edo, bestela, 605 742841 telefono zenbakira deittu.

    TUTU

    LUM

    END

    I

    IDURRE IRIONDO

    Alemaniatik etorrittako 21 ikasleko taldia Eibarko UdalArtxibuan bisitan egon da. Gaztiak Albstadt (Baden-Wurtemberg) herrittik etorri dira geurera, Uni Eibar Er-mua ikastetxiak antolatutako ikastetxe-truke batian. Al-kartrukerako programaren helburu nagusiñak, “Albstadteta Eibarren arteko lotura kulturalak sendotzia eta batabestiaren kultura, hizkuntza zein inguru soziala ezagutzia”dira. Artxibora egindako bisitan, bestiak beste, gure me-morixa kolektibua gordeta daguan tokixa ezagutzeko au-keria euki dabe eta, han erakutsi detsazen irudi eta do-kumentuen bittartez, ikasliak gure herriko oraiña ez eze,iragana be ezagutzeko aukeria euki dabe.

    Alemaniako ikasliakudal artxibuan bisitan

  • ...eta kitto!elkar ezagutzen2017-III-31

    8

    Atal honetan Eibarko elkarte/kolektiboen berri emango dugu astero. Gurekin harremanetan jartzeko: 943-200918 / [email protected]

    Eibarko kolektiboenGIDA

    Armeria Eskolako Ikasle Ohien ElkarteaHelburuak eta eskainitako zerbitzuakEibarko Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea 1950n urteansortu zen. Bazkideei esker inguruko enpresekin lotura eukitzekobaliabidea izan da sorreratik bertatik: Armeria Eskolan ikasketakamaitzen zituzten ikasleek denborarekin negozio propio berrieiekiten zieten edo zuzendaritza karguari dagozkion erantzukizunakbarneratzen zituzten. Horrek guztiak Ikasle Ohien Elkarteaezinbesteko gako bihurtzen zuen Armeria Eskolak ingurukoenpresekin zuen erlazioan.

    90n hamarkadaz geroztik, ikasketa zikloak murriztu, unibertsitateikasketak areagotu, enpresen berrikuntza garapenak etengabeareagotu eta tendentziak aldatzen joan dira eta honekin batera,elkartearen funtzionamendua ere moldatu egin da. Gaur egunenpresa sare bat osatu eta honekin lan egitea beharrezkoa zaigubailarako enpresarekin kontaktuan egoteko. Hezkuntza arloanbatez ere, bizkorrak eta berritzaileak izan behar dugu egungobeharrei erantzun eta erreferenteak izaten jarraitu ahal izateko.Beraz, Ikasle Ohien Elkarteak berrikuntza organo ireki gisajokatzen du, hau da, Armeria Eskolaren “berrikuntza etatransformazio palanka” gisa. Gaur, ikasle ohi bazkideez gainenpresa sare garrantzitsu bat du elkarteak eta hauetariko zazpizuzendaritza taldeko partaide dira. Horri esker merkatuakeskatzen duena lehen eskutik ezagutu eta elkarlanean beharhoriei erantzuna ematea lortzen dugu, Armeria Eskolarenposizionamendua bultzatzen den heinean. Ikasle ohi bazkideez gain, enpresa sare garrantzitsua

    du elkarteak.

    helbidea: Isasi kalea, 36telefonoa: 943 20 32 44e-maila: [email protected]: Leire Illarramendi

    Usartza txistulari taldea

    Helburuak eta eskainitako zerbitzuakUsartza txistulari taldearen helburua, txistua ezagutzeraematea eta honek dituen aukerak erakustea da. Euskaldoinuak eta kanpoko musika jorratzen ditugu. Txistuabakarrik edo beste instrumentu batzuekin uztartzen duUsartzak. Gaur egun taldea zortzi lagunez osaturik dagoeta astero elkartzen gara. Azken urte hauetan, ohikoakziren kontzertu eta kalejirez gain, aldaketa etaberritasunak sartzen saiatu gara urteko egitarauan(kamara kontzertua, danborradakoa…), Eibarko kulturaagendan pixkanaka pixkanaka finkatzen doazenak.2017 urte honetarako beste pauso bat eman nahi dugueta proiektu berri batekin gatoz: aspaldi egiten zirenTxistulari Alardeei ekin nahi diegu, oraingo honetanfreskotasunez eta modernitatez bustiz.

    Ekintza nagusiak– Hilabetero kalejirak edo kontzertuak eman. – Udazkenean kamara kontzertua eta 2017ko

    ekainaren 25ean Txistulari Alardea.– Eibarko jaiak girotu. – Elkarlana beste talde kulturalekin. – Protokolo harrerak. Zortzi lagunez osaturik dago Usartza Txistulari Taldea.

    telefonoa: 606 631 312 (Enrique Montero)e-maila: [email protected]: Usartza Txistulari Taldea

  • Iluntzean ailegatuko da 20. Korrika Ei-barrera datorren barixakuan, apirilaren7an, baina hiria koloreztatzeko haina inda-rrekin. ‘Batzuk’ lelopean hizkuntza, kulturaeta mundu batzuk irudikatu nahi ditu edi-zio honetan AEK-k antolatutako ekimenerraldoiak, hizkuntza-aberastasunak etakultur aniztasun unibertsalak eskaintzendituen koloreak margotuz.

    Uni Eibar-Ermuan hartuko du EibarrekKorrikaren lekukoa 22:43ak inguruan.Otaola etorbidetik Ipuruara joko du Eroski-ko aldapa igoz, eta handik Untzagaraino jai-tsiko da; gero, Kalbetoi kaletik Bidebarrie-tara ailegatuko da, eta Julian EtxeberriatikUntzagaraino iritsiko da berriz Toribio Etxe-barria kalea igaroz; bigarren aldiz Kalbetoiigaroko du Korrikak eta Bidebarrieta, Urki-zu, Barrena eta Azitain pasa ostean, Maillantegian emango da azken lekukoa gureherrian. Handik, Soraluzera joko du Korri-kak, euskarak bere bidea jarraituz.

    Kutsu eibartarreko ‘Zirkorrika’Oñatitik Bilbora joan zen lehen Korrika

    1980an. Aurten hogeigarrenez zeharkatu-ko du Euskal Herria, bi mila kilometro bai-no gehiago euskararen alde eginez. Ohi-koa den bezala, Korrika girotzeko abestiasortu dute antolatzaileek eta edizio hone-takoak zirko giroan murgiltzeko doinuakdakartza, ‘Zirkorrika’. Kantuak, gainera, ku-tsu eibartarra dauka. Izan ere, Miren Nar-baiza abeslariak parte hartu du bertan.

    KORRIKA TXIKIAKorrika Eibarrera ailegatu baino egun

    bat lehenago, apirilaren 6an, Korrika Txikia

    egingo da herrian. Eibarko ikastetxeetakoikasleek hartuko dute parte eta, eskuz es-ku, mezu bat daraman lekukoa pasatuz jo-ango dira.

    Arno DJ-aren musikarekin girotuta, LaSalle Isasi parean emango zaio hasiera ibil-bideari 15:15etan eta La Salleko ikasle ba-tek eramango du lehen lekukoa. HandikUntzagara jaitsiko da Korrika Txikia eta,Txoko taberna parean, Amañakoak hartukodu lekukoa. San Andres Elizan Arrateko An-dra Marikoei tokatuko zaie aurrean joateaeta hauek San Andres eskola parean ber-tako ikasle bati emango diote lekukoa. Las-

    terketak Urkizurako bidea jarraituko du etahan, Arragueta kalera daraman errebueltan,Urkizu eskolako ikasle bat jarriko da bu-ruan. Ibarkurutzen Aldatzek hartuko du le-kukoa eta, Aldapatxo parean, J.A. Mogelikastolaren txanda iritsiko da, Korrika TxikiaUntzaga Plazaraino eramanez.

    Urkizu ikastetxeko ikasle batek lekukobarruan joango den mezua irakurriko duUntzagan, eta 17:00ak inguruan amaitukoda ekitaldia.

    KORRIKA KULTURALAEuskal Herriko errepideetan hasi dira

    euskararen aldeko urratsak, baina KorrikaKulturalak orain dela aste batzuk hasi zuenbere ibilbidea, baita Eibaren ere. Martxoa-ren 5ean, adibidez, ‘Pikadero’ pelikulaeman zen Biharrian elkartean, eta martxo-aren 11an Jaleo, Zartako-k eta AgainstYouren kontzertua jaso zuen Gaztetxeak.

    Apirilaren lehen astean ekintza ugari an-tolatu dira herrian Korrika Kulturalaren in-guruan. Bihar, hilaren 1ean, Izarraitzeramendi irteera egingo da Inma Mugerzageologoarekin; etzi, domeka, ‘Perlak’ mu-sika taldeak kontzertua eskainiko du Bele-ko tabernan 19:00etan ...eta kitto! Euska-ra Elkartearen laguntzarekin; apirilaren3an, astelehena, ‘Zura’ dokumentalaemango da Coliseoan 19:00etan; hilaren6an, osteguna, ‘Jokoz kanpo’ antzezlanaeskainiko da Coliseoan 20:30etan; eta hu-rrengo egunean, ‘Ttun Ttun Brigade’ mu-sika taldeak kontzertua eskainiko du Bele-kon 20:00etan. Gainera, Korrika edizioguztietako kartel erakusketa egongo daTopalekuan apirilaren 4tik 7ra.

    Astebeteeskasfalta da20. Korrikak gure herria zeharkatzeko. Ermuatik ailegatuko da eta Soraluzeko bidea hartuko du herriko kaleakeuskaraz jantzi eta gero. Atzohasi eta apirilaren 9an amaitukoden Korrikak, zirko giroan eta‘Batzuk’ lelopean, euskarazbeteko ditu Euskal Herriko txokoguztiak Otxandiotik Iruñara.Eibarko kaleak txukun jarri diraeta bideak zain daude eskurik eskueuskararen lekukoa pasatzeko.

    ...eta kitto!erreportajea

    2017-III-319

    20. KORRIKAREN IBILBIDEA:Martxoak 30: Otxandio-LangraizMartxoak 31: Argantzun-CadreitaApirilak 1: Castejon-ErronkariApirilak 2: Izaba-AzkaineApirilak 3: Sara-OrokietaApirilak 4: Auza-UsurbilApirilak 5: Orio-MungiaApirilak 6: Gorliz-LarrabetzuApirilak 7: Lemoa-SoraluzeApirilak 8: Bergara-BakaikuApirilak 9: Etxarri-Aranatz-Iruñea

    Abiada hartu euskararekin KORRIKA egiteko

    Eibar FT-ko jokalariek ere Korrikarekin egin dute bat.

  • ...eta kitto!kolaborazioa2017-III-31

    10

    Arkitektoa patroiak eraikitzeko, es-kultorea formak emateko, margolariamarrazkiak egiteko, musikaria harmo-nia emateko eta filosofoa neurrientza-ko. Horiek dira Balenciaga handiarenhitzetan modista on bat izateko ezin-besteko gaitasunak. Bada gaur egunhalakorik? Kolaborazio honek amama guztientza-ko oda bat izan nahi du. Artista hutsakdirelako. Sukaldaritzako erreginak eta

    modista trebeak. Esperientziadunak,funtsezkoak. Jakituria handiko damak.Baina ez da hau eskerrak eta zorionakemateko toki aproposena. Euren joste-ko abilezia goraipatu nahi dut gaurkoan,inbidia puntu batekin gainera.Eurak gazteak ziren garaian, erropazhornitzeko modua nork berea egiteazen, bai etxean bertan edota hortaradedikatutako tailerretan. Neurrira egin-dako erropak zituzten, egun pentsaezi-na dena. Jostea emakume guztiek, gazte gazte-tatik, jakin beharreko lana zen. Dende-tan telak edo ehunak hautatu eta erosi,gorputzaren neurriak hartu, patroiak as-matu edota aldizkarietan argitaratutako-ak kopiatu, ehunera pasa, hauek moztueta josi. Erropa gutxiago edukiko zuten,bai, baina kalitate onekoak, bata bestea-rekiko desberdinak, eta dotoreak oso.

    Ez dira harrituko ba gazteok dugunerropa kantitate guztiarekin eta hauekekoiztutako bide eta emaitzekin? Ez di-gute ba esango, nora goazen gu zapa-tillekin, praka apurtuekin eta ezpainakmargotu barik? Eta ez dute egingo babarre guk jositako botoi bat ikusteanedota praka batzuei azpiak hartzeko di-tugun arazoen aurreak?Etorkizunean, ez da egongo modistaonik, ez amama hoberik.

    Jakituria handiko damak

    modaarkitektura

    Ez dut uste inork kontrakoa esangoduenik: obrak desatseginak dira. Ber-din dio etxe barruan, eraikinaren fatxa-dan edo herriko kaleetan diren; hautspila, sekulako zaratak, andamioak, he-siak eta zuloak nonahi. Onartu beharko dugu, ordea, beharrez-koak direla batzuetan, ezinbestekoakaskotan, eta gehienoi tokatuko zaigulanoizbait bat egitea. Obrak egingo ez ba-genitu, eguneroko erosotasun askori

    uko egin beharko genieke; etxebizitzazahar, fatxada ilun eta espaloi estuenartean biziko ginateke betiko. Gogaika-rriak baina beharrezkoak, beraz... denokados? Ez dakit ba! Azken boladan sarriegi entzun ditut obreilotutako kexak, bai lanean, bai kalean,baita etxean bertan ere: “Zikin batzuk za-rete!”, batek. “Nola liteke hainbeste kol-pe jotzea!”. “Herria hankaz gora dago,taladro hotsez esnatzen naiz egunero!”,hurrengoak. Batetik, argi dago profesionalak argi ibi-li behar direla, bazterrak txukun gordezeta bizilagunak errespetatuz. Bestetik,kexatzea doan izan arren eta amorrutxikiak askatzea osasungarria, esaldilatz bat bota aurretik parean entzule di-tugunak langileak izaten direla oroitzeakomeni da. Eta, enbarazuaren sortzaile

    edo erantzule badira ere, ziurrenik bizi-lagunak haserretzea ez dela euren as-moa. Kexak azaldu daitezke, noski, bai-na begirune apur batekin hobeto uler-tuko dira eta askoz gogotsuago bilatu-ko zaie irtenbidea, ziur. Izan ere, obrakgogaikarriak badira, purrustada garra-tzak beste hainbeste... Langile eta ja-beei arreta eskatu beharko diegu, be-raz. Eta ingurukoei, pazientzia pixkat!

    Gogaikarriaknagore fernandez

    laura albistegi

  • ...eta kitto!elkarrizketa

    2017-III-3111

    – Zergatik animatu zinenGreziara errefuxiatuei lagun-tzera joatea?

    Errefuxiatuen gaiari bueltakematen ibili nintzen, zerbaitegin behar nuela pentsatzen.Zarauzko beteranoen arraunla-ri taldean nabilenez, taldekidebatek esan zidan urrian Grezia-ra joango zela errefuxiatuei la-guntzera eta nik gauza beraegin nahi nuela pentsatu nuen.Orduan, abenduaren 28an Za-poreak-etik deitu zidaten ea ur-tarrilaren 2an Greziara joan ahalnintzen, eta horrela egin nuen.Negu latza tokatu zitzaigun!– Zenbat pertsonarentzat su-kaldatzen zenuten?

    Egunero 1.200 bat errazioematen genituen. Goizeko6:30etan esnatu eta 7:00etara-ko sukaldean egoten ginen,gosaldu egiten genuen eta ja-nari guztia prestatzen hastenginen 10:30-11:00 arte. 11:00-etan janari plateretan ipini etabi mahai banatzen ziren. Lehenplatera, bigarrena eta postrea

    eskaintzen genituen. Gero,12:30etan eta 12:45etan, bitxandatan, errefuxiatu-zelairairteten ginen. Han NorwegianRefugee Council (NRC) Gober-nuz Kanpoko Erakundea (GKE)zegoen eta eurek antolatzen zi-tuzten janaria hartuko zutenpertsonen ilarak. Batetik, fami-lientzat eskaintzen zen janariazegoen; eta bestetik, bakarkazihoazenentzat. Hori amaitzengenuenean, 15:00ak aldean,sukaldera bueltatzen ginen.Han guk jaten genuen, sukal-dea garbitu eta 17:00ak aldeanlibre geratzen ginen.– Zer egiten zenuten denbo-ra librean?

    Batzuk apartamentuetara jo-aten ziren eta beste batzukerrefuxiatu zelaira bueltatzenginen umeekin jolastera, eure-kin ekintzak antolatzera...– Zuen kontura?

    Bai, baina han jende asko da-go eta mila gauza egin daitez-ke. Itsas-salbamendukoekin,Tudelan jaio eta Bilbon bizi den

    Estherrekin (demaseko zen!),NRC-koekin... egoten ginen.– Nolako ekintzak antolatuzenituzten?

    Norvegiarrak eta nahiko se-rioak dira, eta guk, adibidez,San Ferminak antolatu geni-tuen. Tanborrada ere egin ge-nuen! Izugarria izan zen erre-fuxiatuei sokasaltoan egiteakematen zien poza ikustea.Hain gauza sinplea izanda,hainbeste gustatu zitzaien,umeentzako eta helduentzakoilara bana egin behar izan ge-nuela. Demasa! Ostiraletanapartamentuetan zeuden fami-liei eramaten genien janaria.Guk sei familiari eramaten ge-nien eta euretako bi oso bere-ziak ziren. Guk janaria eramaneta eurek tea, gozoak... pres-tatzen zizkiguten. Eman bainoaskoz ere gehiago jasotzen ge-nuen! Demaseko erlazioa egingenuen eurekin eta gogorraizan zen banatzea.– Zenbat egun egin zenituenhan?

    21 egun, oso biziak, eta ge-ro 3 bidaian. Ondo kalkulatutadago 21 egun pasatze hori,bestela asko erre zaitezke.Azken finean, han bakarrikzaude, nahiz eta sukaldeanzoragarri moldatzen ginen. Ja-kiak prestatzen ‘Barrikada’ipintzen genuen, abesten,irrintziak botatzen genituen,etab. Talde bikaina egin ge-nuen, baina oso nekatutaamaitzen genuen.– Zer sentitzen da bertatikbertara hura ikustean?

    Pentsatuta zeneukana guztizaldatzen da. Ezberdina da, bes-te mundu bat. Bizi egin beharda eta gero zerbait geratzenzaizu han. Oso hunkigarria dadena. ‘Nacido en Siria’ filma,adibidez, demasa da, oso ona,baina ikusten dudan bakoitze-an asko hunkitzen nau.– Bizitza aldatzen duen espe-rientzia izan da?

    Norberaren balioak ere alda-tzen ditu horrelako esperien-tzia batek.

    “Norberaren balioak aldatzenditu horrelako esperientzia batek”

    EFREN FLORES(Zaporeak-en boluntarioa)

    Euskal Herriko Itzuliaren aitzakiarekin, Zaporeak proiektuak ekitaldi berezia antolatudu apirilaren 7rako. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, elkartasun pintxo-poteaegingo da Untzagan, Grezian dauden Siriako errefuxiatuei laguntzeko dirua batzekoasmoz. Grezian Zaporeak-ekin egon dena Efren Flores eibartarra da. Urtarrilaren2an joan zen Kios uhartera eta hiru bat aste egin zituen han. Esperientziakmarkatuta utzi zuen eta milaka bizipen ekarri zituen handik.

  • ...eta kitto!geure gaia2017-III-31

    12

    Hiru egunetan, lan billadabizenen, ikaslien,Lanbide Heziketakoikastetxien eta enpresen ar-teko alkargunia izan da#ABIAN azokia. Eta hori zan,hain zuzen be, antolatzailliaklortu nahi ebena. Azokia De-babarreneko udalak, Debege-sa garapen agentziaren bi-ttartez, eta eskualdeko LHkoikastetxiak antolatu dabe eta,aittatutako helburu horrekinbatera, beste asmo batzukbe bazittuen buruan. Inpor-tantienak, hónetxek: eskual-deko eskintza formatibo za-bala ezagutzera emotia eta,horrekin batera, Lanbide He-ziketia gaur egunian lan mer-katuak dittuan premiñeri on-duen egokitzen dan ikasketaklasia dala nabarmentzia.

    Zalantza barik, azokia ho-rren guztiaren barri emotekoeskaparate ezin aproposaguada eta gerturatutako jendiakgure eskualdian Lanbide Hezi-

    keta ikasteko daguazen auke-ra zabalak eta anitzak bertatikbertara ezagutzeko primerakoaukeria euki dabe, oso moduerakargarrixan, horretarakoikastetxe bakotxak berestand-etan zuzenian erakutsi-takuari esker.

    Debarrenian Lanbide Hezi-keta eskintzen daben ikaste-txiak 8 dira eta horretako hiru(Armeria Eskola, Uni Eibar-Ermua eta OLH Eibar Oina-rrizko Lanbide Heziketa Zen-trua) Eibarren bertan dagoz.Gaiñerako ikastetxiak be gu-re herrittik oso gertu dagoz:IMH Makina erremintarenInstitutua eta Meka LanbideEskola Elgoibarren; KardalaAkuakultura Eskola eta Mu-trikuko Institutua, Mutrikun;eta OLH Ermua-Mallabia Oi-narrizko Lanbide HeziketaZentrua, Mallabian (Osmaauzuan).

    Azokara bisitan juandakuakErdi Maillako eta Goi Maillako

    espezialidade guztiak bertatikbertara zuzenian ezagutzekoaukeria aprobetxau eben.

    Era guztietako 45 ziklo eskualdian

    Gaur egunian 45 bat zikloformatibo eskintzen dira De-babarrenian, arlo profesionalezberdiñetara egokitutakoeduki teoriko zein eta prakti-kuekin. Gaur egunian 2.000bat ikasle dagoz Lanbide He-ziketako zikloren batian matri-kulauta.

    Eibarren, Lanbide Heziketiaikasi nahi dabenendako hiruikastetxe dagoz aukeran: Ar-meria Eskolia, Uni Eibar-Er-mua eta OLH Eibar OiñarrizkoLanbide Heziketa zentrua. Hó-rren eskintzari esker, etxetikmugidu barik, Eibarren bertansektore diferentietara bidera-tuta daguazen 19 ziklo ikaste-ko aukeria dago. Eta Eibarrenikasi leikiazenetatik kanporaeta etxetik oso urruti juan ba-

    rik be aukera zabala dago bes-telako gauza batzuk ikasi nahidabenendako: ElgoibarkoIMH-n, Goi Maillako LanbideZiklo Industrialetan, “Fabrika-ziño mekanikoko diseiñua”,“Fabrikaziño mekanikoko pro-dukziñuaren programaziñua”eta “Mekatronika industriala”eskintzen dittue eta Erdi Mai-llako Heziketa Zikluak, barriz,“Mekanizaziñua” eta “Man-tenu elektromekanikua” da-goz.

    Meka Lanbide Eskolan, ba-rriz, Erdi Maillakuak “Makina-rixaren elektromekanika”,“Menpekotasun egoeria da-guazeneri arreta”, “Adminis-traziño kudeaketia”, “Soldadu-ra eta galdaragintza”, “Erizain-tzaren laguntza”, “Ibilgailluenelektromekanikia” eta “Karro-zerixia” dira eta Goi Mailla-kuak, barriz, “Metal eraikun-tzak”, “Haur Hezkuntza”, “Au-tomoziñua” eta “Administrazi-ño eta finantzak”.

    Eguaztenian zabaldu zittuan atiak gaur eguardixan agurtu dogun #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta LanbideHeziketa Azokak. Armerixako patixuan martxan egon dan hiru egunetan gazte mordua juan da bisitan, asko eta asko zer ikasi ahal daben argitzeko pista billa. Baiña azokiak ez dittu bakarrik gaztiak erakarri. Izan be, adituak diñuen moduan ikasi nahi dabenendako adin mugarik ez dago, eta gaur egunian sekula baiño gitxiago. Batez be biharrian hasi nahi dabenen kasuan.

    #ABIAN, Lanbide Heziketa eskintzarendako

    eskaparate bizixa

  • ...eta kitto!geure gaia

    2017-III-3113

    Ur jardueretarako trebakuntza

    Gurian taillarretako jardunarihorren lotuta egon diran lanbi-de eta zeregiñetatik kanporabe, horrelakuetatik aldentzendiran beste ofizio batzuetantrebatu nahi dabenak badakenun aukeratu, bestiak besteMutrikuko ikastetxe bixetanemoten dittuenetako batenbat ikasitta: Kardala akuakultu-ra eskoliak goi maillako tekni-kuak preparatzeko bihar danguztia daka. Berez, akuakultu-

    ria uretan animalixak, landariaketa algak hazteko jarduerenmultzoari esaten jako, horreta-rako teknika eta ezaguerekinbatera. Jardueria itsasbazta-rretan ez eze, erreka, aintziraeta urmaeletan be garatu leikeeta, horregaittik, ikasketiari lo-tutako lanbidiak ez dira gitxi.

    Eta Mutrikuko institutuakGoi Maillako hiru ziklo eskin-tzen dittu: “Administraziñuaeta finantzak”, “Sistema elek-troteknikuak eta automatiza-tuak” eta “Akuikultura”. Eta,

    eskualdeko eskintzari egin de-tsagun errepasua biribiltzeko,Ermua-Mallabia OiñarrizkoLanbide Heziketa zentruan“Ibilgailuen Mantentze-lane-tako oiñarrizko Lanbide Hezi-

    ketia”, “Elementu MetalikuenFabrikaziñoko oiñarrizko Lan-bide Hezkietia” eta “Ileapain-ketako oiñarrizko Lanbide He-ziketia” ikasteko aukeria bebadago.

    Zuhaitz Eguna

    Apirilaren

    2an

    Basoak: gure babesle– Airea garbitzen dute– Aldaketa klimatikoari egiten diote aurre– Biodibertsitate iturri dira– Fruituak ematen dizkigute– Euri ura xurgatzen dute– Airea iragazten dute– Zarata gutxitzen dute– Itzala ematen dute– Egurra eta energia ematen digute– Gure bizi kalitatea hobetzen dute

    Zer landatuko dugu domekan?– Lizarra– Haritza– Gorostia– Urkia

    EGITARAUA

    Topagunea (09:00)Eibarko Klub Deportiboan(T. Etxebarria, 16)

    Ibilbidea (09:00/11:00)Denok elkarrekin egingo duguUsartzaraino igoera oinez

    Landaketa (11:00/12:00)Lau motatako 40 zuhaitzlandatuko ditugu

    Hamaiketakoa (12:00)Indarrak berreskuratzekolana egin ondoren

    Ibilbidea (13:00/15:00)Jaitsiera Eibarrera

    OINEZ JOATEN EZ DIRENAK ZUZENEANJOAN DAITEZKE USARTZARAINO

    igandean

    ARMERIA ESKOLAErdi mailako heziketa zikloak:- Instalazio elektrikoak eta automatikoak- MekanizazioaGoi-mailako heziketa-zikloak:- Telekomunikabide eta Informatika Sistemak- Mantentze-Lan Elektronikoa- Diseinua Fabrikazio Mekanikoan- Automatizazioa eta Robotika Industriala- Mekatronika Industriala- Produkzioaren programazioa Fabrikazio Mekanikoan

    UNI EIBAR ERMUAErdi mailako heziketa zikloak:- Merkataritza Iharduerak (Merkataritza)- Administrazio Kudeaketa (Administrazioa)- Mikroinformatika Sistemak eta Sareak (Informatika)Goi mailako heziketa zikloak:- Gorputz eta Kirol-Ekintzen Sustapena (Gorputz/kirol-ekintzak)- Administrazio eta Finantzak (Administrazioa)- Nazioarteko Merkataritza (Merkataritza)- Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (Informatika)- Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (Informatika)- Web aplikazioen garapena (Informatika)

    EIBARKO OINARRIZKO LANBIDEHEZIKETAKO UDAL INSTITUTOA- Sukaldaritza eta restaurazioa- Zurgintza eta altzariak

    Herriko hiru ikastetxietan 19 ziklo ikasteko aukeria dago.

  • Azken urteotako martxari jarraituta, da-torren asteko barixakuan, apirilaren 7aninauguratuko dute Portalean “Eibarko Ig-nazio Zuloagaren egungo islak” izenburu-ko erakusketa, institutuan Arte Batxiler-goa ikasten ari diren gazteen artelanakerakusteko. Angel Güenaga irakasleakazaldutakoaren arabera, “ikasketa artisti-koak egitea hautatu duten ikasleen obrakjendearengana gerturatzea da erakuske-taren xedea, horretarako ikasleek kurtso-an zehar gauzatzen dituzten artelanak pla-zaratuta. Betiko moduan, aurten ere ikas-leek hainbat ikasgaitan landutako hamaikalan izango dira ikusgai: Marrazketa Teknikoeta Artistikoa, Diseinuaren oinarriak (bar-ne diseinua, grafikoa eta industriala), Mar-gogintza, Zeramika, Argazkigintza, Ikus-entzunezko kultura... Artista gazteek, ge-lako egunerokotasunean gauzatzen dituz-ten lanak erakutsiko dira, hau da, ez bere-ziki okasio honetarako prestatutako arte-lanak, kurtsoan zehar klase ezberdinetanburutzen dituztenak baizik. Horregatik har-tzen du erakusketak ‘Ignazio Zuloaga Ins-titutuaren Egungo Islak’ izena”.

    Ekimen hau 1999-2000 ikasturtean jarrizen martxan lehenengoz eta, data kontuaktartean erakusketa urtero ospatzeko au-

    kerarik izan ez bada ere, irakaslearen ber-betan “urteen poderioz ohitura bihurtu daeta azken urte hauetan beti gorde izan datarte bat Portaleko erakusketa aretoanikasleen lanak hartzeko. Izan ere, ikasle-entzako euren obrak herritarren eskutanjartzeko aukera paregabea eskaintzen duerakusketak. Bestalde, ikasleak pozik sen-titzeaz gain, gurasoak ere oso harro azal-tzen dira beti”. Horrekin batera, urteanbehin egiten den erakusketa taldean, de-nek elkarrekin lan egiteko primerako ai-tzakia ere bada, “izan ere, ikasleak bakar-

    kako lanetan ez ezik taldeko lanean treba-tzeko planteatzen ditugu horrelako jar-duerak, elkarrekin lana nola egiten denikas dezaten”.

    Aurtengo ediziorako prestatu dituztenberritasunen artean, nabarmenduko denbat aurreratu nahi izan digute: “Hain zu-zen ere, gaurkotasun handiko gaiak irudi-katzen dituzten 4x2 metroko mural bi era-mango ditugu erakusketara”. Erakusketaaste bitan, apirilaren 30era arte egongo dazabalik, martitzenetik domekara bitartean,18:30etik 20:30era.

    Azken urteotan Markina-Xemein,Ondarru, Mutriku, Deba, Eibar, So-raluze eta Bergarako Gazte Asanbla-dako kideak ibili dira Plazatik Gazte-txera bertsolari txapelketa antolatzen,baina aste honetan aditzera eman du-tenez, “XV. edizioren ostean atsedenurtea hartzea” erabaki dute txapelke-ta antolatzen aritu diren gaztetxe etagazte asanbladetako kideek eta, be-

    raz, aurtengo udaberrian ez dugu ber-tsolari gazteen Plazatik Gaztetxeratxapelketarekin gozatzeko aukerarikizango. Hala ere etenaldia behin-behi-nekoa izango da eta hurrengo urteanbueltan izatea espero dute: “2018. ur-tean edizio berri bat antolatzea duguburuan, bertsolari gazteen bertsoezdisfrutatu eta gaztetxeen arteko el-karlana indartzeko”.

    Aurten ez da Plazatik Gaztetxera txapelketarik antolatuko

    Arte Batxilergoko ikasleak protagonista “Egungo islak” erakusketan

    KITTO14

    KOLDO MITXELENA ZUMARAN3. URTEMUGA (2014-04-01)

    Urak dakarrena urak daroa,zuk emandakoa gurekin geratzen da.

    ETXEKUAK

  • 37. zenbakia 2017ko UDABERRIA

    San Juan, 1943 20 33 29

    [email protected] www.gerritek.netTxantxa-Zelai, 4-6. Tel. 943 03 38 92

    Marka guztietako zerbitzuteknikoa eta salmenta

    Neurrira egindakosoftware-aren garapena

    -ESTETIKA-MASAJEA

    Zezenbide, 4 www.lakett.com 943 53 00 66

    Egun berezi horretan azal distiratsuaizan nahi baduzu, zatoz Lakett-era

    Eguraldi onarekin batera ospakizunak areagotuegiten dira gure artean. Maiatzeko jaunartzeakgain-gainean ditugu; bestalde, jakina denez,bikote gehienek eguraldi ona egiten duen sasoiaaukeratzen dute euren ezkontzarako.Otorduak, bidaiak, jantziak, argazkiak,gonbidapen-txartelak, ilepaindegia, lore-sorta,eraztunak, haurrentzako opariak...Behar ditugun gauza guztiak eskuratzekoaukera zabala eta kalitatezkoa daukaguEibarreneta inguruan.

    Arga

    zkia

    : Jos

    u To

    rreal

    day

  • Errebal, 22943 20 20 79

    J. SalaberriaBitxitegia

    DEGUSTAZIOA

    EZKONTZAtartak eta

    despedidakegiteko

    SASOIZ ENKARGATU

    T. ETXEBARRIA, 13943 20 63 22

    ROSANAILEAPAINDEGIA

    943 120624

    URKIZU PASEALEKUA, 7 - BEHEA

    J. Etxeberria, 4 Tel. 943 201 551

    GubyChica

    keralaEstetika Tratamenduak, Manikura, Depilazioak,Emaztegaiendako BONO BEREZIA...

    RPS

    246

    /14

    www.estetikakerala.eswww.cosmeticadelbienestar.es

    Urkizu, 11 solairuartea 943 53 05 25

    Makillajea Etxean Bertan

    12 hilabete lehenago...LEKUA AUKERATUElizatik ezkondu edo ezkontza zibila eginda ere, kasu bietannahi dugun data aukeratzea izaten dan gauzarik konplikatuena.Elizaren kasuan, gainera, ezkontza aurretik pausu asko emanbehar izaten dira, apaizarekin bilerak, besteak beste.

    8-12 hilabete lehenago...JATETXEAJatetxeetako arduradunek diotenez, normalean ezkonkideak ur-tebete lehenago jartzen dira eurekin harremanetan, eta bakar ba-tzuk askoz lehenago. Hilabete eta erdi lehenago menuaren de-gustazioa egiteko ohitura daukate jatetxe gehienek.

    9 hilabete lehenago...EMAZTEGAIAREN SOINEKOAEmaztegaiari buruhauste bat gehiago eragiten dio gaia izatenda hau. Disenatzaileek diotenez, prozesua lasaitasunez bizitze-ko denborarekin ibiltzea komenia da. Hilabete hauetan ohikoada soinekoa behin baino gehiagotan probatzea.

    6-8 hilabete lehenago...EZKON-BIDAIAEzkon-bidaia betirako oroimenean geldituko den esperientziada. Bidai-agentziek hamaika aukera eskaintzen dituzte. Beraz,bidaia denborarekin erabakitzea komeni da.

    365 EGUN...

    Arga

    zkia

    : Jos

    u To

    rreal

    day

  • Belaustegi Baserria Zure ezkontzazure neurrira!Belaustegi BaserriaJATETXEA

    www.belaustegi.com

    San Migel gaina z/g943 743 102ELGOIBAR

    6 hilabete lehenago...ORRAZKERAIleapaindegietan hainbat proba egiten dizkiete emaztegaiei, soi-nekoa erosi den lekuaren arabera. Zenbait dendek edo firmeklanerako berezko sistema daukate: batzuk soineko froga baka-rra eta beste batzuk bi egiten dituzte. Soineko frogetara orraz-tuta eta makillatuta joaten dira emaztegaiak.

    5 hilabete lehenago...AGIRIAKEzkondu aurretik bikoteek hainbat tramite egin behar iza-ten dituzte. Ospakizunean funtsezkoak ez diruditen arren,paper hauek aurretik prestatu behar izaten direla ez ahazteakomeni da.

    4 hilabete lehenago...EZKONDU EGINGO GARA!!!Gonbidatu gehienak abisatuta egon arren, data, ordua eta lekuaofizializatzeko momentua iristen da eta hori gonbidapenen bi-dez egiten da.

    ZUEN EZKONTZA PRESTATZEKO

    Arga

    zkia

    : Jos

    u To

    rreal

    day

    Arga

    zkia

    : Jos

    u To

    rreal

    day

  • BITXITEGIA

    ERLOJUDENDA

    T. Etxebarria, 24 Tel. 943 20 73 04

    El Corte Ingles-ean943 20 88 47 645 67 85 76

    VALENCIAGAVALENCIAGA

    Bidebarrieta, 12943-202233

    Ospakizun guztietarako

    behar duzuna

    3-4 hilabete lehenago...SENARGAIAAdituek esaten dutenez, 3 hilabeteko epea nahikoa izaten dasenargaiaren jantzia egiteko. Jantzia aukeratu ondoren, 2 hila-bete inguru behar izaten dituzte jostunek jantzia prestatzeko.45 egun aurretik lehen proba egiten da, eta bi edo hiru aste le-henago, bigarrena.

    3 hilabete lehenago...BITXIAKEzkon-eraztunak 3 hilabete lehenago aukeratzea komeni da.Izan ere, dagoen eskaintza oso zabala denez, eta neurrira eginbehar direnez, lasai begiratzea eta denborarekin ibiltzea go-mendatzen dute arlo honen dihardutenek. Belarritako, gemeloedo mahuka-bikiak edo erlojuen kasuan, berriz, aski da aste ba-tzuk lehenago erostea.

    2-3 hilabete lehenago...LOREAKLore-sorta, autoaren, elizaren edo mahaien dekorazioa... Lore ba-koitzaren aukeraketak bere prozesua behar du. Lehen bilera 3 hi-labete aurretik egitea gomendatzen dute lore-saltzaileek.

    365 EGUN...

  • [email protected]

    EZKONTZAK

    JAUNARTZEAKArrate Gaina, 4 ● 279 Postakutxa ● 20600 EIBAR ● Tel. 943 121 262

    BATAIOAK

    bidebarrieta, 8 ● tel. 943 05 60 82

    Bidebarrieta, 5 Tel. 943 201 547

    CAPI

    LASER DEPILAZIOA 30€Hanka osoak + Izterrondoak: 90€ zonabakoitza

    www.capiestetica.es

    AAuu rrppeegg ii tt rr aa tt aammeenndduuaakkBETILE LUZAPENAK / LIFTING-AGEL ATZAZKALAKIA BETIRAKO MANIKURAeta PEDIKURA

    – Radiofrekuentzia (zimurrak)– Mesoterapia

    ... astero bakarrik 20 minutu eginez

    Ipini zaitez sasoi

    onean ...

    Hileroko bonoak

    Pertsonalizatua

    G O R P U T ZTRATAMENDUAKPROGRAMA BERRIAK

    Tratamendu drainatzaile eta birmodelatzailearen

    4 saiorako bonoak

    M a s a j e a k

    2 hilabete lehenago...DEKORAZIOAMagia berezia lortu nahi badugu, ezinbestekoa da dekorazioaritarte bat eskaintzea. Nahikoa da bi hilabete lehenago pentsatzenhastea zein txoko dekoratu nahi ditugun eta nolako giropena es-kaini nahi diegun gonbidatuei.

    egun bat lehenago...ERRETOKEAKSoinekoa jaso, apaingarriak eta dekorazioa jatetxe, auto edo elizaraeraman... Ez da komeni azken egunerako gauza larregi lagatzea.Ahal den neurrian, azken egun horretan gozatu egin behar da!

    Arga

    zkia

    : Jos

    u To

    rreal

    day

    Argazkia: Josu Torrealday

  • bidaiak

    94 465 75 77www.bagoaz.com

    Matienan gaudeEibartik 10 minutura

    (autopistan Abadiñoko irteera)

    BIDAIA PERTSONALIZATUAKEZTEI BIDAIAK

    bagoazbidaiak viajes

    Ezkontza eta egun

    berezietanZUREKIN!!

    TEL. 943 20 80 06

    CALBETON, 16 -EIBAR-R

    ACO

    943 207047 [email protected] Calbeton, 1 www.castanopeluqueros.es

    SanAndres

    gozotegia

    Bidebarrieta, 28

    Ezkontzetarako tartak eta opariak prestatzen ditugu

    ERAZTUNAK, BELAUNALDIZBELAUNALDIKO OHITURA

    Ezteietako beste gauzek bezala, eraztunek ere berezko esanahiadaukate. Eraztunak trukatzea belaunaldiz belaunaldi mantenduden ohitura da. Egipton esaterako, Kristo aurretik 3.000. urtean,eraztunak ematen zizkioten elkarri.

    Hala ere, Grezian zabaldu zen (k.a. III. mendean) ezkon-eraztu-naren erabilera, ezkerreko eskuaren laugarren atzamarrean jarri-ta: “amodiozkoa” izeneko zainak atzamarra bihotzarekin lotzenzuela uste zutelako. Ondoren, erromatarrek, eta kristauek gero-ago, ohitura horri eutsi zioten.

    Gaur egun ezkonberriek ezkon-eraztun lisoak erabiltzen dituzte(gehienetan urrezkoak). Batzukbeste batzuk baino lodiagoak izatendira, gustoaren arabera. Urreaz gain,zilarrez, platinoz eta titanioz egin-dako eraztunen aukera zabala dago bitxidendetan. Estilo des-berdinak ere aurki daitezke: eleganteak, modernoak, koloredesberdinen konbinazioa, urre zuria, horia, bi koloretako urrea,textura eta tamaina desberdinak... Bikotekidearen izena edo ini-zialak eta eztei-egunaren data grabatu ohi da. Eraztunaren ko-kapena, eskumako edo ezkerreko eskuan, tokiko tradizioarenaraberakoa izaten da.

    Tel. 943 20 79 73

    Arga

    zkia

    : Jos

    u To

    rreal

    day

  • "Esklusibotasuna, pribatutasuna eta

    gastronomia bikaina eskaintzen dizu

    Finca Bauskainek antolatzen zabiltzan

    bataio, jaunartze edoezkontza ospatzeko.

    Etorri eta ezagutu"

    Markina XemeinTelf. 94 424 [email protected]

    Azido hialuronikoko ile-tratamendu berriak

    Estaziño, 4 943 254776

    JAUNARTZEAK

    Normalean familiartean egiten den ospakizuna da jaunartzea.Beraz, elkarrekin ondo pasatzeko gauzak egiteko egun apropo-sa da. Detaileak zaintzen badira, egun zoragarria izan daitekedenontzat. Badakigu jatea garrantzitsua dela, baina, horretazgain, badaude umeentzat inportanteagoak diren gauzak eta inoizahaztuko ez dituztenak. Giro polita eta dibertigarria sortzea izandaiteke oparirik ederrena, eta ahalegin txikiarekin emaitza pare-gabeak lor daitezke. Dekorazioaren barruan, kartelak, txartel-txoak, opariendatzako etiketak... erabil daitezke, eta merkatuanerraza da horrelakoak aurkitzea. Gozokiak eta reposteria kreati-boa ere erabili ditzakegu osagarri gisa.Globoak umeei asko gustatzen zaizkien elementu dekoratiboakdira, eta bizitasuna ematen diote gelari edo aretoari. Paperezkogloboak eta ponpoiak ere erabildaitezke.Dekorazioaz gain, eguna ani-matzeko hainbat gauza egindaitezke: jokoak, tatuajeen pos-tua, diskoteka txikia, magia-ikuskizuna, puzgarriak, photo-call-a... Diru asko gastatu gabeeta imaginazioa erabiliz, hau-rrentzako egun dibertigarria etaahaztezina antola dezakezue.Ausartzen zarete?

  • ...eta kitto!kirolak2017-III-31

    22

    Hiru hautagairen artean egongo da Eibar FT- presidente izateko lehiaAurreko asteko barixakugauean amaitu zen Eibar FT-ko administrazio kontseilura-ko hauteskundeen hasierakoprozesua eta, epea amaituta,hiru zerrenda aurkeztu dituz-te hauteskunde kanpainara-ko: Amaia Gorostiza gauregungo presidentea, GermanAlbistegi oraingo kontseiluko

    kidea eta Jon Sager AEBeta-ko akzioduna dira zerrenda-buruak. Hauteskundeak ekai-naren 1ean izango direnez,Hauteskunde Prozesua Anto-latzeko Batzordea orain hau-tagaiekin bilduko da bidea ze-haztu eta egun horretako ak-ziodunen batzarra nola anto-latu erabakitzeko; iragarri du-

    tenez, apirilaren 11n jakinara-ziko du batzordeak nola egin-go den prozesua. Lehen hau-teskundeak izango dira EibarFT-ren kasuan eta, dirudie-

    nez, hiru hautagaiek bat egindute Mendilibar entrenatzai-learekin eta Garagarza kirolzuzendariarekin jarraitzekoasmoetan.

    Asola Berriko bolariak nagusiSan Pedroko tiraldianLau bolarik berdindu zuten lehen postuan, euretako ba-koitzak bost txirlo etzanda, eta horietatik hiru Asola Berri-ko ordezkariak izan ziren. Ganix Rodriguezek irabazitakojardunaldian, Bittor Ugarteburu eta Ibai Diez taldekideekbostekoa bota zuten, San Migueleko Javier Osorok beza-la. Laurekin geratu ziren Iñaki Gojenola eibartarra eta Mi-kel Almorza bergararra. Horko emaitzekin, Ganixek eta IbaiDiezek osatutako bikoteak binakako lehen postura egin dujauzi. Bihar Gipuzkoako txapelketa horretako hirugarren jar-dunaldia jokatuko da Azpeitiko Garmendipen.

    Asteburu oparoa biziizan zuten DeltecokotriatloilariekBatez ere, zapatua egun biribila izanzen Eibarko triatloi taldeko ordezka-rientzat. Ermuko duatloian taldekakotxapela ekarri zuten Eibarrera, Julen Te-ranek juniorretan eta Iñaki Kondek bete-ranoetan euren mailatan nagusitzeazaparte. Gonzalo Saez zortzigarren izanzen, Pablo Zabala 21. eta Fidel Gonzale-zek 39. postuan amaitu zuen. Pello Oso-rok, bestalde, Arbizuko duatloia irabazizuen eta, horrela, denboraldiko bigarrengaraipena eskuratu, hurrengo egunean(domekan) bigarren postuan amaitzeko Durangoko duatloian. RobertoGartziak eta Iñaki Kondek ere parte hartu zuten azken proba horretan.

    AMAIA GOROSTIZA, Jose Mari Arrizabalaga, Jose Miguel Fialle-gas, Jon Ander Ulazia, Joseba Unamuno, Agustin Lahidalga, JavierSarrionandia, Jose Antonio Fernandez, Leire Barriuso, Virginia Ara-kistain, Anton Martinena, Javier Gurrutxaga eta Alex Urizar.

    GERMAN ALBISTEGI, Eduardo Trebiño, Unai Iraola, Aitor Andres,Javier Ariño, Kepa Osoro, Asier Garin, Bittor Garin, Javier Agirre-malloa, Jose Miguel Egaña, Joseba Rokandio, Xepe Gallastegi, Mi-ren Gisasola, Maialen Bergara eta Fernando Gutierrez.

    Jainaga eta Mendy atletak goi mailanKlub Deportiboko atleta horiek denboraldi bikaina dihardute egiteneta lortutako markek hainbat txapelketetan parte hartzeko aukera es-kaini dizkie. Horrela, Odei Jainaga Kanaria Handian jokatutako Europa-ko jaurtiketen Kopan izan zen 23 urtetik azpiko selekzioarekin eta 9.postua lortu zuen jabalinarekin. Carlitou Mendy, bestalde, 7. izan zenAntequeran jokatutako Espainiako txapelketako jauzi hirukoitzean.

    www.kolorlan.com 667 54 89 16KOMERTZIAL TEKNIKARIAbehar da

    / Erakutsitako balioaren araberako BALDINTZA EKONOMIKOAK. Enpresako AUTOA.

    / EUSKERA ETA INGELESA ondo jakitea baloratuko da.

    BIDALI CURRICULUM-a: [email protected]

  • ...eta kitto!kirolak

    2017-III-3123

    Eskola eta amateur mailetako Gipuzko-ako txapelketan parte hartzen dutenIpuruako 14 gimnastek lortu zuten Ei-barren maiatzaren 20an jokatuko diren fi-nalerako sailkatzea. Txapelketa horreta-ko bigarren fasea jokatu zen aurreko za-patuan Ibarran eta hor Ipuruako jubenil Ataldeak lehen postuaeskuratu zuen, banakaArrate Barojak lortuta-ko bera. Irati Yarzaizango da ordezkari ba-karra seniorretan.

    Bestalde, Gasteizenjokatu zen Oskitxo Tor-neoan Alaitz Aranbarrikurrea lortu zuen kade-teetan eta, senior ab-solutu mailari dagokio-nez, Nahia Arguiz (zin-ta) eta Elene Varela (pi-lota) hirugarrenak izanziren.

    Donosti Torneoan ere maila bikaineanjardun zuten eibartarrek eta, horrela, Ele-ne Varela 2. izan zen zintarekin eta pos-tu bera lortu zuen Jennifer Hernandeze-kin. Bihar Eskola B mailako gaztetxoe-nek finalerako txartelaren bila lehiatukodute Bergaran.

    Eskola eta amateur mailetako Ipuruakogimnasta guztiak sailkatu ziren finalerako

    Eibarko XXVI. Duatloiak, gainera, Gi-puzkoako Duatloi Sprint txapela etaEuskadikoa izango du jokoan. Proba16:45ean hasiko da emakumeendako etahiru minutu geroago gizonendako. Delte-co Eibar Triatloi Taldeak Eibarko Udalare-kin eta Gipuzkoako eta Euskadiko TriatloiFederazioekin elkarlanean antolatutakoprobaren boxeak Untzagan kokatuko dira.Lasterketa antxitxiketan egingo dituzten 5kilometroekin hasiko da, jarraian bizikletahartu eta beste 18 osatzeko eta, ondoren,bi kilometro eta erdiko antxitxiketaldiaizango dute proba amaitzeko. Sariak 200,150 eta 100 eurokoak izango dira lehen hi-ru sailkatuentzat, maila guztietako irabaz-leentzako garaikurrez aparte.

    Eibarko Duatloiajokatuko da bihar arratsaldean

    Xakeko talde biek bina berdindu zutenGipuzkoako 1. mailako Klub Deportiboko lehen taldeak bina berdindu zuen EibarrenMekatar Elgoibarrekin. Xabier Beorlegik irabazi egin zuen, Mikel Larreategiri galtzea ego-kitu zitzaion, eta Jon Aranak eta Jose Antonio Garridok parra egitea onartu zuten. Bes-talde, Azkoitian jokatutako 3. mailako norgehiagokan, Deporreko bigarren taldeak Chess-berrirekin berdindu zuen: Adrian Martinikorena eta Lander Aja garaile izan ziren, eta Ai-tor Beorlegi eta Oier Garcia galtzaile.

    Elene Varela eta Jennifer Hernandez, bigarrenak Donosti Torneoan.

    TXIRRINDULARITZARAKO GUZTIA (salmenta eta konponketa)BIZIKLETAK ● ALDAGAILUAK ● OSAGAIAK ● ERROPA ● OINETAKOAK

    EIBARKO BIZIKLETA

    Andoni Retenagazure konfidantzazko mekanikaria

    [email protected] kalea, 4

    943 530 212

    O R D U T E G I Aastelehenetik ostiralera: 10-13/16-20 zapatuetan: 10-13

  • ...eta kitto!kirolak2017-III-31

    24

    – Presidente kargua hartu berri duzu.Zenbat urte Eibarko Txirrindularitza El-kartean?

    Aspaldiko harremana da gurea: 30 urtepasatxo bazkidea naizela eta zikloturismoapraktikatzen. Gero semea txirrindulari pro-betan hasi zen eta bera jarraitzen 2012tik au-rrera kolaboratzen hasi nintzen. 2014tik ba-tzarkide lanetan jardun izan dut eta 2016kobatzarrean presidente hautatu ninduten.– Zein egoeratan dago elkartea, 91 urteegiten dituen honetan?

    Elkarteak une onak eta txarrak izan ba-ditu ere, bizi izan dugun krisialdi ekonomi-koari aurre egin dio behintzat. Orain delabi urte babesle bat erori eta kadete maila-ko karrera bat galdu genuenez, 2018anberreskuratzen ahaleginduko gara. Udala-ren eta beste babesleen laguntzarik gabeezingo genukeen jarraitu. Eta Eibar FT-koFundazioarekin aurten sinatutako akordioa

    guretzat bultzada indartsua da. Elkarte ba-tzordean jende berria sartu da: BeñatUrain (lasterketako zuzendaria), JoxemariGerra (idazkaria) eta Julen De Blas (gida-ria). Beñat eta Julen, gainera, txirrindula-riaik izandakoak dira, eskarmentu handi-koak. Esperientzia eta gaztetasuna batzealortu dugu eta pozik gaude. Beraz, 100. ur-teurrenari begira badago ilusioa.– Txirrindularitza zaletuen artean alda-ketarik nabaritu da azken urteotan?

    Hausnarketa txiki bat eginda, kirola egi-tea gustatzen zaion taldearen arloa haztenjoan da azken urteotan: zikloturismo, dua-tloi edo triatloi probek gero eta parte-har-tzaile gehiago dituzte. Zaletuei dagokie-nez, bestalde, laranjaz jantzitakoen uhol-dea Euskaltel desagertuta jaitsi egin deladirudi, baina hemengoa moduko afiziorikez da ikusten inon eta horrek lanean ja-rraitzera bultzatzen gaitu.

    – Afizionatu mailako onenak izango diraaurten ere Valenciaga Memorialean?Zenbateko aurrekontua du probak?

    Valenciaga aspalditik da erreferenteaestatuko txirrindularitzan. Izan ere, proba-ko irabazleak profesionaletara jauzia egi-teko txartela eskura izaten du gehienetan.Espainiako Kopako talde onenak hor izan-go dira, gonbidatutako beste birekin bate-ra: Eibar Energia Hiria - Debabarrena etaEulen. Azpimarratzekoa da Caja RuralGonzalo Serrano Espainiako Kopako lide-rrarekin etorriko dela eta Ampo iaz profe-sionaletan jardundako Ermuko Peio Goi-koetxearekin. Aurtengo aurrekontua40.000 eurora hurbiltzen da, iaz baino10.000 gutxiago (iaz klubaren 90. urteu-rrena ospatu genuelako). – Ibilbidean zeintzuk dira aldaketa na-barmenenak?

    Oraingoan azken urteotan egin den ibi-bidea aldatu nahi izan dugu, beste sasoibateko ibilbidea berreskuratuta; horrega-tik, Elgeta Bergaratik igoko dugu eta IxuaEibartik, ikuskizuna berpizteko asmoz, ba-tez ere mendi gainetik pasatzerakoan.– Podiuma eta emakumea: zein asmoduzue sariak banatzerako orduan?

    Australian azafaten irudia kentzea era-baki zenean horrek gugan ere izan zueneragina. Alde batetik, irudi sexista eta ana-kronikoa iruditzen zitzaigulako eta, beste-tik, sentsibilitate handiko gauza delako.Hemendik aurrera, azafatak egon beharre-an podiumeko laguntzaileak izatea erabakidugu, izan gizonak, izan emakumeak. Ha-la eta guztiz ere, ikuskizuna hortik kanpodago: txirrindulariek errepideetan ematendutena da garrantzitsuena.

    “Esperientziaeta gaztetasunabatzea lortu duguzuzendaritzan”

    ANGEL LOPEZ(Eibarko TxirrindularitzaElkarteko presidentea):

    Eguazten arratsaldean aurkeztu zuten Valenciaga Memorialaren 46. edizioa. Domeka goizean jokatuko den probahorrek, ohikoa denez, afizionatuen mailako estatuko talde nagusienak batuko ditu, denek ere Espainiako Koparenlehian sartuta. Eibarko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen lasterketak 164 kilometro izango ditu, Itziar,Meaga, Elgeta, Areitio, Ixua eta San Miguel gainekin, parte hartuko duten 28 taldeetako 196 txirrindulariekikuskizuna eskaintzeko ibilbide ezin aproposagoan. Helmuga oraingoan ez da Armeria Eskolaren parean egongo,San Andres parrokiaren parean baizik. Angel Lopez CCE-aren presidente berriarekin egoteko aprobetxatu dugu.

    Angel Lopez, De los Toyos alkatea eta Gorostiza Eibar FT-ko presidentearekin.

  • ● Eibarko Udala● Gipuzkoako Foru Aldundia● Eibar Kirol Elkartea Fundazioa● Udal Kirol Patronatua● Radio SER Eibar● Izadi Loradenda● Zirauna (Kirol Jantziak)● Birjiñape Kafetegia● Ketesa● Casa Cantabria● Inpratex● Gestilan - Aholkularitza● El Corte Inglés - Eibar● Goritz Hornikuntzak, S.A.

    ● Marqués de Saka Ganadutegia● Oishi● Azitain Jatetxea● Mapfre● DYA - Eibar● S.C.R.G. Bide-Alde● S.C.R.G. Kamarroak● Trinkete Garagardotegia● CDR-Bikes Eibar● Ongi Etorri Kafetegia ● Casa Galicia● Pneumax● Kantoi Zerbitzu Estazioa● Oberena Harategia

    ● Ezpeleta Ehun-Ostalaritza● El Castillo Hotela● Perlakua Agroturismo-Jatetxea● Kalitatea● Ikolan Lanaldi● Guria Elektrizitatea● Arkupe Gastro Pub● Hotel Unzaga Plaza● Avia● Naia Car-Kia● Larragest Inmobiliaria/Aseguruak● Bista Eder Hortz-klinika

    EIBARKO TXIRRINDULARI ELKARTEA 2017 DENBORALDIKO EGUTEGIA

    UDABERRI SARIAotsailak 26

    CCE SARI NAGUSIAapirilak 9

    SAN JUAN SARI NAGUSIAekainak 18

    XLVI. VALENCIAGA OROITZARREA (apirilak 2)

    GARAILEA MENDIA

    TARTEKO HELMUGAKSAIATUENAREN SARIA LEHEN EUSKALDUNA

    LAGUNTZAILEAKPEDAL EGUNA (irailak 17): Birjiñape kafetegia

    TALDEKAKO SAILKAPENA: Eibarko Txirrindularitza Elkartea / DEBABARRENAKO ONENA: Goritz Hornikuntzak, S.A.

    23 URTETIK AZPIKO ONENA

    SPRINT BEREZIA

  • ...eta kitto!kirolak2017-III-31

    26

    Astelehenean hasi eta zapatura arte jokatukoden Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioak hain-bat aldaketa izango ditu, tartean antolatzaile arlo-an eman dena. Lehendik zeudenetik erdiek lagaegin dute lasterketa hori eta Donostiako Klasikoaprestatzeko lanak, eta bere sasoian Euskal Bizikle-ta antolatzen jardun zutenek hartu dutelako erron-kari eusteko erantzukizuna. Eibartarrez osatutakolan-taldea epeak betetzeko larri ibili bada ere, interes handiko Itzu-lia prestatu du, “oraingoan aukera gehiago eskainiz helmugetansprinta jokatzeko prest” dauden txirrindulariei. Hala ere, izangoda mendirik proban, 19 hain zuzen ere: 1. mailako lau, 2. mailakozazpi eta 3. mailako beste zortzi. Lasterketak, gainera, Hegoal-deko lau hiriburuak lotuko ditu, guztira 625 kilometroko ibilbide-an. Antolatzaileek diotenez, “ibilbidea leunagoa bada ere, txirrin-dulariak dira gogortzeko ahalmena dutenak”. Gure herriak bari-xakuko helmuga hartuko du Arraten, ohikoa denez, eta zapatu-kokoak Eibarren izango du bai irteera eta baita helmuga ere, tar-tean Bergararaino joango den 27 kilometroko erlojupekoarekin.

    Eibartarrek antolatutakoEuskal HerrikoItzuliaren aurrean

    Trek-Segafredo (Contador, Cardoso, Zubeldia)AG2R La Mondiale (Bardet, Bakelants, Vuillermoz)Astana Pro Team (Luis Leon Sanchez, Pello Bilbao, Fuglsang)Bahrain-Merida Procycling (Ion Izagirre, Bole, Visconti)BMC Racing Team (Samuel Sanchez, Caruso, Moinard)Bora-Hansgrohe (Konig, Buchmann, Pelucchi)Caja Rural - Seguros RGA (Pardilla, Alex Aranburu, Jon Irisarri)Cannondale Drapac Team (Uran, Clarke, Talansky)Cofidis Solutions Credits (Dani Navarro, Edet, Maté)FDJ (Molard, Roux, Vaugrenard)

    Lotto-Soudal (Wellems, Monfort, Valls)Movistar Team (Valverde, Gorka Izagirre, Soler)Orica-Scott (Adam eta SimonYates, Gerrans, Kreuziger)Quick-Step Floors (Alaphilippe,Capecchi, De la Cruz)TeamDimensionData (OmarFraile, Igor Anton, Cummings)TeamKatusha - Alpecin(Spilak, Machado, Vicioso)TeamLottoHl - Jumbo (Roglic,Bennett, Lobato)Team-Sky (Sergio Henao,Kwiatkowski, Nieve)TeamSunmer (Barguil,Keldermann, Matthews) UAE Abu Dhabi (Ulissi,Atapuma, Meintjes)

    JUAN SUSAETA URKID I(2017ko martxoaren 20an hil zen, 87 urterekin)

    “URAK DAKARRENA URAK DAROAZUK EMANDAKOA GUREKIN GERATZEN DA”

    Fundatzaileetakoa izan zen Juan lagunari, eskerronezESTRELLA SOZIEDADEKOOK

    Izen handi asko 20 taldetan

    astelehena, apirilak 3Iruñea / Egesibar-Sarriguren (153 km.)

    martitzena, apirilak 4Iruñea / Eltziego (175 km.)

    eguaztena, apirilak 5Gasteiz / Donostia (160 km.)

    eguena, apirilak 6Donostia / Bilbo

    (174 km.)

    barixakua, apirilak 7Bilbo / Arrate

    (140 km.)

    zapatua, apirilak 8Eibar / Eibar

    (27 km.)

    Diego Rosak iaz Arratenirabzi zuen unea.

  • ...eta kitto!kultura

    2017-III-3127

    Eguazten goizean emandako prentsau-rrekoan eman zituzten ezagutzera Ei-barko bonbardaketaren 80. urteurrena de-la eta gurean egingo diren ekitaldiak. Mi-guel de los Toyos alkateak, Idoia Saraske-ta Ego Ibarra batzordeburuak, Patxi Lejar-di Kultura zinegotziak eta Jose Luis Gon-zalez “Poxpolo” Kultura teknikariak aur-keztutako egitaraua apirilaren 25ean hasi-ko da, egun horretan Juan Pablo Fusi Aiz-purua historialariak Coliseoan emangoduen hitzaldiarekin. Aurreratu dutenez,katedratikoak gerra zibilari buruzko haus-narketa sakona egingo du.

    Bestalde, Arrateko interpretazio zen-troaren osagarri gisa mugikorrentzat sor-tutako aplikazioari gerra zibila herri ba-rruan ezagutzeko ibilbideak gehituko diz-kiote eta apirilaren 25etik aurrera eskura-garri ipiniko dituzte, nahi duenak doan jai-tsi eta erabiltzeko aukera izateko. Horre-kin batera, Egogain kalean (sasoi hartan

    O’Donell izena zuen kalean), Labadero-kua gerra-babeslekuan bonba batek joeta lurrean zulo ikaragarria zabaldu zentokian, hori irudikatzen laguntzeko, jokobisual modukoa egiten duen teknikaz ba-liatuko dira.

    Hitzaldi dramatizatuaHortik aurrera, ekitaldi ezberdinak anto-

    latu dituzte apirilaren 30era arte: apirilaren28an, Coliseoan, “Bonbardaketak 1937Eibar. 80 urte” hitzaldi dramatizatua es-kainiko dute Jesús Gutierrez historiala-riak, Nerea Arriola biolin-jotzaileak, BirakaDantza Taldeak, Koro Gazteak, KezkaDantza Taldeak, Lekim animazioak talde-ak, Itzamna akademiak eta herriko an-tzezleek, guztira 100 bat lagunek. Apirila-ren 29an, berriz, gerra aurreko Eibarkoplanoa marraztuko da klarionez Untzagaplazan eta gauean berriro eskainiko da Co-liseoko dramatizatua, baina oraingo ho-

    netan kalean, Untzagan, harmailen alde-an. Egitaraua biribiltzeko, apirilaren 30eanCielito musika bandak kontzertu bereziaemango du Coliseoan, gerrako filmetakosoinu-banda ezagunek osatutako egita-rauari jarraituta.

    Aurtengo edizioan ere denetarik izangodu Argazkilaritza Maiatzean-eko egita-rauak, gizarte dokumentu gisa balio his-toriko indartsua duten argazkietatik hasieta paisaia handi eta sormenez gainezkadauden irudietaraino. Eta hor Jon Goros-pek "El proyecto fotográfico" argazkilaritzatailerra eskainiko du, "argazkiari zer atera,berarekin zer kontatu eta bertan zer ikusi"erakutsiko duena. Astelehenean zabaldu-ko da bertan izena emateko aukera, [email protected] helbidera e-maila bidalita. Plan bikaina da antolatzaile-en esanetan, "argazkiak eta ezagutzak par-tekatzeko aukera" emango duelako.

    Egitarau berezia antolatu dute bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira

    Codesyntax enpresak Twiterreko iazko euskarazkojarioa aztertu du eta, hortik ondorioztatzen denez, ia be-ti euskaraz egiten duten lagunak 2.500 omen dira. Az-terketa horren arabera, gainera, Leire Narbaiza (Txargain)gure kolaboratzailea da euskal txiolari aktiboena rankinghorretan. "Kalamuatik Txargainera" bloga ere goberna-tzen du Narbaizak eta, besteak beste, hizkuntzaren etaemakumetasunaren inguruko gaiak jorratu ohi ditu.

    Argazkilaritza Maiatzean ate joka Jon Gorosperen tailerrarekin

    Leire Narbaiza eibartarrada txiolari saiatuena

    Timoteo Lazpita Areitiobiritxinaga1. URTEURRENA: (2016-IV-1)

    Zu joan zara, baina zureganako guremaitasuna ez. Ez ditugu inoiz ahaztuko

    izan dituzun ilusioa eta bizipoza.ETXEKOAK

  • ...eta kitto!kultura2017-III-31

    28

    “Barruko amorrua bideratzekomekanismoa da foballa askorentzat”Antzerki Jardunaldiak agurtzeko, Borobil Teatroa taldekoek “Fuera de juego”/ “Jokoz Kanpo” eskainiko dute apirilak 5ean, 20:30ean, gazteleraz eta 6an,20:30ean, euskaraz. Euskarazko bertsioko aktoreak Joseba Apaolaza, AsierHormaza eta Asier Sota dira, eta azken honek antzezlanaren nondik norakoakkontatu dizkigu. Antzezlanak txartel gorria ateratzen die foballaren inguruandauden hainbat jarrerei.

    ASIER SOTA(aktorea)

    Astelehenean banatu zituzten Udalak eta herriko euskaltegi biekantolatutako “Eibar aldeko euskara hiztegia” Argazki Digitalen lehia-ketako sariak, Portalean. Epaimahaiak aukeratutako saria Elena Pa-llejak jaso du, “pegora” adierazten duen erretratuari esker. IrabazleaTarragonakoa da eta orain dela gutxi hasi da euskera ikasten. Argaz-kia Estaziño kaleko ate bati atera zion eta pozarren hartu zuen saria.Beste saria, Eibarko Euskararen web orrian boto gehien (90) jaso di-tuenari emandakoa, Lu Carballoren “antiparrak” argazkiak eramandu, baina irabazlea ezin izan zen egon saria banatzeko ekitaldian eta,beraz, beste momentu batean emango diote.

    Banatu dituzte “Eibar aldeko euskara hiztegia” argazki lehiaketako sariak

    – Zertan datza ‘Jokoz kanpo’ antzez-lana?

    Umeen foball entrenatzaile biri egitenzaien epaiketa da berez. Publikoak epai-keta horretan esaten dena ikusten du,eta flashbacka erabiltzen dugu gertatu-takoa kontatzeko. Entrenatzaileek elkarjoka amaitzen dute. Hori epaiketa hasie-ran aipatzen da jada, eta elkar jotze ho-rretara nola iristen diren ikusten dugu,biolentzia erabiltzera haurren arteko par-tidu batean, hain zuzen.– Zein da zure rola antzezlanean?

    Paper ezberdinak egiten ditugu Jose-ba (Apaolaza), Asier (Hormaza) eta hiru-rok. Umeak antzezten ditugu, gurasoak,entrenatzaile moduan ere aritzen diraeurak biak, nik aitonarena egiten dut...pertsonaia ezberdinak.

    – Nolanahi ere, errealitatean oinarri-tzen den antzezlana da.

    Anartzek (Zuazua) antzerki lan hau egi-teko gaia atera zuenean errealitatean oi-narritu zen, baina gerora konturatu gara,foballariekin berbetan edo berrietan ira-kurtzen, errealitateak fikzioa gainditzenduela. Motz geratzen gara batzuetan errea-litatean gertatzen dena ikusita. Hori era-kusten saiatzen gara eta baita nondik da-torren ere, foballarekin zerikusirik ere ezdaukala askotan. Norberak barruan dara-man amorrua bideratzeko erabiltzen duenmekanismoa da foballa askorentzat.– Umorearen aldetik tratatzen duzuegaia?

    Komedia da, baina oinarri dramatikoadauka. Jendeak barre asko egiten du,baina Anartzek ere buruan zera zeukan:

    antzokitik ateratzean ondo pasatu dugu-la pentsatzea, barreak bota ditugula, bai-na antzezlanak utzi dizun mezu indar-tsuaz jabetzea. Publikoak erraz enpati-zatzen du. Foball munduko profesiona-lek ikusi dutenean, egia asko esaten di-tugula aitortu digute.– Horrelako gai serioek eragina izate-ko, komedia bide ona da?

    Bai, bestela mundu panfletarioan sar-tzen zarelako, eta jendeak betiko berri-ketaldia moduan hartu dezake eta jara-monik ez egin. Hemen ikusten dugunada egia handi bat kontatzen dela kome-diatik abiatuta, eta mezua errazago sar-tzen da. Hala ere, komedia erabiltzeaga-tik ez diogu gaiari garrantzia kendu nahi.Nahita erabili den tresna da komedia,mezua hobeto sartzeko.

    Juan San Martin liburutegiak “Ez da magia, errealitate areagotua da”izenburuko tailerra antolatu du datorren eguenerako, Haur Liburuaren Na-zioarteko Eguna dela eta. Umeen liburutegian izango den ekimena 5-8 urtebitarteko haurrentzat pentsatuta dago eta 17:30ean hasiko da (iraupena 30-40 minutukoa izango da). Antolatzaileek azaldu dutenez, “tailer honetanhaurrek errealitate areagotua erabiltzen duten liburuak ikusteko aukera izan-go dute. Magikoak dirudite, pertsonaiek bizitza hartzen dute eta. Horrekinbatera, errealitate areagotura gerturatzeko marrazki batzuk egingo dituzteeta marraztutakoa 3-Dn ikusteko aukera ere izango dute”.

    Liburu “Magikoak” Haur LiburuarenNazioarteko Eguna ospatzeko

  • ...eta kitto!kultura

    2017-III-3129

    Urteroko moduan, Eibarko Artisten Elkarteakerakusketa kolektiboa antolatu du eta gaurtikaurrera Portaleko erakusketa aretoan egongo daikusgai, apirilaren 23ra arte. Taldekakoerakusketan Artisten Elkarteko 40-45 bat kiderenlanak bildu dituzte, “pare bat artista bakoitzeko”eta teknika guztiak erabilitako artelanak ikustekotartea izango dute bisitan doazenek: pintura, egur-taillak, eskulturak, grabatuak, zeramika,argazkiak…

    Gaur zabalduko dute Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa

    Martitzenean, 19:00etan, Xirrikituen Jostunek “Beldurrak” izenbu-ruko ipuin kontakizuna eskainiko dute euskeraz, Portaleko areto nagu-sian, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik eta Illunabarrian egitasmo-aren barruan. Ordubete inguruko iraupena duen lana gazte eta helduen-tzat pentsatuta dago eta sarrera doan izango da.

    Nalua taldekoek Eibarren batukada feminista taldebat sortu nahi dute eta, jendea animatzeko,“emakumeon ahalduntzarako tresna baliagarriaizateaz gain, gozatzeko, elkar ezagutzeko etafestarako aukera ere badela” diote. Interesa izanezgero, 697211272 telefonora deitu [email protected] helbidera idatzidaiteke.

    Batukada feminista osatzeko deia

    Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, …eta kitto! Euskara El-kartearen laguntzarekin antolatuta, Miren Narbaiza eibartarra kide duenPerlak taldeak kontzertua emango du domekan Beleko tabernan,19:00etan. Taldeak bere bigarren diskoa, “Itzaletatik” izenburukoa, aur-keztuko du zuzeneko emanaldian.

    Perlak kontzertuan Belekon

    Astelehenean, 19:00etatik aurrera “Zura”dokumentala emango dute Coliseo antzokian,Korrika Kulturalaren barruan udalarenlaguntzarekin antolatutako proiekzioan. Pelikulaegitasmo honen helburunagusia basoaren,zuraren eta euskalgizartearen artekoharremanak izan duten,gaur egun duten etaizango duten balioagizarteratzea da. MªJose Barriola Baraibarreksortu, sustatu etazuzendutako proiektuarilotutako filma Jon MaiaSoriak zuzendu du.

    “Zura” dokumentala

    “Beldurrak” ipuin kontakizuna

    Eibarko Cielito Musika Taldeak, ohiko martxari jarraituta, kontzertuaemango du domekan, 12:30ean Coliseoan. Carlos Sanchez-Barbak zu-zenduko duen emanaldian egitarau honi jarraituko diote: “Evocación”(martxa, E. Cebrian), “Obertura de Cándida” (l. Bernstein), “Aires Vascosnº2” (herrikoia, J. Franco), “El Niño Judío” (zarzuela, P. Luna) eta “El Pa-drino” (BSO, Marcel Peeters-en konponketekin). Kontzertuaren aurretik,euririk ez badu egiten, 11:15ean kalejira egingo dute.

    Musika Bandaren kontzertua etzi

    Martitzenean izango da Idazlea-rekin Harixa Emoten euskerazkoirakurketa klubaren hurrengosaioa, 19:00etatik aurrera Portale-an. Antxon Narbaizak dinamizatu-ko duen saioan Arrate Egaña idaz-leak hartuko du parte, “Paradi-sua” bere lanari buruzko gogoetakirakurleekin batera komentatzeko.

    Idazlearekin Harixa Emoten

    Zapatuan 17:00etan eta astelehenean 20:30eanColiseoan ez da zine emanaldirik izango, egunbietan aretoa beste ekitaldi batzuetarako erabilikodutelako.

    Aldaketak Coliseoko zinean

  • “Cervantes ejemplar” (Micomicon)31n (barixakua), 20:30 / 90 minutu

    Coliseoan / 12 euro / KOMEDIA

    “Festara!!!” (Tomaxen Abenturak)1ean (zapatua), 17:00 / 60 minutu

    Coliseoan / 5 euro / HAUR ANTZERKIA

    “La educación de los cerdos” (Narruzko Zezen)2an (domeka), 20:30 / 50 minutu

    Hezkuntza Esparruan / 5 euro / KOMEDIA

    “Incendios” (Ysarca Art Promotions)4an (martitzena), 20:30 / 180 minutu

    Coliseoan / 15 euro / DRAMA

    ANTZEZLEAK: Manuel Agredano, Elisabet Altube,... ZUZENDARITZA: Laila RipollAgredano Narruzko Zezen taldeko kide-ohia dator Micomicontalde handiarekin erritmo eta lengoaia zinematografikoa duenlana antzeztera. Horrek nabaritu egiten ditu entremeseetanhain ohizkoak diren arlo komikoak eta tragikoak.

    ANTZEZLEAK: Joserra Fachado eta Jaione Zulaika ZUZENDARITZA: Joserra FachadoZahar eta gazteak gonbidatuta zaudete ospakizun xelebre honetara! Edozeinherriko jaietan bezala! Tomaxek eta Musugorrik jairik jai eramango gaituzte-eta. Egitaraua ohiko pregoiarekin hasiko da, ondoren txupinazoa, jarraiankalejira txarangarekin, bigantxa entzierroa, magia jolasak, buruhandiak...

    ANTZEZLEAK: Mireia Diaz, Asier Gonzalez, Viviane Straub,... ZUZENDARITZA: Manolo Murillo eta Juan OrtegaRoald Dahi idazle britainiarraren La Cata ipuinean oinarrituta dagoen lanaumore makabro eta ironikoaz baliatzen da gizarte burgesaren kritika zorrotzaegiteko. Amildegian eroritako gizartea azalduko zaigu aurrean. Umore asko,ezustekoak, suspensea eta inor espero ez duen amaiera izango ditugu zain.

    ANTZEZLEAK: Nuria Espert, Ramon Barea, Edu Soto,... ZUZENDARITZA: Mario GasAntzezlan honek jatorriaz eta birsortzeaz hitz egiten du eta, norberak bereburua aurkitzeko, baita batzuetan erein behar diren suteetaz. Gerra giroanbizi den edozein emakumeren egia kontatzen den moduan, hor dago herrialdeoso batena ere. Tragedia bikaina, ikusleen kontzientzia astintzeko asmoarekin.

    martxoaren 31tik apirilaren 6ra arte

    “Fuera de juego”/”Jokoz kanpo” ( Borobil)5ean eta 6an, 20:30 / 70 minutu

    Coliseoan / 12 euro / KOMEDIA

    ANTZEZLEAK: Mikel Pagadi, Nagore Aranburu eta Anartz Zuazua ZUZENDARITZA: Anartz ZuazuaEguaztenean gazteleraz eta eguenean euskeraz eskainiko du Borobil Teatroaklan hau. Joseba Apaolazak, Asier Sotak eta Asier Hormazak osatuko dutebigarren hirukotea. Foballaren inguruko hainbat topikoekin batera, kirol horrekbizitzari buruzko ikasgai sakonak ere badakiela ematen erakutsiko digute.

  • Berdel EgunaMUTRIKUNBihar ospatuko dute BerdelEguna Mutrikun. Goizetikhasiko da egitaraua, jaiagirotzeko antolatu dituztenhainbat jarduerarekin.Eguerdian berdel pintxoakbanatuko dira doan eta18:00etan berdel pintxo herridastaketa hartuko du portuak.Itziarren Semeak taldeak20:00etan emango duenkontzertuak agurtuko du jaia.

    ...eta kitto!agenda2017-III-31

    31

    Barixakua 31EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

    Zapatua 1EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

    Domeka 2EGUNEZ Mandiola (S. Agustin, 3)

    Astelehena 3EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

    Martitzena 4EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

    Eguaztena 5EGUNEZ Elortza (J. Gisasola, 18)

    Eguena 6EGUNEZ Lekunberri (Isasi, 31)

    Barixakua 7EGUNEZ Lafuente (Sostoatarren, 10)

    SOS deiak.................................112Pegora ......................................010Udaletxea ..................943 70 84 00Portalea .....................943 70 84 39Udaltzaingoa.............943 20 15 25Mankomunitatea.......943 70 07 99Debegesa ..................943 82 01 10KIUB ..........................943 20 38 43Epaitegia ...................943 03 34 00Iberdrola....................901 20 20 20Naturgas....................902 12 34 56DYA Larrialdiak.........943 46 46 22Gurutze Gorria..........943 22 22 22Mendaro osp.............943 03 28 00Anbulategia...............943 03 25 00Torrekua ....................943 03 26 50Errepideak.................902 11 20 88Ertzaintza ..................943 53 17 00Eusko Tren................902 54 32 10Pesa...........................900 12 14 00Taxiak ........................943 20 30 71...................................943 20 13 25Alkohol.Anon............629 14 18 74Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

    telefonojakingarriak

    farmaziakhildakoak- Jose Mª Lazkano Lazkano. 79 urte. 2017-III-26.- Agustin Albarran Martinez. 79 urte. 2017-III-26.- Lourdes Andueza Zubizarreta. 88 urte. 2017-III-28.- Pakita Alberdi Arakistain. 95 urte. 2017-III-29.- Justina Martinez Fuldain. 98 urte. 2017-III-29.

    jaiotakoak

    eguraldia (EUSKALMET.NET)

    GAUEZ BETI -2017AN- Mandiola (S. Agustin, 3)

    - Martin Gallastegi Ruiz. 2017-III-23.

    AURREKOAREN EMAITZA

    SUDOKUA

    Antzerkia ERMUANGaur 22:15ean ErmuaAntzokian "25 años no esnada... pero dan para mucho"taularatuko du Izarraitz taldeak.Alain Kortazarrek zuzenduta,Asun Morales, Emi Castañeda,Isi Gutierrez, Mari CarmenSoria, Tere Romero etaSocorro Cebrian antzezleekjardungo dute. Sarrerak8 euro balio du.

    Aurresku eta SoinuZaharra ELGOIBARRENEuskal Herri osotik etorritako58 dantzari gaztek hartukodute parte asteburuanElgoibarko Herriko Antzokianizango den XVI. ElgoibarkoAurresku eta Soinu ZaharTxapelketan. Bihar eta etzijokatuko da: lehen jardunaldian7-11 urte bitarteko neska-mutilak lehiatuko dira (16:00)eta domekan, berriz, 11-15urte bitartekoen txanda izangoda, 11:00etatik aurrera.

  • TAILERRA17:00. “Kamisetendiseinua”. Jazinto Olabeludotekan.

    EIBARKO KANTUZALEAK17:00. Abesbatzarenemanaldia San Andreszaharren egoitzan.19:00. Kalejira herritik.

    ANTZERKI JARDUNALDIAK20:30. “CervantesEjemplar” (Micomicón).Coliseoan.

    ...eta kitto!agenda2017-III-31

    32

    Barixakua 31

    Astelehena 3SENDABELARREN FOROA16:00. “Brioleta etapapantzea”. Portalean.

    DOKUMENTALA19:00. “Zura”, KorrikaKulturalaren barruan.Coliseoan.

    Eguena 6IKASTEN10:00. “Hiri aktiboak-Pertsonentzat hiriak”hitzaldia, Juanma Muruaren(Ekonomian lizenziatua)eskutik. Armeria Eskolan.

    KORRIKA TXIKIA15:15. Korrika Txikia,Arno DJ-k girotua.

    KALEETAN KANTUZ17:45. Kaleetan Kantuzdantzak. Untzagakojubilatu etxean.19:30. Kaleetan Kantuzabesbatzaren entsegua.San Andres elizan.

    KALERATZEAK STOP19:00. Kaleratzeak Stopplataformakoen bilerairekia. Portalean.

    ANTZERKI JARDUNALDIAK20:30. “Jokoz kanpo”(Borobil Teatroa).Coliseoan.

    Eguaztena 5IKASTEN09:50. Ibilaldia: Gasteiz-Estibalitz. Bazkaria eraman.Autobusa Ego-Gainetikirtengo da.

    EIBARKO KANTUZALEAK19:30. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizako lokaletan.

    ANTZERKI JARDUNALDIAK20:30. “Fuera de juego”(Borobil Teatroa).Coliseoan.

    MENDI IRTEERA09:00. “Gure ingurukohistoria, Izarraitzezagutzen”. Untzagatikabiatuta.

    TAILERRA09:00/13:00. Matematikamanipulatibo eta idazketa-irakurketa tailerra. Prezioa:55 euro laguneko. Izenematea beharrezkoa da.Kenko osasun gunean.

    DUATLOIA16:45. XXVI. EibarkoDuatloia. Boxeak Untzagan.

    ANTZERKI JARDUNALDIAK17:00. “Festara!!”(Tomaxen Abenturak).Coliseoan.

    UMEENDAKO JAIA17:00. Spring Party(udaberriko jaia, ingelesez).Kids&Us-en (Ego-Gain, 8).

    Zapatua 1

    Martxoaren 31ra arte:– AGUSTIN BUSSELOREN argazki-erakusketa.

    (El Ambigu tabernan)– M. SOL YABENEN argazki-erakusketa.

    (Portalea jatetxean) Apirilaren 2ra arte:– “TXINAKO LAU HIRITAN” JOSE LUIS IRIGOIENEN argazkiak.

    (Topalekuan)Apirilaren 22ra arte:– “MIRADORES” LUCENA MORALEN argazkiak.

    (El Corte Inglesean)Apirilaren 23ra arte:– EIBARKO ARTISTEN ELKARTEAREN erakusketa.

    (Portalean)Apirilaren 4tik 7ra:– KORRIKAREN edizio guztietako kartelen erakusketa.

    (Topalekuan)

    Erakusketak

    ZUHAITZ EGUNA09:00. Klub Deportiboanbatu, ibilbidea denekelkarrekin oinez egin etaUsartzaraino igotzeko.11:00. Lau motatako40 zuhaitz landatuko dira.12:00. Hamaiketakoa.13:00. Jaitsiera Eibarrera.

    Domeka 2

    Martitzena 4IKASTEN10:00. Asier Errastilaburmetraien emanaldia,Juan Aldairekin.Uni Eibar-Ermuan.

    IKASTEN16:00. Puntu-tailerra.17:00. Joskintza-tailerra.Portalean.

    EMAKUMEEN HISTORIA18:30. “Malala (Aktibistaeta Bakeko Nobel Saria)”.Leticia Martinez-Alcocerrekdinamizatutako saioa.Portalean.

    IPUIN KONTAKETA19:00. “Beldurrak” gazteeta helduentzakkontakizuna, XirrikituenJostunen eskutik. Korrikakulturalaren barruan.Portalean (areto nagusian).

    HARIXA EMOTEN19:00. Idazlearekin HarixaEmoten: “Paradisua”, ArrateEgañarekin. Portalean.

    ANTZERKI JARDUNALDIAK20:30. “Incendios” (YsarcaArt Promotions / T.de laAbadía/T. Invernadero).Coliseoan.

    TXIRRINDULARITZA09:00. 46. ValenciagaOroitzarrearen irteera,Untzagatik Azitainera.Helmuga 13:00ak aldera,San Andres eliza parean.

    KANIKROSA09:00/15:00. II. ElkartasunKanikrosa, Marcan Huellaelkartearen eskutik. Arraten.

    KONTZERTUA12:30. Eibarko CielitoMusika Taldea. Coliseoan.

    BERMUT ETA MUSIKA JAIA13:30. Ametsa tabernan.

    KONTZERTUA19:00. Perlak taldea,Korrika Kulturalarenbarruan. Beleko tabernan.

    ANTZERKI JARDUNALDIAK20:30. “La educaciónde los cerdos” (NarruzkoZezen). HezkuntzaEsparruan.

  • Ongi etorri, MARTINGallastegi, martxuaren23tik gure artian zagoz-eta. Famelixaren partez.

    Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu.Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro

    (bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena baino lehen egonbeharko da ...eta kitto!-n. Hemendik aurrera zorion-agurrak etakitto.eus webgunean

    ere argitaratzeko aukera daukazue. Prezioak bertan kontsultatu ditzakezue.

    943 20 09 18 [email protected]

    laztanak emoten...

    Zorionak, JONE, martitzenian lau urteegin zenduazen-eta,printzesa! Patxo haundibat famelixaren partez.

    Zorionak, MIRENFernandez, martitzenianlau urte bete zenduazen-eta. Musu haundi batetxekuen partez.

    Zorionak, UNAX,txapeldun! 2 urte,mutil haundi! Markeleta Beñaten partez,zaku bete musuz.

    Zorionak, IMANOL,atzo urtiak betezenduazen-eta.Ondo-ondo ospatu.Laztan haundi bat lagun guztien partez.

    Zorionak, JUNE, gaur10 urte betetzen dozuz-eta! Patxo pillua, Zalo,Anneke, Laia, Izar etaAmaiaren partez.

    Zorionak, HELENE,etxeko poxpolintxo!,astelehenian bost urteegingo dozuz-eta. Patxobat famelixa eta, batezbe, Nahiaren partez.

    Zorionak, ANE,astelehenian 11 urtebete zenduazen-eta.Eta amama Margariri,etzi beteko dittu-eta.Famelixaren partez.

    Zorionak, MAIALEN,domekan 22 urteegingo dozuz-eta. Egunzoragarrixa pasauko dozulakuan, asko maitezaittuen etxekuak.

    (1 ARETOAN)1ean: 19:45, 22:302an: 20:00

    (2 ARETOAN)1ean: 19:45, 22:302an: 17:00, 20:003an: 20:30

    ”Land of mine” Zuzendaria: Martin Zandviet

    ”El viajante” Zuzendaria: Asghar Farhadi

    zineaColiseoan

    ”Ghost in the Shell” Zuzendaria: Rupert Sanders

    (ANTZOKIAN)1ean: 17:00(1), 19:45, 22:302an: 17:00(1 Aretoa), 20:003an: 20:30(1 Aretoa)

    Zorionak, JONE, bixar10 urte beteko dozuz-eta. Musu potolo batfamelixaren eta, batezbe, Aneren partez.

    Zorionak, MADDALEN eta ELENE.Irri eta alai, zuekin nonahi. Maite zaittuegu!

    Deabrutxo barrutikKanpotik aingeruZorionak, IZAR eta PERU!!

    ”Benito Sanson y los taxis” Zuzendaria: Manuel Pradal

    (ANTZOKIAN)1ean: 17:00(2 Aretoa)2an: 17:00

  • 1. Etxebizitza

    Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

    Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

    1. ETXEBIZITZA1.1. Salgai1.2. Errentan1.3. Konpartitzeko1.4. Etxe trukaketa

    2. MOTORRA2.1. Salgai

    3. LOKALAK3.1. Salgai3.2. Errentan

    4. LANA4.1. Lan bila4.2. Langile bila

    5. IRAKASKUNTZA5.1. Eskaerak5.2. Eskaintzak

    6. DENETARIK6.1. Salg