12
Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F. de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian abian dagoen Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren berri ematera datorkigu. Proiektuaren nondik-norako nagusiez eta programazioaz jardungo du egileak oraingoan, kurrikulu proiektuaren zertarakoa, ezaugarriak, pro- gramatzeko jokamoldea, etab. jorratuz. Hurrengo aleko artikuluan, aldiz, metodologiaren eta ebaluazioaren berri emango digu. Sarrera Hasi baino lehen izanari izena ipini behar zaio. HABEren oinarrizko lzena kurrikulu-diseinuari horixe bera emango diogu, HABEren Oinarrizko Kurrikulu Diseinua (OKD). Gero artikulu honen helburu den euskalte- giko zehaztapen-maila daukagu: Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP). Leioako udal euskaltegian proiektu hau bi definizio-mailatan banatzen denez, batzuetan EKP-1 eta EKP-2 bereiztuko ditugu. EKP-1 euskaltegiko agiria da, HABEren OKDtik eskoletako praktikara doan bideko lehen zehaztapen-markoa. EKP-2 bide horretako hurrengo etapa da, irakaslearen programazioa baino lehenagokoa, zikloka planteatuta dagoena. Zikloa 100/120 ordutako aldiari deituko diogu (lehengo urra- tsa). Hortaz, OKDren lehen mailak sei ziklo ditu, bigarrenak hiru ziklo. (Gaurko aplikazioaren arabera honelaxe da.) Oraindik ere EKP-2ren ostean zehaztapen-maila bat dugu eskoletara heldu baino lehen: Irakaslearen Programazioa (IP). Beraz, Leioako Udal Euskaltegian kurrikulua lau mailatan dago defini- tuta: HIZPIDE 39 (1997),3-14 orr. 3

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Kurrikulu berriaeuskaltegiko atea joka (IJ

Joxe Be/monte F. de Larrinoa

Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian abian dagoenEuskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren berri ematera datorkigu.Proiektuaren nondik-norako nagusiez eta programazioaz jardungo duegileak oraingoan, kurrikulu proiektuaren zertarakoa, ezaugarriak, pro­gramatzeko jokamoldea, etab. jorratuz. Hurrengo aleko artikuluan, aldiz,metodologiaren eta ebaluazioaren berri emango digu.

Sarrera Hasi baino lehen izanari izena ipini behar zaio. HABEren oinarrizkolzena kurrikulu-diseinuari horixe bera emango diogu, HABEren Oinarrizko

Kurrikulu Diseinua (OKD). Gero artikulu honen helburu den euskalte­giko zehaztapen-maila daukagu: Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua(EKP). Leioako udal euskaltegian proiektu hau bi definizio-mailatanbanatzen denez, batzuetan EKP-1 eta EKP-2 bereiztuko ditugu. EKP-1euskaltegiko agiria da, HABEren OKDtik eskoletako praktikara doanbideko lehen zehaztapen-markoa. EKP-2 bide horretako hurrengo etapada, irakaslearen programazioa baino lehenagokoa, zikloka planteatutadagoena. Zikloa 100/120 ordutako aldiari deituko diogu (lehengo urra­tsa). Hortaz, OKDren lehen mailak sei ziklo ditu, bigarrenak hiru ziklo.(Gaurko aplikazioaren arabera honelaxe da.)

Oraindik ere EKP-2ren ostean zehaztapen-maila bat dugu eskoletaraheldu baino lehen: Irakaslearen Programazioa (IP).

Beraz, Leioako Udal Euskaltegian kurrikulua lau mailatan dago defini­tuta:

HIZPIDE 39 (1997),3-14 orr. 3

Page 2: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

lzana

Zertarakoeuskaltegiaren

kurriku/uproiektua (EKPJ?

Egokitzeko

4

1 HABEren Oinarrizko Kurrikulu Diseinua (OKD), edo agiri institu­zionala.

2 Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua 1(EKP-1 ), euskaltegi-mailakoagiria.

3 Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua 2 (EKP-2), izena gorabehera,ziklo bakoitzetik pasa diren irakasleen definizio-lanaren ondorioa.

4 Irakaslearen Programazioa (IP), EKP-1eko agiria bereganatuta etaziklo bakoitzean daukagun definizio-maila kontuan hartuta irakas­leak eskola emateko egiten duen eguneroko programazioa.

Artikulu honen xedea EKP zertan datzan azaltzea da, edo Leioako UdalEuskaltegian zelan interpretatu den behintzat. Dena dela, aurretik esanbeharra dago EKPk hiru arlo tratatuko lituzkeela, hala nola programa­zioa, metodología eta ebaluazioa, baina aztergaiaren luzeragatik eta arti­kulu honen espazio-mugengatik programazioa bakarrik izango delaoraingo gaia. Gerorako utziko ditugu, beraz, metodología eta ebalua­zioa.

EKP definitzen hasi aurretik, galdera bat etorri zitzaigun burura: zerta­rako, zertan lagundu behar zigun, zein betebehar beteko zuen. Horixedugu aztergaiaren lehen puntua. Geroago, proiektuaren izaera definitubeharko genuen; oinarri izango zituen zutabeak ezarri beharra zegoen.Hori dela-eta ondorengo puntua: Proiektuaren ezaugarriak.

Orduantxe etorriko zen korpusaren eraketa, proiektua bere hiru arlotangauzatzea: programazioa, metodología eta ebaluazioa. Aurretik esanbezala, metodología eta ebaluazioa gerorako utziko ditugunez, progra­mazioaren eraketa dugu hemen aztergai. Eta puntu horren barruan hel­buruak, edukiak, sekuentzializazioa eta EKP-2ko unitate baten progra­mazioa.

Euskaltegia ingurune soziolinguistiko kultural jakin batean dago koka­tuta. OKDk euskararen egoera diglosikoa aipatzen du: gauza orokorra(Euskal Herri mailan), eta jakina da. Baina orokorra den egoera horretazgain, ingurune bakoitzean egoera espezifikoa dago. Alde batetik, ingu­rune horretan euskarak izaera propioa du, bertakoa, eta, bestetik, egoerasoziolinguistiko espezifikoa.

Lurralde, herri, hiri, auzo horretan euskalki eta azpieuskalkia (batzuetanazpieuskalkia izatera heltzen ez den hizkera berezia) egongo <lira,ala ezdira egongo, euskaltegiaren kokapen hortetan euskara desagertu bada.Euskararen izaera propio hori hartu behar du kontuan euskaltegiak hiz­kuntz aukeraketak egitean (Syllabusaren eraketan), hau da, zer irakatsierabaki behar duenean.

Egoera soziolinguistikoak, ordea, .zer irakatsi eta nola irakatsi alderdibietan dauka berebiziko garrantzia. Ikus dezagun egoera soziolinguisti­koaren garrantzia zer irakatsi puntúan.' Inguruneko ezaugarri soziolin-

Joxe Be/monte F. de l.arrinoa

Page 3: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Zehazteko

Koherentzia emateko

guistikoek ikasleen lehen behar linguistikoak dakartzate: ondoko taber­nakoarekin komunikazio-harremanak euskaraz eduki beharra, janari­-dendako tratabideak euskaraz egin beharra, seme-alabekin komunika­zio-ekintza arruntak euskaraz egin beharra, ... Inguruneak bertako ikas­leei sortu dizkien beharrak helburu didaktiko bihurtuko dira, eta helburuhoriek lortzeko ikasleak hainbat eduki zehatz menperatu beharko ditu(gauzak eskatzea, salerosketak egitea, ... funtzioak; berauei dagozkienesaldi funtzionalak; mintzameneko hainbat azpitrebetasun, ...).

Baina ez da egoera soziolinguistikoaren eragina horretara mugatzen,no/a irakatsi, hau da, ikas/irakasteko moduan ere garrantzi handia baitu.lngurunea euskalduna baldin bada, berori ikas/irakasteko erabili ahalizango da. (Noraino den euskalduna ere aztertu behar litzateke; Leioangaur egun badugu Euskara Zerbitzuak arestian egindako ikerketa sozio­linguistikoa.) Ingurune erdaldunean kokatuta bagaude, ordea, ikasleekez dute eskoletan ikusitakoa berehala praktikan jartzeko aukerarik.Euskaltegiak beteko du orduan, neurri batean, jakina, hizkuntz komuni­tatearen papera. Bestalde, erdaldun ingurunean komunikabideak ezin­besteko bihurtzen dira euskararen input-eskasiaren aurrean eta honekguztiak balio berezia hartzen du hizkuntzen ikas/irakaskuntzan ere ikas­learen autonomia erreibindikatzen ari denean.

Laburbilduz, OKDk errealitate guztiak hartzen ditu kontuan, baina batzehatzik ez. Hori dela-eta EKPk- egokitzeaz arduratu behar du, markoorokor hori euskaltegiaren kokagunearen errealitatera ekartzeaz etamoldatzeaz, hain zuzen.

OKDn helburuak oso orokorrak dira, edukiak ugari, helburu komunika­tibo orokorrei dagokien bezala, orientabide metodologikoak aukerazabalekoak, ..'. Irakaslearen eskola-lanari begira, praktikotasunaren ize­nean, helburu horiek zehaztu egin behar dira eguneroko programazioe­tako operatibotasuna lortu arte; eduki konkretuak erabaki behar dira hel­buru horiek lortu ahal izateko; jarrera metodologikoetan ere aukera eginbehar da; eta, oro har, kurrikuluaren osagai guztiak gehiago zehaztubehar dira beharrezko operatibotasuna lortu ahal izateko.

Euskaltegia errealitate berberaren aurrean dagoenez (hizkuntzaren izae­ra, ezaugarri soziolinguistikoak, lurralde horretako hizkuntz komunitatedesegituratuaren beharrak, ...), euskaltegi horretako irakasleek elkarrenarteko harmonía logikoaz erantzun behar diote errealitate horri, irakas­le-talde kohesionatu moduan, ez irakasle-multzo desegituratu moduan.Bestela esanda, irakasleek kurrikuluaren .egituraketa nagusietan irizpi­de-batasuna lortu behar dute, irakasle bakoitzaren indarra alferrik gal ezdaitezen eta euskaltegi horretan gertatzen diren ikas/irakasprozesuakabentura indibidual askoren pilaketa desordenatua izan ez daitezen.

Horrela, ikasleen lasaitasuna eta irakasleen segurtasuna lortzen dira.Ikaslea larritu egiten da, ez badu irakasleen ekintzen artean koherentzia­rik ikusten; ikasleak irakaslearengan siríestu behar duen moduan euskal-

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (1) s

Page 4: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Ezaugarriaklzaera dinamikoa

Bi iturritatik edatendu

lrakas/e-taldearenlana

lrakasle formatuakbehar ditu

6

tegiko irakasle-kolektiboan ere sinestu behar du. Irakasleak, bestalde,seguruago sentitzen dira, irizpideak ez baitira batenak bakarrik, baiziketa ondo kontsentsuatu duen profesional-talde baten lanaren ondorioa.

Kontuz! Koherentziak ez du esan nahi ikasleen tratamendu indibidualikeza, irakasleen askatasunik eza. Horretarako laugarren zehaztapen-mai­la dago, Irakaslearen Programazioa (IP). EKPk, OKDn oinarrituta,aukera batzuk egiten ditu, baina irakaslearentzat eremu zabala utzita.Orain irakasleak egin behar ditu bere aukerak, EKPn oinarrituta, ikas­leen beharrak, interesak, ... kontuan hartuta.

EKP ez da betiko eginda dagoen dokumentua, urtez urte, egunez egunegiten eta eraldatzen ari den proiektua baizik. lrakasle bakoitzaren egune­roko praktikak gidatzen du Proiektua: egiaztapenak, aldaketak, aldagaiak,gehiketak, ... esperientziak dakartza. Atzerako bidea da. Hasieran, eskolakprestatzeko, IP egiteko, irakaslea EKPn oinarritu bada, gero euskaltegia­ren dokumentuak hartuko du kontuan irakasle bakoitzaren esperientzia;bestela esanda, eskoletako praktikara heltzeko EKP izan bada erreferen­tea, gero klaseetan gertatua izango da EKP aldatzeko erreferentea.

Beraz, EKP, eta honen ondorioz OKD, praktikaren ostean aldatzen dendokumentua da, etengabe aldatzen ari den proiektua: izaera dinamiko­duna.

EKPk bi erreferentzia zuzen ditu: alde batetik, instituzioetatik,HABEtik gure kasu konkretuan, datorren marko teorikoa, eta, beste aldebatetik, irakasleen eguneroko esperientziak, hau da, praktika hutsa.

Errealitate berbera duten irakasle-taldearen lana da. Esan liteke EKPeuskaltegiko paradigma dela, hau da, euskaltegi horretako profesionalekpartekatutako printzipioak, interpretazio-moduak eta usteak. Ez duguahaztu behar irakasleak sinestu egin behar duela egiten duen horretan,erabiltzen dituen printzipioetan, irakasestrategietan, eta abarretan.Horregatik, lehenago esan legez, irakasle-taldearen lana izan behar duEKPk, ez irakasle-multzo desegituratu baten interpretazio-pilaketa.

Horregatik, profesional-talde horrek duen gaitasun-mailak, formazioak,motibazioak eta abarrek baldintzatuko dute kurrikulu-proiektua.

lrakaslea ez da transmisore hutsa. Irakasleak EKP bere ikastaldearenbehar, nahi eta interesetara egokitu eta zehaztu behar du. Euskaltegiaklehenago HABEren OKDrekin egin duena egin behar du orain irakas­leak EKPrekin. Bere gelako errealitate konplexua (ikasle ezberdinenbeharrak, motibazioak, euren arteko harremanak, ikasle konkretu horrenarazo pertsonala, ikasleen irakaslearekiko harremanak, erritmoak, ...)irakasleak berak beste inork ez du ezagutuko. Irakaslearen lana da EKPerrealitate horretara egokitzea; irakasleak eraiki, sortu, osatu behar dukurrikulua, bere adiera hedatuenean, kontuan hartzen ez duena, gelakoerrealitate hori aurretik programaezina baita.

1

1

1

laxe Be/monte F. de Larrinoa

Page 5: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

lrakaslearentzatgida ba/iagarria, ez

lege-taula itxia

Euskaltegikokurrikulu­

·proielctukoprogramazioaProgramatzeko

jokamoldea

Helburuak

Ardura horri aurre egin diezaion, irakasleari formazioa eman beharzaio; lehenik, formazioa, geroago, jokatzeko askatasuna (autonomianahi bada).

EKP irakasleari lagundu behar dion gida bat da; bertan irakasleak pro­gramazioa egiteko, ikas/irakas-jarduerak diseinatzeko eta ebaluatzekobehar beste elementu aurkituko ditu. Baina, aldi berean, askatasunaeman behar dio bere ikastaldearen errealitateari erantzuteko, profesionalmoduan dituen trebeziak agertzeko eta garatzeko, gustura sentitzeko etaprofesional eraginkorra izateko. Kurrikuluak askatasun handiz mugitze­ko eremu zabala eskaini behar dio irakasleari, bere bideak, bidaiak etaekintzak gauza ditzan, beti aurrean duen errealitatea kontuan hartuta.

Lotura logikoa eta psikologikoa eman nahian, ikasprozesuaren progra­mazioa ikaslearengandik berarengandik (beronen aurkezpenetik) abiatuda, pixkanaka-pixkanaka inguruko munduetara pasatuz (familia, ikaste­txe/lantegia, lagunak, ...). Honela, zirkulu kontzentriko batzuk eratuditugu ikaslearen inguruan klase-saioek aurrera egin ahala. Irudi bateginez, zirkulu kontzentriko bakoitzeko kolore bat jarri dugu, bainatrantsizio bortitzik gabe, horitik berdera pasa baita, urdina gehituz, hariketa continuum horretan zirkulu berria urdina izan arte. Bestela esanda,aurreko ezagutzetatik ezagutza berrietara pasa da, bien arteko loturaerrespetatuz; hau da, lehenago irakasleak egin du bere aurkezpena, geroikasleak berea, familiarena, ondokoena, lagunena; geroago bere lagunikonenaren edo aititearen deskribapena egiteko, etab.

Zirkulu kontzentrikook erraz gauzatu <lirahasieran, baina ez hain errazgero. Hala ere, ahaleginak egin ditugu ikasgaiak, ikasestrategiak, mate­rialak, etab. ikaslearen munduarekin erlazionatzeko, eta aurrekoa ondo­rengoarekin elkartzeko, irakasplanak batasuna agertu behar baitu.Jakina, aurreko hori irakasleak bakarrik egiten ahal du, bere taldearenikasprozesuaren jakitun bakarra bera baita. Hortaz, irakasle formatua,gaitua behar da.

Aurrerago jota, kolore-mapa hori osatzeko bidean, irla eta kontinenteberriak agertu dira hizkuntz funtzio/formetan oinarrituta (hizkuntz fun­tzio/formak = lurrazpia): azpitrebetasunak, testu-rnotak, testuak eratze­ko prozesuak, ataza zabalak, ... Honela, bigarren mailan lurralde komu­nikatibootara jo dugu, eta ez adreilu komunikatibo diren hizkuntz formaeta funtzioetara. (Bigarren mailan talde esperimental bat daukagu.)

EKPren xedeetako bat, lehen esan legez, HABEren OKDko elementuakirakasleak eskuratu/erabiltzeko modukoak izan daitezen lortzea da.Helburuak <lira zehaztu beharreko lehen elementua. Operatibotasunalortu behar da, hau da, maila teorikoko idealak praktikara ekarri behardira. Adibidez, "Eguneroko gai orokor eta arrunten inguruko zenbaitelkarrizketa burutzeko gauza izango da. Baita instrukzioak emateko etanarrazio edo kontaketa Iaburrak antolatzeko ere" helburu orokorretik

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (1) 7

Page 6: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Edukiak

8

"ikaslea gai izango da errezeta arrunt bat ahoz emateko, aldez aurretikprestatuta, akats gramatikal barik eta edozein entzulek ulertzekomoduan" helburu operatiboa formulatzera pasa beharko genuke.Hauexek dira bi muturrak: HABEren formulazioa lehena, irakaslearenabigarrena. OKD eta IP. (Kontuz! Ez dugu esan nahi irakasleak honelakoformulazio idatziak egin behar dituenik bere programazio-orrian, bainabai gogoan eduki behar duela, modu inkontzientean izanda ere: errezetabat egingo dute, ahoz, baina aurretik prestatuta, zuzentasun aldetik pro­blemarik ez edukitzeko; gero, guztien aurrean kontatu baino lehen,ahoskatze-lan pixka bar egingo dut eurekin, ...)

EKP bi muturren arteko bidea da. Guk, Leioan, bi alditan banatu dugubidea: EKP-1, edo euskaltegiko dokumentu orokorra, eta EKP-2, edozikloka egiten ari garen zehaztapena.

EK.Pko helburuak, EKP- lekoak eta EKP-2koak, helburu komunikatibo­ak dira. Aldea? Zehaztapen-gradua. Ikus dezagun:

EKP-leko helburu bat daukagu abiapuntu: instrukzioak zailtasunikgabe, egoki eta zuzen emango ditu. EKP-2n aipatu helburu hori helburuglobaletan gauzatzen da (eguneroko agindu arruntak ulertzea eta erna­tea, errezeta bat ulertzea eta adieraztea, aparailu baten funtzionamenduaazaltzea,. ..) eta helburu global bakoitza hainbat helburu operatibotanzatikatuko genuke (errezeta bat entzunda osagaiak ateratzea, errezetabat emateko egitura linguistikoak erabiltzea, errezeta bat idatziz egi­tea, ...).

Helburu komunikatibo bakoitzak hainbat eduki inplikatzen ditu, izaeraezberdinetako edukiak. Hau da, ikasle batek helburu komunikatibo horiondo beteko du inplikatutako edukiak bereganatzen/menperatzen ditue­nean. Lehen, helburu-moduan hizkuntz egitura bat (erlatiboa) progra­matzen zen eta helburu hori berori zen edukia, eta horren ondorioz eba­luatzeko objektua (Ikasle honek badaki edo ez daki erlatibozko esaldiakegiten); joera estrukturalista horren okerra konpontzera trebetasunakprogramatzearena etorri zen, baina oraintsu arte (Iormazio-ikastaroekberriztatze-lana ekarri ziguten arte) gordinean programatu dira, trebeta­sun hori batere zehaztu gabe. Gainera, bi gauza isolatu bezala tratatudira: alde batetik, hizkuntzaren sistema, eta, beste alde batetik, trebeta­sunak, gauza independienteak balira bezala. Gaur, ordea, aurretik helbu­ru komunikatibo batzuk markatzen ditugu, eta helburu komunikatibohorietako bakoitzak zenbait eduki dakartza modu integratuan, motaezberdinetako edukiak (gramatikalak, trebetasunezkoak,. ..).

Guk, Leioan, hiru eduki-mota bereizi ditugu, hiru eduki-multzo horiekberenganatuta gure ikasleak komunikatzeko gai direla pentsatzen dugu­lako: hizkuntz funtzioa/forma, testua eta komunikazio-estrategiak.

Gure sakoneko pentsakeran, prozesuaren amaieran ikasleak testuaksortzeko gai izan behar duela pentsatzen dugu (ahozkoa zein idatzizkoa,funtzio sinple bat betetzeko edo funtzio-rnultzo konplexua betetzeko,

Joxe Be/monte F. de Larrinoa

Page 7: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Funtzioak

gertatutakoaren berri ematen duen ahozko narrazio-testu bat-bateko,informal eta sinple bat edota idatzizko argudio-testu konplexuagobat, ...), baina hasieran, ikasleak inolako baliabide linguistikorik ez due­nean, testua baino unitate komunikatibo sinpleagoekin programatzenhastea iruditzen zaigu egokien, funtzioekin, alegia. Eta amaieran, biga­rren mailan, komunikazio ekintzak konplexuagotzen direnean, berauektestu-mota/era anitz inplikatzen dituztenean, atazak bihurlzen dira pro­gramatzeko ardatz.Norabide-aldaketa handia dirudien arren, planteamendu berbera da, an­tzeko programazio-modua: helburu komunikatibo bat programatzen da,atazen kasuan helburu komunikatibo konplexua bada ere, eta helburukomunikatibo horrek zenbait eduki dakartza. Hasieran galdera zenzeintzuk helburu komunikatibo ziren programatzekoak ikasleen beharkonkretuetan oinarritzen baginen; atazetako helburu konplexuen araberaprogramatzen dugunean, ikasleentzat ohiko izan daitezkeen komunika­zio-eginkizunak erabaki behar dira, horixe baitira azken finean atazak,errealitatean suerta daitezkeen komunikazio-eginkizunak. Eta komuni­kazio-eginkizun bakoitzak hainbat testu-mota/era, edo bat bakarra inpli­katzen du, eta, testuekin batera, hizkuntz egiturak eta komunikazioestrategiak.

Beraz, sakoneko egituran programatzeko modua antzekoa da: helburukomunikatibo bat/batzuk eta inplikatutako edukiak. Alderik? Funtzioenarabera programatzen dugunean, errazago aurreikus daitezkeela inplika­tutako edukiak atazen arabera egiten dugunean baino.

Funtzioa da, beraz, ikasleak topatuko duen lehen horizonte komunikati­boa, eta horren ondorioz izango da gure lehen programazio-ardatza.Ikasleak eraikitzen hasteko adreiluak (hizkuntz formak) beharko dituezinbestez, baina adreilu komunikatiboak izan daitezela (hizkuntz fun­tzioa gehituta). Ikasleak, azken batean, hizkuntzaren korpusa beregana­tu behar du, maila minimo batean besterik ez bada ere, geroago erai­kuntza konplexuagoak jaso ahal izateko (testuak, eta beranduago tes­tuen bidez, atazak).

Funtzioak, dakigun legez, hizkuntzari xede komunikatiboa gehitzen dio,hau da, hizkuntza erabiltzen duen horrek hizkuntza erabiliz zer lortunahi duen. Horregatik programatzen dugu elementu pragmatiko horrenarabera, euskaltegietan hizkuntzaren erabilera interesatzen zaigulako.

Hizkuntz funtzioen arabera programatzeak ez du esan nahi hizkuntz for­mak baztertu behar direnik; hizkuntz funtzioek ondo-ondoan hizkuntzformak izango dituzte. Are gehiago, batzuetan, klase konkretu edo unekonkretu batean, baliteke gramatika-egituraren bat helburua izatea, hel­buru bihurtzea, nahiz eta irakaslearen burua azken batean funtzioetanegon. Biak kontuan hartzea da garrantzitsuena, hau da, hizkuntz formabatek zenbat eta zeintzuk hizkuntz funtzio bete ditzakeen, edota hiz­kuntz funtzio bat zenbat eta zeintzuk hizkuntz formaren bidez bete dai­tekeen, eta zein formaltasun-maila daukan forma bakoitzak.

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (1) 9

Page 8: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Testuak

10

Leioako Udal Euskaltegian hizkuntz formak EKP-2n agertzen dira.Hizkuntz formak kontzeptua gramatika-egituretatik baino haruntzagoeraman dugu. Gure hizkuntz fonnak bi sailetan banatzen dira: alde bate­tik, hizkuntz egiturak, eta horren barruan izen sintagma, aditza, sintaxia,fonetika/fonologia (arau mínimo batzuk sartu ditugu, nahiz eta batasun­-faltagatik kontuan hartu beharreko gauzak asko ez izan) eta ortografía,eta, bestetik, esaldi eginak. Azken horien barruan hiru arlo bereizi ditu­gu; esaldi funtzionalak/errutinak edo formulismoak (zer moduz, andoesan beharko, gustura gainera, aldez aurretik eskerrak emanez, ...) biga­rrena, esamoldeak (lur jota, burutik jota egon, bazterrak nahasi, ...) etahirugarrena, esaera zaharrak (a ze parea, karakola eta barea!, kanpoanuso, etxean otso, ...).

Ikusten denez, funtzioa da programatzearen hasierako eta amaierakoerreferentzia (helburu komunikatiboa) lehen hiru zikloetan (300 batordu), baina elementu linguistiko eta estralinguistiko asko sartzen diratartean. Eta elementu hauek, hain zuzen, emango diote euskaldunberriari beharrezko freskura, eta ez funtzioen lanketa huts eta soilakematen duen kutsu robotizatua. Kontuan hartu funtzioa elementu prag­matiko mekanikoegia dela hizkuntzaren fase jasoenetarako. Ikaslea pro­zesuaren amaieran (euskaldun berria) gai izango da gramatika-egiturezbaliatuz hizkuntzari aportazioak egiteko, hizkuntz konbinaketa berriakegiteko, hizkuntzaren erabilera sortzailea ustiatzeko. Baina, aldi berean,euskaldun berriari euskararen tradizioa emango zaio, hizkuntzarenjatortasuna gal ez dadin (esaldi funtzionalak, errutinak, formulismoak,esamoldeak, esaera zaharrak), euskaldun berriak "ematen didazu boli­grafoa'', "sudurreraino nago'', "erlojua begiratu dut eta hamarrak dira"eta antzekoak bota ez ditzan.

Ikas-irakasprozesuaren une konkretu batean funtzioa eskas geratuko dahizkuntzaren erabilera irakasten jarraitzeko. Umeen hizkuntzaren lehenetapetan bezala, ikasprozesuaren hasieran hizkuntza oinarrizko funtziobatzuk betetzeko erabiltzen da, baina bizitzan edo ikasprozesuan aurreraegin ahala adieraziak, eta ondorioz adierazleak konplexuagotu egiten<lira.Adierazlea orain, maila jasoetan, zeinu-sare bat da, eta sare horrekantolamendua behar du. Bestela esanda, zeinuen arteko harremanabehar da, eta ezinbestez harmoniatsua gainera, komunikazio-unitatekonplexuago hori komunikatiboki eraginkorra izango bada.

Hitzezko komunikazio-prozesua ezin da funtzioetara murriztu, markotxikiegia baita komunikazio-ekintzetan sartzen diren elementu guztiaksartu ahal izateko. Kurrikulu nozio-funtzionalak komunikazio-estrate­giak apenas hartzen ditu kontuan, alderdi kognitiboa murriztu egitenda, neurri handi batean hizkuntzen ikaskuntza esaldi funtzional ba­tzuen memorizatzea baita, hau da, automatismo batzuk norberegana­tzea (Konduktismoaren eta Metodo Audilingualaren pekatu berbera,honen aurkako alternatiba-rnoduan jaio zen arren). Elkarreraginakprozesu konplexuegia osatzen du funtzio-batuketa batera murriztu

Joxe Be/monte F. de Larrinoa

Page 9: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

1I1I

ahal izateko. Non geratzen da progresioa? Esanahiaren negoziazioa?Eta prozesuaren bilakaera esanahiaren negoziazio eta gainontzeko tes­tuinguruko faktoreen arabera? Eta bilakaera horretan zeinuen artekoloturen ardura?

Pragmatikaren garapen naturalak marko zabalago, konplexuago etalibreago batera garamatza, diskurtso/testuaren mundu liluragarrira-Leioako Udal Euskaltegian ez ditugu batzuetan bereizten diren bikontzeptu hauek bereiztu; hemen ere ez dugu egingo-.

Testua hasi eta amaitzen den hitzezko unitate komunikatiboa da, hau daosotasunaren kontzeptua dakarkigu funtzioaren partzialtasunaren au­rrean. Testuaren ezinbesteko ezaugarria den koherentziak batasuna etaprogresioa aportatzen ditu; batasuna, testu horrek transmititu nahi digunideia nagusiaren gainean; progresioa, testuak aurrera egin behar duela­ko, hots, gauza berriak aportatu, informazio berria informazio ezagunarilotuz.

Ideia nagusia eta beronen menpean dauden azpideiak edo ideia lagun­tzaileak hizkuntz formen bidez transmititzen dira eta hizkuntz formakgramatika-arau batzuen arabera konbinatzen dira. Osagai eta mekanis­mo hauetaz zuzentasun gramatikala arduratzen da.

Gure eskola-saioetan landu beharreko testuaren beste ezaugarri garran­tzitsu bat kohesioa da. Testuari forma egituratua ematen dio; testuarenelementu ezberdinak elkarri lotzeaz arduratzen da, sare konplexu batosatzeko, forma askok (hitzak, esaldiak, ..) zentzua hartzen baitute bestebatzuekiko harremanetan, ez modu isolatuan.

Testuak oraindik ere laugarren ezaugarri bat eduki behar du: egokitasu­na. Hizkuntza ez da beti berdin erabiltzen, segun eta zeinekin, zein ego­eratan eta zertarako erabiltzen den aldagai batez edo besteaz baliatukogara.

Hizkuntz komunikazio-unitatea den testua guretzat ikasprozesu osoanzehar erreferentea da, nahiz eta ikasprozesu horretako zenbait momen­tutan, hasieran eta amaieran, programatzeko ardatza ez izan. Ikus deza­gun programatzeko ardatzak ikasprozesuan zehar zeintzuk diren (orde­nak hierarkia markatzen du):

• Lehen 300 bat orduetan: funtzioa, testua, ataza.

• 300-600 ordu bitartean: testua, funtzioa, ataza

• 2. mailan (600-900): ataza, testua.

Programatzeko ardatza bai funtzioa bai ataza izanda, gure azken helbu­rua beti da testua; hasieran funtzio komunikatibook komunikazio unita­te konplexuagoa den testura eramaten gaituzten neurrian dira interesgu­ne. Eta atazen arabera programatzen dugunean, atazak testuekin harre­manetan jartzeko komunikazio-marko egokia direlako interesatzen zaiz­kigu; bestela esanda, atazak bitarteko <lira,testuak transmititzeko bitar­tekoa.

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (1) 11

\11~1

Page 10: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Komuníkazío­-estrategíak

Sekuentzializazioa

12

Hizkuntzaren erabileran oinarritzen den ikas/irakaskuntzak, are gehiagotestuan oinarritzen den ikas/irakaskuntzak derrigor eduki behar ditubere edukien artean komunikazio-estrategiak, testu baten ulermen- etaekoizpen-estrategiak ezagutza formalak bezain garrantzitsuak baitira.Bestela esanda, hizkuntzaren ikas/irakaskuntza ezagutzen transmisioaizateaz gain, trebetasuna den aldetik, gaitze-prozesua ere bada; beraz,gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzen duten estrategiak (horiexekdira komunikazio-estrategiak) programatu behar dira, inplizituki (helbu­ru zabalago bat daukan ariketa batean integratuta) edo esplizituki(komunikazio-estrategia bera da ariketaren helburua).

Komunikazio-estrategia batzuk ikasestrategietatik oso hurbil daude(ideia nagusiak bereiztea testu batean); kontuan hartu behar da ikaspro­zesuan komunikazio-prozesu bat gertatzen dela. Beste batzuek ez dutexede-hizkuntzarekin erlazio zuzena (hizketa-txandak) eta, beraz, edo­zein hizkuntzatan gertatzen dira berdin, edo antzera; beste batzuek baiordea (diskurtsoari hasiera egokia ematea, testu-mota, era eta komuni­kazio-egoera kontuan hartuta, behar diren errutinak eta formulismoakerabiliz). Kurrikulu egile batzuek azpitrebetasunak aipatzen dituzte, etaez komunikazio-estrategiak, edota bereizi egiten dituzte batzuk eta bes­teak. Geuk ez dugu bereizketarik egin: guretzat denak dira komunika­zio-estrategiak.

Helburu komunikatiboek markatzen dute sekuentzializazioa. LeioakoUdal Euskaltegiko EKP-211,behar estandarizatuetan oinarrituta, LehenZikloko helburu komunikatiboen hurrenkera bat daukagu erabakita,ziklo horretatik pasa diren irakasleek izandako esperientzian oinarrituta.

Eredu-ikasleen beharretatik abiatuta helburu komunikatiborik logikoe­nak programatu ziren. Horretarako, "Programatzeko Jokamoldea" pun­tuan esan bezala " ... programazioa ikaslearengandik berarengandik(bere aurkezpenetik) abiatu da, pixkanaka-pixkanaka inguruko mundue­tara pasatuz (familia, ikastetxe/lantegia, lagunak, ...)." Beraz, testuinguruhurbil bat bilatu eta gero testuinguru horretan eredu-ikasleak komunika­zio-egoera balizko batean bete beharreko komunikazio-ekintza irakas­kuntzako helburu bihurtzen da. Hasieran (0-300 orduetan) bete beharre­ko komunikazio-ekintza funtzioa da: programatzeko helburua funtzio­nala da. Hasierako Syllabusa, hortaz, funtzioak berak, funtzio honi lotu­tako eduki linguistikoek eta komunikazio estrategiek, oinarri-oinarriz­koek osatuko dute. 300-600 ordu bitartean komunikazio-ekintza konple­xuagoak daudenez, testuetan oinarritzen dira helburuak. Testua da edukinagusia, besteetatik tira egiten duena. Testu-mota/erari lotuta elementueta mekanismo diskurtsiboak eta eduki linguistiko ohikoenak. Gainera,testua ahozkoa, entzuna, idatzia edo irakurria izan daitekeenez / izanbehar duenez, komunikazio-estrategiak bete-betean sartuko dira edukienartean. (Gogoratu komunikazio-estrategia izenaz azpitrebetasunakaipatzen ditugula.) Bigarren mailan (600-900 orduetan), programatzekoardatza ataza denean, aurreko eduki berberak agertuko <lira,baina orain

Joxe Be/monte F. de Larrinoa

Page 11: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

Aste batekoprogramazio­

-unitatea

marko komunikatibo zabalago eta libreago batean gauzatuta. Atazekhelburu komunikatibo aberatsagoak betetzea ahalbideratzen digute.

Edukiak behin eta berriro agertzen dira, baina ezin da esan programazioziklikoa denik, geure hasierako agirian horrela esan bagenuen ere, ezbaitago erregulartasunik. Alde batetik, irakasleek helburu komunikatiboprogramatuak rnodu ezberdinetan interpretatzen dituztelako (didaktika­ren ikuspegitik, eduki bakoitzeko fokalizazioa, ustiatze-rnaila, ...), eta,beste alde batetik, ikastalde horretako beharrek, bizitza errealekoek etadidaktikoek, agintzen dutelako. Beraz, ikasprozesu batzuetan gehiago­tan agertuko da eduki konkretu bat beste batzuetan baino.

Teoria hutsean, irakaslea da bere ikastaldearen ikasprozesuaren jakituneta, horregatik, berak programatu beharko luke ikastaro osoa, berakbakarrik baitu bere ikasleen beharrak, interesak, nahiak, motibazio motaeta mailak, ... ezagutzea. Behar estandarizauais ez dago. Baina erreali­tateak dinosku irakasle guztiek ez dutela gaitasunik, edo ekimenik, edolan-baldintzarik programazio propioa egiteko. Hori dela eta, beharrez­koa iruditu zaigu eredu-sekuentzializazio bat egitea. Azken batean,zehaztapen-rnaila horrek ez du kalterik egiten, ez baitu inor ezertara erebehartzen: irakasle batzuentzat erreferentzi puntu interesgarria da, bestebatzuentzat programatzeko ezinbesteko oinarria, eta baten batek beresonnenari oztopo ipintzeko dela pentsatzen badu, utz dezala alde batera.Aurretik esan bezala, irakasleak eskoletan egiten duen horretan sinestubehar du, bestela porrota ziurra da.

Hona hemen lehen hamar orduen programazioa. Esan bezala, helburukomunikatibo batzuen inguruan egituratzen da unitatea. Euskaltegianplantila-moduan diseinatuta dago; ezkerreko zutabean helburu globalaketa operatiboak, eta eskuinekoan edukiak.

Helburu globalak

1 Ezezagunekin lehen kontaktu linguistikoak edukitzea.2 Deskribapen sinpleak egiteko oinanizko hiztegia erabiltzea.3 Ulermena errazteko, testuinguruaz baliatzea.

Helburu operatiboak

1.1 Nork bere nortasun-agiria betetzea.1.2 Nork bere burua ahoz aurkeztea.1.3 Ondokoak ahoz aurkeztea.1.4 Agurtzea.1.5 Gustuak adieraztea.1.6 Besteei beren gustuez galdetzea.1.7 Galde-erantzunen bidez bakoitzak zein herritan, zein auzotan,

zein kaletan bizi den adieraztea.1.8 Pertsona baten datuak entzunda, pertsona hori identifikatzea.1.9 Nork bere bura kalifikatzeko adjektibo batzuk erabiltzea.

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka ( l) 13

Page 12: Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ · 2015-08-18 · Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (IJ Joxe Be/monte F.de Larrinoa Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian

2.1 Aurkeztutako hainbat pertsonarengandik, objektuetatik adjektibo­rik definigarrienak ateratzea.

2.2 Pertsonaia ezagun baten deskribapen sinple-sinplea egitea.

3.1 Elkarrizketa batean pertsonaiak identifikatzea.3.2 Elementu ez-linguistikoak ulermenerako kontuan hartzea.

Hizkuntz egiturak

1 Nor, zer, zein, nolakoa, nongoa, non bizi... / Erakusleak.2 Izan aditza.3 Bai / ez perpausak. Galde-perpausak (Galdegaia errespetatu!)4 Fonet.-fonol.: ez + n/d/g/z (ezkara); i + n/l (baña).5 Hiztegia: lanbideak / zenbakiak / adjektibo sinpleak.

Elkarrizketa (ezagutu berrien artean).Deskribapena.

Esa/di eginak

Gustatzen zait / zaio / zaizu.x urte dauzkat /dauzka / dauzkazu.x-n bizi naiz /da/ zara.Kaixo / Aupa / Eguo on / Arratsalde on / Gabon.Baita zuri ere / Halan ekarri.Agur/ Gero arte/ Bihar arte.Bai... / Ondo pasa/ Ondo ibili.Eskerrik asko / Ez horregatik.

Testu-mota / era

Komunikazio-estrategiak

Hitzezko eta ez-hitzezko aztarnez baliatzea testuaren edo testuin­guruaren alderdiren bat ulertzeko.

14 Joxe Be/monte F. de Larrinoa