32
LUIS VILLASANTE KORTABITARTE (1920-2000)

LUIS VILLASANTE KORTABITARTE (1920-2000)Luis Villasante Kortabitarte Bizkaiko Errenteria auzoan jaio zen 1920ko martxoaren 22an. Oka ibaiak bereizten dituen Gernika eta Ajangiz bi

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • LUIS VILLASANTE KORTABITARTE(1920-2000)

  • Egilea:

    ELIXABETE PEREZ GAZTELU

  • Luis Villasante Kortabitarte BizkaikoErrenteria auzoan jaio zen 1920komartxoaren 22an. Oka ibaiak bereiztendituen Gernika eta Ajangiz bi udalerriziren garai hartan, nahiz 1943 urteazgeroztik udalerri bakarra diren:Gernika. Errenteria auzoa Ajangizkobarrutikoa zen arren, Gernika gertuagozutela-eta, hara jotzen zutenerrenteriarrek; honek eragina izanzuen Luis Villasante mutikoareneguneroko bizitzan.

    Gurasoak zituen Jose VillasanteMartínez (1866-1937) eta LuisaKortabitarte Gerrikaetxebarria (1886-1926). Mena haraneko Cadaguaauzokoa zuen aita, Burgoskoa,erdalduna; ama, berriz, Aulestikoa;sortzez eta mintzaeraz, bizkaitarra.

    Sorterrian bizimodua ateratzea ososamurra ez zuenez gero –nekazariensemea izaki–, garai hartako bestehamaikak bezala, gaztetxo zelarikKubara jo zuen aitak ogibideairabaztera. Hantxe harrapatu zuenEstatu Batuen eta Espainiaren artekogerrak. Soldadu ibiltzearen ondoriozzango batean zauritu eta herren utzizuten betiko. Gerra amaitu zenean,1898an, Menara itzuli zen.

    1

    HAURTZAROA

    Sorlekura itzuli ondoren, FelicitasPérez Villasanterekin ezkondu etaseme bat izan zuten: Jose-GonzaloVillasante Pérez, Luisen anaiordeaizango zena. Baina handik gutxira amahil eta bakarrik geratu ziren aita-semeak.

    Jose Villasante errentalaria zen –ezguardia zibila, batzuek asmo gaiztozhala esan bazuten ere–, eta merkatuazela edo bestelako zereginak zirela,Gernikara edo Bilbora joaten zen.Luisa Kortabitartek ere bere ahizpekinsarritan jotzen zuen Bilbora, bereahizpetako batek Aulestin zuendendarako salgaiak erostera. Hantxe

    Luis Villasante Kortabitarte (1920-2000).

  • zoritxarrez, ez zuen pozaldiak askorikiraun. 1926ko uztailaren 17a egunlatza izan zen VillasanteKortabitartetarrentzat: hirugarrenhaurraz erditzean, ama eta jaioberriahil ziren. Luis Villasantek sei urtebesterik ez zituen.

    Amaren hutsunea nolabaitbetetzearren, Bizenta KareagaAulestiko lehengusua etorri zitzaienlaguntzera. Hari esker ez zuen LuisVillasantek amarekin ikasitako euskaragaldu.

    ezagutu zuten elkar eta, hogei urterenaldea izanik ere, hantxe sortu zengeroko ezkonbizitzaren lehen hazia.

    1919an ezkondu eta denbora gutxiraErrenteria auzora joan ziren bizitzerasenar-emazteak, «Txautxi» izengoitikoaulestiarrak (Juan Jose Gerrikabeitiak)eraiki berri zituen etxe batzuetara. Etxehonetan jaio ziren Luis (1920/03/22)eta gero moja joango zen MariaDolores arreba (1922/04/07). Ongi biziizan ziren urte haietan, baina,

    2

    Jose Villasante eta Luisa Kortabitarte, gurasoak. Aitarekin Mª Dolores;erdian Jose-Gonzalo (atzean) eta Luis (1924).

    Jaunartze egunean (1927).

  • Aita Villasantek, beraz, txiki-txikitatikeuskara eta gaztelania egunerokohizkuntza izan zituen: gaztelania,aitarengandik zetorkion; euskara,berriz, amaren bularretik edoski etaBizentarekin sendotu zuen gero.

    Ez da, bada, egia inoiz hortik zabaldudana, hots, ni sortzetik erdaldun hutsanazala. Euskerea eta erderea, bi-biak,entzun, ikasi eta erabili ditut bai etxeaneta bai kalean txiki-txikitatik.(Euskera 37 (1992,2) 710).

    3

    1992ko Gernikakoomenaldian, Bizenta

    Kareagarekin.

    Hitz hauek 1992an Gernikan «semekuttun» izendatu zutela eta egin ziotenomenaldian Villasantek esanak dira.Iturri honetara joko dugu lan honetanzehar, jakingarri asko emateaz gain,Gernikako udalean esan beharrekoakplazaratzeko Villasantek berakaukeratutako moldea dela eta:euskaraz idaztean beti euskara batuazbaliatu izan denak sorterriko euskalkiajo zuen begiz bere oroitzapenak etakanporatzeko.

  • Beste umeek bezalaxe, jolaseanematen zuen eguna, besteak beste,txalupak egiten eta. Baina eliz giroanere murgiltzen hasia zen pixkana--pixkana: dotrina ikasten, meza mutil...Hau da, bere bizitza osokoibilbidearen hazia urte hauetanernaltzen hasi zitzaion: erlijio--bizitzaren hazia.

    Gernikan ikasia askietsi ez eta, aitaknahi zuen Luisek ikasketa sakonagoakburu zitzala. Lagun baten aholkuaaintzakotzat hartuz, Arantzazurabidaltzera deliberatu zen. Arantzazunsartzeko, ordea, azterketa egin beharizaten zen. Luis Villasantek eta auzoazuen Jose Antonio Gandariasekazterketa prestatzeari ekin zioten buru-belarri. Azterketa gainditu etaJose Villasante aitak berak lagunduzien bi ikasleei Arantzazuko bidean.1931ko abuztuaren 18an iritsi zirenArantzazura. Hemendik aurrera, LuisVillasanteren bizitzan aro berri bathastera doa: Arantzazurekin betikolotuko duen lehen katebegia.

    Lau urte zituela hasi zen eskolarajoaten. Gernikako moja karmeldarrenikastetxean egin zituen eskolaurrekolehen urratsak, sei urte bete zituenarte. Gero, anaiorde Jose-Gonzalojoaten zen Agustinoen ikastetxeraeraman zuen aitak, baina hango giroa«aberaskumeena» bide zen eta ezzitzaion Luis mutikoari oso atsegin;hori dela-eta Luisek berak eskatu zionaitari eskola hartatik ateratzeko. Bi urtebesterik ez zituen eman eskolahonetan. 1929. urtea zen.

    Errenteria auzokoek ez zeukatenGernikako eskola publikoetara joaterik,Ajangizko udalerrikoak izaki; Ajangizkoeskola, berriz, urrutitxo zeukaten. Norajo? Luis Villasanteren aitak–pentsamoldez liberala, nonbait– Juan Ansotegi gernikarraren eskolarabidaltzea erabaki zuen. Ansotegi jaunamaisua zen eta Arantzazuko fraideizana. Organo-jolea ere bazen etaGernika inguruko herrixketan ibiltzenzen elizkizunetan eta jotzen.Baserritarrek ongi ezagutzen zuten etahorregatik –eta eskolen ordain gutxikobratzen omen zuelako– baserritaraskok bere umeak bidaltzen zituztenAnsotegiren eskolara. Hementxe izanzuen aukera Luis Villasantek mutileuskaldun asko eskola-lagun izateko.

    4

  • GERRALDIA

    1931tik 1934ra, oporrik gabeko hiruurte egin zituen Arantzazun LuisVillasantek, orduan irakasten zituztengaiak ikasten eta sakontzen: erlijioa,latina, gaztelania, frantsesa, grekoa,historia, geografia, natur zientziak,matematika, kaligrafia, kantugregorianoa, musika... Makinazidazten ere ikasi zuen. Ordu artebizitako giroaren arras bestelakoanmurgildu zen. Baina besterik ere biziizan zuen: euskalkiekin topo eginzuen. Urteak pasata, honela geratuzaio oroimenean itsatsia Villasanteriorduko bizikizuna:

    Euskera kontuan egia da hasiereantorpetu egin nintzala; han euskerazkosermoiak eta abesti batzuk entzutengenduzan, bai, baina ikasketa danak etabizitza osoa erderaz zan (edo latinez),eta mutikoei inoz entzuten geuntseneuskerea bere guztiz bestelakoabegitanduten jakun. Euskalkiekaz topoegitea izan zan hori neretzat, eta tajuzkoeuskal eskola hartu bage, oztopo horiezin gainditu. (op. cit. 711. or.).

    Giza ikasketak amaitzeko falta zituenbeste bi urteak burutzera Foruko

    ikastetxera jo behar izan zuen. Hemen,Arantzazun ikasia sakontzeaz gain,euskara ere ikasteko aukera izan zuen.Azken ikasturtea 1936ko uztailaren17an amaitu eta etxera joan zenoporretara. Egin dezagun kontuhurrengo egunean, 1936ko uztailaren18an, hain justu, piztu zelazorigaitzeko gerratea.

    1936ko udako oporrak bukatuta,Zarautza jo zuen nobiziadoa egitera.Baina Gipuzkoan ez zen giro:gerratea gori-gori zegoen. Hori delamedio, fraidegaiei agindu zietenetxera itzultzeko. Villasantek Gernikanegin zituen 1936ko abuztuarenhasieratik 1937ko maiatza artekoegunak. Jose-Gonzalo anaiazaharrena UGTko milizianoekinborrokatzera joana zenez gero,galleta-fabrikan zuen lanpostua hutsikutzia zuen. Luisek ordezkatu zuenanaia administrazio-lanetan arituz,kobratu gabe aritu ere. 1937koapirilaren 26ko arratsaldean –LuisVillasante bazkari legea egitekoasmoz lanetik etxera itzuli zenean–hasi zen gernikar guztiek ametsgaizto gisa bizi izan zutenbeldurgarrizko suntsitzea.

    5

    FRAIDE-BIZITZAREN HASTAPENAK

  • Kanpaiek sua iragarri zutenean,etxetik atera eta gordeleku batera jozuten Villasantetarrek. Aita ondoezikzebilen aspalditik, eta, bonba--jaurtitzearen geldiune batean, Luisetxera joan zen aitarentzako aulki bathartzera. Orduantxe ikusi zuen berebegiz herrian gertatzen ari zentxikizioa: bazter guztiak suak hartuta,jendea ihes egin nahian, denanahastea, sua eta odola. Ahal zuenmoduan saiatu zen sugarretan zegoenetxetik zerbait salbatzen, baina aitarenordularia baizik ezin izan zuen onikatera errauts artetik. Etxerik etaondasunik gabe geratu ziren, bestemakina bat gernikar bezalaxe.

    Bilboko etxe batean hartu zituzten;bizilekua bazuten, baina ez askozgehiago: ez jatekorik, ez deus. Aitakurdaileko ultzera izaki, esnea beharzuen bizitzeko, eta Luis ibiltzen zenbaserrietara joaten aitarentzako esneaetxeratuko bazuen. Gorriak eta bi ikusizituzten egun haietan.

    1937ko maiatzaren hondarrean itzulizen berriz Luis Zarautza, eta hantxehartu zituen fraide jantziak, 1937komaiatzaren 29an. Han zegoela iritsizitzaion berri lazgarria: ekainaren 7anaita hil zen.

    6

    Jose-Gonzalo eta Mª Dolores senideak gerrate-garaian. Gernika, 1938.

  • Nobiziadoa egin eta hurrengo urtekomaiatzaren 31n profesa txikia eginzuen. Hurrengo urratsa filosofia ikasteazen, baina 18 urte zituenez gero,abuztuan soldadutzara deitu zuten.Urte bete egon behar izan zuensoldadu, Burgosen denbora gehiena.Ez zuen, halaz guztiz, frentera joanbehar izan, makinaz idaztenbazekienez gero, bulegoan jarribaitzuten lanean. 1939ko abuztuan,gerra amaituta, fraideei ikastenjarraitzeko baimena eman zieten etaLuis Arantzazura itzuli zen.

    GERRAOSTEA

    Handik pixka batera Olitekokomentura bidali zuten beste ikaskidebatzuekin batean (besteak besteSalbatore Mitxelena poetahandiarekin) eta gogoz ikasteari lotuzitzaion: etika, metafisika, soziologia,natur zientziak, fisika, kimika... JoseBenito Mendia Lasa zarauztarrak,berriz, kosmologia, psikologia etaeuskara irakatsi zizkien. Irakasle honekpiztu eta sendotu omen zuenVillasanterengan euskararako gogoa.Nafarroako herri horretan, erdiezkutuan, hasi zen euskal lanak etaeuskarari buruzkoak irakurtzen etaaztertzen: Sebero AltuberenErderismos, Resurrección Mª deAzkueren Morfología Vasca, AxularrenGero... Etxeko euskara zekarren LuisVillasanteri hementxe sortu zitzaionurteek zapuztuko ez zutenadiskidetasun leiala, euskalliteraturaren adiskide min bilakatuzuena.

    1942. urtean bukatu zituen Olitekoikasketak, eta Arantzazura itzuli zen.Hemen, 1942ko abuztuaren 30ean,egin zuen behin betiko profesanagusia, fraide-bizitzarekin betiko lotuzuena.

    Gerraren ondorioz Arantzazunirakasle faltan zeuden. ComillasekoApaiztegira bidali zituzten Arantzazuko

    7

  • Meza Berria emateko amaren sorterria,Aulesti, hautatu zuen. Eta halaxe eginzuen 1945eko abuztuaren 15ean,Amabirjinaren egunean.

    Comillasen teologia sakontzen bestebi urte egin ondoren, Arantzazurakobidea hartu zuen berriz ere. 1947koikasturtearen hasieran Aita VillasanteArantzazuko teologiako irakaslea zen.Eta horretan jardun du 1978 arte.

    hainbat fraide, Aita Villasante tartean,ongi trebatu ondoren Arantzazura itzulieta eskolak emateko. Santanderrekoapaiztegi honetan batez ereTeologiaren alorra landu zuen.Lizentziaturako lana Duns Scotoriburuz egin zuen. Ez zituen, ordea,ikasketak hemen amaitu nahi izan etatesia ere prestatzen hasi zen.Comillasen zela apaiztu zen, baina

    8

    Ikasle garaian, Arantzazun (1941-1942 ikasturtea). Behetik hasita bigarren lerroan, eskuinetik ezkerrera: Aita Jose Antonio Gandarias(idazlea eta editorea), Aita Luis Villasante , Aita Demetrio Garmendia (idazle eta sermolari trebea), Aita Eugenio Agirretxe (idazle etasermolari trebea), Aita Xabier Mª Alvarez de Eulate (margolari ospetsua).

  • IRAKASLE ETA MAISU

    Arantzazun irakasle dugu, hortaz,Aita Villasante, eta irakasletzak, hainzuzen ere, beste jardunbide baterabultzatu zuen: pedagogiaren alorrera.Teologia ikasteko lagungarri gertazitezkeela eta, 1949tik 1952ra hiruliburuxka prestatu zituen ikasleentzat.Alabaina, ez da hemen agortzen Aita

    Villasanteren irakasteko kezka.Teologia irakasteaz gain, euskarairakasten ere ibili zen hainbat urtetan.Honek ondorio zuzena izan zuenVillasanteren langintzan eta euskarariburuzko gogoetetan, ikusiko dugunbezala. Baina hau ulertzeko,Arantzazun zein giro bizi zuten azaldubeharra dago.

    9

    ARANTZAZU: ATSEDENLEKU, LANTEGI

    Urteak igarota ere, Villasantek ez du eten nahi izan irakaskuntzarekin zuen lotura. Hemen Lizarrako ikastolako umeekin (1990/09/28).

  • izandakoa zen: Arantzazura zihoazenikasleak batik bat Gipuzkoatik etaBizkaitik joanak ziren, nork bereeuskalkia bai, baina besterenaren berriia ez zuela. Taldeak euskalkienarabera osatu beharrean, ikasleeibesteen euskalkiak entzuteko etaikasteko aukera eman behar zielapentsatu zuen, euskalkien artekoamildegia ez zedin areagotu.Hementxe daukagu Villasanterenetengabeko kezketako batenadierazgarria: euskararen batasuna.

    Bestetik, berriz, euskarazko eskolakeuskaraz eman behar zirela erabakizuen. Baina beste urrats bat ere eginbehar zela garbi zeukan: euskarazlanda, ikasketa arrunteko beste gairenbat ere euskaraz ikasi behar zutenikasleek; alegia, euskara bakar--bakarrik euskal gauzekin lotzekoikuspegia baztertu, eta edozein gairengainean euskaraz aritu ahal izatea,edo aritu ahal izateko bidean jartzeahartu zuen gogobide. Hau dugu berelanetan han eta hemen aurkitukodugun beste ildo nagusia: euskaraedozertarako mintzabide bilakatzea.

    Eta hau guztia nola gauzatu?

    Orduko bitarteko urriak gogoanizanik, Villasante gogotik saiatu zenikasleei eskolak aspergarriak gerta ezzekizkien. Garai hartako, eta aregeroko, joera nagusiaren kontra,

    Nahiz eta gerra ondoko urteak latzaketa euskal gauzen aldekoak ez izan,fraide gazte batzuek bazutenArantzazun euskal giroa sortzeko etaeuskara bultzatzeko gogoa eta desiobizia: BAI taldea eratu zuten eta, erdiisilean, aldizkaritxo bat ateratzen erehasi ziren. Aita Villasante ere horretansartu zen buru-belarri:

    Gerra harek bere ikutua itzi eustan.Komentuko fraide gazte batzuen arteanorduan, hain zuzen, sortzen da euskalgiro bat. Herri honen ondarea daneuskerea landu, zaindu eta indartu behardogulako kezkea, alegia. Euskaltasunanigan berpizteko, kezka horrek askolagundu eustan, Aita I. Omaetxebarria(gernikarra berau bere), Aita B. Mendia,Aita Salbatore Mitxelena, K. Iturria,E. Agirretxe, J.A. Gandarias etab., danaiasko zor deutsiedala ezin dot ukatu. (op. cit. 711. or.).

    Talde aitzindari honen ikasle izanek,hain zuzen ere, sortu zuten 1956anJakin aldizkaria, oraindik ere bizirikdagoena.

    Aita Villasante euskara irakasten hasizen, beraz, baina zein irizpiderenarabera ekin lanari?, nola antolatueskolak?, nola osatu taldeak?, zer etanola irakatsi? Horra erantzunbeharreko funtsezko galderak.

    Villasantek topatu zuen lehengertakaria berak aurretik bizi

    10

  • hizkuntza irakasteko gramatikarilehentasuna eman beharrean, ikasleakhizketan, irakurtzen eta idaztenlaguntzeko bitartekoak lantzenahalegindu zen. Asmo honen fruituakdira Villasantek itzuli, atondu edosortutako lan hauek, besteak beste:Kattaliñen gogoetak (gipuzkeraz)(1958), Txomin Agirreren Kresala etaGaroa, Felix Bilbaoren Ipuin barreka...irakurgai moldatuen artean, etaParadigmas de la conjugación vasca(1955) eta Euskal gramatika llabur etaidazleen pusketa hautatuak (1956)gramatika-lanak, bere burutik atereak.Hementxe ikusten dugu, berriz ere,arestian ahotan genuen pedagogiaksorrarazitako kezkari Villasantek emanerantzuna eta, era berean, berak mutilkozkorretan bizitako «oztopoa» gerokoikasleek bizi ez zezaten aurkitutakoirtenbidea: «taxuzko euskal eskolak»antolatzea, alegia.

    Irakasle aritzeak (eskolak eman,lehengaiak prestatu...), halaz guztizere, ez zion galarazi barren-barreneanzeraman beste isuri bati ere heltzeko:ikertzeari, alegia. Comillasen hasi,baina bukatu gabea zuen tesiari ekinzion. 1951n burutu zuen Zumaiakomoja baten bizitza mistikoari buruzkotesia: La Sierva de Dios Mª AngelesSorazu, Concepcionista Franciscana(1873-1921). Estudio místico de suvida. Moja hau Villasanteren betikobidelagun bilakatua dugu. Horrenerakusgarria da 1992an LuisVillasanteren omenez Euskaltzaindiakargitaratutako Iker-6 lanean,J. A. Arana Martijak bildu zuen

    11

    Gernikako udaletxean, omenaldiaren eguneanhaurtzaroko lagun batekin (1992/07/24). Egunhorretan Euskaltzaindiak Villasanteren omenezargitaratutako IKER-6 liburua aurkeztu zuten.

  • bibliografian, zerrenda luzeko azkena(744garrena!), 1990ekoa, AitaVillasantek paratutako Mª ÁngelesSorazu: Autobiografía espiritual lanadela, hain zuzen ere.

    Etenik gabe jorratuko dituen ildobatzuk ditugu, hortaz, tesigaianbilduak: hainbat moja eta elizgizonenbizitza, eta mistika, lanez aritzeanikusiko dugun bezala.

    Nahiz eta kanpoan ibilia den(Valladolid, Akisgran (alemanezikastera), Lur Santuetara erromes,Paris, Erroma, Portugal, Suitza...), Aita Villasantek beti Arantzazukobakera itzuli nahi izan du; hortxeaurkitu zuen betiko bakea 2000.ekoabenduaren 2an.

    12

    Luis Villasante Parisen(1948 inguruan).

    Lehena ezkerretik hasita, Aita Villasante , Arantzazu berritzen ari ziren langileekin (1952). Luis Villasantekirakurtzen eta idazten irakasten zien langileei.

  • FEDERIKO KRUTWIG:BIDE-ERAKUSLE ETABIDELAGUN

    Esana dugu euskarak, honenirakaskuntzak, etorkizunak, kulturarenadierazpide izateak biziki kezkatzenzutela Villasante. Eta hasia ere, hasiazen artikuluak argitaratzen.

    1950. urtean, tesia argitarabideanzuela eta, Bilbora joaten omen zenmoldiztegiko probak zuzentzera.Haietako egun batean, La Gaceta delNorte egunkarian irakurri zuenFederiko Krutwigek Euskaltzaindian

    sartzeko hitzaldia egin behar zuela.Hitzaldiaren gaia ezin interesgarriagoairuditu zitzaion Villasanteri: kulturakohitzak nola erabili euskaraz.

    Hitzaldi haren bitartez izan zuenVillasantek Euskaltzaindiaren berri.Hain erakargarria egin zitzaionhitzaldiaz mintzatzeko Krutwigenetxera jo zuen, eta honek, ezin hobekihartzeaz gain, euskara eraberritzekozituen asmoak azaldu zizkion.Krutwigekin izandako hizketaldiaksekulako eragina izan zuenVillasanterengan. Hain Villasanteren

    13

    EUSKALTZAINDIA

    Nazioarteko Dialektologia Biltzarra (1991/10/21). LuisVillasante euskaltzainez inguratuta. Lehen lerroan,

    ezkerretik hasita: Juan Mari Lekuona, Jose MariSatrustegi, Jose Antonio Arana Martija, Luis

    Villasante , Federiko Krutwig, Henrike Knörr. Bigarrenlerroan: Txomin Peillen, Eusebio Erkiaga, Patxi

    Altuna, Francisco Ondarra, Pello Salaburu, PatxiZabaleta, Alfontso Irigoyen; honen atzean zutik:

    Piarres Charritton. Patxi Zabaletaren atzean, XabierDiharce «Iratzeder».

  • Euskaltzain oso izatera iristen denaksarrera-hitzaldia egin behar izaten du,eta beste euskaltzain oso batek bestehitzaldi batez erantzun. Halaxe eginzuen Luis Villasantek, BizkaikoDiputazioan 1952ko maiatzaren 23an.«Literatur-euskara LaphurrtarrKlassikoaren gain eratua» gaia jo zuenbegiz horretarako, eta FederikoKrutwig izan zuen erantzun-emaile.Krutwigek erantzunean esanak ezziren denen gustukoak izan, elizareneta orduko agintarien jokamoldeagogor salatu baitzituen, eta, horrenondorioz, ihes egin behar izan zuen,polizia atzetik zuela. Gertakari honekberebiziko samina utzi zion Villasanteribihotzean.

    bestelakoa zen Krutwig guztiz gogaidesentitu zuen aita frantziskotarrak, etakezka berak eraginda,Euskaltzaindiaren mundura hurbiltzenhasi zen. Esan daiteke, hortaz, Krutwigizan zela Villasanteri Euskaltzaindirakobidea erakutsi ziona.

    Nolanahi dela ere, gogoan behar daizan orduko Euskaltzaindia ez zela,inondik ere, oraingoa bezalakoa:gerraren ondorioz euskaltzain batzukdeserrian, erakundea antolatu gabe,gizartean ere ez zuen ia oihartzunik...Horixe zen Villasantek aurkitu zuenEuskaltzaindia.

    Euskaltzaindiak berritu beharra zuenerremediorik gabe. Horren lekuko diraurte horietan egindako izendapenak;besteak beste, honakoak: 1950ekourrian Antonio Mª Labaien, PierreNarbaitz, Pierre Charritton, GuillaumeEpherre eta Koldo Mitxelenaeuskaltzain urgazle izendatu zituzten(gero euskaltzain oso izatera iritsiziren). Luis Villasante ere, Mª PazZigandarekin batean, 1951kootsailaren 23an izendatu zuteneuskaltzain urgazle. Handik gutxira,1951ko irailaren 25ean, euskaltzainoso izatera iritsi zen, 1950ean hila zenJulio Urquijo euskalariaren ordez.

    14

  • EUSKALTZAINDIAN LANEAN:IRAGANA ETA ETORKIZUNAUZTARTZEN

    Villasante Euskaltzaindiarenibilbideari lotu zitzaion: hilerokobilkuretara joan, biltzarretan txostenakaurkeztu... Hauezaz guztiez gain,euskal idazle klasikoen eta euskalarienlanen azterketa sakonean ere arituzen: Añibarro, Bonaparte, Beobideanaiak, Etxeberri, J. K. Etxeberria,Etxepare, Iztueta, Larramendi,Leizarraga, Ubillos, Mogel, Ulibarri,Uriarte... aspaldikoenak eta Altube,Orixe, Urquijo eta, batez ere, TxominAgirre gerokoenak hartu zituenaztergai, beste hamaikaren artean.Baina, oroz gain, Axularren aztertzaileaparta bilakatua dugu Villasante.

    Horren lekuko ditugu «Despojosistemático de la lengua de Axular»(1956, 1957, 1959), «Euskal gizonak:Pedro Axular» (1959), Axular, Mendea,Gizona (1972), edo Axular-en Hiztegia(1973), besteak beste.

    1952an sarrera-hitzaldiaren egileizan zen Luis Villasanteri handik 9urtera erantzun-emaile izatea egokituzitzaion. Aita Villasante Bizkaikoerrenteriarra izan baitzen, hain zuzenere, 1961ean euskaltzain oso izendatuzutenean Koldo Mitxelena Gipuzkoakoerrenteriarrak egin hitzaldiari erantzunziona. Handik urte batzuetara, besteeuskaltzain oso batzuen sarrera--hitzaldiei ere erantzun zien: 1975eanAlfontso Irigoieni, 1990ean JoseAntonio Arana Martijari.

    15

    Euskaltzain osoak (1986/12/19).Ezkerretik hasita, zutik: P. Charritton,Emile Larre, F. Ondarra, “Iratzeder”,

    P. Salaburu, P. Altuna, F. Krutwig,A. Irigoyen, Jean-Louis Davant. Eserita:Juan San Martin, J. M. Satrustegi, Luis

    Villasante , Jean Haritschelhar, H. Knörr,Koldo Mitxelena.

  • «Literaturako euskara batua» finkatubehar zela ikusia zuten, bada.Eginbeharrari ezin utzizko eta ezinberandutuzko iritzirik, hainbateuskalariren bultzadari esker, gaurdugun euskara batu edoestandarraren lehen urrats irmoakegiteari ekin zioten.

    Gabriel Aresti izan zen 1967anEuskaltzaindiaren Bilboko egoitzan eginzuten bilera batean, erakundearenurrezko ezteiak zirela eta egingozituzten ospakizunen artean, 1968kobiltzarra euskararen batasunarena izanzedila mahai gainean jarri zuena.

    Gaia onartuta, Koldo Mitxelenarenbizkar utzi zuten batasunari buruzkotxosten nagusia ontzea. 1968kourriaren 3tik 5era Arantzazun eginzuten biltzar gogoangarri hartan,

    EUSKARAREN BATASUNA.LEHEN HARRIA:ARANTZAZUKO BILTZARRA(1968)

    Euskara biziko bazen batzea guztizezinbestekoa zuela aspalditik ikusiazuten euskalari askok; Euskaltzaindiasortzeko (1918an) arrazoi eragilenagusia horixe izan zela ezin duguahantzi. Kontua da, ordea, urteenjoanean pentsatutako edo saiatutakobiderik batek ere ez zuela erdietsierrotzea, eta batasuna egin gabezegoela.

    Gerra bukatu eta handik urtebatzuetara, giroa barexeagozegoenean, berriz ere, gero etaozenago entzuten hasi ziren batasun--premia aldarrikatzen zuten ahotsak:

    Gerra ostean, barriz, euskalbatasunaren auzi honek halakobirmoldaketa bat hartzen dau Krutwig,Mitxelena, Aresti, Oskillaso, Berriatua(erdi gernikarrak honeek biok) eta bestebatzuen eraginez. Gaur garbi ikustendogu euskerea hizkuntza bat dala etaez hizkuntza asko. Euskalkiak gora--behera, hor azpian batasun sendo batdaukala euskereak. Guztiona danoinarri horretan oinarriturik eraiki nahida, bada, euskara batua, zenbaitidazmotatan erabilteko beharrezko lezikusten dan tresna edo lanabes hori.(op. cit. 712. or.).

    16Ezkerretik hasita: On Manuel Lekuona, A. Irigarai, G. Aresti, J. San Martin,A. Arrue, A. Zubikarai, A. Irigoyen, A. Zabala, Artola, L. Villasante , Bilbokojatetxe batean (1963/10/25).

  • 17

    1968ko Arantzazuko «Euskaltzaleen Biltzarra», biltzar horretan eztabaidatu ziren euskara batuaren lehen urratsak. Biltzarrean esku hartu zuten hainbat kide.1) Plazido Mujika; 2) Juan Garmendia Kortadi “Zeleta”; 3) Piarres Lafitte; 4) Luis Villasante ; 5) Imanol Berriatua; 6) Manuel Lekuona; 7) Antonio M. Labayen;8) Jose A. Arkotxa; 9) Julita Berrojalbiz; 10) Balendian Aurre-Apraiz; 11) Eufronio Agirre (?); 12) Bernabe Berezibar (?); 13) Koldo Mitxelena; 14) Karmelo Etxenagusia; 15) Andoni Amutxategi; 16) Ambrosio Zaratain; 17) Nicolás Barrenetxea (Aita Julian de Yurre); 18) Santiago Onaindia (?); 19) Balendin Lasuen (?); 20) Juan Mari Lekuona (?); 21) Gabriel Aresti; 22) Ibon Sarasola; 23) Mikel Zarate; 24) Julene Azpeitia; 25) Isidoro Bastarrika; 26) Patxi Altuna; 27) … Pertika (semea); 28) Josu Oregi; 29) Jose Basterretxea “Oskillaso”; 30) Piarres Xarritton; 31) Bitoriano Gandiaga (?); 32) Joan MariTorrealdai (?); 33) Emile Larre; 34) Ramon Saizarbitoria; 35) Rikardo Arregi (?); 36) Juan San Martin; 37) Pedro Berrondo.

    1 23 4 5 6 7

    8 910 11 12

    1314

    15

    161718

    19

    20

    2122

    23 2425

    26

    2728 29

    30 3132

    33

    34

    35

    36 37

  • beste) batasun-eredua –lapurteraklasikoaren eredua– ez zela biltzarreangailen atera zena, Mitxelenaren etabesteren gipuzkera-nafarrera, zabalesan, hartu baitziren ardatz. Bainazalapartaka eta aritu zirenek ezbezala, Luis Villasantek onartu zuengehienek erabakia, eta, onartu ez ezik,baita bide horren bultzatzaileeragingarri bilakatu ere. Jarrera honenerakusgarriak dira 1968ko abenduko«Hacia el vasco literario común»artikulua, eta, batez ere, «LuisElizalde» sailean argitaraemandakoak: Hacia la lengua literariacomún (1970), La declinación delvasco literario común (1972), Palabrasvascas compuestas y derivadas(1974), Sintaxis de la oracióncompuesta (1976), Estudios desintaxis vasca (1978), Sintaxis de laoración simple (1980), La H en laortografía vasca (1980), edo bereeuskarari eta batasunari buruzkogogoeta sakona biltzen duen ordenuedo testamentutzat jo daitekeenEuskararen auziaz (1988).

    Koldo Mitxelenaren eta Jose MariSatrustegiren txosten horrezaz gain,Villasantek ere beste bi aurkeztuzituen: «Batasunari buruzkobibliografia» eta «Antziñako euskalhitzen formaz», hagitz garrantzizkoakbiak, euskara batuaren zurajea etalehen harriak paratzen hasteko.

    Arantzazuko biltzarrean erabakiakguztien gogoak bildu ez bazituen ere,hor egin zituen Euskaltzaindiak, berehistorian lehen aldiz, etenik izan ezduten batasun-bidean hasteko lehenurratsak.

    Badira bide honetan Villasanterennortasunaz eta egitateez argia ematendiguten izpi aipagarriak. Egia daVillasanteren (eta Arestiren, besteak

    18

    «Luis Elizalde» saila, euskara batuaren zutabeak.

  • Horrezaz gain, ezin da aipatu gabeutzi Koldo Mitxelena –batasunareneragile nagusietakoa– PariskoSorbonan irakasten ari zenez gero,Luis Villasantek hartu zuela batasun--bidea bultzatzeko eta zabaltzekoardura eta erantzukizuna.

    Biltzarraren ondoren, bada, bi urteluzetan, euskalaritzan giroa bizi-biziazegoen, bai baitziren batasun-bidehorren aurkako sutsuak, batez ere Hletra erabiltzearen kontrakoak. Garaihartan On Manuel Lekuona zeneuskaltzainburua. Giroa hain gaiztotutaikusirik, konponbideren bat bilatzekoeta, Euskaltzaindiaren araudiak halaaginduta, karguak berritzeko, 1970ekouztailaren 29an, DonostianEuskaltzaindia batzartzeko deia eginzuen.

    Bilera horretan zuzendaritza berriaizendatu zuten: Luis Villasante hautatuzuten euskaltzainburu eta JeanHaritschelhar, Juan San Martin,Eusebio Erkiaga eta Alfontso Irigoienzuzendaritzako kide. Kargu--berriztatzea handik hiru hilabeteraegin zuten: 1970eko urriaren 25ean,Maulen.

    Ez zuen Villasantek denbora alferrikgaldu nahi izan. Kargua hartu zuenegun berean, aspaldi samarretikhausnartzen zeramanajendarteratzeko baliatu zuen hitzaldia:Euskaltzaindiak sustraiko eraberritzeaezinbestekoa zuen, aurrera egingobazuen. Luis Villasante lemazainduela, Euskaltzaindia aro berri bathastera doa.

    19

    Maule, 1970/10/25. IKER-6 liburutik hartua.

  • besteak beste. Lan horri ere berehalaekin zion, ezin aurrera eramanbaitzezakeen desio zuen eraberritzeaarauak aldatu ezean: eginkizun honetanJose Luis Lizundia idazkariordea izanzuen ezin utzizko lagun.

    Euskaltzaindiaren egoitza nagusiaBilbon zegoen eta Donostian etaGasteizen ordezkaritza-bulegoak zituen.Garai honetan Iruñera eta Baionara erehedatu zuten egoitza-sarea.

    Batzordeen antolamenduak etaegoitzak hedatzeak, Euskaltzaindiarenlan egiteko modua aldatu etaegokitzeaz gain, beste ondorerik ereizan zuen: Euskaltzaindiagizarteratzeko, erakundea eta gizarteahurbiltzeko bidea ere bazen.

    EUSKALTZAINDIAERABERRITZEN LEMAZAIN

    Euskaltzaindia eraberritzea; horraVillasanteren burubidea. Nondik jo,ordea?

    Gai honi heldu zion«Euskaltzaindiaren egituraz» izenekotxostenean, euskaltzainburu izendatueta hilabetera.

    Hasteko, Euskaltzaindiaren osokobilkurak egiteko modua aldatu zuen,eragingarriagoak eta probetxuhandiagokoak gerta zitezen.

    Bestetik, Villasante ederki ohartu zenerakundeak aurrera egiteko oinarrizkoikerlanak behar zituela; euskaltzainosoek erabakiak zentzuz hartzekopremiazkoa zutela langaiaren berriizatea. Prestalan horretarakobatzordeak eratu behar zirela ikusizuen. Batzorde hauetan euskaltzainosoez gain, euskaltzain urgazleak etahainbat euskalarik lan egiteko aukeraizango zuten. Horrela, lan-eremuakbanatuta, hainbat batzorde sortu ziren:Euskara, Idaztarauak, Aditz Batua...Arian-arian, erakundearenantolamenduan eta bizibideansekulako garrantzia hartu dutenbatzordeok Euskaltzaindiaren bihotzbilakatu ziren.

    Bazegoen besterik berritzekorik:Euskaltzaindiaren Barne-Araudia,

    20

    «Bai Euskarari» kanpainako jaialdian, Luis Villasante San Mamesenagiria irakurtzen (1978/06/17).

  • «Villasanteren aroko» –honeladeitzea badago– berrikuntza haueiguztiei esker, bere bizitzan inoiz ezbezala, Euskaltzaindia lanean tinkohasteko egokieran zegoela esandaiteke. Bi urte soilen buruan,Villasante gidari zuela, finkatu zituenEuskaltzaindiak aurrera egitekozimentarriak, «Euskaltzaindiko saileneta batzordeen organigrama» laneanVillasantek jaso zuen bezala.

    Erakundea antolatuta zegoela-eta,1972an egin behar zituztenhauteskundeen atarian kargua utzinahi izan zuen Villasantek, baina KoldoMitxelenak, Juan San Martinek etabeste euskaltzain batzuek jarraitzekoeskatu zioten. Eta Villasantek onartu.1972ko hauteskundeetan berriz ere

    hautatu zuten, eta halaxe gertatu da1988 urte arte egin dituzten hautesteguztietan, Jean Haritschelharreklekukoa hartu duen arte, alegia.

    Euskaltzainburu izan den bitarteangarrantzi handiko beste gertakaririkere izan da.

    Lehenik eta behin aipatzekoa daEuskaltzaindia ez zela erakundeofiziala, ez zuela aginte politikoarenonespen eta aitortza berariazkorik.Gernikako Estatutuaren ondorioz,1976ko otsailaren 26ko dekretuan,Espainiako Erregeak erakunde ofizialbilakatu zuen, honek dituen ondorioguztiekin. Ildo beretik ez dazokoratzekoa aipatu estatutuan etaNafarroako Amejoramenduan

    21Gipuzkoako Diputazioan 1988ko abenduaren

    30ean, kargu-aldatze egunean. Luis Villasante ,lehengo euskaltzainburua, eta Jean

    Haritschelhar, euskaltzainburu berria,hautesontziaren ondoan.

  • Euskaltzaindiak lortu zuen egun duenBilboko Plaza Barriko egoitzazjabetzea (1991ko apirilaren 26anestreinatu zuten). Bestalde, 1989anEusko Jaurlaritzak, NafarroakoGobernuak eta Araba, Gipuzkoa,Bizkaiko diputazioekEuskaltzaindiarekin hitzarmena eginzutenetik urtero-urtero Euskaltzaindiakbadu diru-iturririk bere egitasmoakaurrera eramateko.

    Bestalde, Villasantek oso argizeukan Euskaltzaindiareneginkizunetako bat euskarari buruzkoikerlanak bultzatzea zela. Areago,euskara batuaren oinarriak taxuz

    Euskaltzaindiari aitortzen zaiola, hainzuzen ere, euskara-kontuetanaginpidea izatea.

    Baina erakundeak lan egitekobeharrezkoa zuen dirua nondikeskuratu ere ez zen bazterrean uztekomoduko kezka. Diru-iturriak bilatzeariesker –1978ko Bai euskararikanpainari esker, batez ere– 1980anantolatu ahal izan ziren EuskalarienNazioarteko Jardunaldiak eta izanzuten Euskaltzaindiaren egoitza berriabilatzen hasteko modua, beste gauzabatzuen artean. 1985ean, azkenik,Bizkaiko Diputazioarekin egindakohitzarmenaren ondorioz,

    22

    Euskaltzaindian, Bilboko Plaza Barriko egoitza berrian, 1994/11/25ean, Xabier Kintanak sarrera-hitzaldia egin zuen egunean.Ezkerretik hasita: J. L. Davant, J. M. Lekuona, J. A. Arana Martija, Tx. Peillen, E. Larre, X. Kintana, H. Knörr, L. Villasante , P. Altuna, J. Haritschelhar, P. Charritton, F. Ondarra, Beñat Oyharçabal, Ibon Sarasola, “Iratzeder”, Miren Azkarate, P. Salaburu,A. Irigoyen, J. San Martin.

  • finkatzeko, azterlanak noraezekoakzirela. Horren erakusgarria daerakundearen bi sail nagusietako bat«Iker» saila deritzona dela, hain justu.Koldo Mitxelena «Iker» saileko buruzelarik, biltzarrak, jardunaldiak etahainbat ekitaldi antolatu zituzten,euskalarien topagune eta euskararenazterketarako eta batasunerakoaurrerabide gerta zitezen. Hauekguztiak argitaratu eta denen eskujartzeaz ere arduratu ziren.

    Ildo beretik, ikerlanetan aritzekobatzorde gehiago sortu zituzten:gramatikakoa, onomastikakoa,

    lexikokoa... eta, batez ere, oinarri-oinarrizkoak diren Euskal HerrikoHizkuntz Atlasa (1980an), eta KoldoMitxelenari 1984an agindu ziotenOrotariko Euskal Hiztegia lanakegiteko erabakiak ere Villasanterengarai honetakoak ditugu.

    Oinarriak finkatu behar horri zorzaizkio, era berean, Euskaltzaindiakepe honetan argitara eman dituenhamaika euskal autore klasikorenlanak, horietako batzuk Aita Villasantekatonduak: Lapeyre, Lavieuxville,Mogel...

    23

    Euskaltzaindiak «Basarri»ohorezko euskaltzain

    izendatu zuen. Villasanteizendapenaren agiria

    ematen ari zaio GipuzkoakoDiputazioan (1985).

  • Euskaltzaindiaren bigarren sailnagusia ere, «Jagon» saila, epehonetan ez da geldirik egon:Bertsolaritza-Txapelketa Nagusiaantolatzea, Hitz egin euskara ikastekometodoa plazaratzea, aipagarriak dira,besteak beste.

    Luis Villasante euskaltzainburu izanden aldia, 1970etik 1988ra doazenhemezortzi urteak, duda-izpirik gabe,Euskaltzaindiarentzat oparoa izan da,oso, eta oparotasun horretan ez duikuskizun gutxi Luis Villasanterenadimen argiak, lanerako gogoak etaesku zuzenak. Eta hau guztia jomugaargi bati begira: sortzetik beretikEuskaltzaindiak eginkizun zuen lanikpremiazkoenari, euskararen batasunaribegira, alegia. Baina, hau ere esan

    24

    Euskaltzaindiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzekoantolatu zen Leioako Biltzarrean (1994/10/03-07), LuisVillasante «Euskara batuaren filosofiaz» txostenajendaurrean irakurtzen (1994/10/03).

    behar baita, inolaz ere euskara batuaeta euskalkiak elkarren arteko lehianparatu gabe, batuak euskalkienesparrua mendeko hartu gabe: zeinbere tokian, zein bereeginkizunetarako.

    Egia da batasuna behar-beharrezkoadabela euskereak, biziko bada. Bainahorrek ez dau esan gura, beste aldetik,euskalkiak edo dialektoak baztertu edogalazo behar diranik. Bai batarentzateta bai besteentzat be geratuten datokia. Idazmota batzuetarakoegokiagoak gerta daitekez euskalkiak.Eta hauxe da Euskaltzaindiaren jarreraauzi honetan. (op. cit. 712. or.).

  • Aita Villasanteren lan ugariek –ez daeuskal ez erdal autore asko izangohorrenbeste lan (eta nolakoak!)plazara duenik– ederki bainoederkiago ispilatzen dituzteVillasanteren kezkak, ibilbidea,lanerako grina bizia.

    Ez da, baldinbaitere, alferrikakoaizango lehen ere ahotan hartu dugunJose Antonio Arana Martijaeuskaltzainak atondutako bibliografiaberriz ere hona ekartzea. 1992anamaia duen Villasanteren lanenzerrenda 744 lanek osatzen dute.Badira, halaz guztiz, epe horretako langehiago zerrenda horretan jaso ezdirenak: Cantabria franciscana,Franciscanismo, San Antonio dePadua, Clausura franciscana, ArchivoIberoamericano edo KubakoSemanario católico aldizkarietanplazaratutako artikuluak, esatebaterako.

    Orduz geroztik besterik ere plazaratudu, ordea: beste frantziskotarbatzuekin batean Mª de Jesús deAgreda (1992) mistikako lana,Cándido Izagirreren El vocabulariovasco de Aranzazu-Oñate y zonas

    colindantes berrargitaratzen, GerardoMarkuletarekin batean egindako lana(1994), edo umeentzako modukoNazareteko Jesusi buruzko gogoetak(1998) liburuak, eta Euskera etaAranzazu aldizkarietan argitaratutakobeste hogei bat artikulu ekar daitezkeadibide moduan.

    Kopuruak argi asko uzten du ageriannolako langile nekaezina dugun AsiskoFrantziskoren jarraitzaile sutsu eta apalhau. Hau dela eta, hain uzta joria lerrogutitan biltzea ez da, ez da hurrikeman ere!, txit samurra.Laburbeharrez, zein gai jorratu dituenaita Villasantek bere ibilbidearen luze-zabalean ekar genezake. Laneanzehar aipatzen joan garen lanzehatzak berriz aipatzen ibili gabe,honako arloetako batzuk ekarrikoditugu:

    Erlijioaren alorrekoak aipatu behardira lehenik. Lan guztietako lehena1944ko «Artzai eta santu» artikulua da.Honen ondotik hamaika artikulu etaliburu egina da Villasante erlijioari buruzeuskaraz eta erdaraz. Artikulu gehienakAranzazu aldizkarian plazara ditu.Liburuetan, berriz, aipagarrienak dira

    25

    LANAK

  • 26

    Erlijioa, Villasanteren bizitza.

    Euskaltzaindiko egoitzako erretratu ofiziala, VictorSarriugartek egina. Luis Villasante Aranzazu

    aldizkari kuttuna eskuan duela.

    Tery Ibarrola koinatarekin Arant

    zazuko mendietan,

    1948 aldera. Oso lotuta zeuden

    biak. Elkarrekin

    landu eta kalera zituzten «Cuen

    tos vascos» izeneko

    diskoak 1965-1966 urteetan. Dis

    ko hauetan koinatak

    bildutako ipuinak kontatu zituzte

    n biek. Tery

    Euskaltzaindiko hainbat jaialdi e

    ta ospakizunetan

    (1968ko Arantzazuko hartan ere

    bai) ibili zen ipuin-

    kontalari.

  • Jainkoa (1962), Jesukristo (1969), Eliza(1984), Kristau Fedea (1986) ... eta,buruen-buruenik, Mª Ángeles Sorazuriburuzkoak.

    Gai honi buruzko lanek garbierakusten dute Luis Villasantek Jainkoaeta euskara biak ala biak sakonki maitedituela. Ez da harritzekoa, hortaz,«Euskal Herriari eman diodan gauzarikederrena eta baliotsuena erlijioaz idatzidudana da» esatea.

    Euskalaritza ezinbestean aipatubeharra da, gogotik landu baitu aitaVillasantek bere bizitza osoan zehar.Aipatuez gain, lehen-lehenik ekarribehar da Hª de la literatura vasca(1961) euskal literaturaren historietan,Koldo Mitxelenarenarekin batean,aitzindaria dena. Añibarrorengramatika (1820 inguruan idatzia)Villasantek atondu eta argitaratu zuenlehen aldiz (1970).

    Ildo honetan, aipagarriak dira euskalidazle klasikoen lanak ezagutaraztekoegindako ahaleginak. Paratzaile-lanaizan, nahiz, artikuluen bitartez, idazlebaten edo bere lanaren xehetasunenberri ematea edo azterketa zorrotzaegitea izan, aita Villasanteren eskutrebeei esker, Axular, Domingo Agirre,Joanes Etxeberri, Iturriaga, eta besteasko ez dira garai bateko ezezagunak.

    Baina aita Villasantek gure klasikoakoso maiteak izanagatik, ez dio sekulaorainari eta etorkizunari muzin egin.Horren seinale da hainbat aldizkaritan(Aranzazu, Euskera, Egan,Anaitasuna, Euzko Gogoa, BRSVAP,ASJU, FLV, Gure Herria...) argitaradituen artikulu asko eta asko garaianpuri-purian zeuden gaiei buruz zeukaniritzia plazaratzeko baliatu dituela(euskararen batasuna, hezkuntza...).Baita kaleratzen ari ziren lanen iruzkin--kritikak egiteko (Arantzazu, SalbatoreMitxelenaren poema, TxillardegirenLeturiaren egunkari ezkutua eleberria,Koldo Mitxelenaren Hª de la literaturavasca...), edo ateratzeko zegoenliburuaren atariko hitzak edo hitzaurreaegiteko ere.

    Itzulpenen arloa ere jorratu duVillasantek. Bai gaztelaniatik euskararaitzultzeko, bai euskaratik gaztelaniara,baita euskalki batetik beste bateraaldatzeko ere.

    Baina itxuraz txikiagoak diren gaiekere erakarri dute Villasanteren arreta:Oñati ingurua, Arantzazu, Aulesti...Barren-barrenean iltzatuta daramatzanbazter hauetako historia, hizkera,ohiturak... aztertu eta hauen berri eraerrazean ematen ere aritua da. Lanhauetako askoren etekina ez dahizkuntza-kontuetara mugatzen;bestetarako ere iturri biziak dira.

    27

  • ingurrien antzera, apal eta bakezalearitu eta mintzatu zaigu beti.

    Baina honako hau bere esan guradot: nire euskal bidea beti izan dalaeuskerearen aldekoa eta ez inorenkontrakoa, euskara lantzea etabultzatzea, baina burrukak etabortizkeria alde batera itzirik. (711).

    Gogoan behar da izan, gainera,langintza hau guztia fraide-bizitzak etaeuskaltzainburu izateak (hala izan zenepe luzean) hartzen dioten tartetikkanpo egina duela, ezin sinestuzkoabadirudi ere. Halako eskuzabaltasunezeskaini digun lan eskergagerokoentzat ere baliagarria izangoda, dudarik gabe. Zor horrenerakusgarriak dira eman zaizkionsariak: Durangoko azokako «Tontor»(1975), Eusko Ikaskuntzak «Giza etaGizarte Zientziena», Eusko Jaurlaritzak«Lan Onari», UZEIk bere sortzaileeiemana (1997)… eta egin dizkiotenomenaldiak: arestian aipatutako1992ko Euskaltzaindiarena etaGernikako Udalarena, 1997ko Korrikakegina… Horrenbeste eman digun etahorrenbeste dakien gizon honek,ordea, ez du sekula bere bururagehiegi nabarmendu nahi izan,

    28

    1997ko «Korrika

    k» Villasanteri om

    enaldia egin zio

    n. Hemen Bitoria

    no

    Gandiaga, frantz

    iskotarra eta poe

    ta handia, Villasa

    nteri elastikoa ja

    rtzen

    laguntzen.

    Eusko Ikaskuntzaren saria jasotzen (1997/10/14).

    Arantzazuko mendietako bakean, Miriam Villasante ilobarekin, honensenarra Jon Etxaberekin eta hauen bi seme-alaba Joanes etaMaddirekin, 1999an.

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

    • Villasante-Etxebeste familia.

    • Arantzazuko liburutegia.

    • Euskaltzaindiko «Azkue» biblioteka.

    • El Correo egunkaria.

    • IKER-6 liburua.

    • Eusko Ikaskuntza.

    • Joseba Olalde argazkilaria.

    Zuzendaritza: Mikel Atxaga

    Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

    Ale-kopurua: 2.000

    © Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

    Maketazioa: José Luis Casado González

    Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

    Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

    ISBN: 84-457-1621-2 (Obra osoa)84-457-1625-5

    L.G.: BI-3153-00

  • Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

    Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

    KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

    DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística